Irakurketa gida - iRRiA 82

Page 1

NONDIK GATOZ?

0. AZALA Iritsi zaigu 82.zenbakia. Has gaitezen aldizkaria lantzen! Zer deritzozue azala azkenerako uzten badugu? Hau da, aldizkaria irakurri ondoren, haurrari honako proposamena egingo diozu: • • •

Galdetu haurrari: “Zein izenburu jarriko zenioke aldizkariari?” Marraztu ezazue orri zuri batean, aldizkariari jarriko zenioketen marrazki, irudi… Amaitzeko, izenburu bat jarri eta begiratu aldizkariko azalari!

1. AURKIBIDEA Aurkibidearen atalean eskuinaldean ageri den testuan zentratuko gara. Atal honetan egin dezakezuna zera izan daiteke: • • • • •

Lehenengo, testua irakurri eta bertan adierazten duena ondo ulertzen saiatu. Testua irakurri haurrari. Irakurritakoa ulertu duen ala ez galdetu. Behin ulertu duela ziurtaturik, azaldu diozuna, bere hitzetan azaltzen saiatzeko eskatu. Amaitzean, esan bere ahotsa entzun nahi duzula eta eskatu testua berak irakurtzeko zuri. Entzun iezaiozu adi, noizean behin feedback positiboa eskainiaz.

2. LAGUN Jolastu dezagun letrekin: • •

Galdetu iezaiozu haurrari ea jolasteko prest dagoen. Modu honetan haurraren irrika piztuko dugu. Jolasak letrak aldatzean datza. Hau da, irakurtzen ari zareten bitartean zenbait letra, beste letra batekin aldatuko dituzue, eta entzuten ari dena aldaketa horiekin jabetu beharko da.

Gida 82_Nondik gatoz?

Orria 1 / 6


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.