iRRiA 72 - Nola jakin gauza bat ederra den?

Page 1

1

2018ko otsaila 72 zenbakia - 6,20 â‚Ź


2


BAINA ZER DEN POLITA ETA ZER ZATARRA, BAKOITZAK DU ERABAKI BEHARRA. Uxue Alberdi

Aurkibidea 4 6 8 10

LAGUN Gauza ederrak PUPU ETA LORE Polita eta zatarra TIRITATXO Zirkulazio aparatua MARTIN BERTSO Inauteriak

12

BARATZE NATURALA

14

HAUR KANTAK Neguko eskea

16

PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS Inurri ederrak EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Ugatza

20 23 26

Edertasuna

FILOSOFO TXIKIAK

Xerrik bere buruari galdetzen dio: "Nola jakin gauza bat ederra den?" TXOKO TXIKI KUTTUNA Argia eta arrosa

28

MARIKALANBRE

31

LARGABISTA

34 36

Handitan zientzialari, amona bezela Hau bai ederra! MARIMATRAKAK Gaueko artista MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Gure Señeak Elkartea

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 72 zenbakia · 2018ko otsaila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Nerea Gartzia / Diseinua: Olatz Goikouria Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Xabier Etxeberria, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Miren Agur Meabe, Katti Olaizola, Ana Jaka, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Alex Orbe, Iosu Mitxelena, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Jorge Madejon), Joseba Ponce, Ainara Azpiazu eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak:

“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

3


Testua: Miren Amuriza Marrazkiak: Eider Eibar

Gauza ederrak hunkigarriak dira; hondartzan marraztutako bihotza, zaldi kumetxo baten jaiotza...

4


Gauza hunkigarriak sinpleak dira; besarkada bat, leun-leuna, aitonaren urtebetetze eguna...

Gauza sinpleak ederrak dira; txori bat hegaldatzen den unea, edo barrezka ari den umea. 5


Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6


7


ZIRKULAZIO-APARATUA

BIHOTZA DA DENA MUGITZEKO INDARRA EMATEN DUEN MOTORRA

Bihotzak taup-taup egiten duen bakoitzean, gorputz osoan banatzen du odola. Sartu eta atera, gora eta behera, behar ditugun substantziak eraman eta soberan ditugunak ekarri. Hoditeria-sistema handia daukagu gorputz barnean, autopista luzea.

JAN DUGUNETIK TXIKI-TXIKI EGINDAKO ELIKAGAIAK GORPUTZ OSORA BANATUKO DITU. BURUKO ILEETATIK OIN PUNTETARAINO.

8

GILTZURRUNETAN GARBITZEN DA ODOLA. EGUNEAN 1.000 LITRO BAINA GEHIAGO GARBITZEN DITUZTE.


Testua: Katti Olaizola. Marrazkiak: Alex Orbe

Igo esku bat gorantz, eta bestea mantendu behean. Egon horrela pare bat minutuz. Konturatuko zara behean egon denak kolore ilunagoa duela! Aldapan gora igotzeko lan gehiago egin behar izan baitu odolak.

Zirkulazio aparatu guztia kontuan hartzen badugu, tutu guztiek 100.000 km inguru osatzen dituzte. Lurrari bi bira emateko adina!

9


Testua: BeĂąat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

INAUTERIAK Otsaila inauteri garaia izaten da Euskal Herriko txoko askotan. Eta inauteriekin batera, pertsonaia ugari ateratzen dira kalera: Miel Otxin, Ziripot, Momotxorro, Zamaltzainak... Mozorroak jantzi eta, ezagutuko al ditugu? Nola inauteria pozaren, festaren eta mozorroaren urte garaia den nahiz azala estali ikusten da garden zein ezberdinak eta zein ederrak garen.

10

Sardearekin dator Momotxorro

Joaldunen bizkarretako joareek orro!


Ziripotek zakua mozorro

Zamaltzain dantzariaren itzalak zirriborro

Kaldereroek zenbat pertza eta zorro

11


12

Testua: Ainara Azpiazu. Marrazkiak: Ainara Azpiazu


13


o y

S

Testua: herrikoia Marrazkiak: Joseba Ponce

14


15


Testua: Unai Elorriaga. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

16


17


18


19


UGATZA

Sarraskijale honek hego luze zorrotzak eta erronbo itxurako isatsa du hegan ari denean. Begietatik moko aldera mozorro beltza du, moko aldean bibote beltzez amaitzen dena. Begi horiak eraztun gorri bereizgarria du inguruan.

NOLA ELIKATZEN DA? Batez ere hildako animalien hezurrez elikatzen da. Hezurra irensteko handiegia denean, mokoarekin hartu, altuera jakin batera hegan egin eta airetik harri artera botatzen du, txikitu dadin.

ZE TAMAINA DU? Ia hiru metroko hego zabalera izatera irits daiteke; gurean sarraskijale handienetarikoa da.

20


Euskal Herriko animaliak Helduak burua eta sabelaldea laranja izaten ditu burdin uretan bainatzen delako.

NON BIZI DIRA? Mendi handietako harkaiztegietan bizi da. Bertako haitz labarretan egiten du habia. Emeak bi arrautza erruten ditu baina gehienetan txita bakarrak egiten du aurrera.

Euskal Herrian, Nafar Pirinioetan txitatzen du baina Aralar, Urbasa, Aizkorri eta beste mendikate batzuetan ere ikusten da.

ZE ARRISKUAK DITUZTE? Galtzeko arriskuan dagoen espeziea da. Batez ere pozoia da bere etsai nagusia, baina argindar kableek, legez kanpoko ehizak eta elikagaien urritzeak ere kalte handia eragiten diote.

21


Irakurzaletasuna haurtzaroan jaiotzen den ohitura da. Haurrak garela hasten gara irakurketan plazerra topatzen eta honek eskaintzen dizkigun abenturetan murgiltzen. Baina, guztia bezala, irakurketaz gozatzea ere ikasi egiten den zerbait da. Horregatik, ezinbestekoa da helduok, haurrik txikienei ere, intereseko irakurgaiak eskaini eta irakurri diezazkiegun; eta, horretarako, jaio zen iRRiA aldizkaria. iRRiA aldizkaria balore aurrerakoiak sustatzeko tresna da. Euskal gizartearen egungo errealitatetik abiatuta haurrei eredu berriak eskaintzea da gure helburua. Horregatik, hausnarketa prozesu baten emaitza diren eduki propioak islatzen ditugu hilero. Gainera, euskaratik eta euskaraz ekoizten den aldizkari bakarra da hau, haurrek aisialdian euskaraz goza dezaten lagunduko duena.

ABENTURAK BIZITZEKO PREST? GOZATU IRRIA!

22


Elkarrekin pentsatzeko kuadrila! FILOSOFO FILOSOFO TXIKIAK TXIKIAK Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

XERRIK BERE BURUARI GALDETZEN DIO: “NOLA JAKIN GAUZA BAT EDERRA DEN?”

ZER EDERRA DEN SUA!

KRAK! TXINPARTAK EGITEN DITU! EDERRA BENETAN!

NIRETZAT EZ DA EDERRA, BELDUR HANDIA EMATEN DIT!

23


MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

BADA, EZ… OH! ZATOZ HONA SAGUZAR TXIKIA!

GAUZA BAT EDERRA DENEAN, GUZTIONTZAT DA EDERRA?

BRRRR. EZ JAUNA, EZ DA EDERRA!

24

BAINA, ORDUAN, NOLA DAKIGU ZER DEN EDERRA?


AGIAN IKASI EGITEN DA ZER DEN EDERRA? EDO AGIAN BARRU-BARRUAN SENTITZEN DUGU?

EDERRA DEN ZERBAIT IKUSTEN DUDANEAN POZIK JARTZEN NAIZ, BAINA EZ DAKIT ZERGATIK.

ETA, HALA, IRUDITZEN ZAIT NIRETZAT EDERRA DENA MUNDU GUZTIARENTZAT IZANGO DELA EDERRA.

ETA ZURETZAT, FILOSOFO TXIKI HORRENTZAT, ZER DA EDERRA?

25


TXOKO TXIKI KUTtUNA argia eta arrosa Testua: Miren Agur Meabe, Marrazkiak: Eider Eibar

SENTIMENEN EDERTASUNA

Edertasuna begietan: paisaiak, aurpegiak, animaliak.

ARGIA ETA ARROSA

Argi-printza. Eta argi-printza kristalezko ontzi bat jotzen. Eta kristalezko ontzian arrosa zuri bat. Eta arrosak, zeure antza. ZEU NIRI BEGIRA

Bazter-txoko guztietan, gauza onak badira, baina ederrena zein da‌? Zeu niri begira! Lurra zeruan dabil jira eta bira, hala, ni, tximeleta, beti zeure argira.

26

Edertasuna belarrietan: kantak, xurxurlak, durundiak. Edertasuna aho-hortzetan: ur freskoa, saltsak, izozkiak. Edertasuna sudur barnean: airea, lore lurrina, kolonia. Edertasuna azalean: patxoak, laztanak, kili-kiliak.


BIZITZAREN EDERRA

Eder basoan haritza, eder bihotzean hitza, ederragoa izan daiteke eguneroko bizitza.

27


Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

Marikalanbre

HANDITAN ZIENTZIALARI, AMONA BEZALA

M

arikalanbre irribarrea ahoan eta ilusioa gorputzean kabitu ezinik sartu da etxean: —Amona! Ikastolan handitan zer izan nahi dugun galdetu diguten, eta nik zientzialaria izan nahi dudala esan diet, zu bezala —bota dio amona Txinpartari. —Ni zientzialari? Zientziazalea bai, baina ez dakit zientzialaria ote naizen, hainbeste gauza egin ditut bizitza honetan... Orain amona naiz, eta ez da gutxi! —erantzun dio, jostari.

28


Marikalanbrek serio hartu du amonak esandakoa, eta pentsakor galdetu dio: —Ezin zara amona eta zientzialari izan aldi berean, ala?

—Bai, noski, Marikalanbre. Hain zuzen, Marie Curie ez zen bere biloba Helene ezagutzera iritsi, baina alaba Irene zientzialaria izan zen, eta laborategian elkarrekin aritu ziren lanean. Gero, Ireneren alaba Helenek ere fisika eta kimika ikasi zituen, eta gaur egun zientzialaria da. 29


—Ze istorio interesgarria, amona! —marikalanbre txundituta dago. —Emakume hauek benetan direlako interesgarriak. Nobel saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen Marie, eta bi Nobel sari jaso zituen lehen pertsona. Irenek ere jaso zuen Nobel bat, eta Helenek beste sari asko jaso ditu. Hala ere, garrantzitsuena ez dira irabazitako sariak, baizik eta ireki dituzten bideak. Hirurak iraultzaileak eta aitzindariak izan dira, zientzian eta gizartean.

—Ba orduan nik ere horrelakoa izan nahi dut handitan: zientzialaria eta iraultzailea! —erabaki du Marikalanbrek. 30


Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jorge Madejon

31


32


33


Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena

G

GAUEKO ARTISTA

ure marimatrakak ez dira oheratu eta berehalakoan lokartzen diren horietakoak... —Lea, Lea, begira zein guapa nagoen —deitzen du Noak goiko ohatzetik. Linterna jarri du kokotsean eta argiak itxura beldurgarria ematen dio. —Ez egin hori! —oihu egin dio Leak izututa. Eta logelako argia piztu du. Argia pizterakoan, burrunba bat entzun da logelan. Lanpararen inguruan zerbait dabil bueltaka, eta ez da txikia! Helikoptero baten soinua egiten du dena delako horrek! —Amaaaaaaaaaa! -oihukatu dute Noak eta Leak batera. Ama logelan sartu denean ikusi dute. Geldi geldi dago lanparatik gertu, sabaian.

34


Leak behatz dardartiarekin seinalatu du amak ikus dezan. —Gaueko tximeleta da. Ez du ezer egiten —esan du amak. Baina hotzikara batek zeharkatu dio gorputza. Izan ere, amari ez zaizkio batere gustatzen gaueko tximeletak... Noak lanpara itzali eta linterna gaueko tximeletarengana zuzendu du, hobeto ikusteko. Gaueko tximeletak hegoak ireki eta pauso txiki batzuk eman ditu. —Hara, zein polita!! —esan du Noak. Eta argi borobilarekin jarraitu dio, zirkuko artista balitz bezala. —Polita?? —galdetu du amak. —Nazkagarria da, brrrrrrr. Iletsua da gero! —Ba aitak ere ile asko dauka eta gustatzen zaizu! —esan du Leak. —Ez dituzu ileak atsegin? Horregatik depilatzen zara? —galdetu du Noak. —Ni ez naiz inoiz depilatuko! —gehitu Leak. Amak ez du zer erantzun jakin. Betiko leloa erabili du: -Tira, ongi da. Baina orain lo egin behar duzue. Noa, itzali argia. Noak linterna itzali du baina, amak aldegin bezain pronto, piztu du berriro. Isil isilik argia eman diote bere laguntxo berriari, dantzan jarrai dezan. Ziur daude ama ez dela logelan berriro sartuko.

35


munduak guztiontzat beharko luke gure seneak Aitorrek gaixotasun arraro bat dauka. Bere egunerokoa ez da erraza eta gaixotasunak adina traba jartzen dizkiote, askotan, ingurukoek.

Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jorge Madejon

elkarlanean

36


37


38


BIZIPOZAko elkarteak ADEMGI: Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartea. AFESTTA: Euskadiko Tourette Sindromearen eta bestelako osasun-arazoen familien Elkartea. AGIPASE: Gipuzkoako guraso bananduen elkartea. AMPGYL: Gay, Lesbiana, Bixesual eta Transexualen Gurasoen Elkartea. ARNASA: Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea. ASPANIF: Guraso elkartea, euren umeak erbi ezpaindun edo ahosabai hautsiekin jaioak izaki eta, batipat, Euskal Herrian jarduten duena. ASPANOGI: Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartea. AURRERA ATERA: Animalien laguntzazko terapiaren bidez bazterturiko kolektiboen aurrean laguntza fisiko eta emozionalak lantzen ditu. BANAIZ BAGARA: Euskal Herrian bizi diren etorkinekin euskara ikasteko moduak eskaintzen ditu. BEROA: Gipuzkoako harrera familien elkartea. BIHOTZEZ: Kardiopatiadun haurren familien Elkartea. BIAK BAT: Elbarritasun bat duten lagunei eta gizartean bazterturik geratzeko arriskua dutenei laguntzeko txakurrak hezten ditu. CHERNOBILEN LAGUNAK: Ukraniako Doviria gizarte etxearekin lan egiten du Gipuzkoako elkartea. CHRYSALLIS EUSKAL HERRIA: Adingabe Transexualen Familien Elkartea. DRAVET: Dravet Sindromea dutenen Fundazioa. ETIOPIA UTOPIA: Wukron eta hedaduraz, Tigray eskualdean, garapenerako lankidetzan lagundu eta laguntza humanitarioa ematea duena. FSDPV: Euskadin down sindromea duten familien elkartea. GEHITU: Berdintasun Sozialaren defentsan lan egiten dute. GIZAKIEN LURRA: Laguntza zuzena babesik gabeko haurrei. Politika, arraza eta konfesionaltasuna kontuta hartu gabe. GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA: Kirol egokituaren sustapena eta antolaketa Gipuzko. GOIERRIKO SAHARAREN ALDEKO LAGUNAK: Sahara herriaren alde lan egiten duen elkartea. GURE NAHIA: Gipuzkoako Gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko Elkartea GURE SEĂ‘EAK: Bizkaiko Txorierrin gaixotasun arraroak dituzten haurren familien Elkartea. HIRU HAMABI: Garuneko kaltea jasan duten adin txikikoen familien elkartea. JUNEREN HEGOAK: Beharra duten beste haurrei laguntzeko sortutako elkartea. KALE DOR KAYIKO: Ijito Kultur Elkartea. PAUSOKA ELKARTEA: Beharizan bereziak dituzten haurren gurasoak. SEASKAKO INTEGRAZIO BATZORDEA: Ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzen du ikastoletan. UME ALAIA: Adopzio Familien Elkartea. ULERTUZ: Bizkaiko Lurraldean entzumen urritasuna duten neska-mutilei eta gazteei eta horien familiei laguntza zuzena sustatzen eta eskaintzen duen elkartea.

Harremanetarako 647355352 / leire@bizipoza.org www.bizipoza.org

39


www.irrienlagunak.eus

Egin IRRIAren HARPIDETZA... eta jaso gure ATERKIA opari!

Haurren irakurzaletasuna sustatu. Haurrak balioetan hezi. Babestu Irrien Lagunak Kluba egitasmoa!

Hilabetekaria, urtean 10 zenbaki, etxean. 44 orrialde, komiki eta denborapasekin! Jaso klubeko bazkide txartela.

NON EGIN HARPIDETZA?

1. Elkar dendetan URTEAN ! 2. Katxiporretaren Ikuskizunetan 49 euro 3. 902820806ra deituz 4. harpidetza@irrienlagunak.eus 5. www.irrienlagunak.eus/harpidetza orrian Sustatutako proiektua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.