1
“Gure zain egoten den bigarren etxea. Hantxe jasotzen gaitu jakintzen haizeak.” Miren Agur Meabe
Aurkibidea 4 6 8 10 12 14 16 20 22 26 28 31 34 36
LAGUN Lagunbusa PUPU ETA LORE Lehenengo eguna TIRITATXO Immunitate sistema I MARTINBERTSO Eskolan parte hartzea HAURRENTZAKO YOGA Gorputzaren kontzientzia HAUR KANTAK Ostirala iritsi da BARATZE NATURALA Eskola txikiak EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Sai arrea PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Gau bat etxetik kanpo TXOKO TXIKI KUTTUNA Eskola MARIKALANBRE Amona eskolara etorri da! LARGABISTA Dena bertatik bertara MARIMATRAKAK Ongi etorri gatazkatsua MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE APNABI
Babesleak: IRRIA aldizkaria Irrien Lagunaken hilabetekaria “Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta 81 zenbakia· 2019ko urtarrila Kultura Sailak Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g diruz lagundua 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Nerea Gartzia eta Garazi Urrosolo / Diseinua: Olatz Goikouria Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Txakur Gorria, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Kati Olaizola, Miren Agur Meabe, Ana Jaka, Xabier Etxeberria, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Lotura Films (Javi Ojue, Ainhoa Rueda, Jose Anjel Lopetegi), Alex Orbe, Joseba Ponce, Ainara Azpiazu, Iosu Mitxelena, Paula Estevez, Yoke Ordiziako Yoga klasikoko elkartea eta Txatxilipurdi elkartea. 3
TTIPI-TTAPA, TTIPI-TTAPA, OINEZ JOATEN DIRA OSKAR ETA MARTA.
Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.
TAR-TAR, TAR-TAR... LAGUNEK AUTOBUSA DAKAR.
4
TRAKATRAN, TRAKATREN, AISHA ETA KOFI EZ DIRA ESKOLARA JOATEN...
TRAKATAN, TRAKATAN, GEREL ETA KHULAN ZALDI BANATAN.
BADABIN, BADABUN, MILESKER EKARTZEARREN, LAGUN! 5
Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
6
7
IMMUNITATE-SISTEMA 1 Gaixotzeko arrazoi asko egon daitezke. Batzuetan, kanpotik datozenak: bizidunak, kutsatzaileak… Eta beste batzuetan gure gorputzean bertan sortzen zaizkigunak. Horiei guztiei aurre egiten laguntzen digu gure immunitate-sistemak.
KANPOTIK ETOR DAITEZKEEN ERASOTZAILE TXIKIEI AURRE EGITEKO LEHEN ESTRATEGIA, GURE GORPUTZERA SARTZEN EZ UZTEA DA.
HORREGATIK, KANPOALDEAREKIN KONTAKTUAN JARTZEN GAITUZTEN ZULOAK BABESTUTA DAUDE.
8
ILEAK ETA MUKIAK DITUGU SUDURZULOETAN. ARGIZARIA BELARRI-ZULOETAN. ETA PIXAK ETA MALKOEK ARRASTAKA ERAMATEN DITUZTE KUTSATZAILE TXIKI HORIETAKO ASKO. GLU-GLU-GLUP! ITO DAITEZEN.
Testua: Katti Olaizola. Marrazkiak: Alex Orbe.
Ba al zenekien doministiku eta eztul egitean gure gorputzetik kanpora, urruti bidaltzen ditugula gaixotu gaitzaketen izaki ttiki-ttikiak?
9
Testua: BeĂąat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jorge Madejon.
Eskolako patioa berritzera goaz. Eta, berritzen hasita, ba al da bertan jolastuko direnak baino hoberik espazioa nola antolatu erabakitzeko? Hartu arkatzak eta imajinatu!
Forma ematekotan txukun, zatiz zati denok sartuko garen espazio bati errezeta onena edozeinek daki: denok gozatu eta denok erabaki!
10
IRENEK BERAK ERAIKI DU BERE TXOKOA!
SAMIRAK MAITE DU JOKOA!
MIKELEK IDEIA BAT DAUKA BUELTA ASKOKOA...
AINHOAK AHOAN SARTU DU BOTOA!
MARTINBER, ARGITU MOKOA! 11
HAURRENTZAKO YOGA GORPUTZAREN KONTZIENTZIA
Testua: Yoke Yoga Klasiko Elkartea. Marrazkiak: Paula EstĂŠvez.
Gorputzean arreta jarriz gero, atal bakoitzak nola funtzionatzen duen ezagutu zenezake, eta, aldi berean, jarrera eta emozioek haiengan duten eragina.
12
1
Zutik jarri, hankak oin baten neurrira zabaldu. Hartu arnasa sakon, zabaldu ondo bularra eta bota sorbaldak atzera.
2
Jarri bi eskuetako hatz erakuslea eta luzea kopetaren erdian eta igurtziz eraman aldamenetara.
3
Jarri orain bi eskuetako hatzak sudurraren alde banatan eta eraman masailak igurtziz belarrien ondoraino.
4
Egin berdin azpiko ezpainaren eta kokotsaren tartean, erditik alboetara igurtziz.
JARRERA HAU 5 ALDIZ ERREPIKA ZENEZAKE.
13
o y
HAUR S KANTAK Testua: Txapas eta Katxiporreta. Marrazkiak: Joseba Ponce.
14
15
16
Testua eta Marrazkiak: Ainara Azpiazu.
17
Esku-lanak Gaztainekin arkatzak
u t r o S ozatu! g
O
raindik baditugu etxean parkean aspaldi batutako gaztainak. Hilabete honetan haiek erabiliko ditugu eskulan txiki bat proposatzeko. Arkatzei bizitza emango diegu.
2
1
-Parkean bildutako Gaztainak -Kola,arkatzak, zulagailua -Begitxoak, aurpegiak egiteko elementuak. Gaztainak zulatu.
4
3
Gu begiak jartzen hasi gara. 18 18
Arkatzak sartu zuloan.
Eta txanoa ere jantzi diogu.
Egilea: Txatxilipurdi. Argazkietan: Mali Juaristi, Xune Juaristi.
ERABILITAKO MATERIALA:
Irakurzaletasuna haurtzaroan jaiotzen den ohitura da. Haurrak garela hasten gara irakurketan plazerra topatzen eta horrek eskaintzen dizkigun abenturetan murgiltzen. Baina, guztia bezala, irakurketaz gozatzea ere ikasi egiten den zerbait da. Horregatik, ezinbestekoa da helduok, haurrik txikienei ere, intereseko irakurgaiak eskaini eta irakurri diezazkiegun; eta horretarako jaio zen iRRiA aldizkaria. iRRiA aldizkaria balio aurrerakoiak sustatzeko tresna da. Euskal gizartearen egungo errealitatetik abiatuta, haurrei eredu berriak eskaintzea da gure helburua. Horregatik, hausnarketa prozesu baten emaitza diren eduki propioak islatzen ditugu hilero. Gainera, euskaratik eta euskaraz ekoizten den aldizkari bakarra da hau, haurrei aisialdian euskaraz gozatzen lagunduko diena.
ABENTURAK BIZITZEKO PREST? GOZATU IRRIA!
SAI ARREA
Euskal Herriko sarraskijale handiena da, hego punta batetik bestera ia 3 metro neur dezake. Kolorea arre-ilun horixka du eta adinaren arabera aldatuz joaten da. Lepoa eta burualdea lumatxa zuri laburrez estalia du eta buztan motza.
ZER JATEN DUTE? Gurean abeltzaintzari lotuta egon da saia, hildako tamaina handiko animaliak jaten baititu: ardiak, behiak, behorrak‌. Moko gogorrarekin ipurdi aldetik hasten da haragia urratzen, eta poliki-poliki burua sartzen du animaliaren barruan.
Testua: OĂąatiko Natur Eskola. Diseinua: Olatz Goikouria.
NON BIZI DIRA?
20
Mendiko larreetatik gertu dauden harkaiztietako zulo eta plataformetan egiten dute habia, adarrak eta artilea erabiliz. Koloniak osatzen dituzte, baina zulo bakoitzean bikote bakarra egoten da. Bikoteak bizi osoa irauten du.
Borroka gogorrak izaten dituzte jateko orduan, baina taldean errazago urratzen dute hildako animaliaren haragia.
Euskal Herriko animaliak Aire-korronteak aprobetxatzen ditu altura hartu eta alde batetik bestera joateko.
NOLA UGALTZEN DIRA? Martxo aldera emeak arrautza bakarra jartzen du habian. Bikotea ia bi hilabetez arrautza berotzen egon ostean txandaka elikatzen dute txitoa. Ekainean habia utzi eta bakarkako bizitzari ekiten dio, 4-5 urterekin bikotea aurkitu arte.
Beste hegazti batzuen jarrerari erreparatuz eta ikusmen onari esker bilatzen du sarraskia, hau da, hildako animaliak.
21
Testua: Txakur Gorria. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
22
23
24
25
TXOKO TXIKI KUTtUNA ESKOLA Testua: Miren Agur Meabe. Marrazkiak: Eider Eibar.
ESKOLAKO LEHEN EGUNA
Bart ume batek inurriak izan ditu tripan. Bart ume bati txizak ihes ohean. Bart ume batek gaixo-plantak etxean. Bart ume bat amuekin ametsetan. Heldu da goiza, azkenean. Eguzkiak, zeruan, patata-tortilla dirudi. Baina umea geldi dago patioan. Eskolako atea zeharkatu ezinean.
26
* BAIETZ IGARRI! Gure zain egoten den bigarren etxea. Hantxe jasotzen gaitu jakintzen haizeak.
Andereùok galdetu die ikasleei: —Marraztuko al dugu eskola? Eta harrituta geratu da orriak jaso dituenean. Orri gehienetan, eskola dotore ageri zen dotore, leiho eta burdin hesi eta patio eta guzti. Baina beste orri batzuetan, zooa, supermerkatua, boxeoko ringa eta bonboi-kaxak ageri ziren eskolaren tokian.
Erantzuna: eskola
PENTSAIPUINA: ZER DA ESKOLA?
*
27
Marikalanbre AMONA ESKOLARA ETORRI DA!
Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jorge Madejon.
M
arikalanbrek tximeletak ditu sabelean. Amona Txinparta eskolara etorri da, eta esperimentu bat egingo du! Gelako haur guztiak zain-zain ditu, esperimentua egiten noiz hasiko. Amonak, ordea, aurpegi bihurria jarri, eta hauxe esan die: —Esperimentu bat egin nahi duzue? Bada, aurrena, buruari eragin beharko diozue! Ura eta olioa nahasten baditugu, zer gertatzen da? —galdetu die.
28
—Berriro banatzen direla, eta olioa uraren gainean geratzen dela —erantzun du, berehala, Fatimak. —Oso ondo! Eta ura izoztuta badago? —galdetu du oraingoan amonak—. Hau da, zer gertatuko da oliora izotz-kozkorrak botatzen baditugu? Hondora joango dira, urezkoak direlako, edo azalean geratuko dira, izotza ur likidoaren gainean geratzen den bezala?
29
Haurrak mutu geratu dira. Gero, denak batera hasi dira hitz egiten: batzuek goian geratuko direla diote; besteek, ezetz, hondoratu egingo direla. Amonak, bitartean, irribarretsu begiratzen die: esperimentua egiteko garaia da!
Izotz-kozkorrak egiteko, urari koloratzailea gehitu dio, gertatzen dena hobeto ikusteko. Izoztutakoan, olioa duen edalontzi batean jarri ditu eta‌ Eta izotza urtu ahala, zer gertatzen da?
30
Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Garluk.
31
32
33
Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena.
ONGI ETORRI “GATAZKATSUA” Gaur marimatrakek Evelyn eta Oscar ezagutuko dituzte. Haien familia auzora iritsi berri da, eta marimatraken eskolan ikasiko dute. Egunak daramatzate eskolan ongietorria prestatzen. Hemen ez dute inor ezagutzen, eta ondo sentitzea nahi dute. —Guatemalatik etorri dira. Amerikan dagoen herrialdea da. Dantza egingo dugu beraientzat... —tar tar ari da Noa esnatu denetik, emozioz gaindi. Lea, aldiz, serio-serio dago. Amak eskolako patioan utzi ditu marimatrakak. —Evelyn eta Oscarrekin atseginak izan —esan die alde egin baino lehen. —Jakina, ama. Gu beti gara atseginak —erantzun du Noak harroputz.
34
Evelyn eta Oscar iritsi bezain laster, musika jarri dute. Eta ikasle guztiak dantzan hasi dira. Berriak ere kalejiran sartu dira, besteen eskutik helduta. Ondoren, elkar agurtu dute guztiek. —Ni Noa naiz eta hau nire ahizpa txikia, Le... Lea? Non demontre sartu da umemoko hori? Hasperen egin eta Learen bila joan da Noa. Komuneko atearen azpitik ikusi ditu azkenean Learen galtzerdi marradunak. —Lea! Zer egiten duzu hemen? Kakalarria duzu? —Utzi bakean!!! –eta urez bustitako paper bola jaurti dio gainera. Noak ondoko komunetik papera hartu, busti eta misil andana bota dio erantzun gisa. Danbateko batez, Lea komunetik atera da. —Ez dut jai honetan parte hartu nahi. Niri ez didate inoiz egin! Ezta nire urtebetetzean ere! —Baina zuk abuztuan egiten dituzu urteak! Eskola itxita dago! Orduan paper busti bolakada bana jaso dute bi marimatrakek. Evelyn eta Oscar izan dira. Trebeak dira gero! Paper bola bat hara eta beste bat hona, barre eta algaraka ibili dira laurak, irakasleak konturatu diren arte. Baina gaur zaila izango da inor zigortzea. Lagunak egitea zen helburua!
35
36
Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi.
37
38
Autismoaren Espektroko Nahaste (AEN) bat duten Bizkaiko pertsonen eta beren familien bizi-kalitatea hobetzea da elkartearen helburu nagusia.
AENa duten pertsonen garapen pertsonala eta gizarteratzea bultzatzea da erronka.
Sentsibilizazio soziala sustatzea ere erronka garrantzitsua da, hiritarrak AEN bat duten pertsonen errealitatera hurbildu eta, era horretan, autismoa duten pertsonen eskubideak betearazteko. www.apnabi.eus familia@apnabi.org Telefonoa: 944755704
39
EGIN HARPIDETZA! ETA JASO PAILAZOEN CDa OPARI!
URTEAN
49€
www.irrienlagunak.eus
Baliatu gure eskaintza berezia eta jaso urtean iRRiAren 10 ale etxean!! HARPIDETZA EGITEKO AUKERAK: Telefonoz: 902 820 806 zenbakira deituz E-posta: harpidetza@irrienlagunak.eus helbidera idatziz. www.irrienlagunak.eus/harpidetza-n izena emanaz.