iRRiA 35 - Zurea eta nirea, haserrerako eskubidea!

Page 1

1

2014ko maiatza 35 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


ZUREA ETA NIREA: HASERRERAKO ESKUBIDEA!

Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Lagunen haserrea Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, C Cesar G Gonzalez l

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS Belar artean bainatu Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Jarduera fisikoa beti lagun Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea Marrazkiak: Julen Tokero

12. ELEFANTE BAT HEGAN. Bizilagun zaharra

Adituek diotenez, haur txikiek kasketaldien bidez adierazten dute beren ezinegona egoera bat atsegin ez dutenean. Txikitan ohikoa izaten da haserretzea eta kasketa harrapatzea, baina nahi duten hori lortzeko negar egiteak edo lurra ostikoz jotzeak ez diela balioko ulertzen lagundu behar diegu helduok. Horrelako haserrealdietan, gurasoek ez dute etsi behar; hau da, ez dute amore eman behar eta ez zaie utzi behar nahi dutena egiten. Baina halere, beti onartu behar da haurraren haserrea, haserrealdia pasatu arte, lasai jokatuz. Ez kendu inoiz haurrei haserretzeko eskubidea!

Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

14. IRRIEN LAGUNAK DATUETAN. Lagundu gure proiektua sendotzen. 16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

28. LAGUN. Sabeleko koko hau Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Erlea Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Batzuetan, zergatik urduritzen naute besteek? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

25. MARTIN BERTSO. Haserreak ez erre Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

28. MARIKALANBRE. Pisuzko arrazoia! Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Iosu Mitxelena

31. LARGABISTA. Zedroa Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

38. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Etiopia-Utopia elkartea

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 35 zenbakia · 2014ko maiatza Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Mari Morcillo, Iosu Mitxelena, Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

3


4


5


6


7


8


9


10


11


hegan Bizilagun zaharra Aspaldi handian, euria zarra-zarra eta goian-behean ari izan zuen. Berrogei egunez. Gau eta egun. Uholde unibertsala zen eta bakar-bakarrik Noeren arkako gizaki eta animaliak salbatzekoak ziren. Guztiak edo‌ Eta eguna joan, eguna etorri, euria bota ahalean zenez, ez aspertzearren, nor bere erara jostatzen eta libertitzen saiatzen zen. Jafetek eta Kus eta Put elefanteek arkako dorrean orduak eta orduak igarotzen zituzten. Argitzen ote zuen ikusteko. Baina zeruak kopetilun jarraitzen zuen. Arka barnean, ostera, Jafetek luzaroan aritzen zen animaliei jatena ematen, eta elefanteek beren tronpekin laguntzen zuten. Nurgal lehengusinari begira ere gustura egoten ziren. Zeren neskatilak goiko sotoko igel bati oso jauzi luzeak egiten irakatsi baitzion, kasik Kus eta Put elefanteen tronpak bezain luzeak. Baina Arfaksad lehengusua ere begira egoten zitzaion, eta egun batez jaurti zion: —Baietz nik igelarekin salto handiagoak egin! Astebete barru geratu ziren eta arka barneko estutasuna egunetik egunera handiagoa zen, kasik kanpoaldeko ur geruza bezain handia. Baina Jafet eta elefanteak harrituta zeuden. Zeren Arfaksadek denbora gehiago kilkerren kaiolan igarotzen baitzuen, eta bera arduratzen baitzen txirritxirriei jaten emateaz. Noizbait ere iritsi zen apostuaren eguna. Bi igelak marra baten atzealdean kokatu, eta ziri baten laguntzaz, Nurgalek eta Arfaksadek ipurtaldean bultzadatxo

12


bana eman zieten. Eta mutikoaren igelak jauzi ttiki bat egin zuen, baina neskatilarenak are ttikiagoa egin ez zuen ba! Denak oro aho zabalik geratu ziren, eta denek txalotu zuten Arfaksad, denek txalotu zuten haren igela. Baina Nurgalek berea hartu zuelarik, normalean baino askoz gehiago pisatzen zuela konturatu zen. Orduan igela kandela baten argitara hurbildu, hari ahoa zabaldu, eta kilker baten antena atera zitzaion. Brixxxt! Bi bider haserretu zen orduan: alde batera, lehengusuak tranpa egin zuelako eta igelari kilker txaparro eta potolo bat irentsiarazi ziolako; eta, bestera, kilkerra hil egin zuelako eta aurrerantzean munduan kilker gehiago ezin zelako egon, ai, oi, ei, ezin zelako egon! Eta antenatik tira eginda, kilker hila ateratzea lortu zuen. Animalia batzuk poztu egin ziren: gauez ez zuten txirritxirrien kantu gogaikarria jasan beharko. Baina beste batzuk tristetu egin ziren: gauez ezin txirritxirrien kantu lagungarria entzun. Nurgalek egurrezko kutxatxo bat egin zuen kilkerrarentzat: arkaren miniatura bat. Orduan arkaren gainaldera irten zen, eta ordurako den-dena estaltzen zuen urezko geruzan pausatu zuen hilkutxa: —Txir-txir —esan zuen Nurgalek. —Txir-txir —esan zuen Jafetek. —Txir-txir —esan zuten Kus eta Putek. Eta gau hartan halaxe jarraitu zuten, kilker goibelaren kaiola alboan. Eta berandu, oso berandu, Arfaksad bera ere txir-txirka hasi zen.

13


H Hiru Hir urte t´erdi bete ditugu 2010eko azaroan kluba aurkeztu genuenetik et irrizale guztioi esker eta au aurrera goaz IRRIA zabalt b baltzen eta Euskal Herriko haurre euskarazko aisialdi eta h haurrei hezkuntzarako baliabideak eskaintzen. Balantzea ez da txarra, baina aurrera jarraitu behar dugu zure laguntzarekin.

00aile! 2.r0 a r itz ja

5.s7eg0it0e! at

1.545.000 ikustaldi!

00 12ir.r5izale! 14

Eskuetan duzun Irria aldizkaria da klubaren oinarri nagusia webgunearekin batera, egun 4.000 harpidedun ditugu.

en Erronka nagusia aurt stea ra zeta iri 5.000 harpidetal zue? da, lagunduko digu

Bidaliguzu 3-8 adintarteko haurrak dituzten zure 5 lagunen e-posta helbidea IRRIA aldizkariaren eskaintza bat luzatzeko eta sar zaitez familia osoarentzako (5 pertsona n Lagugehienez) Zeraingo irrien ru pasa nak aterpetxean asteburu baten zozketan! kudeaketa@irrienlagunak.com Epea Maiatzak 30


Irrienlagunak.com webguneko zozketen txokoa! oa!

Martxoko irabazlea: M Nora Barandiaranek (Bilbo) txirrinda eder bat irabazi zuen!

Maiatzeko zozketa: Deskargatu Irriklik aplikazioa webgunetik eta bidaliozu zure agurra Marikalanbreri! Animatu, PSvita bat irabaz dezakezu eta!

zorionak nora! a! Probak ikusteko: www.irrienlagunak.com/ probak Irriklik deskargatzeko: m www.irrienlagunak.com /deskargak

15


TXOKO TXIKI KUTtUNA HASERREAREN HORTZAK

Haserrearen hortzak txorrotx-txorrotxak dira eta hozka amorratua egiten dute hasieran. Gero, txantxarrak jotzen ditu, belztu eta usteldu eta kraskatu egiten dira. Azkenean amorruaren apar zuria baino ez zaie geratzen.

16

HASERREAREN ESKUAK

Haserrearen eskuak zintzoak eta zuzenak dira, baina gehiegi estutzen dute eta orduan gaizto bihurtzen dira.


HASERREAREN BEGIAK

HASERREAREN LANAK

Amonak esaten zidan harriak ez duela begirik, ez botatzeko harririk inori, auskalo non joko dion eta. Haserreak ere ez du begirik; inori botaz gero, auskalo non joko dion, eta gero damuak ez du balio.

Diotenez, haserreak, gerora, adiskidetzen ematen ditu lanak: aurrena, damutzen, gero batek deitzen eta besteak erantzuten, gero barkatzen, eta azkenik berriro ez haserretzen.

17


Lagun eta Gaua hilero-hilero igotzen ziren teilatura elkarrekin ilargi beteari so egin eta kantatzera.

Azkenengoan, ordea, beste lagun batekin joatea pentsatu zuen Gauak. 18

Lagun mindu egin zen, eta koko bat nabaritu zuen sabelean hozka eta hozka...


Baina ez zion Gauari ezer esan, haren adiskidetasuna galduko zuen beldurrez.

Hasierako mina haserre bilakatu zen ondorengo egunetan, eta kokoak hazten jarraitu zuen...

HAU LASAITUA

...harik eta, Lagunek katuari sentitzen zuena esan zion arte

Lagunek eta Gauak gertatutakoaz hitz egitea erabaki zuten, horixe baita kokoarentzako sendagirik onena. 19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!

FILOSOFO TXIKIAK

MIXINA

PERU

XERRI

BATZUETAN, ZERGATIK URDURITZEN NAUTE BESTEEK?

AZKENEAN, URDURI JARTZEN NAUZUE!

BALOIA ZULATZEN DIDAZUE BETI!

ETA, GAINERA, EZ DAKIZUE FUTBOLEAN JOLASTEN!

1

22

MOKOFIN


NAZKATUTA NAGO ZUEKIN; BANOA! EZ JARRAITU ATZETIK BAZTER GUZTIETARA, XERRI! URDURI JARTZEN NAU HORREK!

ZUREKIN NOA, PERU!

2 3

AAA! ZEIN GUSTURA NAGOEN NIRE IRLAN, BAKAR-BAKARRIK!

INORK EZ LIDAKE TRABARIK EGINGO. EZ DAUKAT INOR HITZ EGITEKO.

EZ OTE LITZATEKE HOBE IZANGO BETI BAKARRIK EGOTEA?

TIRA, ZER EGINGO DUT? EZ DA DIBERTIGARRIA!

4 5

6

23


BAINA… NIREA DA BALOIA?

PERU, ETORRI GUREKIN FUTBOLEAN JOLASTERA!

GAINERA, NIREA DA BALOIA!

EZ, EZ DAKIZUE JOLASTEN!

7

8 9

URDURI JARTZEN NAUTE… GERTUEGI DAUDELAKO, ALA URRUTIEGI DAUDELAKO?

24

AI, PERU, AMORRAGARRIA ZARA! EZ ZARA BA BERRIZ HASIKO!


Pupu eta Lore baserrira joan dira bisitan.

HASERREAK EZ ERRE

25


26


27


Marikalanbre PISUZKO ARRAZOIA

M

arikalanbre eta Martin haserre datoz.

–Zer duzue, muturra okertuta? –galdetuu zun die amona Txinpartak. –Galderari oker erantzun diogula esan digu irakasleak, baina bera da oker dagoena –bota du Martinek, gogor. –Gainera, ez digu azalpenik eman –gehitu du Marikalanbrek–. Bihar esplikatuko omen digu, baina ezingo du. Ez da egia!

28


–Zer ez da egia? –jakin nahi izan du amonak. –Aireak pisua duela. Argi dago ez duela pisurik! –erantzun diote biek batera. –Ziur? –galdetu die amonak–. Egin dezagun proba!

Gelara joan eta berehala etorri da, bi puxikarekin eta pertxa batekin. –Ea, tori puxika bana, eta puztu; biak tamaina berekoak izan daitezela –agindu die. 29


Puztu ondoren, korapiloa egin, eta pertxaren alde banatan zintzilikatu ditu. –Pertxa zuzen al dago? –galdetu die amonak. Buruarekin baiezkoa egin dute. Orduan, amonak orratz bat hartu eta eskuineko puxika lehertu du. –Eta orain?

Pertxa ezkerraldera makurtu da! Marikalanbrek eta Martinek elkarri begiratu diote. Irakasleak arrazoia zuen: aireak pisatu egiten du, eta horregatik okertzen da pertxa puztuta dagoen puxikaren aldera. 30


31


32


33


34


35


munduak guztiontzat beharko b eharko luke ETIOPIA UTOPIA Oheratzeko ordua da eta, egunero bezala, Patakon Ane Piratari ipuina kontatzeko prest dago.

36


37


38


Etiopia Utopia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, helburua, Wukron eta hedaduraz, Tigray eskualdean (Etiopia), garapenerako lankidetzan lagundu eta laguntza humanitarioa ematea duena.

Horretarako gizarte sare bat sortu nahi da. Bertan herritarrak norbanako modura edo erakundeen bitartez laguntza eman dezakete.

Wukroko biztanleen hezkuntza, osasuna, elikadura eta oinarrizko beharrak asetzen laguntzea da helburua, oraina eta etorkizuna josten laguntzea. ETIOPIA UTOPIA www.etiopiautopia.org Paseo Mikeletegi 53 E 2-24 20009 Donostia, Gipuzkoa (+34) 943 005 863

39


40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.