1
VII. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA Gurasoei gutuna: “Gure gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera.”
Beraiei, Juanita Amundarain Otegi, eta Jon Miren Mendizabal Benitori, ama ta aitari, bihotzez.
Edozein adinetako idazleak animatu nahi zaituztegu, gaztetxo zein ez hain gaztetxo, ‘gurasoei gutuna’ lemapean beraiei esan nahiko zenizkiekeen hitzak paperean (ordenagailuan) idaztera. Idatziak ez du luzea izan behar eta gai hori oinarri hartuta edozein motako idazlana izan daiteke.
AURKEZTEKO EPEA: AZAROAK 10! Mila esker, eta animatu parte hartzera! TTiKLiK!TALDEA
www.gurasoeigutuna.eus
Zelaeta Berri Plaza 3, Beasain
Aurkibidea 4 6 8 10 12 14 16 20 22 26 28 31 34 36
LAGUN Bizikletan PUPU ETA LORE Oinez ala altzoan? TIRITATXO Gonbidatu ttikiak MARTINBERTSO Trena HAURRENTZAKO YOGA Ibaiaren jarrera HAUR KANTAK Kilometro bat oinez BARATZE NATURALA Udazken koloreetan EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Marigorringoa PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Hiri bat haurrentzat TXOKO TXIKI KUTTUNA Bidegorriko desioa MARIKALANBRE Zaratarik eta kerik gabe LARGABISTA Labirintoa MARIMATRAKAK Bidegorri arriskutxua MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Ndank Ndank, Bergarako Senegalgo Lagunen Elkartea
“Elektrizitateak makinari tira geltokian bankuak trenari begira itxi ditu ateak, abian jarri da eraman gaitzala guk nahi dugun tokira!” Beñat Gaztelumendi
Babesleak: IRRIA aldizkaria Irrien Lagunaken hilabetekaria “Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta 88 zenbakia· 2019ko urria Kultura Sailak Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g diruz lagundua 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Garazi Urrosolo / Diseinua: Olatz Goikouria Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Txakur Gorria, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Kati Olaizola, Miren Agur Meabe, Ana Jaka, Xabier Etxeberria, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi), Alex Orbe, Joseba Ponce, Ainara Azpiazu, Iosu Mitxelena, Paula Estevez, Yoke Ordiziako Yoga klasikoko elkartea eta Txatxilipurdi elkartea. 3
Autobusa, tranbia, metroa... Hiria ez da zoratzekoa?
Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.
Gurea lako herri txikietan denok oinez, patinetan, bizikletan...
Ni bizikletan eskolara, lanera, zein erosketak egitera.
4
Neguan eskimal itxuran, erdi biluzik udan.
Ekin, Lagun, ekin! Eta kontuz gidariarekin!
5
Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
6
7
1 BARTZAK EDO BASPIAK ZORRIEK JARRITAKO ARRAUTZATXOAK DIRA. KOLORE ZURI-HORIXKA DUTE ETA ILEA HASTEN DEN LEKUAN GOGOR ITSATSITA EGOTEN DIRA.
2 ZORRI HELDUAK INTSEKTUAK DIRA, 6 HANKA DITUZTE ETA 30 EGUN INGURU BIZI OHI DIRA. BURUTIK KANPO, ORDEA, PARE BAT EGUN BAINA GEHIAGO EZIN DUTE IRAUN.
8
3
GONBIDATU TTIKIAK Eskolara bueltatzean baita, sarri itzultzen dira guregana gehiegi maite ez ditugun gonbidatu batzuk ere. Gure buruetan apopilo ibiltzen dira, hara eta hona. Eta gu hazka eta hazka, azkurari ezin eutsi!
Lasai, ordea, zorriak deserosoak dira bai, baina ez dute inongo gaixotasunik transmititzen pertsonengan.
Testua: Katti Olaizola. Marrazkiak: Alex Orbe.
ODOLA XURGATUZ ELIKATZEN DIRA. HORRETARAKO ZIZTADATXO TXIKIAK EGITEN DIZKIGUTE BURUAN, ETA HORREK SORTZEN DIGU AZKURA.
GONBIDATU TTIKIAK IZANAGATIK, AZKURA HANDIA ERAGIN DEZAKETE, ETA DESASOSEGUA ERE BAI ZORRIAK IZATEAK BURUAN! LASAI HARTU, BEGIRATU ONGI BURUA ETA AHALEGINAK EGIN KENTZEKO. 9
Testua: BeĂąat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.
Aspaldi asmatutako garraiobidea da trena: lehen ikatza errez mugitzen zen makina elektrizitateak mugitzen du gaur egun. Baina oraindik ere abentura ederra da trenez bidaiatzea. Abiatzera goaz! Sentitzen al duzu tximeletarik sabelean? Elektrizitateak makinari tira geltokian bankuak trenari begira itxi ditu ateak, abian jarri da eraman gaitzala guk nahi dugun tokira!
BEĂ‘ATEK ORDULARIARI ZUZENDU DIO BISTA... 10
MAIDER, NOLAKO MALABARISTA!
UXUEK TXARTELARI PIKA ETA KLISKA!
AITOR, ESKAILERA EZ DA PATINATZEKO PISTA!
GIDA GAITZAZU, ANE MAKINISTA! 11
HAURRENTZAKO YOGA UMILTASUNA: IBAIAREN JARRERA Jarrera honekin gorputza eta burua erlaxatu eta emozio ezkorrak kanporatuko dituzu.
1
12
Jarri eserita, belaunak tolestuta elkarren ondoan inguratu bular aldera, bizkarra zuzen mantenduz.
2
Hartu arnasa sakon eta, arnasa botatzen duzun bitartean, burua eta bizkarra makurtzen eta luzatzen joango zara, bi hankak erabat luzatuta geratu arte.
4
Poliki-poliki arnasa hartuz eta hankak luzatuta utziz, igo gorputza.
Jarrera hau 3 aldiz errepika zenezake.
Testua: Yoke Yoga Klasiko Elkartea. Marrazkiak: Paula EstĂŠvez.
3
Luzatu besoak eta eskuetako hatzekin oinetako behatzak ukitu, burua jaisten joan poliki-poliki belaunetarantz. Saiatu bularra izterretara eramaten. Jarrera hau mantentzen duzun bitartean, saihetsa mugituz hartu arnasa.
13
Testua: Xirula Mirula. Marrazkiak: Joseba Ponce
o y
HAUR S KANTAK
14
15
16
Testua eta Marrazkiak: Ainara Azpiazu.
17
Esku-lanak Mendian arkuak egiten
g
Arkua eta geziak
le honetan guraso askok txikitan egin zuten eskulan bat proposatu nahi dizuegu. Mendira, basora edo parkera joan eta arku eta geziak egitea. Honako honetan heldu baten laguntza beharko duzue labana erabiltzeko. Aitzakia polita izan daiteke basora joateko. ERABILITAKO MATERIALA: Makila bat soka, labana.
1
2
Aurkitu parke edo basoan makila aproposak. Lurrean daudenak balio diezaguke.
Makila moztu behar dugun neurrian, arku bilakatzeko. Heldu baten laguntza eskatu.
3
4
Soka jartzeko prestatu eta arku forma eman, gero soka tenkatu. 18 18
Arkua apaindu dezakegu. Gero geziak egin eta hasi jolasten!
Egilea: Txatxilipurdi. Argazkietan: Mali Juaristi, Haitz Juaristi
A
u t r o S ozatu!
Irakurzaletasuna haurtzaroan jaiotzen den ohitura da. Haurrak garela hasten gara irakurketan plazerra topatzen eta horrek eskaintzen dizkigun abenturetan murgiltzen. Baina, guztia bezala, irakurketaz gozatzea ere ikasi egiten den zerbait da. Horregatik, ezinbestekoa da helduok, haurrik txikienei ere, intereseko irakurgaiak eskaini eta irakurri diezazkiegun; eta horretarako jaio zen iRRiA aldizkaria. iRRiA aldizkaria balio aurrerakoiak sustatzeko tresna da. Euskal gizartearen egungo errealitatetik abiatuta, haurrei eredu berriak eskaintzea da gure helburua. Horregatik, hausnarketa prozesu baten emaitza diren eduki propioak islatzen ditugu hilero. Gainera, euskaratik eta euskaraz ekoizten den aldizkari bakarra da hau, haurrei aisialdian euskaraz gozatzen lagunduko diena.
ABENTURAK BIZITZEKO PREST? GOZATU IRRIA!
19
MARIGORRINGO Matxingorringoa, amona mantangorri, amona gonagorri edo katalingorri ere, besteak beste, kakalardo txiki bat da, 1 mm eta 10 mm bitartekoa. Gorria edo horia izan daiteke, zazpi orban beltz txikirekin. Munduan 5.000 mota baino gehiago daude. ZER JATEN DU? Nekazaritzarako kaltegarri diren zomorroz elikatzen da: landare-zorriak, akaroak‌ Hori dela eta, nekazal izurriteak kontrolpean izateko erabiltzen da, bakoitzak 1.000 zomorro jan baititzake uda bakar batean.
NON BIZI DA? Euskal Herriko toki askotan eguraldiaren berri dakarren mezularia dela uste da.
20
Zelai, lorategi edo baratzeetako landareetan bizi da. Egunez ehizan egiten du eta gaua ezkutuan ematen du. Animalia bakartia da, baina neguan talde handietan elkartzen da hibernatzeko, zuhaitz azalen babesean, adibidez.
Euskal Herriko animaliak Asko jota, hiru urte bakarrik bizi da!
HARRAPAKARIAK Bere kolore biziak harrapariei gustu txarrekoak edo pozoitsuak direla adierazten die. Usai txarreko sustantzia bat ere botatzen dute etsaiak uxatzeko. Batez ere igelek, liztorrek, armiarmek eta burruntziek jaten dute.
NOLA UGALTZEN DA? Landareen hosto edo zurtoinetan, multzokatuta, 400 arrautza jar ditzake. Astebete pasatakoan harrak jaiotzen dira. Aste batzuetara harra pupan babesten da eta ondoren marigorringo heldua irteten da hortik.
Testua: OĂąatiko Natur Eskola. Diseinua: Olatz Goikouria.
Kolore deigarriak dituen gainalde gogorrak babesten ditu azpian dauden bi hegotxoak eta gorputza.
21
Testua: Txakur Gorria. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
22
23
24
25
Testua: Miren Agur Meabe. Marrazkiak: Eider Eibar.
TXOKO TXIKI KUTtUNA
26
GARRAIOBIDEAK
BIDEGORRIKO DESIOA
Bidegorrian aurrera pedalei eragiten, beti desio bera zait bururatzen.
Ai, ura bihurtuko balitz gasolina, munduak irauteko garbi eta fina!
*BAIETZ IGARRI! Hego handiak ditu eta ez da txoria. Hizketan egiten du kantu orrolaria.
Erantzuna: hegazkina
Zer dela eta zer dela? Ibilgailuek ez kutsatzea.
* AHO-KORAPILOA: ARDIAREN ARTOA
Ardiak arto erdia jan, trenaren triki-traka artean.
27
Marikalanbre ZARATARIK ETA KERIK GABE
Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.
G
aur Amona Txinpartaren lagun bati bisita egitera doaz Marikalanbre eta Fatima. Amonak auzokoari eskatu behar izan dio autoa. Izan ere, amonak ez du autorik, eta lagunaren herrira ez dago ez autobusik ez trenik. Bizikletaz joateko, berriz, urrutiegi dago. Horregatik doaz autoz, amonari asko gustatzen ez bazaio ere.
28
Abiatu orduko konturatu dira autoa berezia dela: ez du zaratarik ateratzen, eta ez du kerik botatzen! Amonak azaldu die zergatia: elektrikoa da. —Elektrikoa? Orduan, entxufatu egiten da? —galdetu dio Marikalanbrek. —Bai, entxufatu eta kargatu egiten da, mugikorrak bezala. Eta, ibili ondoren, berriro kargatu behar da. —Ze modernoa! —esan du Fatimak
29
—Ez pentsa: asmatu ziren lehen autoak elektrikoak ziren —argitu dio amonak—. Hala ere, ez dago gure oinak baino ibilgailu isil eta garbiagorik. Ez ahaztu hori! —Eta korri eta salto egiteko, eta bizikletaz, patinetez eta patinez ibiltzeko ere balio digute —esan du Fatimak —Gora gure oinak, garbiak, isilak eta mundialak! —bota du Marikalanbrek. Barrez lehertzen iritsi dira lagunaren herrira.
30
Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.
31
32
33
Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena.
BIDEGORRI ARRISKUTSUA Marimatraken auzoan bidegorria egin berri dute. Bidegorriak bizikletaz ibiltzeko bideak dira, errepidean kotxeekin batera joan behar ez izateko. —Bazen garaia! —esan du amak. Askotan, errepidean zauritutako txirrindulariak artatu behar izan ditu anbulantziarekin. —Eta gorria da? Zein polita! Goazen! —erregutu dute Noak eta Leak, begi dirdiratsuez. Ama eta amonarekin abiatu dira, bakoitza bere bizikletan. Hau desengainua bidegorrira iritsi direnean! Ez da gorria. Espaloi gainean margotutako marra zuri batzuk dira, besterik ez. —Ez atera marretatik —aholkatu die amak. Izan ere, oinezkoek ere espaloia erabiltzen dute, baina marretatik kanpoko aldea. Leak kontuan hartu du amaren agindua. Bizikletan ondo ibiltzen dakiela erakutsi nahi dio.
34
Adi-adi jarraitzen du marrek markatutako bidea, gero eta abiadura handiagoz. —Begira, ama! Amona! —oihu egiten die, harro. Noak, bere aldetik, ez du atzean gelditu nahi. Ipurdia altxatu eta indartsu eragin die pedalei. Baina nork jarri du kale-argi bat bidegorriaren erdian? Leak ez du ikusi ere egin. Jo eta muturrez aurrera erori da. Noak ez du frenatzeko astirik izan... Learekin talka egin eta haren gainean jausi da. Amak bai, eskerrak. Bizikletatik jaitsi eta korrika joan da alabengana. —Marretatik ez ateratzeko esan duzu, ama! —kexatu da Lea, negar artean. —Bai, badakit, maitea, baina... —gozo-gozo ari zaio ama, besoetan kulunkatzen duen bitartean. Baina irribarrea ezin izan du disimulatu. —Ama, barrez ari zara! —gehiago haserretu da Lea. —Eta amona! —gehitu du Noak. Orduan, amonak, barreari kostata eutsiz, zera esan dio amari: —Araurik inportanteena ez diezu azaldu: aurrera begiratu behar dutela! Eta barrez lehertu dira biak, bi marimatraka amorratuen aurrean.
35
36 Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi.
37
38
39
EGIN HARPIDETZA! ETA JASO ELKAR DENDETAN ERABILTZEKO 10€-KO BONOA!
www.irrienlagunak.eus
Baliatu gure eskaintza berezia eta jaso urtean iRRiAren 10 ale etxean!!
URTEAN
49€
HARPIDETZA EGITEKO AUKERAK: Telefonoz: 902 820 806 zenbakira deituz E-posta: harpidetza@irrienlagunak.eus helbidera idatziz. www.irrienlagunak.eus/harpidetza-n izena emanaz.