IKASTETXETIK
MUNDURA!
0. AZALA Aldizkaria iristean, lehenik eta behin, azaleko lainotxoa estali ezazue eta, bigarrenik, ezkutatu aldizkaria etxeko edozein txokotan eta ez esan ezertxo ere zuen haurrei! Ondoren haurrarekin zaudeten momentu bat hartu eta esaiozu haurrari: “Jolastu nahi?” ziur gaude erantzuna baiezkoa izango dela. Orduan azaldu iezaiozu haurrari jolasak zertan datzan: •
Lehenik eta behin, esaiozu bere gustuko zerbait duzula etxean ezkutatuta.
•
Ondoren, berau aurkitzeko hiru modu ezberdin azalduko dizkiozu. Bata, asmakizunen bitartez. Bigarrena, “hotz ala bero” esanda. Hirugarrena denbora jakin batean aurkitzea.
•
Amaitzeko, komikia aurkitzen duzuenean haurrari galdetuko diozu: “Begira aldizkariaren azalean dagoen lainoa estalita dago! Guk jarriko dugu zerbait? Begiratuko dugu azaleko irudia baezpada?”. Komikia aurrean duzuela, erreparatu bertan ageri diren irudietan eta, ondoren, bete ezazue lainoa. Bitarte horretan luzatu galdera batzuk haurrari: Zergatik daude pozez beterik gure lagunak? Eguzkia ere pozik dago, ezta? Zu pozik zaude?
1. AURKIBIDEA Irakurri ezazue bion artean, kakotxen artean agertzen zaizuena. Irakurri lasailasai, ulertzen ez diren hitzak edo esaldiak ulertuaz, galderak egunez… Ondoren galdetu haurrari: “Zein da Irria aldizkaritik gehien gustatzen zaizun atala?” Hasi zaitezte zuentzako gustukoena den ataletik! Ongi pasa!
Gida 81_Ikastetxetik mundura!
Orria 1 / 9