HEMEN NAGO!
0. AZALA Iritsi zaigu 77.zenbakia,has gaitezen aldizkaria lantzen! Zer deritzozue azala azkenerako uzten badugu? hau da, aldizkaria irakurri ondoren, haurrari honako proposamena egingo diozu: •
Galdetu haurrari: “zein izenburu jarriko zenioke aldizkariari?
•
Marraztu ezazue orri zuri batean, aldizkariari jarriko zenioketen marrazki, irudi …
•
Amaitzeko, izenburu bat jarri eta begiratu aldizkariko azalari!
1. AURKIBIDEA Aurkibidearen atalean eskuinaldean ageri den testuan zentratuko gara. Atal honetan egin ahal dezakezuna zera izan daiteke: •
Lehenengo , testua irakurri eta bertan adierazten duena ondo ulertzen saiatu.
•
Testua irakurri haurrari.
•
Irakurritakoa ulertu duen ala ez galdetu.
•
Behin ulertu duela ziurtaturik, azaldu diozuna, bere hitzetan azaltzen saiatzeko eskatu.
•
Amaitzean, esan, bere ahotsa entzun nahi duzula eta eskatu testua berak irakurtzeko zuri. Entzun iezaiozu adi, noizean behin feedback positiboa eskainiaz.
Gida 77_Hemen nago!
Orria 1 / 8