1
2016eko martxoa 53 zenbakia - 5,75 €
2
TTxintxurri ! Txintxo eta bihurri !
Aurkibidea 4. PUPU ETA LORE. Galtxagorri altxagorri bihurriak
Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Apurtu eta sortu Testua: Unai Elorriaga. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Emozioen bihurrikeriei adi! Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea. Marrazkiak: Julen Tokero
12. NANA PARKEAN. Piratak eta pilotuak
Testua: Patxi Zubizarreta. Marrazkiak: Aitziber Alonso
Txikitatik askotan entzun izan dugu “txintxoak” izan behar dugula, baina batzuek bihurrikeriak egiten pasatu dugu haurtzaroa. Bihurria izatea txarra al da? Bihurria izatea gaiztoa izatea al da? Zergatik tematzen gara bihurrikeriak ekiditen? Bihurria izatea ez da arauei kasurik ez egitea, bihurria izatea arau hauek beste modu batean interpretatzean datza. Beste bizipen (edo irizpide) dibertigarriago batzuekin egunerokotasuna bizitzea. Bihurrikeria asmo txarrik gabeko jolasa izan daitekeela uste dugu, bihurrikeria egiten duenak hartzailearen sorpresa bilatzen duen jolasa alegia. Haur bihurria, ideia txarrak fabrikatzeko makina da ala sormenaz betetako haurra? Haur bihurria bere buruaz barre egiten dakien haurra da, iraultzailea, askea, sormen handikoa, umoretsua, irudimentsua, mugitua eta batez ere jostaria. Haur bihurria ausarta da, mugarik ez duen irudimena martxan jartzen duena eta lotsagabea. Haur bihurria txintxoa ere bada, ez baita ulertzen bihurri ez den haur txintxorik, denak baitira txintxo eta bihurriak noizbait! Horregatik maite ditugu munduko haur bihurri guztiak; gu bezain txintxurriak direlako!
14. BARATZE URBANOA. Karakola eta barea, baratzeko bihurri parea! Hazitegia Testua: Oñatiko Natur eskola eta Ainara Azpiazu. Marrazkiak: Ainara Azpiazu
16. TXOKO TXIKI KUTTUNA. A, E, I, O, U! Testua: Miren Agur Meabe. Marrazkiak: Eider Eibar
18. LAGUN. Lagun eta Oker Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar
20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Enara Testua: Oñatiko Natur Eskola. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
22. FILOSOFO TXIKIAK. Xerrik ez ditu jokabide gaiztoak atsegin! Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse
25. MARTIN BERTSO. Kantuan Testua: Beñat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
28. MARIKALANBRE. Eskerrak! Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi
IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 53 zenbakia · 2016eko martxoa Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Nerea Gartzia / Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.eus / Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Xabier Etxeberria, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Miren Agur Meabe, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi), Aitziber Alonso, Joseba Ponce, Ainara Azpiazu eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak:
31. LARGABISTA. Pozalaguan poza lagun Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi
34. HAUR KANTAK Testua: Herrikoia. Marrazkiak: Joseba Ponce
36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Chrysallis elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
3
4
5
6
7
8
9
10
11
PIRATAK ETA PILOTUAK Gure auzoko parkea batzuetan dentista baten gela bezalakoa da. Edo ospitale bat bezalakoa. Ze behin Imanolek eskumuturra apurtu zuen kolunpiotik salto egitean. Eta Goliaten gainera jausi zen eta hanka bat apurtu zion. Eta ze behin ni pirata bihurtu nintzen momentu batetik bestera. Hozkailuzko egun batean, lurra izoztuta zegoen eta ni irristatu egin nintzen. Ai ene eta oh, la, la! Eta oso bakarrik sentitu nintzen. Aita Tomasekin zegoen, kafetegian, eta ni minez nengoen ahoan, ukondoan, belaunean. Eta negarrez joan nintzen hankak puskatu dizkioten matxinsalto bat bezala, eta aitak esan zuen: —Oh, ma pauvre petite! —Eta gero esan zuen—: Nana, mon amour, zabaldu ahoa… —Eta geroago esan zuen—: Merde! Komunera eraman ninduen eta ahoa garbitu zidan. Baina odola ez zen amaitzen eta luzaroan egon ginen han. Gero, eskutik heldu, eta parkera eraman ninduen. —Non jausi zara? Eta nik erakutsi nion eta aitak zerbait jaso zuen lurretik eta nire aurreko hortza zen. Orduan bihurtu nintzen pirata. Eta Dimako umeek beharbada horrexegatik ez didate esaten: ‘Kalekume, kalekume!’. Baina Tomasi bai. Gaur arte.
12
Ze gaur Bikarregiko baserrian jolasten ari ginen. Eta Tomasek motor zahar bat hartu du eta aldapa oso zorrotza zen, eta joan, joan, beti joan, ez bat eta ez bi airean irten da eta brixt desagertu da. Eta ni ere joan, joan, beti joan, hurbildu naiz eta Tomasen negarra entzun dut. Ai, ai, ai eta oi, oi, oi! Alboko baserrikoak afari-merienda egiten ari ziren. Kanpoan zeuden, mahai batera eserita. Eta Tomas gainetik pasa zaie, kohete baten antzera. Fiuuu… Mutikoak ezin zuen ja ere esan, baina ez zuen odolik eta ni korrika itzuli naiz baserrira eta ama eta amama berriketan ari ziren. Baina istripua hitza entzun bezain laster haiek ere korrika batean joan dira. —Tomas, ondo al zaude? Minik hartu al duzu? Eta Tomas ondo zegoen. Eta motorra txiki-txiki eginda zegoen. Eta zaldia uraren pitxer barruan zegoen. Eta denak ondo zeudenez, denak barreka hasi dira. Barre zantzoka. Baina orduantxe hasi da Tomas negarrez. Negar zotinka. Baina gero konturatu da ondo zegoela eta barrez hasi da eta barrez lehertzen jarraitu du. —Negar eta barre, kaka berde —esan du amamak. —Ai, ume bihurriok… —esan du auzoko batek. —Hemendik aurrera ez dizugu kalekume deituko, Pilotu baizik. Nahiz eta hegazkinik eduki ez… —esan dute auzuneko neska-mutikoek.
13
14
15
16
17
18
19
20
21
XERRIK EZ DITU JOKABIDE GAIZTOAK ATSEGIN!
22
4
23
MIXINA
PERU
XERRI
MOKOFIN
25
26
27
28
29
31
32
33
o y
S
34
35
36
37
38
Batzuetan pertsona baten sexua (sentitzen duen sexua) ez dator bat jaiotzean genitalen arabera ezarritako sexuarekin. Badira zakila duten neskak eta alua duten mutilak.
Ikerketa berrienen arabera, mila pertsonatik bat egongo litzateke transexualitate egoeran. Identitatea ez dago hankartean, buruan baizik.
Mutil edo neska baten identitatea ziurtasunez ezagutzeko, haurrak hizkuntza menderatzen duen arte itxaron behar da, bi urteren bueltan. Hortik aurrera, bidelagun izatea da aukeretan onena.
euskadi@chrysallis.org.es Telefonoa: 685767790
39
www.irrienlagunak.eus
Egin IRRIAren HARPIDETZA eta jaso ATERKIA OPARI! Haurren irakurzaletasuna na a sustatu. Haurrak balioetan hezi.. Babestu Irrien Lagunak Kluba ba egitasmoa! Hilabetekaria, urtean 10 zenbaki, 0 zenba aki, etxean. 44 orrialde, koloretan, komiki eta ta denborapasekin! Jaso klubeko bazkide txartela. a.
NON EGIN HARPIDETZA? 1. Elkar dendetan 2. Katxiporretaren Ikuskizunetan 3. 902820806ra deituz 4. www.irrienlagunak.eus-en 5. www.irrienlagunak.eus/harpidetza orrian
Sustatutako proiektua