MUSUA
0. AZALA Azalarekin jolasteko, zera egin dezakezue: Animatu azalaren letrak, hitzak…irakurtzera. Horretarako, komentatu haurrari, letrak irakurri ezkero, amaitzean, muxuen jolasa egingo duzuela. Muxuen jolasa zertan oinarrituko den? Bada, zuen artean, muxuak emango dituzue. Baina, aldez aurretik, nolako muxuak gustatzen zaizkizuen eta zergatik komentatu beharko duzue. Eman elkarri muxu eta gozatu!
KATXIPORRETA Orri honetan, liburu, diska…ezberdinak ageri zaizkigu. Nola animatu dezakezun umea irakurtzera? Galdetu haurrari, agertzen diren objetuetatik, zein izan edo jasotzea gustatuko litzaiokeen. Horietatik bat edo bi aukera ditzala eta irakur ditzala lasai asko. Amaitzean, azalduizkiozu agertzen diren materialak eta komentatu bion artean denak.
1. AURKIBIDEA Atal honetan, eskuinaldeko bertsoan zentratuko gara. Bertsoa hartuko dugu eta nahi duzuen moduan irakurri ostean, komentatuko diozu haurrari, bertsoko, 2., 4., 6. eta 8. paragrafoetan agertzen diren azken hitzak hartu, eta horiek asmaturiko beste hitz batzuetatik aldatu beharko dituela. Ea zer nolako bertso berria ateratzen zaizuen!
Gida 80_Musua
Orria 1 / 6