ONGI ETORRI IRRI BERRIAK
0. AZALA Konturatuko zinen zenbaki guztietako azalean bunbuilo bat agertzen dela orriaren goialdean! Bada, oraingo honetan, bunbuilo hori erabiliko duzu haurra aldizkarian murgiltzeko. Hona hemen zer egin beharko duzun: Hartu aldizkaria, eta estali bunbuiloa zerbaitekin; bertan idatzirik ageri dena ezkutatu beharko duzu. Gero, eskaini haurrari aldizkaria, eta eskatu esan dezala, bunbuiloari begiratuta, bere ustez zer esaldi ageri den bunbuiloan. Bota ditzala lasai bere proposamenak. Behin botata, eskatu haurrari estalkia kentzeko eta ageri dena irakurtzeko. Ea antzik baduen hark esandakoak eta agertzen denak... Jarraian, komentatu azala‌ Zer gertatzen da? Zertan ari dira?
1. HAZI HEZI Informazio asko daukagu orri honetan. Alde batetik, Hazi Hezi: galdetu haurrari ea badakien zer den. Ez badaki, erakuts eta azal iezaiozu, zuk dakizunarekin eta bertako irudiez eta hitzez baliatuz‌ Gero, Hik Hasi aldizkariari buruz hitz egin. Hik Hasiri buruz, Interneten ere aurki dezakezue informazio ugari. Informazioa ahoz adierazi ondoren, Interneten ageri den horretaz ere balia zaitezkete. Nahi izanez gero, Hik Hasiren helbidea ere orrian bertan duzue. Gida 60_Ongi etorri irri berriak
Orria 1/9