iRRiA 87 - Irakurketa gida

Page 1

GURE HERRIA

0. AZALA Iritsi zaigu 87. zenbakia. Oraingo honetan gure haurrek beraien herria “GURE HERRIA” ezagutzeko aukera bikaina izango dute, aldizkarian hainbat eta hainbat txoko agertzen baitzaizkigu. Ea bada, has gaitezen gure herria ezagutzen! Zer deritzozue azala azkenerako uzten badugu? Hau da, aldizkaria irakurri ondoren, haurrari honako proposamena egingo diogu: •

Galdetu haurrari: “Zein izenburu jarriko zenioke aldizkariari?”

Marraztu ezazue orri zuri batean, aldizkariari jarriko zenioketen marrazki, irudi…

Amaitzeko, izenburu bat jarri eta begiratu aldizkariko azala. Oso ezberdin atera al zaizue?

1. AURKIBIDEA Ea zer egin dezakegun aldizkariko aurkibidera iristen garenean! Ez ahaztu garrantzitsua dela atal honetan geldialdi bat egitea, izan ere, bertan hainbat pista aurkituko dituzue aldizkariaren nondik-norakoak antzeman eta ulertzeko: •

Arakatu ezazue lasai-lasai banaka, ahoz gora… nahi duzuen bezala.

Irakurri kakotx artean duzuen testua ahoz gora eta ondoren galdera hau konpartitu dezakezue: “Zeri buruz ari da?”

Aldizkariarekin jarraitzeko, aurkibidean dugun zerrendara joko dugu eta bertan honakoa proposatzen dizuegu: o Agertzen diren zenbakiak banan-banan orri batean idatzi eta zatitxo txikietan moztu eta tolestu. o Tolestutako zati horiek nahastu egingo ditugu eta aldizkariko beste atal bat irakurri behar duzuen bakoitzean, zoriz orritxo zatia aterako duzue. Orria 1 / 7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.