iRRiA 41 - Lehen kolpeka harri bik... Orain erraz egiten da sua: klik!

Page 1

1

2015ko urtarrila 41 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


LEHEN KOLPEKA HARRI BIK... ORAIN ERRAZ EGITEN DA SUA: KLIK!

Au rkibidea 4. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. S. Ekaingo zaldiak Testua: Unai Elorriaga. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

12. IPUINA. Arrimaliak Testua: Patxi Zubizarreta. Marrazkiak: Aitziber Alonso

14. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Zaldia Testua: Oñatiko Natur Eskola. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

16. MARIKALANBRE. Zaldiak margotzen

NONDIK GATOZEN ULERTZEKO EZINBESTEKO BIDAIA Euskal Herrian inoiz ibili ziren lehen gizakiek Ekaingo leize-zulorik ilunenean utzi zizkiguten mezu eder bezain misteriotsuak. 14.000 urtez ilunpean eta inork aurkitu gabe, bake-bakean egon dira leizearen hormetan margotuak. Kolore gorriz eta beltzez margotutako zaldi, bisonte, hartz eta beste hainbat animaliek osatzen dute mezu paregabea. Gizateriaren ondare dira margo hauek eta euskaldunon ardura da babestu eta zabaltzea, baina baita gozatzea ere! Zer adierazi nahi ote ziguten margo horien bidez? Norentzako mezuak ote dira? Galdera asko sortzen zaizkigu, jakin-mina eta zirrara bereziak sortzen dizkigutenak, eta erantzunak jasotzeko bertaratu beharra dugu. Lehen gizakiaren eta bere margoen abentura bizi ahal izateko leku paregabeak ditugu Ekaingo leizea eta Ekainberri. Gure izaera eta kulturaren sustraiak ulertzeko ezinbesteko bidaia.

Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

19. LARGABISTA. Ekaingo haitzuloa Testua: Oñatiko Natur Eskola. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

22. PUPU ETA LORE. Ekaingo kobazuloa

36. ZENBATAK. Espeologia-ia-ia

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 41 zenbakia · 2015ko urtarrila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Mari Morcillo, Iosu Mitxelena, Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea.

Testua: Edorta Barruetabeña. Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

24. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Miren Agur Meabe. Marrazkiak: Eider Eibar

26. LAGUN. Sudur-gorriak kobazuloetan Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar

28. EKAIN BERRI Testua eta marrazkiak: Arazi elkartea

30. OSASUNA GURE ONDASUNA. Larruazalaren higienea Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea. Marrazkiak: Julen Tokero

32. MARTIN BERTSO. Mundua eta hitza dantzan Testua: Beñat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

38. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. Ekain Abenturak Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

42. EKAIN FEST! Testua eta marrazkiak: Arazi elkartea

3


4


5


6


7


8


9


10


11


hegan Arrimaliak —Egun on, Eguzki amandre xuri —esan du amak, goizean, Eguzkia laino artean agertu zaigunean. —Erne ibili —esan die gero ehizan joan diren gizonei. Joan den astean, gure ehiztariek hartz batekin borrokaldi latza izan zuten. Gizon bat gorri-gorri ekarri zuten, eta gero gorputza zuri-zuri jarri zitzaion, eta orain lurpean dago, Amalurraren babesean. Baina hartza ere ekarri zuten, eta aitak haren letagina eskaini zidan. Orain, lepokoan, hartzaren letagina daramat Narelek oparitu zidan lumarekin batera. Eta hala ere, amaren lepokoa askoz politagoa da. Nire bi eskuetako atzamarrak baino errekarri gehiago dauzka. Baina polit-politak, izan, amaren marrazkiak dira. Kobazulo honetara etorri ginenetik, zaldi pila marraztu ditu. Nire eskuetako atzamarrak eta oinetako behatzak baino gehiago. Egia esan, ni izan nintzen lehenengoa kobako harrizko zaldia ikusten. Azti batek harri bihurtutako zaldia ematen zuen: belarriekin, sudurrarekin, begiarekin… Gero hartz askoren gorpuzkinak topatu genituen. Hartzak: horren handiak eta horren lotiak. Nire ahizpa Erbinude bezalakoak. Loa eta amaren titia gustatzen zaizkio berari. Eta gaur ere ehiztariak joan dira. Eta emakumeak hartzaren larrua prestatzen hasi dira. Eta ama pinturarekin, Narel adiskidea bere amak emandako suarekin, eta ni Erbinude bizkarrean hartuta, kobazuloan sartu gara. Niri gustatu egiten zait harrietako itxurei antzematea: pitzadura batean bisonte baten burua, zirrikituetan basahuntzen adarrak eta, batez ere, zaldiak.

12


—Zuri esker marrazten ditut nik gero —esaten du amak. —Izokin bat! —esan nion nik atzo hormari begira—. Hara: bizkarraldea, begia… Izugarri poztu nintzen niri hegaztiak izugarri gustatzen zaizkidalako, eta izokinak, jauzi egiten duenean, hegazkien antzekoak delako. Eta amak gero beltzez margotu zuen. Geroago hartz bat marraztu zuen, eta nik kumea ere marrazteko eskatu nion. Baina gaur amak ez du ezer marraztuko, hormako harriaren itxura erabiliko du orein bat zulatzeko, harriak barruan daukan oreina kanpora ateratzeko. Kobazuloan sua amaitu arte egon gara. Emakumeengana joan gara gero, eta Erbinuderi titia eman bitartean, amak Nareli eta bioi kontatu digu Amalurrak ere bi alaba dituela, Eguzkia eta Ilargia. Baina nik hori lehendik nekien. —Gizonak, animalia bat dakarte! —hots egin du, iluntzean, Kaelek—. Marrazkiko bisontea baino handiagoa! —Eta denoi tripak orroka hasi zaizkigu. —Ekia, zeren itxura hartzen diozu? —galdegin dit aitak gero, basauntz baten saihets hezurra eskaintzean. —Hegazti baten antza du, antzara batena! —Eta berehalaxe zorroztarri bat hartu, eta itxura hobetzen saiatu naiz: mokoa, hegoak… Gero sutan apur bat belztu egingo dut, eta gorri kolorea eman: hona nire antzara! —Badakit Ekiari nondik datorkion animaliak ikusteko dohaina… —esan du amak aitari begira. Eta laster esan du—: Lotarako garaia da. Eguzkia badoa bere Amagana, bihar etorriko da aro ona bada.

13


14


15


Marikalanbre ZALDIAK MARGOTZEN

M

arikalanbre adi-adi dago Amona Txinpartari entzuten. Bihar Ekainberrira doaz, eta han ikasi eta ikusiko dituztenak kontatzen ari zaizkio amona. Zaldien margo liluragarriak aipatu dizkio besteak beste.

–Nik ere egingo nituzke horrelako margoak! –bota dio Marikalanbrek irrikaz.–Ongi. Goazen baratzera! –erantzun dio amonak. 16


Amonak ikatz zati bat eman dio Marikalanbreri eta marrazkia txabolaren harrizko horman egitea proposatu dio: –Hartara, zuloak eta koskak aprobetxa ditzakezu zaldiari egiazko itxura emateko. –Ados, amona. Eta zer iruditzen gero honekin margotzen badut? –galdetu dio Marikalanbrek txoko batetik hartu duen buztina erakutsiz. – Primeran! Buztin horrek zaldi-larruaren kolorea du.

17


Zaldia margotzen ari dela, galdera bat bururatu zaio Marikalanbreri: –Amona, zertarako egiten zituzten margolan horiek? –Ui, oso galdera ona! –esan dio

amonak–. Ba, adituak ez daude ziur. Ez dute uste apaingarri hutsak zirenik, bestela ez zituzten horren leku ezkutuetan egingo. Agian, beren zaintzaile ziren jainkoei ehiza ona eskatzeko modu bat zen... Ea zer azaltzen diguten bihar Ekainberrin! Eta hurrengo eguna iritsi zain geratu dira biak. 18


19


20


21


22


23


TXOKO TXIKI KUTtUNA LEHEN GIZAKIAK. EKAINGO HAITZULOA

SUAREN LOREA

AZTIAREN MARGOLANA

Sutan erre dugu haragia, garretan gogortu geziak.

Lehenik, odola eta ikatz-hautsa nahasi zituen. Adartxo batekin, zotz bat zeukan egina. Gero, kontuz margotu zuen zaldi aldra. Gu begira geunden, isilik, gure hitzak errepasatzen.

Ez gaitu izutzen elurrak, ez piztien orro makurrak. Su bizia, lore dantzaria, gure loaren zaindaria. AITARI ITXAROTEN

Aita ehizara joan zen eta ama maskorrak zulatzen. Egun bat, zulo bat. Aita ez dago; ama ari da. Ortziren bi begiak ditugu adi: Eki egunez, gauez Ilargi. Egun bat, zulo bat. Aita ez dago; ama ari da. Etorri da aita. Orain dauzkat basahuntz-larrua soinerako, magurio sorta leporako.

24

KLANA BIDEAN

Garangorriak eta hurrak batuko ditugu. Oreina eta amuarraina harrapatuko. Xirulak egingo ditugu hezurrez; aizkorak, harriz. Hilobiak basoan guretarrak lo uzteko. Tximistari ihes egingo diogu; trumoiari, otoitz. Haranak zeharkatuko, etxe berrien bila,


25 2 5


Lagun eta Urdin Ekainberri museora joan dira.

Ekaineko kobazuloaren erreplika bat da. 26

Iluna, sakona, hotza, oihartzun egiten duena‌


– Benetako leizea dirudi!

Hartzak, zaldiak, bisonteak, eta‌

Hormetan antzinako ehiztariek eginiko irudiak daude.

Hara! Baita sudur-gorriak ere! 27


28


29


30


31


Gaur Pupu eta Lore mendira joan dira Martin Bertsorekin.

MUNDUA ETA HITZA DANTZAN

32


33


34


A T E K A I H E L O I. BIDItEsas Faktoriaren laguntzaz Albaola

Hiru modalitate egongo dira, familiena, lagun-taldeena eta ikastetxeetako gelakideena. Gaia:

ITSASOA

Lanak entregatzeko epea: URTARRILAREN 15ETIK OTSAILAREN 15ERA ARTE. Bideoa egiteko, talde guztiek euskal abesti bat hartu beharko duzue oinarri bezala, eta “Txo Mikmak txikia” diskoaren “Albaola” abestia aukeratzen duzuenok, aurkezten zareten ataleko sariaz gain, ALBAOLA ITSAS FAKTORIAren sari berezia irabaz dezakezue.

Sari potoloak ditugu! Hasi lanean eta bidali zuen bideoak!


36


37


munduak m unduak gu guztiontzat uztiontzat beharko b eharko luke EKAIN ABENTURA Ane Pirata eta Patakon Ekainberri haitzulora joan dira gaur. Garai bateko gizakiak nola bizi ziren ezagutu nahi dute eta, horretarako, toki ona da Ekainberri.

38


39


40


Zestoan dagoen Ekain haitzuloko erreplika gordetzen duen museoa da Ekainberri. Gizateriaren Ondare izendatuak izan diren margoak modu eroso eta magikoan ezagutu daitezke bertan, jatorrizko haitzuloko margoez gain, iluntasuna, hezetasuna, isiltasuna eta magia ere errepikatu baitira. Ekainberrin, gure lurraldeko lehen gizakien larruan jarriz, historiaurreko artea eta bizimodua ezagutu eta bizi daitezke. Hormak margotzea, sua egitea, ehizan egitea ez da dirudien bezain erraza eta historiaurrea bizitzeko aukera paregabea eskaintzen du Ekainberrik.

Portale kalea, 1 / 20740 Zestoa Tel: 943868811 info@ekainberri.com / www.ekainberri.com

41


42


43


45 EURO URTEAN!

Ez galdu aukera eta zatoz Irrien Lagunak Klubera!

ANIMA ZAITEZ!

HARPIDETU ZAITEZ IRRIA ALDIZKARIRA ETA JASO ONGI-ETORRI OPARI HAUEK*

*produktuak amaitu arteko eskaintza 44 Harpidetu webgunean bertan: www.irrienlagunak.com/harpidetza edo 902 820 806 telefonora dei eginaz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.