iRRiA 39 - Hitza bete nahi eta hitzez bete naiz!

Page 1

1

2014ko azaroa 39 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


hitza bete nahi eta hitzez bete naiz Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Promesa etaa babesa Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Izozkia elurretan Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. OSASUNA GURE ONDASUNA Hitzeman zure hortzak zainduko dituzula. Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea Marrazkiak: Julen Tokero

12. ELEFANTE BAT HEGAN. Berrogeigarren eguna.

Gure seme-alabentzat, guregan konfiantza osoa izateak berebiziko garrantzia du, eta, garbi izan behar dugu, emandako hitza betetzen ez dugun bakoitzean, konfiantza hori galdu egiten dela. Horregatik saiatu behar dugu emandako hitza betetzen, nahiz eta beti ez den posible, adibidez, gure seme-alabentzat kaltegarria izan daitekeela pentsatzen dugunean. Esate baterako, zinemara joango garela agindu ondoren, haurra sukarrak jota dagoelako, saioa bertan behera uzten dugunean, haurrari ulertarazi behar diogu bere hobe beharrez ari garela, eta, ahal bezain pronto, agindutakoa beteko dugula.

Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

14. BARRITSU. Agur Xiberoa! Marrazkiak: Iosu Mitxelena

31. LARGABISTA. Intxaurrondoa

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 39 zenbakia · 2014ko azaroa Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Iosu Mitxelena), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea.

Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

18. LAGUN. Hitza eman eta badoa hegan Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Saguzarra Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Zer da hitzematea? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

25. MARTIN BERTSO. Hitzez bete. Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

28. MARIKALANBRE. Soinu-uhinak, ikusteko. Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

34. ZENBATAK. Inori ez Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. Chernobilen lagunak elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

3


4


5


6


7


8


9


10


11


hegan Berrogeigarren eguna Euriak bezala, bizitzak jarraitu egiten zuen arkako bizilagunentzat. Jarraitu egiten zuen euriak, jarraitu ipuin giroak, eta Jafetek ere dorretik harriak eta egur zatiak jaurtitzen jarraitzen zuen, agian hodei geruza zulatu, eta noizbait ere eguzkia ikusiko zuelakoan. Goigoikoak Noeri hitz eman zion arkakoak salbatu egingo zituela, promes hori egin zion: berrogei egunez euria egingo zuela, bai, baina gero atertu egingo zuela. Atertu. Eta konfiantza izateko Goigoikoarengan, Sem semeak berarengan bezala. Konfiantza. Baina ez zuen atertzen, Noe gero eta kezkatuago ageri zen eta arkan gero eta ezinegon handiagoa zegoen. Halako batean, Noek jakinarazi zuen berrogeigarren egunaren goizean hitzaldia eskainiko zuela. Baina bezperan, Naama, Noeren emaztea, gelara joan zitzaion eta senarra etzanda topatu zuen. Inoiz baino zaharrago zirudien eta negarrez ari zen. ‘Ezin diet hitz egin’, aitortu zion Naamari, ‘galdu egin dut konfiantza eta ezin dut gezurrik esan’. Alabaina, iritsi zen egun seinalatua, eta arkako animaliak sosegatu ezinik zebiltzan arren, Noe tinkotasunez agertu zitzaien arkako dorrean. Eta, artean euri artean, esan zien: —Lagunok: berrogei eguneko bidaia luzea egin dugu, gorabeheratsua izan da, eta neketsua, baina izan dezagun konfiantza! Kusek ez zuen gehiago entzun nahi izan, zerbait usaindu baitzuen. Eta Noeren gelara hurbildurik, begia zirrikitura itsatsi, eta Noe ikusi ez zuen ba! Noe berbera, ohean buelta eta buelta, negar batean… Eta laster etorri zen gezurrezko Noe hizlari hura, eta gelan sarturik erantzi zuen durbantea, kendu zuen bizar puska zakarra —gero jakingo zuen Jafetek mamut bati moztutako ilea zela—, eta horra hor Naama! Ai, ai, eta miletan ai!

12


—Itxarotea baino ez dugu, eta konfiantza izatea… —xuxurlatu zion senarrari. Kusek orduak ez kontatzea erabaki zuen, zeren larritasuna gero eta jasanezinagoa, eta nahastu egingo baitzen. Baina, ez bat eta ez bi, Kusek tronpa luzatu zuen, eta belarriak zabal-zabal egin zituen, eta gutxiago bustitzen ari zela iruditu zitzaion. Tantak, bat, bi, hiru…, banaka, binaka, hirunaka desagertzen arituko balira bezala. —Atertu du! —marmarikatu zuen. Eta gauza bera errepikatu zuen Putek, eta Jafetek. —Atertu du! —aldarrikatu zuten segidan Semek eta Camek batera, trumoitsu, baina pozarren. Noe agertu zen orduan. Noe nekatua, ezindua, zahartua. Eta belauniko jarririk, zerura begiratu, eta negar egin zuen. Gogotik egin zuen negar, euri erauntsi baten antzera, baina tanta bakanak, malko bakanak orain, bereak ziren. Ai, oi, ei!, bereak bakarrik. Amaitua zen Uholde Unibertsala, amaitua Zoperna Jenerala!

13


Azkue Fundazioak babestutako publizitate ipuina

EUSKARAREN ETXEA ETA LAGUNTXO BARRIA Agur Xiberoa!

Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa ezagutzen ibili ondoren, gure lagunak Iparraldetik barna dabiltza.

Zuberoa, Euskal Herriko herrialderik txikiena eta biztanle gutxien dituena da, baina bere paisaia zoragarria da.

14


AZKUE FUNDAZIOA Egoitz plaza 1, 48015 Bilbo. Tel: 94 4028081 e-posta: info@azkuefundazioa.org www.azkuefundazioa.org

15


TXOKO TXIKI KUTtUNA PROMESA EDO AGINDUA

HITZ EMAN

Norbaiti hitz emateak erraza dirudi, baina listu asko sortzen da ahoan hitz ematean, eta batzuek irentsi egiten dute eta beste batzuek tu egiten dute, eta emaitzak oso desberdinak dira batean ala bestean. HITZA JAN

Emandako hitza batzuek jan egiten dute; gose direlako baldin bada, gaitzerdi; kontrako eztarritik joan zaielako baldin bada erdi gaitz; baina hozka egite hutsagatik izanez gero, eros dezatela hezur bat zakurrek bezala. 16


AGINDU

Zerbait agindu aurretik ondo haginkatu, probatzeko eta dastatzeko ea agindu ustela den, ea agindu biguna, ea agindu zorrotzegia ea agindu gogorregia ea agindu irentsezina edota agindu egoki-egokia haginkada goxoz marruskatzeko. AGINDUTAKOA BETE

Agindutakoa betetzeko askotan hustu egin behar, eta hor datoz komeriak, zeren, hustutzeko, zer hustu behar baita eta nondik hustu eta nora hustu. Horregatik da konplikatua agindutakoa betetzea. orain guztiak desberdinak direlako.

17


Marimototsek promesa asko egiten dizkio Laguni:

Udaberrian kukuaren habia erakutsiko diola‌ 18

Udan Hawaiko olatuetara eramango duela‌


ANBOTOKO PUNTATIK JAITSIKO GARA ESKIATZEN!

Gaur ere promesa bat egin dio.

–Marimo, pentsatu bi aldiz hitza eman aurretik –esan dio Lagunek.

–Betetzen ez duzun bakoitzean, bihotza uzkurtzen zait.

Arrazoi duzu, Lagun, hitza ematen dizut hitza beteko dudala! 19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!

FILOSOFO TXIKIAK

MIXINA

ZER DA HITZEMATEA?

22

PERU

XERRI

MOKOFIN


Gaur, lagunak Xerriren etxean elkartu dira… PERU! BONBOI GUZTIAK JAN DITUZU! ETA HITZEMAN DIDAZU BATEN BAT EMANGO ZENIDALA.

ARRAZOI DU, PERU, HITZEMAN DIOZU.

ZER DA HITZEMATEA?

1

HITZEMATEA DA ZERBAIT EGINGO DUGULA AGINDU ETA AGINDUTAKOA BETETZEA!

ONGI DA, ONGI DA. EZ HASERRETU. AHAZTU EGIN ZAIT… AHAZTU? PROMESAK AHAZTU EGITEN DIRA?

AGIAN, PERUK ESATE ALDERA ESAN DIZU “HITZEMATEN DIZUT”

EZTA, PERU?

BAI, BAINA NIK SINETSI EGIN DIOT, ETA NIRETZAT PERUREN HITZA GARRANTZITSUA DA!

BENO, BALITEKE HITZEK EZ IZATEA GARRANTZI BERBERA MUNDU GUZTIARENTZAT…

2 3

23


AIZUE, LASTER TZE NIRE URTEBETE AID NB GO A FESTAR T, TUKO ZAITUZTE ITEN ETA PROMES EG PILA DIZUET BONBOI O NG JA T BA DITUZUELA!

BEGIRA! ESAN NIZUEN BALOIA EKARRIKO NUELA, ETA HEMENTXE DAUKAT!

ZIUR ZAUDE? BETI ARI ZARA GAUZAK AGINTZEN, BAINA INOIZ EZ DAKIGU AGINDUTAKOAK BETEKO DITUZUN.

BAI, EGIA DA! GOGORATU ZARA! MILA ESKER, PERU! KANPOAN

JOLASTUKO GARA?

TIRA, GOAZEN!

5 4 AIZUE, AIZUE! NORA ZOAZTE?

EURIA ARI DU, ETA EZIN ZARETE IRTEN!

BAI, XERRI, BAINA EURIA ARI DU. EZIN GARA IRTEN. BAINA… HITZEMAN DIDAZU KANPORA IRTENGO GINELA!

BETI BETE AL DEZAKEGU EMANDAKO HITZA?

PERU, PERU… IRABAZIKO DUGU, EZTA?

6 7

24

GEROXEAGO, XERRIREN LOGELAN

EZIN DIZUT AGINDU IRABAZIKO DUGUNIK, BAINA HITZEMATEN DIZUT SAIATUKO GARELA! HARA! KONTURATUKO AL ZEN PERU ORAINTXE BERTAN ESAN DUENAZ?


Marimotots estu dago: Bizkarrean mendi gailurrera igoko duela hitzeman dio Porrotxi

HITZEZ BETE

25


26


27


Marikalanbre SOINU-UHINAK, IKUSTEKO

M

arikalanbre arrantzara joan da Asierrekin eta haren aitona Xantirekin. Bat-batean, aitona Xantik oihu egin du:

–Hemen zerbait dago. Prestatu kanaberak! –agindu die neska-mutilei. Marikalanbre, ordea, ez da gehiegi fio: nola jakin dezake aitona Xantik arrainak dabiltzala inguru hauetan, ontziaren kabinan badago? 28


–Xanti, ziur zaude hemen arrainak daudela? Nik ez dut ezer ikusten –esan dio Marikalanbrek, itsasoari begira. –Badaude, bai. Hitz ematen dizut hemen arrantza ona izango dugula! Eta halaxe izan da. Guztien artean, hiru dozena arrain hartu dituzte.

29


Marikalanbrek, hala ere, lehengo galdera du oraindik buruan eta, azkenean, galdetzea erabaki du: –Baina nola zenekien arrainak zeudela? –Kar, kar! Jakin nahi duzu, ezta? Bada, ez da sekretua: kabinan sonarra daukat. Sonarrak soinuuhinak bidaltzen ditu hondora, eta, uhinek zerbaitekin topo egiten dutenean, oihartzuna itzultzen dute.

Oihartzunaren arabera, jakin dezakegu zer dagoen hor azpian, eta oraingoan seinaleak ez du gezurrik esan: arrainak hortxe zeuden. Eta ez gutxi, alajaina!

30


31


32


33


34


35


munduak guztiontzat beharko b eharko luke CHERNOBILEN LAGUNAK Udako egun zoragarria da. Ane Pirata eta Patakon Txindokiko magalera joan dira, Larraitzen dagoen parkean tirolinan ibiltzera. Bertan ezagutu dute Marta, Ukrainako neskatoa.

36


37


38


Gipuzkoako zenbait familiak osatua dago eta helburu bat dute: 1986an Chernobileko zentral nuklearrean gertatutako hondamendia delaeta ondorio erradioaktiboak jasaten ari diren umeen osasuna hobetzen laguntzea.

6-18 urte bitarteko haurrentzat egonaldiak antolatzen dituzte udan Euskal Herrian. Egonaldi hauei esker umeen erradioaktibitatearen maila %30 eta 40 bitartean jaisten dela diote adituek.

Egitarauan parte hartzen duten umeen gehiengoak ez du ageriko gaixotasunik eta ez dute tratamendu medikurik behar izaten, baina beren sistema immunologikoa ahulduta dago. Matxitxako Kalea, 4A 3. eskubia, 20800 Zarautz Telefonoa: 689 58 62 77 , 690 05 76 72 chernobilenlagunak@yahoo.es

39


40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.