iRRiA 72 - Irakurketa gida

Page 1

NOLA JAKIN GAUZA BAT EDERRA DEN?

0. AZALA Iritsi zaigu 72. zenbakia. Oraingo honetan, zer den polita eta zer den zatarra, bakoitzaren erabakia dela esaten digute. Azala azkenerako utziko dugu; hau da, aldizkaria irakurri ondoren, honela proposatuko diozu haurrari: 

Galdetu haurrari: “Zein izenburu jarriko zenioke aldizkariari?”

Marraztu ezazue orri zuri batean, aldizkariari nolako marrazkiak edo irudiak jarriko zenizkioketen.

Amaitzeko, jarri izenburu bat eta begiratu aldizkariko azalari!

OSO EZBERDINA ATERA ZAIZUE? 1. AURKIBIDEA Har ezazue tartetxo bat, aurkibidearen atala zertxobait arakatzeko; izan ere, bertan hainbat pista aurkituko dituzue aldizkariaren nondik norakoa antzeman eta ulertzeko. Irakur ezazue lasai-lasai laburpena, banaka, ahoz goran… Nahi duzuen bezala. Laburpena irakurri ondoren, galdera honen harian ari zaitezkete: Zer dira sekretuak? Aldizkariarekin jarraitzeko, aurkibidean dugun zerrendara joko dugu, eta hauxe proposatzen dugu: 

Agertzen diren zenbakiak banan-banan orri batean idatzi, eta zatitxo txikietan moztu eta tolestu.

Tolestutako zati horiek nahastu egingo ditugu, eta, aldizkariko beste atal bat irakurri behar duzuen bakoitzean, zoriz, orritxo zatia aterako duzue.

Gida 72_Nola jakin gauza bat ederra den?

Orria 1 / 8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.