1
2015ko otsaila 42 zenbakia - 5,75 â‚Ź
JAI ABADAGO,HOR GAUDE!
J A I
A K
www.jaiakdenda.com Zaldibiako denda: Elbarrena Pol. Ind. 72-1 - Tel: 94 388 8232 Donostiako denda: Zarautz etorbidea 6. Antiguo - Tel: 943 211 899
2
4. PUPU ETA LORE. Beldurra Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Kirola, gozamen-ola Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
10. OSASUNA GURE ONDASUNA Mugitu seguru! Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea Marrazkiak: Julen Tokero
12. NANA PARKEAN. Don inorrez
Orain dela bi urte gai berdina landu genuenean, beldurra “objektu zehatz baten aurrean sortzen den arrisku sentimendua” bezala definitzen genuen. Orduan, haurren beldurrak, maila handi batean, heziketarekin eta irakurtzen zaizkien ipuinekin edo telebistatik heltzen zaizkien istorio eta irudiekin lotuta daudela esaten genuen; beldur garela aitortzeko beldurrik ez genuela izan behar ere esaten genuen. Askotan, beldurrez gaudela adierazteko beldur bagara, beldurra era negatiboan ikusten dugulako da. Baina, ez al zaizue iruditzen bere alde positiboa ere baduela? Zer gertatuko litzaiguke, zenbait egoera arriskutsuren aurrean, beldurraren bidez babestuko ez bagina? Beraz, beldurra gure burua babesteko baliabidea dela ulertu eta onartu behar dugu eta, gure haurrak beldurtuta daudela sentitzean, Uxue Alberdik “Pupu eta Lore” atalean proposatzen diguna esan: beldurrak zeharkatzeko hartu nire eskua... eta behar duzun denbora.
Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso
14. TXO. Albaola Itsas Kultur Faktoria! Marrazkiak: Julen Tokero
16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar
18. LAGUN. Beldurra diot urari! Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar
20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Otsoa Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
22. FILOSOFO TXIKIAK. Batzuetan, zergatik beldurtzen gara? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse
25. MARTIN BERTSO. Egurretan beldurretan Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Javi Ojuel
28. MARIKALANBRE. Tximista etxe barruan Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
31. LARGABISTA. Guztiok beldurtzen gara! Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Ainhoa Rueda
34. ZENBATAK. Beldurgarria!
IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 42 zenbakia · 2015ko otsaila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Ainhoa Rueda, Javi Ojuel), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza
Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce
36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. AMPGYL elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
3
4
5
6
7
8
9
10
11
Nana
parkean DON INORREZ Auzoko parkea zoo bat bezalakoa da niretzat. Hara joaten garenean, aurrena kolunpioetara joaten naiz eta han, gora eta behera, enara bihurtzen naiz. Baina gero tximinotu egiten naiz tunelera igotzean, eta hodi barnean trikua sentitzen naiz, eta txirristatik jaistean ez dakit zer sentitzen naizen, igual gepardoa, igual gazela, igual zorria, abiada horrekin tripetan milaka zorri nabaritzen ditudalako. Atzo ere amak Tomas eta biok parkera eraman gintuen. Neba oraindik oso txikia da, bilintx-balantx ibiltzen da eta ama beti segika ibiltzen zaio. Eta Tomas parkearen beste aldera joan zen, beti bezala, zaldiaren tramankuluan ibiltzera, trakatan-trakatan. Eta ni kolunpioetan enara izan nintzen, eta tximinoa segidan, egurrezko arrapalan, baina gero ezin trikua izan … Ai ene eta oh, la, la! —Don Inorrez da —esan zidan Imanolek —. Sartu, sartu tunelean. Lo dago eta ez da konturatuko. Baina niri igual dinosauro bat iruditu zitzaidan, igual dromedario bat, igual hartz bat. Eta amarengana beldurrak hilik joanda, arnasestuka esan nion parkeko tunelean gizon bat zegoela, traste pila batekin eta kartoi pila batekin. —Goazen etxera! Don Inorrez da! —errepikatu nion, baina ama ez zen beldurtu. —Gizajoa, pobre bat izango da. Egon lasai, Enara. Ez du etxerik izango eta hor egingo du lo. Apur bat lasaitu nintzen, bai, baina badaezpada ere parkearen beste aldean geratu nintzen. Tomasen zaldiaren alboan, baina ni lehoiaren gainean. Don Inorrezi edo pobreari begirik kendu gabe. Halako batean, hara begiratu, eta ez nuen dinosaurorik, dromedariorik edo hartzik ikusi, herrenka zebilen gizon
12
xahar bat baizik. Eta agurea bere logelatik kartoiak, motxilak eta poltsak supermerkatuko orga batean sartzen ari zela, gazte batzuk harriak, adarrak eta gaztainak botatzen hasi zitzaizkion. Ai ene eta oh, la, la! Orduan pentsatu nuen Don Inorrez norbait zela, eta beldurrez alde egiten ikusi nuen. Ez dakit zer sentituko zen orduan, igual karramarro bat, igual barraskilo bat, igual hankak puskatu dizkioten matxinsalto bat. —Ospa hemendik! Kakalardo zikina! —oihukatu zioten. Gaur ere parkera joan gara, baina ni amaren eskuari helduta joan naiz eta Tomasen aldera joan naiz. Hala ere, gero Imanol motorrean etorri da eta, astiro-astiro, kolunpioetara hurbildu naiz. —Ez dago? —galdetu diot. —Ez. Gazteek tunela pipa azalez eta zikinkeriaz beteta utzi dute. Aitak dio txiza ere egin dutela Don Inorrez tunelean ez sartzeko. —Ah! —esan diot, eta enara izan naiz, gora eta behera, eta gero tximino, baina tunela zikin-zikin topatu dut eta gaur ere ezin izan naiz triku izan (amamak kiriki olatza esaten dio). Ze nazka! Eta orain neure buruari galdetzen diot: Non egongo ote da pobrea? Gauean egiten duen hotzarekin, non egingo ote zuen lo? Ai ene eta oh, la, la!
13
14
15
T X O K O T X IK I K UT t UN A B E L DUR RA
B E L D UR R A R E N H A R IAK
Beldurrak harien bidez eragiten du eta txotxongilo bihurtzen zaitu, belaunak kili-kolo, hankak nora ezean, besoak gora eta behera, burua kolokan‌ eta nahi duen lekura eramaten zaitu batetik bestera berak nahi duen moduan, zuk hariak eten arte.
16
B E L D UR M O TAK
Beldur ur txikiak politak dira eta haiekin jolas zaitezke. Beldur handiak itsusiak dira eta ahaztu jolasak. Beldur beltzak zuri-zuri uzten zaitu, beldur gorriak berde-berde, beldur horiak mikatzak dira, eta beldur urdinak, berriz, amaigabeak.
B E L D UR R A R E N A R AO A Z E R E N B E L DUR?
Txakurren beldur denak zaunka egiten ikasi beharko. Katuen beldur denak marramiau kantatu beharko. Ilunaren beldur denak beltzez jantzi beharko. Besteen beldur denak beste bat gehiago izan beharko. Bakardadearen beldur denak bakardadearen lagun egin beharko. Beldurra uxatzeko modurik onena, beldurra poltsikoan sartzea.
Sorginkeria egiten du beldurrak norberaren gorputzean; estutzen du bihotza estutzen du arnasa estutzen du sabela. Araoa egin behar zaio beldurrari norberaren gorputzean; bihotz-zabala izan, arnasa sakon hartu eta sabela ondo askatu. Horrela beldurra urrunagotik ikusten da, eta txikiagoa dirudi. 17
Urertzera gerturatzen den aldiro, gorputza izozten zaiola sentitzen du Lagunek. Estatua bat bezain isil eta mugiezin egoten da. EZI N NAI Z URETARA SARTU, BUZTANEKO KOLOREAK GALDUKO DI TUT BESTELA!
Hondartzara joaten direnean, toallan etzanda geratzen da beti… 18
…eta aitzakiak asmatzen ditu.
URRA BELD DI OT I! URAR
Gaur, hainbestetan galdegin diote zer duen, ezen lehertu eta uluka erantzun die:
Lasai, Lagun, guk irakatsiko dizugu igeri egiten! —esan dio Marimototsek.
Beldurrak gainditzea norberaren esku dago‌
‌baina lagunekin partekatuta, beti da errazago! 19
20
21
Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!
FILOSOFO TXIKIAK
MIXINA
PERU
XERRI
BATZUETAN, ZERGATIK BELDURTZEN GARA?
AI ENE, BELDURRAK AIREAN NAGO!
1
22
NIK HONELA SALTO EGITEN DUT, GUTXIA GO BELDURTZEN NAIZ HA LA.
BEGIRA, MIXINA, NI EZ NAIZ BELDUR!
MOKOFIN
BEGIRA, DARDARKA NAGO…
HONDORATZEKO BELDUR NAIZ!
…
UFFF
…ETA PIXAGUREAK NAGO!!! A BAI? BELDUR ZARELAKO?
BAINA,MIXINA, EZ DITUZU JANTZI BESOKOAK!
2 3 BELDUR NAIZ ORAINDIK! EZ DUT SEKULA SALTO EGIN!
BELDUR IZANIK, BEHINTZAT, EZ DIRA EGITEN GAUZA OSO-OSO ARRISKUTSUAK!
BEHARBADA LEHENENGO ALDIAN IZATEN DA BELDUR GEHIEN?
4
HALA DA! NI LEHEN EZ NINTZEN AUSARTZEN BURUA URETAN SARTZEN.
ETA ORAIN, GLU-GLU, AISE!
23
BAINA SALTO EGITEN BADUT… BELDUR NAIZ
KROKODILOAK EGONGO OTE DIREN!
ZUREKIN SALTO EGINGO DUT, NAHI BADUZU.
BELDUR HORI BURUAN BAINO EZ DAGO, I-JI-JI!
AUPA, MIXINA! IZAN ZAITEZ AUSARTA!
5 6
ELKARREKIN, AGIAN, BELDUR GUTXIAGO IZANGO DUGU?
7
Beldur izaten gara… Arriskutsua delako? Berria delako? 24
EGURRETAN BELDURRETAN Mari Motots adar batera igo da. Baina orain datoz komeriak…
25
26
27
Marikalanbre TXIMISTA ETXE BARRUAN
ur ia goian behean ar i duela, Mar ikalanbr ek et xer a gonbidat u du Mikel. Sar t u orduko, t r umoia ent zun dut e kanpoan, et a, segidan, t ximist a bat ek argit u du ilunabar r a.
E
- Ekait za! Nir i t r umoiek et a t ximist ek beldur r a emat en didat e...- ait or t u du Mikelek, aur pegi lar r it uar ekin. 28
- Nor mala da, Mikel- lasait u du Mar ikalanbr ek.Dena dela, Amona Txinpar t ak dioenez, gauzak guk geuk egit en dit ugunean edo uler t zen dit ugunean, beldur r a galt zen diegu. Egingo dugu pr oba?
Mikelek har r it ut a begir at u dio Mar ikalanbr er i. Izan er e, ber ehala j ar r i da mar t xan. Or r azi bat har t u, et a Mikelen ar t ilezko j er t sean igur t zi du, gogoz. Ger o Mikeli eman dio. 29
- It zali argia, Mikel, et a hur bildu or r azia at ear en heldulekur a- esan dio Mar ikalanbr ek. Mikelek esandakoa egin et a... har a, t xinpar t a bat sor t u da heldulekuar en et a or r aziar en ar t ean!
- Ikusi duzu? Hor r ela sor t zen dir a t ximist ak! Dagoeneko ez zaizkizu hain beldurgar r iak ir udit zen, ezet z? At er a kont uak: zuk zeuk sor dit zakezu... 30
31
32
33
34
35
mund uak guzt g uzt iont zat behar b eh har ko l uke AMPGYL Ane Pir ata, Uxue, Gor ka eta Oier j olasean ar i dir a par kean. Bot ilar en j olasean ar i dir a, muxuak banat zen.
36
37
38
AMPGYL Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Gurasoen Elkartea
Seme-alaba homosexual, bisexual eta transexualak dituzten aita eta ama talde bat da. Beren seme-alabak sendian babestuak eta jendartean onartuak izan daitezen lan egiten dute. Guraso batek ez luke bere seme-alabaren giza-kalitatea zalantzan jarri behar lesbiana, gay, transexual edo bisexuala izateagatik.
Euskal Herrian 10.000 ume eta gaztetxo lesbiana, gay, transexual eta bisexual daude eta horietakoren bat zure seme-alaba izan daiteke. Pentsatu al duzu noizbait?
Telefonoa: 688 811 735 E-posta: gurasoak.lgtb@gmail.com www.ampgyl.org
39
Ez galdu aukera eta zatoz Irrien Lagunak Klubera!
45 EURO URTEAN!
ANIMA ZAITEZ!
HARPIDETU ZAITEZ IRRIA ALDIZKARIRA ETA JASO ONGI-ETORRI OPARI HAUEK* AUKERAN!
M OTXILA, A, O DIRUZORR A! +ESTUTXE
1
2
BIZIPOZA AUZOLAN Liburu CD-a!
3
"TXO MIKMAK TXIKIA� CDa eta 2 Sarrera Albaola faktoriarako!
*produktuak amaitu arteko eskaintza Harpidetu webgunean bertan: www.irrienlagunak.com/harpidetza edo 902 820 806 telefonora dei eginaz.