BUELTAKA
0. AZALA Azala irakurtzera bideratzeko, zera proposatzen dizuegu: Irakurri bion artean zer dioen azalaren izenburuak, eta, esaldiaren inguruan hitz egin ondoren, haurrak ikus dezala azalaren irudia, eta, bion artean edo nahi duzuenon artean, saiatu azaltzen zer ageri den irudian. Nahi duzuen erara egin dezakezue, imajinazioa eta sormena erabilita. Zer ageri zaigu irudian? Zeintzuk daude, eta zertan ari dira?
1. AURKIBIDEA Aurkibidean, eskuineko testutxoa irakurri beharko duzue. Irakurri ondoren, ea zer ulertu duzuen! Ulertu duzuena, jaso duzuena‌ adierazteko, erabili koloreak! Koloreen bidez, irakurri eta ulertu duzuen hori adierazi beharko duzue orri batean. Ea zer ateratzen zaizuen! Ondoren, animatu haurra ezkerreko testua irakurtzera. Horretarako, zera egin dezakezue: batak letra larriz dagoena irakurri, eta besteak, berriz, behekoa, alegia, hizki txikiz dagoena.
2. LAGUN Ataltxo hau irakurtzera animatzeko, adierazi haurrari uraren zikloaz jardungo duzuela. Galdetu ea badakien zer den uraren zikloa, eta, ez badaki, Interneten bideoren baten bidez ikus dezakezue. Ondoren, eta, zerbait ulertu badu, irakurri bion artean testutxoa, eta, amaitutakoan, egin prozesu eder honen marrazkitxo bat.
Gida 75_Bueltaka
Orria 1 / 6