iRRiA 85 - Itsasoa

Page 1

1



“Urak arraina dakar garbitasunaren truke, lurrak uzta ekartzen digu urtez urte. Itsasoa eta lurrak oreka baitute: ematen dieguna itzultzen digute!”

Aurkibidea 4 6 8 10 12 14 16 20 22 26 28 31 34 36

LAGUN Itsas lamia PUPU ETA LORE Itsasoan TIRITATXO Azala MARTINBERTSO Arrantza HAURRENTZAKO YOGA Palmondoaren jarrera HAUR KANTAK Itsasontzi baten BARATZE NATURALA Itsasoa EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Itsas-izarra PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Pinguinoak, itsas-lehoiak eta plastikoa TXOKO TXIKI KUTTUNA Itsasoa MARIKALANBRE Marie Tharpen mapa LARGABISTA Baionatik Bilbora MARIMATRAKAK Hondartzak txoratuta! MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Etiopia Utopia Fundazioa

Beñat Gaztelumendi

Babesleak: IRRIA aldizkaria Irrien Lagunaken hilabetekaria “Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta 85 zenbakia· 2019ko maiatza Kultura Sailak Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g diruz lagundua 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Garazi Urrosolo / Diseinua: Olatz Goikouria Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Txakur Gorria, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Kati Olaizola, Miren Agur Meabe, Ana Jaka, Xabier Etxeberria, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi), Alex Orbe, Joseba Ponce, Ainara Azpiazu, Iosu Mitxelena, Paula Estevez, Yoke Ordiziako Yoga klasikoko elkartea eta Txatxilipurdi elkartea. 3


Ezetz igarri nire itsas kirol kuttuna zein den...

Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.

Surfa? Olatuak irentsiko nindukete!

Piraguan ibiltzea? Buruz behera amaituko nuke-eta! 4


Uspekaritza? Marrazo artean ni? Bai zera!

Nire itsas kirol kuttuna lamiarena egitea da: haitzetan etzanda eguzkia hartzea!

5


Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

6


7


AZALA Hezurra eta azala gara. Hori baina gehiago ere bai, ordea. Azalak kanpoan dagoena banatzen du barrukotik. Muga bat da. Baina, muga gehienak bezala, zeharkatzeko egina dago.

GURE AZALA IKUSTEKO EZ DUGU INONGO TRESNARIK BEHAR; HORTXE DUGU, ESKURA. LUPA BATEKIN BEGIRATUTA, ORDEA… LEUNA DIRUDIENA ZIRRIKITUZ BETEA DAGOELA IKUS DEZAKEGU.

BABESTEAZ GAIN, SENTITZEKO ERE BALIO DU. UKITU EGIN DEZAKEGU ETA PRESIOA, TENPERATURA ETA MINA SENTITZEN DITUGU AZALETIK.

GAINERA, ILEAK, AZAZKALAK, GANTZA ETA IZERDIA ERE AZALETIK IRTETEN DIRA.

8


BA AL ZENEKIEN AZALA DELA GURE ORGANORIK HANDIENA? ETA ASTUNENA ERE BAI. 3 KILO INGURU PISATZEN DU ETA ZURE OHEA BEZAIN ZABALA DA!

Testua: Katti Olaizola. Marrazkiak: Alex Orbe.

Gure azalik meheena betazaletakoa da. Izan ere, begiak itxita ere, argia nabaritu egiten da. Egin aproba!

9


Testua: BeĂąat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.

Udaberria heldu denetik aztoratuta dabil natura. Lagunarteko txango bat antolatu eta herritik urrun etorri gara, mundua arnastera. Sarri ahazten zaigun arren, lurra eta itsasoa baitira bizitza ematen digutenak. Goza ditzagun! Urak arraina dakar garbitasun truke, lurrak uzta ekartzen digu urtez urte itsaso eta lurrak oreka baitute: ematen dieguna itzultzen digute!

MIREN, SEGI KANABERARI ERAGINEZ! 10

MADDIK LO HARTU DU OLATUEN KULUNKA ATSEGINEZ...


AHMEDEK SASKIA BETE DU TXIRLA FINEZ.

KARRAMARROAK ZUZEN IBILTZEN JAKIN EZ!

MARTINBER TXORIMALOARENA EGINEZ! 11


HAURRENTZAKO YOGA KOORDINAZIOA: PALMONDOAREN JARRERA Arnaskera gorputzaren mugimenduekin bateratzen baduzu, egiten ari zarena hobetuko duzu.

1

12

Zutik jarri, oinak oin baten neurrira dituzula, bizkarra luzatu. Arnasa sakon hartzen duzun bitartean, zabaldu ondo bularra eta bota sorbaldak atzera.

2

Arnasa hartuz, altxatu bi besoak aldamenetatik esku azpiak gora begira dituzula eta aldi berean jarri hanka-puntetan.


4

Arnasa botaz, jaitsi besoak atzealdetik eta hankak poliki, biak aldi berean.

Testua: Yoke Yoga Klasiko Elkartea. Marrazkiak: Paula EstĂŠvez.

3

Finkatu begirada aurreko puntu batean, oreka mantentzeko.

Jarrera hau 3 aldiz errepika zenezake.

13


Testua: Kaxiano. Marrazkiak: Joseba Ponce.

o y

HAUR S KANTAK

14


15


16

Testua eta Marrazkiak: Ainara Azpiazu.


17


Itsasoak utzitako egurrekin eskulanak:

H

u t r o S ozatu! g

Sugea

ondartzara egindako txangoak eskulanak egiteko materiala biltzeko aukera bikaina zirela aipatu genuen aurreko hileko proposamenean. Harriak, itsasoak ekarritako material ezberdinak ‌ Jolaserako aukera asko eskaintzen dizkigute, baita eskulanak egiteko ere. Hilabete honetan suge bat egitea proposatu nahi dizuegu. Ea zuek zer asmatzen duzuen. ERABILITAKO MATERIALA: Hondartzan bildutako makilak, margoak, zerra, soka, begitxoak, mihia egiteko kartulina...

1

Egurrezko makilak aukeratu eta apaindu gustuko dituzuen koloreekin.

3

Egur zatitxoei zuloa egin diegu erdian. (Komeni da egurra bigun xamarra izatea). 18 18

2

Makila bat zatitan moztu dugu zerrarekin.

4

Soka pasa dugu zuloetatik. Mihia eta begitxoak ere jarri dizkiogu.

Egilea: Txatxilipurdi. Argazkietan: Aiert Beristain, Xuban Beristain, XuneJuaristi, Haitz Juaristi.

Esku-lanak


Irakurzaletasuna haurtzaroan jaiotzen den ohitura da. Haurrak garela hasten gara irakurketan plazerra topatzen eta horrek eskaintzen dizkigun abenturetan murgiltzen. Baina, guztia bezala, irakurketaz gozatzea ere ikasi egiten den zerbait da. Horregatik, ezinbestekoa da helduok, haurrik txikienei ere, intereseko irakurgaiak eskaini eta irakurri diezazkiegun; eta horretarako jaio zen iRRiA aldizkaria. iRRiA aldizkaria balio aurrerakoiak sustatzeko tresna da. Euskal gizartearen egungo errealitatetik abiatuta, haurrei eredu berriak eskaintzea da gure helburua. Horregatik, hausnarketa prozesu baten emaitza diren eduki propioak islatzen ditugu hilero. Gainera, euskaratik eta euskaraz ekoizten den aldizkari bakarra da hau, haurrei aisialdian euskaraz gozatzen lagunduko diena.

ABENTURAK BIZITZEKO PREST? GOZATU IRRIA!

19


ITSAS IZARRA

Gorputz zapaleko animalia, kasu gehienetan 5 beso dituena, baina badaude 10, 20 eta 50 besokoak. Azpialdean bentosa txikiak ditu, mugitzeko erabiltzen dituenak. Kolore ezberdinetakoak daude, azal leun edo pikordunak.

Testua: OĂąatiko Natur Eskola. Diseinua: Olatz Goikouria.

NON BIZI DIRA?

20

Itsas hondoan bizi da, baina badaude koral eta harkaitzetan bizi direnak ere. Batzuk kostatik gertu bizi dira, eta beste asko itsas azpian 6 km-ko sakonera ilunean.

Oso animalia berezia da. Ez dauka bururik eta arnasa azaletik hartzen du!

GIZAKIOKIN HARREMANA Gizakiontzat onuragarria da: gorputzean dituen sustantziak medikuntzan edo industrian erabiltzen dira. Guk, ordea, kalte egiten diegu itsasoko urak kutsatzen ditugulako.


Euskal Herriko animaliak NOLA UGALTZEN DIRA? Sexu bakarrekoak dira gehienak, emeak edo arrak, baina badira hermafroditak ere. Dena dela, ugalketa sexualaz gain posible dute erditik zatituz edo beso bat askatuz itsas izar berria sortzea.

Gehienak poliki-poliki mugitzen dira. Batzuek minutu batean 15 cm egiten dute, beste batzuek, berriz, ia 3 m.

ZER JATEN DU? Beso bakoitzaren puntan begi bat du, oso sinplea, argia eta iluna bakarrik bereizten dituena.

Azpialdean duen ahotik sabela ateratzen du, geldoak diren harrapakinak jateko: zomorroak, arrain txikiak, esponjak, planktona edo moluskuak. Batzuek haragiaz gain algak ere jaten dituzte.

21


Testua: Txakur Gorria. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

22


23


24


25


TXOKO TXIKI KUTtUNA ITSASOA

PAISAIA

Hondartzara joan nintzen margoak eta pintzelak hartuta.

Testua: Miren Agur Meabe. Marrazkiak: Eider Eibar.

Udako zerupean oinez, neure buruari galdez.

26

Zer da pintatzen zailago: olatuen aparra ala kaioen hegada? Aparta egin nahi nuen paisaia, mihisean lotuz natura eta begirada. Nire koadroan, egia esanda, ageri dira algak eta maskorrak. Baina tartean ere badira txapak eta kristalak, lata herdoilak, galtzontzilo zaharrak.

*BAIETZ IGARRI! Zelai zabal-zabala, lorerik ez bistan, berdea ez denean, gris edo urdinxka.


Behinola, dzanga egin nuen haitzetik itsasora, gezi baten antzera. Eta esnatu nuen txibia, eta txibiak esnatu zuen txirla, eta txirlak esnatu zuen izkira eta izkiriak esnatu zuen marmoka. Eta marmokak niri zist! A zer hazkura izan nuen nik!

Erantzuna: itsasoa

KATE-IPUINA: DZANGADA

* 27


Marikalanbre

Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.

MARIE THARPEN MAPA

28

A

mona, amona, amona!! —Marikalanbre arrapaladan sartu da etxera—. Ezagutzen duzu Marie Tharp? Zientzialaria zen. —Tharp... ez. Marie Curie, Mary Jackson eta Maria Goeppert—Mayer, bai, baina Tharp... —Ba, gaur aurkitu dugu, Interneten itsas hondoari buruzko kontuen bila genbiltzala, eta selukakoa izan zen, amona!


Marikalanbre Amona Txinpartaren ondoan eseri, eta kontatzen hasi zaio: —Geologoa zen. 1950aren inguruan, bere nagusiak Atlantikoan sonarrez jasotako datu batzuk eman zizkion, eta Mariek mapa bat egin zuen. Mapa horretan, itsas hondoko lautadak, mendikateak, eta arrakala handi bat agertzen ziren. Nagusiak ikusi zuenean, asko haserretu zen! Arrakala horrek erakusten zuen kontinenteak mugitu egiten zirela. Onartezina!

29


—Marie gaixoa... —esan du amonak —Ba bai. Baina itsaspekoekin irudiak hartu zituztenean, frogatu zuten Marieren mapa zuzena zela, eta kontinenteak mugitu egiten zirela onartu behar izan zuten. Mariek arrazoia zuen! —Izan ere, garrantzitsuena ez da nagusiari gustatzen zaiona egitea, baizik eta lana ondo egitea —ondorioztatu du amonak—. Biba Marie!

30


Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.

31


32


LUGO A CORUÑA

ASTURIAS

KANTABRIA

BIZKAIA

LAPURDI

GIPUZKOA

33


Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena.

HONDARTZAK TXORATUTA! Uda iritsi da eta, udarekin batera, oporrak, egun luzeak, beroa... eta marimatrakei gehien gustatzen zaiena: hondartza. Autobusean abiatu dira gurasoekin, ezin zoriontsuago. Gaur, gainera, uretako betaurrekoak estreinatuko dituzte. Itsasazpian aurkituko dituzten altxorrak besterik ez dute buruan! Arropa kendu bezain pronto, uretara joan dira marimatrakak. —Itxaron, neskak, eguzkitako krema eman beharra dago! –oihu egin die aitak. —Ez sartu uretan flotagailurik gabe! —amak. Marimatrakak ez dira tuntunak eta hondoa ukitzen duten tokian geratu dira. Baina gurasoak kezkatu egin dira. Aitak bi emakumerengana egin du igeri, alabak direlakoan. Betaurrekorik gabe ez du piperrik ikusten! Ama, berriz, flotagailuak puzten hasi da.

34


Marimatrakak, bitartean, pozik dabiltza uretan, behin eta berriz murgilduz, karramarro eta itsas izarren bila. —Geldi! Marmoka bat! —esan du Noak, bat-batean. Baina marimatraka bati ezin zaio geldirik egoteko esan... Ikarak hartuta, Leak Noaren gainera salto egin du. —Hankan daukat! —egin du negar. Itsasotik lehenbailehen atera nahi dute marimatrakek. Baina Leak ez du laguntzen. Estu-estu besarkatzen du ahizpa nagusia. Halako batean, olatu batek harrapatu eta itsasertzera eraman ditu biak. Orduan konturatu dira: plastikozko poltsa bat da Leak hankan trabatuta duena! Ama ikusi dute, harean eserita. Flotagailuak puzten arnasarik gabe gelditu eta zorabiatu egin da. —Arraintxoak ikusi dituzue? —galdetu die amak, irribarre memeloaz. —Ez! Zaborra besterik ez! —erantzun dute haserre. –Eta aita? Sorbaldak jaso dituzte marimatrakek. Hondartzako bozgorailua hitz egiten hasi da orduan: —Mikel izeneko aita bat aurkitu dugu hondartzan galduta. Senideei eskatzen diegu, arren, bila etortzeko.

35


munduak guztiontzat beharko luke ETIOPIA UTOPIA FUNDAZIOA Hilekoa, gorputzeko jariorik ederrenetakoa omen. Emakume gehienek beren bizitzako parte handi batean izaten duten arren, ezkutuan mantentzen da. Lotsatzeko modukoa balitz bezala.

Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi.

elkarlanean

36


37


38


Etiopia Utopia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Bere helburua Wukron, eta hedaduraz Tigray eskualdean (Etiopia), garapenerako lankidetzan lagundu eta laguntza humanitarioa ematea da. Horretarako, gizarte sare bat sortu nahi du.

Wukroko biztanleen hezkuntza, osasuna, elikadura eta oinarrizko beharrak asetzen laguntzea da helburua, oraina eta etorkizuna josten laguntzea.

Oraintxe proiektu oso interesgarria daukate martxan Tigrayko hamar eskolatan. Hilekoaren inguruko informazioa zabaltzea, sinesmen okerren kontra egitea eta neskatoen bizi kalitatea hobetzea da helburu nagusia.

www.etiopiautopia.org Paseo Mikeletegi 54- 0 solairua- 5 ofizina 20009 Donostia, Gipuzkoa (+34) 943 005 863

39


EGIN HARPIDETZA! ETA JASO ELKAR DENDETAN ERABILTZEKO 10€-KO BONOA!

www.irrienlagunak.eus

Baliatu gure eskaintza berezia eta jaso urtean iRRiAren 10 ale etxean!!

URTEAN

49€

HARPIDETZA EGITEKO AUKERAK: Telefonoz: 902 820 806 zenbakira deituz E-posta: harpidetza@irrienlagunak.eus helbidera idatziz. www.irrienlagunak.eus/harpidetza-n izena emanaz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.