1
2015eko urria 48 zenbakia - 5,75 â‚Ź
2
MAITASUNAK DENA LEUNTZEN DU!
H
aurrek mugarik ez dute momentu oro sentitzen duten maitasuna adierazteko. Naturalki sentitzen duten zerbait izanik, ez dute arazorik sentimendu indartsu hori azalarazteko. Besarkada estu baten bidez, irri eder baten bidez, muxu gozo baten bidez edota negarraren bidez. Maitasunaren bidez konpotzen dute dena, gurekin haserretzen direnean ere.
Aurkibidea 4. PUPU ETA LORE. Maite-maite e Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen ulen Tokero, Cesar Gonzalez
6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Helikopteroak semeen bila Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Garaiko fruta eta barazkiak maite ditugu. Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea Marrazkiak: Julen Tokero
Helduok haurrenganako maitasuna indar berberarekin senti dezakegu baina, gizartearen aurreiritziak direla-eta, askotan eman gabe uzten ditugu muxu goxo edo besarkada bero horiek, musuak emateko mometua ez dela uste dugulako edo momentu oro besarkatuz gero haurra gehiegi babesten ari garela pentsatzen dugulako… Zoritxarrez, ez gara konturatzen galdu ditugun muxu eta besarkadak ez direla bueltatuko. Eta haurra besarkatzeko beharra sentitzen dugula adieraztea ez dela haurra gehiegi babestea, baizik eta maitasuna bizitzea, haurrek beharrezkoa baitute mugarik gabeko maitasun hori sentitzea beraien garapenerako. Jarrera horrek, haurrei beraiekin haserretzen garenean maitatzeari utziko diogula pentsatzea ekartzen die. Eta askotan helduok maitasunak dena leuntzen duela konturatzea besterik ez dugu. HELDU ETA HAURREN ARTEAN SORTZEN DEN MAITASUNA MAGIKOA DA. GOZA DEZAGUN!
12. NANA PARKEAN. Sehaska kantu bat Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso
14. TXO. Badia gorria Marrazkiak: Julen Tokero
16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Miren Agur Meabe / Marrazkiak: Eider Eibar
18. LAGUN. Ama-haizea Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar
20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Arrabioa Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
22. FILOSOFO TXIKIAK. Xerri, bere amak maiteko ez duela beldur da. Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse
25. MARTIN BERTSO. Besark(h)artu. Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
28. MARIKALANBRE. Laguntzarekin, elkarrekin.
IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 48 zenbakia · 2015eko urria Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Nerea Gartzia / Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.eus / Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Miren Agur Meabe, Patxi Zubizarreta, Josi Oiarbide, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi), Aitziber Alonso, Joseba Ponce eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak:
Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
31. LARGABISTA. Maitasun kontuak. Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
34. HAUR KANTAK. Testua: Herrikoia / Marrazkiak: Joseba Ponce
36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. Euskadiko Down sindromearen elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
3
4
5
6
7
8
9
10
11
Nana
parkean
SEHASKA KANTU BAT Gure auzoko parkea amets fabrika bat bezalakoa da niretzat. Han igual tximino sentitzen naiz, edo igual triku edo kirikiñolatza, edo igual enara. Baina gero etxera leher kaka eginda itzultzen naiz eta batzuetan bainatzeko eta afaltzeko gogorik gabe. Eta gero, ohean goxo-goxo, ba parkeko istorioekin ametsetan jarraitzen dut, igual Imanolekin, igual Garazirekin, igual Goliatekin. Lehen, aita-amak banandu baino lehen, nola gu bi garen eta nola haiek ere bi ziren, ohean kontu-kontari aritzen ginen. Baina orain ama batez ere aldameneko gelan egoten da, Tomasekin, eta sehaska kantua entzun bitartean, nebak atzamarretik heltzen dio eta ez dio askatzen lo potzoloan geratu arte. Aitatxoren gainean, trakatan-trakatan, zaldi zuriak gauez, harrapa ez zaitzan. Baina amets guztiak ez dira parkean sortzen. Lehen, batzuetan igual amesten nuen aitak Lucrecia Mariari musu ematen ziola, igual ama hil egiten zela, edo igual Don Inorrez agertzen zitzaidala. Ai ene eta oh, la, la! Orduan hots egiten nuen: —Amatxooo…! —Edo bestela—: Aitatxooo…! —Eta amesgaiztoa egin nuela esaten nien, eta baso bat ur ekartzen zidaten ametsa ahanzteko baina nik ez nien ja ere kontatzen. —Amaaa…! —esan nion aurrekoan amari, baina berak esan zidan:
12
—Ixo, Marikontra! —Eta amak oso haserre dagoenean bakarrik deitzen dit horrela—. Tomastxo lokartzen ari da… Amatxoren gainean, aidean-maidean, zerura hegatzeko, kometa batean. Askotan, Tomas negarrez hasten da, negar zotinka eta makakorroka. Baina atzo amaren zotinak iritsi zitzaizkidan. Eutsi nahi zien, baina ezin zuen, eta nik ba entzun egiten nizkion zotin horiek eta niri negargura ematen zidaten. Baina Tomas azkenean lokartu egingo zen eta amari atzamarra askatuko zion, ze ama salara joan zen eta atea itxi zuen, baina nik hala ere entzun egiten nizkion zotinak. Amak ez zidan deitu, ez zidan Nanaaa esan, baina joan egin nintzen, eta malkoak ikusi nizkion, eta ematen zuen ezpainlapitzarekin nahastu, eta begiak gorriztatu zituela. Amak ere ez zidan esan bere amesgaiztoak zein diren, ezta ja ere, baina besarkada handi bat eman zidan. Eta nik gehiago estutu nuen. Asko-asko. Eta poliki-poliki lasaitu egin zen eta oheraino lagundu zidan. —Ama, sehaska kantu bat, mesedez —igual eskatu nion behin, igual birritan edo igual hiru bider. Eta azkenean kantatzen hasi zen. Niretzat. Goizean, esnatu naizenean, ama begira-begira neukan, aldamenean.
13
14
15
TXOKO TXIKI KUTtUNA
GURASOEN HITZAK
Amaren hitza, mantangorri bat nire ametsen kilikari. Aitaren hitza, zaldikume bat nire tristuran trostari. Aitaren-amaren hitzik gabe, ni itsasargi keinukari.
ERANTZUNA
Ez galdetu noiz arte, ez galdetu zenbat, ez galdetu zergatik, ez galdetu nola. Har ezazu hitzik gabe, betiko erantzuna: ez da hitzetan sartzen gure maitasuna.
16
NIK ZU ZAITUT
Gau-izarra amildu da haurtxo honen oheraino. Nik zu zaitut maiteago lur erreak ura baino. Gure etxean zu aurrena, esan gabon eta egin lo. Nik zu zaitut maiteena, izurdetxo gris potolo.
BADAKIZU?
Neuk ere maite zaitut, aitatxo edo amatxo. Esan dizut mila aldiz, emanda mila patxo. Esango al dizut berriz, ikustearren irriz?
17
Lagunek Pirritx ikusi du Pupu eta Lorerekin…
… eta goibeldu egin da. 18
–Zer duzu, Lagun? –galdetu dio Pirritxek.
–Nire amarekin oroitu naiz.
–Lasai Lagun, ama baten maitasuna hego-haizea bezalakoa da.
–Txikia nintzela hil zen eta bere falta sumatzen dut batzuetan.
–Epela, ikusezina eta ezustean besarkatzen zaituena! 19
20
21
Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!
FILOSOFO TXIKIAK
MIXINA
PERU
XERRIK USTE DU AMAK EZ DUELA MAITE
XERRI! NON ZAUDE?
BA AL DA INOR HEMEN?
TIRA, XERRI! NI NAIZ, PERU!
1
AMAK ESAN DIT EZ NINDUELA GEHIAGO IKUSI NAHI!
ZER EGIN DUZU, XERRI? INOIZ EZ? INOIZ EZ.
2
22
ZERBAIT IKARAGARRIA?
3
XERRI
MOKOFIN
JOLASEAN ARITU NAIZ AMAREN ORDENAGAILUAREKIN.
ORDENAGAILUA APURTU DIOZU? NORMALA DA AMA HASERRE BIZIAN EGOTEA!
BAINA USTE DUZUE NORBAITEKIN OSO HASERRE GAUDENEAN EZ DUGULA PERTSONA HORI MAITE?
EZ, EZ! NIK ASTAKERIA ASKO EGITEN DITUT, ETA GURASOEK MAITE NAUTE!
4
ETA AMARI EZ BAZAIO INOIZ PASATZEN HASERREA?
XERRI, LASAI, ORDENAGAILUAK KONPONDU EGIN DAITEZKE! EZ, BAINA ORAINTXE ESANGO DIOT EZ DUDALA BERRIZ BERRIZ EGINGO!
ESKATU DIOZU BARKAMENA AMARI? 5
6
23
XERRI! XERRI! IKUSI DUZUE XERRI?
XERRI, AMA ZURE BILA DABIL! KEZKATUTA DAGO!
NORBAITENGATIK KEZKATUTA BAGAUDE, MAITE DUGULA ESAN NAHI DU, EZTA? HORTAZ, NIK ESANGO NUKE AMAK ORAINDIK MAITE NAUELA!
7 8
AMA! HEMEN NAGO! ASTAKERIA HANDIA EGIN DUT, BAINA HALA ERE MAITE NAUZU, EZTA?
NOSKI, XERRI! HALA ERE MAITE ZAITU, ILARGIRAINO ETA BUELTA… R BAINA, AGIAN, ZIGO ZU… DI O IK RR JA T BA TXIKI
9
Eta zuk, irakurle filosofo txiki horrek, zer pentsatzen duzu? 24
Marimototsen amak, Loretok, goizero bezala lanera joan behar du.
BESARKHARTU
25
26
27
Marikalanbre LAGUNTZAREKIN, LA A ELKARREKIN
M
arikalanbre goibel sartu da etxera. —Zer duzu, pittin? —galdetu dio Amona Txinpartak.
—Nik ezer ez. Baina Fatima oso triste dago, eta ez dakit zer egin. Irudipena du bere lagun onenak ez duela berekin egon nahi. Lehen beti zeuden elkarrekin, eta orain ura eta olioa bezala omen dabiltza, bakoitza bere aldetik. —Tira, agian bolada bat baino ez da —erantzun dio amonak—. Dena dela, ura eta olioa ere, batzuetan, elkartzen dira. Egingo dugu proba? 28
Amonak ura, olioa, koloratzaile bat eta kristalezko poto bat jarri ditu mahai gainean. Jarraian, Marikalanbreri egin beharrekoa azaldu dio:
—Jarri ura potoan, eta nahastu koloratzailetanta batzuk. Orain, gehitu olioa, jarri tapa eta astindu gogor! Itxaron pixka batean... Nahastu al dira? —Ez —erantzun dio Marikalanbrek—. Bi geruza daude: behean koloredun ura, eta gainean olioa. 29
Orduan, amonak, ontziak garbitzeko xaboia hartu, potoaren tapa ireki, eta tanta batzuk bota ditu barrura. Tapa itxi, eta Marikalanbreri eman dio, berriro astindu dezan. —Eta orain? —galdetu dio amonak. —Orain bai!! —Marikalanbrek, harrituta bezain pozik. —Ikusten? Batzuetan, laguntza pixka bat baino ez da behar lehen nahasten ez zirenak nahas daitezen. Agian zuk lagundu behar diezu Fatima eta bere lagunari.
30
31
32
33
o
HAUR y S KANTAK
34
35
munduak m unduak guztiontzat guztiontzat beharko b eh harko luke EUSKAL HERRIKO DOWN SINDROMEAREN ETA BESTELAKO ADIMEN URRITASUNEN FUNDAZIOA Egun zoragarria bizikletan ibiltzeko. Kostata, baina azkenean Ane Piratak konbentzitu du Patakon buelta bat ematera joateko.
36
37
38
1990etik Euskadin lan egiten duen diru-irabazi asmorik gabeko fundazio bat da.
Adimen-urritasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da beren xedea.
Programa berritzaileak (banakakoak eta taldekoak) garatzen dituzte, eta programa horiei esker, alde batetik, gizarteratzea eta gizartean parte hartzea errazten duten trebetasunak eskuratzen dituzten pertsona erabiltzaileek, eta bestetik, familiei helburu hori lortzeko tresnak ematen zaizkie.
BegoĂąako birjiĂąa kalea, 12-14 atzekaldea, Bilbo diceccion@downpv.org 946 611 222 / 944 790 284
39
www.irrienlagunak.eus
Haurren irakurzaletasuna sustatu. Haurrak balioetan hezi. Babestu Irrien Lagunak Kluba egitasmoa! Hilabetekaria, urtean 10 zenbaki, etxean. 44 orrialde, koloretan, komiki eta denborapasekin! ela.. ela Jaso klubeko bazkide txartela.
NON EGIN HARPIDETZA? 1. Elkar dendetan 2. Katxiporretaren Ikuskizunetan tan an n 3. 902820806ra deituz 4. www.irrienlagunak.eus-en n 5. www.irrienlagunak.eus/ harpidetza orrian
Sustatutako proiektua