1
2014ko martxoa 33 zenbakia - 5,75 €
2
HARA, ZU ETA GU LAU GARA!
Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Kaxa hutsa Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Antxoak eta katuak Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Gozokiak Testua: Nerea Lertxundi eta Aitana Lertxundi / Marrazkiak: Julen Tokero
12. ELEFANTE BAT HEGAN. Zoperna jenerala Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso
14. BARRITSU. Goazen euskararen herria ezagutzera!
Haurrengan sorpresa edo ezustea beste seinale batzuekin batera adierazi ohi delako antzematen dugu helduok askotan: aurpegiaren espresioa, begien distira edo bihotzeko erritmoaren azkartasuna. Zenbat aldiz ez ote dugu haur bat harridura aurpegiarekin ikusi bere begi bistatik objekturen bat desagertu denean edota aita edo ama bat-batean agertu direnean? Harridurarako gaitasuna berezkoa dute haurrek, baina, beste emozioek ez bezala, harridurak gutxieneko garapen kognitiboa eskatzen du, une batean gertatzen ari dena espero zuenarekin alderatzeko gaitasuna eskatzen diolako. Pasa den hilabetean esaten genuen moduan, helduok, jakin-mina eta ezusteak jasotzeko aukerak eskaini behar dizkiegu gure haurrei; hau da, askatasuna eman behar diegu beren ingurunea miatzeko.
Marrazkiak: Iosu Mitxelena
16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar
18. LAGUN. Sorpresa sorpresa truk Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar
20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Hartza Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
22. FILOSOFO TXIKIAK. Zer da sorpresa bat? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse
25. MARTIN BERTSO. Sorpresan sor dezan Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
28. MARIKALANBRE. Tapoi magikoa Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
31. LARGABISTA. Urkia Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
34. ZENBATAK. Usteak Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce
36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Gure Nahia elkartea
IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 33 zenbakia · 2014ko martxoa Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Mari Morcillo, Iosu Mitxelena, Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza
Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
3
4
5
6
7
8
9
10
11
hegan Zoperna jenerala Aspaldi handian, euria zarra-zarra eta goian-behean hasi zuen. Euri jasak eta zaparradak amaigabeak ziren eta errekastoak erreka bihurtu ziren, eta errekak ibai, eta ibaiak kasik itsaso. Noek mundua bezain handia zirudien arka bat eraikia zuen. Egin kontu: bertan dozenaka, zientoka animalia, abere eta piztia bildu zituen. Beheko sotoan handienak sartzeko agindu zuen: lehoiak, tigreak eta hipopotamoak. Erdiko sotoan ertainak elkartu zituzten: hienak, zerriak eta tximinoak (zoruan bi zulo ere egin zituzten, beheko jirafek burua atera ahal izateko). Eta goiko sotoan animalia ttikiak eta hegaztiak sartu zituzten: zorriak, katuak eta Kiplinplin txoriak. —Atera elefante sudurluze hori kaiolatik, eta utzi hemen, gainaldean —esan zuen Jafetek, eta tronpatik heldu ziolarik, belarrietara xuxurlatu zion—: Munduaren akabera iristen ari da, baina zu lasai egon. Guri ez zaigu ezer gertatuko‌ Elefante ttikia jo eta ma geratu zen. Hura ustekabea, hura! Berak hamar arte kontatzen zekien, eta kontatu zituen bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi eta zortzi pertsona nagusi, eta segidan kontatu zituen bat, bi, hiru, lau eta bost pertsona ttiki. Baina denak batera ezin zituen kontatu. Eta are gutxiago animalia pila hura. Baina haiek guztiak elkarrekin zeuden, elkarren babesa zuten. Eta bera bakarrik zegoen, eta familia urrunegi munduaren akabera zetorrela esateko! Hura nahigabea, hura!
12
—Iritsi da uholde unibertsala! —oihukatu zuen gizon bizardunak—. Nabigatzeko ordua heldu da. Eta bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi eta zortzi pertsona nagusi, eta bat, bi, hiru, eta lau pertsona ttiki arka gaineko dorre barnera sartu ziren, zeren kanpoan euria zarra-zarra eta goian-behean ari baitzuen. Zopa-zopa eginik, Jafet eta elefantea kanpoan geratu ziren, baina halako batean, arkak balantza egin zuen. Eta jausi zen Jafet, eta kasik gainera jausi zitzaion elefantea. Eta itsasontzi barrenetik orroak, marrumak eta makakorroak iritsi zitzaizkien. Eta zeru sabaitik trumoi ikaragarriak entzun ziren. Elefante ttikiak bi bider egingo zuen negar: alde batera, mundua bukatzear zegoelako eta, bestera, ai, oi, ei!, bakarrik sentitzen zelako. Handik gutxira, arkak beste aldera egin zuen balantza. Eta, batbatean, elefante ttikia flotatzen sentitu zen. Errekan edo putzuan sartzen zenean bezala. Eta, bilintx-balantx, arka nabigatzen hasi zen. Eta mundua bezain handia ematen bazuen ere, urezko harresi eta olatu haietan barrena, arka intxaur oskol bat bezala zebilen. —Jafet, Jafet, azkar, etorri gugana! —oihu egin zuen gizon bizardunak, baina gero, atea ixten ari zela, giltza jausi zitzaion, eta ur korronteak eraman baitzuen, ez zuen arkako dorreko atea giltzaz ixterik izan. Orduan ozen atera zitzaion—: Zoperna jenerala! — Eta zoperna jenerala uholde unibertsala zen, hau da, munduaren akabera…
13
Azkue Fundazioak babestutako publizitate ipuina
EUSKARAREN ETXEA ETA LAGUNTXO BARRIA Goazen euskararen herria ezagutzera!
Gure lagunak Euskararen Etxearen aurrean daude Barritsurekin. Porrotxek ideia zoragarri bat izan du.
Gure lagunak Bizkaiko kostaldea ezagutzera abiatu dira Euskararen Etxetik.
14
AZKUE FUNDAZIOA Egoitz plaza 1, 48015 Bilbo. Tel: 94 4028081 e-posta: info@azkuefundazioa.org www.azkuefundazioa.org
15
TXOKO TXIKI KUTtUNA EZUSTEKOAK
Ezustekoak, ona denean, eztarria zabalarazi eta txori bat txioka sartzen dizu; ezustekoak, txarra denean, eztarria estutu eta sagu bat txioka trabatzen dizu. Ezustekoak zerbait sartzen dizu eztarrian beti. EZUSTEKOA BIHOTZEAN
Ezustekoak danborra jotzen du zure bihotzean, txarra denean tinbala, ona denean atabala, txarra denean tarrapatan ona denean tirripitin. Ezustekoak danborra jotzen du zure bihotzean beti. 16
EZUSTEKOA SABELEAN EZU
Ezustekoak, ona denean, Ezus eztar eztarria zabalarazi eta txori bat txioka sartzen dizu; ezust ezustekoak, txarra denean, eztar eztarria estutu eta sagu bat txioka trabatzen dizu. Ezus Ezustekoak zerbait sartzen dizu eztar eztarrian beti.
EZUSTEKOA OINETAN
Ezustekoak oinetan ez daki patxadan egoten, ez ona denean ez txarra denean; batzuetan ezin egonik lotzen zaitu, beste batzuetan ziztuan abiarazten zaitu. Ezustekoak oinetan ez daki patxadan egoten inoiz. 17
Lagunek eta adiskideek ezusteko urtebetetze-jaia antolatu zioten Porrotxi. Hura urduritasuna!
Hau sorpresa, Mari Andresa! —esan zuen Porrotxek—. Nola eskertuko dizuet? 18
Sorpresa sorpresa truk, Porrotx! Orain, zeuk eman behar diozu ezustekoa norbaiti —esan zion Lagunek.
Beraz, Porrotxek margarita handi bat eraman zion Ane piratari zapia apaintzeko…
Anek poematxo polit bat utzi zion Patakoni postontzian…
SORPRESA SORPRESA TRUK! NIK, IRAKURLE, PATXO BAT EMANGO DIZUT. ORAIN, KATEARI SEGI IEZAIOZU ZEUK!
Patakonek, batelean sartu eta, egunsenti bat oparitu zion Laguni…
Eta Lagunek… 19
20
21
Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!
FILOSOFO TXIKIAK
MIXINA
PERU
XERRI
Zer da sorpresa bat?
22
MOKOFIN
Mixinak eta Peruk sorpresa bat prestatu diote Xerriri.
ZATOZ, MIXINA. SORPRESA BAT PRESTATUKO DIOGU XERRIRI!
ZER? ESADAZUE! ZEIN DA SORPRESA?
EZ BA! ESATEN BADIZUGU, EZ DA SORPRESA IZANGO!
ZER DA SORPRESA BAT, ORDEA?
1
BA, SORPRESA BAT DA GEURE BURUARI EGITEN DIOGUN OPARI BAT! BAINA EZ DUGU JAKITEN ZER DEN!
JAKIN-MINA EMATEN DU! GURE SORPRESAREN ZAIN ZAUDE, E, XERRI!
AI ENE! IJI-JI! BADAUDE NAHI IZATEN EZ DITUGUN SORPRESAK ERE!
ENE, SORPRESA DELA-ETA URDURI JARTZEN HASIA NAIZ!
EZ BA, XERRI, EZAGUTZEN NAUZU; SORPRESA ONAK BAKARRIK EGITEN DITUT NIK!
EZ DUT USTE! BEHIN, PERU, ESKUILA ZIZTATZAILE BAT JARRI ZENUEN NIRE OHEAN! BERAZ, SORPRESA ONAK ETA TXARRAK DAUDE?
2
3
23
MIXINA
NIRI, EGUN BATEAN, AMAK IZUGARRI SORPRESA ONA EGIN ZIDAN! NIRE BILA ETORRI ZEN ESKOLARA: EZ NUEN ESPERO!
A BAI, GOGOAN DUT! IKUSI ZENUENEAN, EZ ZINEN MUGITU ERE EGIN, HAIN POZIK ZEUNDEN! AHO-ZABALIK GELDITU ZINEN, HONELA!
NIRI ERE ASKO GUSTATZEN ZAIT SORPRESAK EGITEA! BEHIN, SEKRETUAN, MARRAZKI BAT EGIN NION AMARI, BIHOTZEZ BETEA!
HEMEN DUZU OPARIA: ELURREZKO XERRITXO BAT!
6
24
XERRI
ETA ZER DA HOBEA: SORPRESA BAT PRESTATZEA ALA JASOTZEA?
5
4
TIRA, NOIZ EMANGO DIDAZUE SORPRESA HORI?
PERU
BAGATOZ, BAGATOZ!
7
HARA! BAI SORPRESA POLITA! ESKERRIK ASKO, LAGUNOK! ASKO GUSTATZEN ZAIT!
NOLAKOA LITZATEKE BIZITZA SEKULA SORPRESARIK IZANGO EZ BAGENU?
MOKOFIN
Marimotots urduri dago: gaur bere urtebetetzea da eta ez daki zer jasoko duen.
SORPRESAN SOR DEZAN
25
26
27
Marikalanbre TAPOI MAGIKOA
M
arikalanbre eta lagunak zalapartaka sartu dira etxera. Egarriak daude, eta ura edaten lehenak izateko lehian, ur dezente isuri zaie lurrera. Bat-batean, Amona Txinparta sartu da, eta hantxe harrapatu ditu denak, putzuaren inguruan. –Ene ba! –egin die errieta Amonak, barreari eusteko ahalegina eginez–. Tapoi magikoa erabili behar zenuten; horrekin ez zenuten tanta bat bera ere galduko.
28
Tapoi magikoa? Haurrek harrituta begiratu diote Amonari. –Ez begiratu horrela, umeok. Ziur zuen etxeetan ere badituzuela halako tapoiak; nik hementxe daukat mordoxka bat –esan die kartasorta bat hartuz–. Nola erabiltzen diren ikusi nahi? –BAIIII!! –erantzun dute denek batera.
29
Amonak edalontzi bat hartu, eta ertzeraino bete du urez. Gero, karta batekin estali du, eta esku bat goian eta bestea behean jarrita, edalontzia irauli du. Orduan, azpiko eskua kendu du. Eta ura ez da erori! Marikalanbrek ezin du sinetsi: –Nola egin duzu hori, Amona?
–Meritua ez da nirea –aitortu die–. Aireak egiten duen indarra edalontzi barruko urak egiten duena baino handiagoa da; horregatik ez da tantarik galtzen. Eta honelaxe utzi ditu Amonak haurrak, ahoa bete hortz eta begiak arranpalo. 30
31
32
33
34
35
munduak m unduak gu guztiontzat uztiontzat beharko b eharko luke GURE NAHIA ELKARTEA Gaur Ane Pirata eta Patakon Igeldoko jolas-parkera joan dira eguna pasatzera. Han ezagutu dute Nahia, parkean bizi den neskato alaia.
36
37
38
Gure Nahia Elkartasuna (Gipuzkoako gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko Elkartea) ekimen sozial eta irabazi-asmorik gabeko erakundea da. 2012an Nahia de Cos Cuestaren (Batten gaitza duen haurra) beharrei erantzun bat eman nahian gurasoen eta talde profesional boluntario baten bultzadari esker sortua izan zen.
Gaixotasun arraroen inguruko ikerketak murritzak dira finantziazio eza dela eta. Ikerketak diruz sustatzea da elkartearen helburuetako bat.
www.gurenahiaelkartasuna.com 39
40