EUSKARALDIA!
0. AZALA Azalarekin honakoa egin dezakezue. Ahobizi eta Belarripresten irudiak marraztuko dituzuela esan haurrari eta bakoitzarentzat esalditxo/bertso bat sortuko duzuela ondoren. Bertsoa egiten duzuenean, batak besteari irakurriko dio! Ondo pasa!
KUTXA FUNDAZIOA Bigarren atal honetan, “a” bokalari emango diogu indarra. Zuetariko batek, besteari irakurri beharko dio. “A” bokala irakurtzen duen bakoitzean, tonua altxatu eta indarrez irakurriko du hitza! Jolastu, irakurri, gozatu!
1. AURKIBIDEA Aurkibidean eskuineko bertsoarekin jolastuko dugu. Horretarako, zuetariko batek bertso erdia irakurri eta buruz ikasi beharko du eta besteak beste erdia. Eta, amaitzeko, bertsoa abestuko diozue (bakoitzak bere atala) batak besteari.
2. LAGUN Lagunen atalean, zera proposatzen dizuegu: Irakurri komikia, nahi duzuen moduan. Irakurtzen amaitzean, batak Belarriprestek esandakoa hartu eta aldatu beharko du eta besteak gauza bera egin beharko du Ahobizik esandakoarekin.
Gida 79_Euskaraldia!
Orria 1 / 6