iRRiA 31 - Irakurketa gida

Page 1

31. ZENBAKIA

Euskal Herria Itsas herria

Askotan entzun izan dugu irakurketa plazera izan daitekeelako baieztapen edo komentarioa. Behin eta berriz esan izan digute, bai etxean, bai eskolan eta bai kalean ere, irakurketak gozamena daramala. Baina zertan oinarritzen dira pertsona horiek hori baieztatzeko orduan? Nola lortzen da plazer hori irakurketa bidez? Bada, urte honetako gure helburua hori izango da, galdera horiei erantzutea, gure irakurketa gidan proposatuko ditugun ariketa eta jolasekin. Urtea hasteko modurik aproposena, beraz, Irrien Lagunen aldizkariko abenturan murgiltzea dela deritzogu. Ez ahaztu Irrien Lagunek gozamena, ezagutza berriak, bestelako balioak eta abar sentitu eta ezagutzeko aukera bikaina ematen digutela. Horrela, urteari ekiteko eta “Euskal Herria, itsas herria” izenburupean, euskal herritarrok itsasoarekin izan dugun harremanaz gehiago jakiteko aukera bikaina eskaintzen digute. BERAZ, ANIMATU ZAITEZTE, GURASO ETA HEZITZAILE ORO, GURE HAURRAK IRAKURRIZ GOZATZEKO BIDEA EGITEN!!

0. AZALA Haurra irakurketara animatzeko estrategiarik bikainena jolasa dela uste dugu. Beraz, oraingo honetan ere jolasarekin ekingo diogu: • Aldizkaria esku artean dugularik, bertan ageri diren irudietan erreparatuko dugu; noski, haurrak ikusi gabe. • Gero, orri zuri batean, bertan ageri diren irudiak marraztuko ditugu, adibidez: Getariako San Anton (sagu itxurakoa), itsasontzia, balea, pertsona bat arrantzatzen… • Ondoren, moztu egingo ditugu irudiak. • Irudiak moztean, eguneko momentu ezberdinetan irudi bat itsatsiko dugu, haurrak ikusiko duen leku batean. • Irudi bakoitza ikustean, galde iezaiozu: “Marrazkirik ikusi duzu? Nolakoa da marrazkia? Zer esan nahi ote du?”. • Irudi guztiak ikusi ondoren, galdetu: “Zein ote da hilabete honetako aldizkariaren gaia?”

Gida_ 31_Euskal Herria Itsas Herria.doc

Orria 1/7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.