1
2018ko iraila
77 zenbakia - 6,20 â‚Ź
ARRETA ESKURATZEKO ERREZETA Ez duzunean inoren arretarik, jarri ispilu aurrean eta egin irribarre zeure buruari. Miren Agur Meabe
Aurkibidea 4 6 8 10
LAGUN Kroa-kroa PUPU ETA LORE Margotu gurekin! TIRITATXO Nerbioak MARTIN BERTSO Eskolara buleta
12
BARATZE NATURALA
14
HAUR KANTAK Txatxamatxalinatxu
16
PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS Marigorringo lumadunak EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Marmoka
20 23 26
Ni, ni eta ni!
FILOSOFO TXIKIAK
Peruk benetan du mina, Xerrik gezurretan TXOKO TXIKI KUTTUNA Txipiroiaren kexa
28
MARIKALANBRE
31
LARGABISTA
34 36
Ilargiraino eta buelta, matematikari esker Aire! MARIMATRAKAK Anbulantzia deitu MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Affesta Elkartea
IRRIA aldizkaria Irrien Lagunaken hilabetekaria 77 zenbakia · 2018ko iraila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Nerea Gartzia / Diseinua: Olatz Goikouria Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Xabier Etxeberria, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Miren Agur Meabe, Katti Olaizola, Ana Jaka, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Alex Orbe, Iosu Mitxelena, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Jorge Madejon), Joseba Ponce, Ainara Azpiazu eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak:
“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
3
Kroa-kroa! Kroa-kroa! Hau da saltoa!
Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.
Beeeeee! Beeeeee! Ez joan ni gabe!
4
Kua-kua! Kua-kua! Zein da sekretua?
Muuuu! Muuuu! Begira nire mamu!
Hii-hii! Hii-hii! Egin kasu niri! 5
Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
6
7
KANPOAN DAGOENA USAINDU, UKITU, ENTZUN, IKUSI EDOTA DASTATZEN DUGU. ETA GURE BARRUAN ELEKTRIZITATE BIHURTUKO DA HORI DENA.
20 URTE BETETZERAKO ZURE GARUNEKO ZELULEN LUZAKINEK 150.000 Km INGURU IZANGO DITUZTE. LURRARI HIRU BIRA EMATEKO ADINA!
GARUNA ORDENAGAILU BAT BEZALAKOA DA. SEINALE GUZTIAK JASO ETA… BIPBIP-BIP ZER EGIN BEHAR DEN ERE ERABAKIKO DU.
BIZKARREZUR BARRUKO MUINEAN ZEHAR BIDAIATUKO DUTE ZIZTU BIZIAN SEINALE HORIEK, GARUNERAINO.
8
NERBIO SISTEMA 1 Kanpoko seinaleak jaso. Informazioa bildu. Eta erantzun desberdinak sortu. Ez dirudi gauza handia baina, alajaina! Bizi-bizi egoteko behar dugu. Eta hori guztia, Marikalanbreren kalanbreak bezala, elektrizitateari esker!
Testua: Katti Olaizola. Marrazkiak: Alex Orbe.
Egin tutu bat paperarekin. Bi begiak irekita, jarri tutua begi baten parean. Beste eskua zabaldu eta jarri tutuaren aurka, beste begia estaliz. Eskua aurrera eta atzera mugitzean‌ Zulo bat ageri da eskuan!! Nork engainatu ote zaitu, begiek ala garunak?
9
Testua: BeĂąat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jorge Madejon.
Bukatu dira udako oporrak eta klasera itzultzeko garaia da! Baina udan hainbeste jolastu eta hainbeste maitasun jaso ondoren, batzuetan arreta eske hasten gara, zergatik den jakin gabe. Saia gaitezen gure beharrei hitzak jartzen!
Nola orain artean udako festa zen ez ote gara ari maiteak kezkatzen antsiazko kasketa bidez protestatzen zer den ez dakiguna besteei eskatzen?
IZARNEK EZ DU ITZULI NAHI OPORRETATIK 10
MARTIN BERTSO BESARKATU NAHI ZUEN XANTIK
XAN GARRASIKA ARI DA, AUSKALO ZERGATIK!
NAHIA NEGARREZ ARI DA, ELKARTASUNAGATIK!
GAUR BERE BURUAREKIN ASKI DU IRATIK! 11
12
Testua eta Marrazkiak: Ainara Azpiazu.
13
o y
HAUR S KANTAK Testua: Herrikoia. Marrazkiak: Joseba Ponce.
14
15
Testua: Unai Elorriaga. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
16
17
18
19
MARMOKA Gelatina itxurako gorputz likatsua duen itsasoko animalia ornogabea da. Gorputza aterki edo txapel itxurakoa du. Honen erdialdean hodi bat du, puntan ahoa duelarik. Ez du ez bihotzik, ez birikarik, ez garunik. Gorputzaren ertzetik 4-8 garro ateratzen zaizkio.
NON AURKITZEN DIRA? Munduko ozeano eta itsaso guztietan aurki ditzakegu, ur hotzetan zein beroetan, ur azaletik 4.000 metroko sakoneraraino.
ZER JATEN DUTE? Arrain eta itsas animalia txikiak edo beste marmoka batzuk jaten ditu garroen bidez harrapakina antzeman, harrapatu eta ahora eramanez. Ahotik kanporatzen ditu hondakinak, uzkirik ere ez baitu.
20
Garroak pozoitsuak dira. Hauekin ehizatu eta bere burua defendatzen du.
Animalia oso zaharra da: duela 500 milioi urte sortu ziren!
Mota eta kolore askotarikoak izan daitezke: gardenak, zuriak, moreak, urdinak, laranjak‌ baita argi egiten dutenak ere.
ZEINTZUK DIRA BERE ETSAIAK? Beraien etsai nagusiak beste marmoka batzuk, atalo edo ilargi-arraina, balea, atuna eta itsas dortoka dira. Zoritxarrez, itsasoetako kutsadura eta plastiko kopurua hain handia izanda, erasotzaileetako asko hil egiten dira marmokak direlakoan plastikoak irentsita.
ARRISKUTSUAK DIRA GURETZAKO? Gure kostaldeko marmoka gehienen ziztadak oso mingarriak diren arren, igarokorrak izaten dira. Baina munduan badaude ondorio latzagoak eta heriotza eragin dezaketen marmokak.
Testua: OĂąatiko Natur Eskola. Diseinua: Olatz Goikouria.
Euskal Herriko animaliak
21
IRAILAREN 29an ERRENTERIA (GIPUZKOA) ZUMARDIAN
2018
EGUN OSOAN ZEHAR GUNE GUZTIETAN:
ELKARTASUNA GUNEA
10:00-16:00 Bizipozako elkarteen stand-ak. 10:00-11:45 Familientzako PIKO-PIKO jolasa Irrien Lagunak-en pertsonaiekin lagunduta. Elkarteak ezagutzeko aukera paregabea. Egunean zehar Albaola Itsas Kultur Faktoriako lagunak.
IRRIA GUNEA
Amulletako danborrak, Deiadar Txaranga, Errenteria Musikal-eko trikitilari eta txistulariak, Doike trikitilariak, batukada, “Beti prest” muxikoak, Buruhandi eta erraldoiak. Ereintza dantza taldeko dantzariak....
MERKATUZAR ERAIKINEAN:
13,30etan bazkari lehen txanda eta 15,00etan bazkari bigarren txanda.
11:45-12:45 Pirritx , Porrotx eta Marimotots. Saio bukaeran FURIUS-ekin “Aniztasunean zubiak eraikiz”kantu eta dantza. 16:00 Go!azen -eko lagunak eta photocall–a. 17:00-18:30 Irrien Lagunak-ekin parrandan! Ondoren... Txokolatada.
TXIMELETA GUNEA
13:15 Ongi etorri ekitaldia. 13:30-14:00 Concha rociera + JON MAIA. 15:00 MINDARAko haurren ikuskizuna. 15:15 KALE DOR KAYIKO-rekin palmak eta kajoiak jotzeko aukera!
GERNIKA PLAZAN
EZBERDIN BERDINAK GUNEA
PUZGARRIAK. TAILERRAK, ondorengo lagunen eskutik: Oarsoirria: musika tresnak egiteko tailerra Real Sociedad Fundazioa Gipuzkoa Basket Saskibaloi Taldea Mindara: Kirol Egokitua Arteliburu21 Musikhazi: Musikoterapia tailerrak. Juneren Hegoak elkartea. Bihotzez elkartea.
22
www.bizipoza.eus
Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ikuskizuna 5 € eta bazkaria ere 5 €. Beste guztia dohain!
Ikuskizuna eta bazkariaren sarrerak salgai egongo dira www.bizipoza.eus orrialdean abuztutik aurrera
Elkarrekin pentsatzeko kuadrila! FILOSOFO FILOSOFO TXIKIAK TXIKIAK Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse
MIXINA
PERUK BENETAN DU MINA,
PERU
XERRI
MOKOFIN
XERRIK GEZURRETAN
ETORRI HONA GORA! HAUXE DA NIRE TRANPOLINA! EZ BADA, GEZURRETAN DA.
ZURE TRANPOLINA? BENETAN?
JOLASTEN ARI DA, BESTERIK EZ.
1
IKUSI, BENETAN SALTO EGIN DUT!
(ZAPLA!) P: AI!
2
3
23
MIXINA
MIN HANDIA EGIN DUT BELAUNEAN!
EZ, BENETAN. MINA DAUKAT! ODOLA DAUKAZU?
UTZI IKUSTEN.
GEZURRETAN ARI ZARA?
4
5
ETA NIK?
NIK ERE PUPU EGIN DUT!
6
7 5
24
TORI, PERU!
AIIII, NIRE BELAUNA…
NIK ERE BENETAKO MINA DUT.
PERU
XERRI
TIRITA BAT BEHAR DUT!
MOKOFIN
NON DUZU MINA, XERRI?
HEMEN, HEMEN, BEHATZEAN! NIK EZ DUT EZER IKUSTEN, XERRI.
BAINA GEZURRETAN ARI ZARA!
8
9
AUPA! DAGOENEKO EZ DUT MINIK!
EZ! BENETAN DAUKAT MINA! BEGIRA PUNTUTXO GORRI HAU!
HARA! XERRIK GEZURRETAN EGIN DU MINA, BAINA BENETAN ARI DA NEGARREZ.
IKUSI! MILA BEHATZEKO MUNSTROA NAIZ!
10
ETA ZUK, IRAKURLE FILOSOFO TXIKI HORI, ZU ERE JOLASTEN ZARA “GEZURRETAN” ETA “BENETAN” JOLASERA? 25
TXOKO TXIKI KUTtUNA Txipiroiaren kexa Testua: Miren Agur Meabe. Marrazkiak: Eider Eibar.
TXIPIROIAREN KEXA
Zer gertatzen zaio txipiroiari? Tinta beltzez bete ditu bazterrak, koral gorriak eta txirla ederrak. Esan ba, zer duzun, urduri hori! Gurasoen erruz nago tristerik. Horrexegatik nire kasketa: ez didate egiten kasurik eta ez dute niri emateko astirik.
26
ZOMORRO URDURIAK
Marigorri gorringo, gona zabal, tanto beltz, desberdina izatearren zer ez zenuke egingo? Mariburrun burruntzi, belo garden, bota mehe, zure ahizpen itxura non nahiko zenuke utzi? Oi, zomorro politok! Ezin egon bakean, ez arreta eskean? Hegan egin eta kito!
ARRETA ESKURATZEKO ERREZETA
Ez duzunean inoren arretarik, jarri ispilu aurrean eta egin irribarre zeure buruari.
TXI TXORIAREN TXIO GALDUA
Bazen Txi txoria, kantari bikaina. Txalo truke ari zen soilik, alabaina. Entzun behar zuen brabo! eta biba! Eztarria findu adar bete olibaz. Hain maite zituen lore eta txaloak, gau-egun hasi zen kantuan, xaloa. Baina eztarria erre, txioak arrantza, amaitu egin ziren lehengo alabantzak.
27
Marikalanbre
ILARGIRAINO ETA BUELTA, MATEMATIKARI ESKER Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jorge Madejon.
G
aur pozez zoratzen itzuli da Marikalanbre eskolatik: —Amona! Zuk ezagutzen al duzu Katherine Johnson?—galdetu dio Amona Txinpartari. Eta erantzuteko denborik eman gabe, Katherineri buruzko kontuak esaten hasi zaio: —Ba Ilargia zapaldu zuten lehen astronautak, Katherinek egindako kalkuluei esker iritsi ziren hara. Iritsi eta itzuli, hori ere garrantzitsua baita!— bota dio, bizi-bizi.
28
—Ezagutzen nuen, bai. Eta benetan izan zen garrantzitsua haren lana— onartu dio amonak.— Aizu, eta hain garrantzitsua izan bazen, nolatan ez dugu lehenago ezagutu?—galdetu dio, irribarrez.
—Badakizu, amona... Guri gaur kontatu digute: beltza zenez, eta emakumea, ezkutuan egon zen. Baina orain film bat egin dute Katherine eta haren lagunen inguruan. Denak emakumeak eta matematikariak ziren. Nahi dut ikusi!—esan dio Marikalanbrek. 29
—Ados, elkarrekin ikusiko dugu. Eta zuek, Marikalanbre, matematika-zaleak al zarete?—zirikatu du amona. —Jakina! Zu ere bai, ezta? Ea asmatzen duzun hau: zer zenbakik ematen du zero, erdia kenduz gero? —Zeroak?— erantzun du amonak, txantxari igarri gabe. —Zortziak!! Kar, kar...
30
Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jorge Madejon.
31
32
33
Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena.
ANBULANTZIA DEITU!
O
raindik iluna denean esnatu da Noa. Amesgaiztoa izan du. Jaiki eta amarengana joan da, berak beti lasaitzen duelako. Baina gurasoen logelara iritsi denean, ama jantzita ikusi du, lanera joateko prest. Amaren hankak estu-estu besarkatu ditu. –Amesgaiztoa izan dut... Istorio bat kontatuko didazu, berriro lokartzeko? –galdetu dio. –Ezin dut, maitea. Anbulantzia gidatu behar dut, badakizu. Gaixoak artatu behar ditu amak, ongi daki Noak. –Aitak kontatuko dizu istorioa. Gero egongo gara, ados? –esan eta muxu eman dio amak kalera irten baino lehen. Ohe barruan sartu da Noa. Eta hasi da aita ipuina kontatzen. Baina logurak dago aita eta ipuinaren erdian lokartu da. Aitaren loak, baina, ez du luze iraun. Learen oihuek esnatu dute. –Aitaaaa! Aitaaaaaa! Jaikiiiiiii! Etorriiiiii! Negarrez dago Lea eta eskutik tira egiten dio. Sukaldera eraman du aita. Lurrean etzanda dago Noa, kopeta odoletan eta gorputza dardarka.
34
–Anbu…lantzia... deitu... Oso gaiz...ki na…go –xuxurlatu du Noak, begiak okertuz. Aita Noarengana makurtu da. Orduan iritsi zaio tomate saltsaren usaina eta trikimailuaz jabetu da. Ama etortzea nahi du Noak... –Gezurretan ari da, Lea –esan du aitak–. Hau ez da odola. Eta hatza Noaren kopetan bustiz, Leari hurbildu dio, dasta dezan. Leak ez daki poztu behar den, Noari ez zaiolako ezer gertatzen, edo haserretu, eman dion sustoagatik. Tripako mina eta dena dauka. Are gehiago: goragalea! Bat-batean botaka egin du Leak, Noaren gainean. –Orain bai duzula gaixo itxura! Kar kar kar –egin du barre aitak. Ondoren Noa, beso batean, eta Lea, bestean, bainuontzian garbitzera eraman ditu biak, ninoninonino, korrika, anbulantziarena egiten.
35
munduak guztiontzat beharko luke AFESTTA. TOURETTE EUSKADI Patakon eta Ane Pirata liburutegira joan dira. Asko gustatzen zaie liburu artean ibiltzea, abentura zoragarriak ezagutuz. Gaur Anderren eguneroko abentura ezagutu dute.
Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jorge Madejon
elkarlanean
36
37
38
AFESTTA Euskadiko Tourette Sindromearen eta bestelako osasun-arazoen familia elkartea da. Tourette Sindromea tikak egiteko bereizgarritasuna duen osasun-arazo neurologikoa da. Tikak motoreak edo fonikoak izan daitezke. Horiekin batera, beste osasun-arazo batzuk ere azaltzen dira gehienetan (tdah, nahasmen obsesivo konpultsiboa, jokabide arazoak, etab.).
Ez da endekapenezko gaixotasuna eta ez dio adimenari eragiten. Pertsona gutxiri eragiten die, eta gaixotasun ezohikoen barruan sartzen da. Afesttaren helburua gaixotasun ezezagun hau ezagutzera ematea da. Afestta Euskadiko Tourette Sindromearen eta bestelako osasun-arazoen familia elkartea www.touretteeuskadi.blogspot.com.es Emeterio Arrese kalea 2, Tolosa Tel: 667781866
39
EGIN HARPIDETZA! ETA JASO ELKAR DENDETAN ERABILTZEKO 10€-KO BONOA!
www.irrienlagunak.eus
Baliatu gure eskaintza berezia eta jaso urtean iRRiAren 10 ale etxean!!
URTEAN
49€
HARPIDETZA EGITEKO AUKERAK: Telefonoz: 902 820 806 zenbakira deituz E-posta: harpidetza@irrienlagunak.eus helbidera idatziz. www.irrienlagunak.eus/harpidetza-n izena emanaz.