1
2015eko azaroa 49 zenbakia - 5,75 â‚Ź
2
Goazen baserrira! Baserria bizirik irauteko beharretik jaio zen, eta denboran iraun du. Mendeetako aldaketak, modernitatea eta krisia ezagutu ditu, eta eraldatzen eta egokitzen jakin du.
Aurkibidea 4. PUPU ETA LORE. Baserria azaroan an Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Katu kantuan Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Ingurumena zaintzen Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea Marrazkiak: Julen Tokero
12. NANA PARKEAN. Zaldi desagertua
XV. mendean, euskal arrantzaleak baleatara Ternuara joaten zirenean, baserrian sagastiak kudeatzen ziren, eta sagardo upel mordoa egiten zuten. Garaiko faktoria garrantzitsua zen. Baserriak gure amonen eta amonen amonen jakituria zaindu du. Gaur egun, honi zientziaren ezagupen modernoa elkartuta, naturarekin bat lanean darrai baserritarrak. Mila ofizio eta afizio ditu: Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta eguraldia iragartzen du. Baserritarrak lurra du ama, eta amak bera zaintzen duen bezala zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta ukenduekin, abereen laguna eta sendagilea da, baita gurea ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da. Baita ekonomista ere, nahiz Porrotxek dioen bezala, matematika baino, maitematika nahiago izan. Baserritarra, eman eta hartu, jakintsua eta eskuzabala da. Sarri lurretik hain gertu baina hain urrun bizi garen honetan, gertura gaitezen baserrira bere onuraz blaitzera! Goazen baserrira!
Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso
14. TXO. San Juan baleontzia! Marrazkiak: Julen Tokero
16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Miren Agur Meabe / Marrazkiak: Eider Eibar
18. LAGUN. Esne-zopak. Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar
20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Txakurra Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
22. FILOSOFO TXIKIAK Natura zer da, ona ala gaiztoa? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse
25. MARTIN BERTSO. Barazkiak bazkari Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
28. MARIKALANBRE. Esne pinportaduna Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 49 zenbakia · 2015eko azaroa Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Nerea Gartzia / Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.eus / Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Miren Agur Meabe, Patxi Zubizarreta, Josi Oiarbide, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi), Aitziber Alonso, Joseba Ponce eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak:
31. LARGABISTA. Ama Lurra Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
34. HAUR KANTAK Testua: Herrikoia / Marrazkiak: Joseba Ponce
36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Aspanif Elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi “Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
3
4
5
6
7
8
9
10
11
Nana
parkean ZALDI DESAGERTUA Gure auzoko parkea sekretutegi bat bezalakoa da niretzat. Ez dakit hitz hori existitzen den, baina han kontu-kontari aritzen gara. Igual sartzen gara tunelean, igual zaldiaren alboko etxetxoan edo igual ezkutaleku batean, eta sekretuka hasten gara. —Atzo tren geltokira joan ginen amama eta aititarekin. Kanpai txiki bat dago, baina ezin da jo, baina aititak txandaka altxatzen gaitu eta azkar-azkar jotzen dugu, tilin-talan, eta gero iheska eta barreka joaten gara. Ni poztu egiten naiz Imanolek esaten duenean berak ere jo nahi duela, baina ni batzuetan isilik geratzen naiz. Adibidez, Garazik galdetzen didanean: —Zure gurasoak berriro elkartuko dira? —Ze batzuetan, pua!, galderek gameluen kakaren kirats berbera daukate. Eta orduan nik beste istorio bat ekartzen dut: —Atzo, Tomasi zaldia desagertu zitzaion! Bere ustez gaztaina erretzaileak lapurtu zion eta labean sartu zuen, baina nire ustez igual Don Inorrez izango zen. —Eta igual erretzailearen treneraino joaten gara zaldiaren bila, edo tunelera. Baina gaur amona Thérèse etorri da egun batzuk pasatzera eta esan du: —Oh, la, la! Zenbat hazi zareten! —Eta gero esan du—: Pauvre petit! Zaldia desagertu zaizu? Ba kartelak egingo ditugu eta zuhaitz guztietan ipiniko ditugu. Baina orain goazen parkera.
12
Eta nik amorrazioa hartu dut Tomasi musu handiagoa eman diolako, eta aitak eta amak berarekin denbora gehiago pasatzen dutelako, eta sehaska kantu eta ipuin gehiago esaten dizkiotelako, baina ezin dut ja ere esan. Horregatik, parkera joan garenean, iturrira hurbildu, eta hots egin dut: —Iturriaren alboan zegoen! Zaldia aurkitu dut! —Beharbada ez nion nahiko ur eman… —esan du Tomasek. —Bien! Hau ospatu beharra dago! —esan du Thérèsek, eta gaztaina erretzailearengana joan gara hamabiko zorroa erostera. Eta ni apur bat poztu naiz eta apur bat tristetu naiz. Gero apur bat nahastu naiz, ze zaldiaren alboko etxetxoan Garaziri esan diot: —Azkenean, gurasoak nire urtebetetzerako elkartuko dira! Baina gero hamabiak izan dira, edo eguerdia, ze biak berdinak dira, eta niri negargalea etortzen zait eta Thérèserengana joan naiz, eta berak galdetu dit ea negar egin dudan… —Ez eta non! Zerbait sartuko zitzaidan, auskalo non. —Aizu, Nana, eta pentsatu al duzu urtebetetzerako zer nahi duzun? —Denak elkartzea nahi dut —atera zait—: zu, aitita-amamak, aita eta ama! —Eta ni? —galdetu du Tomasek, baina berehala joan da zaldian ibiltzera, bere zaldiarekin, trakatan-trakatan.
13
14
15
TXOKO TXIKI KUTtUNA
BASERRIKO ATE ZABALA
Sagarrak kimuak zuri, lurrak goxabera azala. baserriko ate zabalera iritsi dira enarak. Igelak eltxoari grausk, mokotik mokora harra. Baserriko ate zabalean arrautzaginen enarak. Ira gorriak idiak gurdiaren balantzadan. Baserriko ate zabaletik agurka doaz enarak. Iturrian dindirri hotza, elur-ura mara-mara. Baserriko ate zabalaren hutsminez ote enarak?
16
AZOKAKO SALTZAILEARENA
Otzaratxu bat, otzaratxu bi, plazara nator pozarren beti, tomate, porru, tipula, ilar, lore sorten gainetik. Arrautza, esne, ezti eta gazta eta sagardo berria salduko ditut azokan laster alaitu dadin herria. Otzaratxu bat, otzaratxu bi, plazara nator pozarren beti, tomate, porru, tipula, ilar, lore sorten gainetik. UDAKO LOA
Arrastelua dabil belarrak orrazten, zure irria, berriz, nire irria janzten. Emadazu eskua, goazen larretara, buruz dzanga egitera belarren metara. Siesta egingo dugu, uda betean blai, zeuk gogoa baduzu, neuk ere hala nahi.
AMALURRA
Amalurraren arnasatik jaiotzen dira hodeiak. Amalurraren negarretik mamitzen ibaiak. Amalurraren altzoan zutitzen dira paisaiak. Amalurraren bihotzean etzaten gizakia.
17
Pupuk eta Lorek esne-zopak jaten ikasi dute.
“Ba al dakizue esnea nondik datorren?� galdetu die Lagunek. 18
“Amatxoren bularretik” Lorek zalantzati.
“Eta hozkailuko botilak nork betetzen ditu?”
“Ez, esne hau hozkailutik dator” dio Pupuk.
“Bada, Amona Kamamilak, bere baserriko behien esnearekin!”. 19
20
21
Elkarrekin pentsatzeko kuadrila!
FILOSOFO TXIKIAK
MIXINA
Ai!
GAUR, MOKOFIN GALDEZKA: NATURA ZER DA, ONA ALA GAIZTOA? 1
IKUSIKO DUZUE! NIRE LAGUNA EZTENKATU DUZUE! BAI GAIZTOAK DIREN ERLEAK!
2
22
PERU
XERRI
MOKOFIN
UTZ ITZAZU BAKEAN, PERU! ERLEEK EZTENKATU EGITEN DUTE, HORRELAKOAK DIRA!
HORRELAKOAK DIRELA? NIK, EZTENKATU EGITEN BANAUTE, JO EGITEN DUT. HORRELAKOA NAIZ!
GELDI! LORE BATEAN DAGO, ETA GERO EZTIA EGINGO DU! EMAIEZU, PERU!
ETA ELTXOAK, SUGEAK ETA MIKROBIOAK ERE BAKEAN UTZI BEHAR DITUGU?
3
ETA ZUK, XERRI, OSO GUSTUKO DUZU EZTIA, EZTA? EGIA DA, ERLEAK EZIN-BES-TE-KOAK DIRA EZTIA EGITEKO.
4
BAI! OSO GOZOA DA! JATORRA DA, BAI, ERLEA! UTZI BAKEAN, PERU!
TIRA… NATURA HORRELAKOA BADA…
5
23
MIXINA
PERU
XERRI
MOKOFIN
AI! EZTENKATU EGIN NAU!
GAIZTOA HALAKOA!
6
Natura, gaiztoa da?
Natura, ona da?
Eta zuk, irakurle filosofo txiki horrek, zer pentsatzen duzu? 24
Pupu eta Loreren sabelak bazkari eske hasi dira
BAZKARIAK BAZKARI
25
26
27
Marikalanbre ESNE PINPORTADUNA
B
aserrian jolasean dabiltzala, egarritu egin dira Marikalanbre eta lagunak. Amona Txinpartak limoi-ura prestatu die. Ummm, bai ona eta freskoa! Hala ere, laster dira berriro egarri. —Hemen esnea dago— esan du Manexek—. Botako diogu limoia, zapore freskoa emateko? —Ze ideia ona! -erantzun dute guztiek.
28
Esneari limoi-ura bota diotenean, ordea, esnea aldatu egin dela konturatu dira. Pinporta batzuk sortu zaizkio, eta ez du oso itxura erakargarria. Amonarengana joan dira.
-Lasai —esan die amonak—, limoia bota diozuelako jarri da horrela. —Zer egiten dio, bada, limoiak esneari? —jakin nahi izan du Marikalanbrek—. Urari ez dio ezer egin. 29
Haurrek amona inguratu dute, azalpena entzuteko: —Limoia azidoa da, eta azidoak esnearen proteinak desitxuratzen ditu. Hain zuzen, horixe dira pinportatxoak, proteina desitxuratuak. Baina hori ez da txarra: mamia eta gazta egiteko, esne likidoa solido bihurtzea nahi dugu. Horretarako, gatzagia botatzen zaio esne epelari.
—Orduan, honekin gazta egin dezakegu? —galdetu du Marikalanbrek. —Ez, baina nahi baduzue, badut hemen bat eder—ederra. Probatu nahi duzue? Larrean dauden behiek ere entzun dute haurren baiezkoa!
30
31
32
33
o y
HAUR S KANTAK
34
35
munduak m unduak guztiontzat guztiontzat beharko b eharko luke ASPANIF ELKARTEA Ane Piratak medikuarengana joan behar izan du bizikletan zebilela erori eta besoan min hartu duelako. Erietxeko itxaron gelan topatu da Uxuerekin.
36
37
38
Erbi ezpaindun edo ahosabai hautsidun haurren gurasoek osatzen dute nagusiki, baina baita sendagile espezialistek (zirujauak, logopedak, ortodontistak‌) edota gaitzak hartutako pertsonek ere.
Elkartearen helburu nagusia familiei informazioa eta laguntza eskaintzea da, gaitzaren tratamenduaz, horren ondorioez eta lagungarri izan daitezkeen gizarte baliabideez.
Administrazioaren aurrean aldarrikapenak egitea; hezkuntza arloko profesionalen artean ezagutza zabaltzea eta ikerketa klinikoa sustatzea ere badira elkartearen erronkak. Koskojales kalea 7, 1.DIAlonsotegi, 48810- Bizkaia aspanif@gmail Bizkaia: 688844269 / Gipuzkoa: 688844418 Araba: 688621246
39
www.irrienlagunak.eus
Haurren irakurzaletasuna sustatu. Haurrak balioetan hezi. Babestu Irrien Lagunak Kluba egitasmoa! Hilabetekaria, urtean 10 zenbaki, etxean. 44 orrialde, koloretan, komiki eta denborapasekin! Jaso klubeko bazkide txartela.
NON EGIN HARPIDETZA? 1. Elkar dendetan 2. Katxiporretaren Ikuskizunetan 3. 902820806ra deituz 4. www.irrienlagunak.eus-en n 5. www.irrienlagunak.eus/ harpidetza orrian
Sustatutako proiektua