iRRiA 14 - Koloretako ametsak

Page 1

2012ko apirila 14 zenbakia - 5,75 â‚Ź


Koloretako ametsak www.irrienlagunak.com

FAMILIA ETA HAURREI ZUZENDUTAKO TAILERRAK ELKAR ARETOETAN FAMILIA TAILERRAK Hilero Irrien Lagunak Klubeko pertsonaiak izango dira elkar aretoetan, hiriburu guztietan. MARIKALANBRE, AMONA TXINPARTA, LARGABISTA, TIRITATXO eta MARTINBERTSOren tailerrak familian gozatzeko. Esaiozu amari, aitari, izebari, aitonari laguntzeko, sorpresa ugari izango dira denontzat. Eta Irria aldizkariko harpidedun bazara, ez ahaztu zure txartela! www.irrienlagunak.com

Au rkibidea 4. Largabista era mari motots Azal gogorra! Testua: Harkaitz Cano Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

8. LANDABISTA: Sekuoia gorria Testua: Jakoba Errekondo Marrazkiak: Julen Tokero

9. FILOSOFO TXIKIAK. Ametsak egia ote? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid © BAYARD PRESSE

14. Pirritx, porrotx eta marimotots Sator itsuak argia amets Testua: Mitxel Murua Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

20. ELKARTASUNAREN KOLOREAK Manu Muniategiandikoetxea: artea, mundua ikusteko eta erakusteko

21 19 MAIATZA 16 EKAINA APIRILA

Larunbata, areto guztietan

Larunbata, areto guztietan

Larunbata, areto guztietan

aretoak Baiona

Arsenal Plaza, 11.00h

Bilbo

Ldo. Poza 14, 12.00h

ZATOZ familian ondo pasatzera!

Testua: Gari Berasaluze

22. POSTERRA. Patakon Pirata

Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

24. PUPU ETA LORE. Mundu biribila Testua: Uxue Alberdi Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

26. MARTIN BERTSO. Ametsetako lukainka

Donostia

Testua: Pako Aristi Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

Iruñea

30. MARIKALANBRE Marikalanbrek dinosauroa ezagutu zuenekoa

Fermin Calbeton 21, 12.00h Larrona, z/g eta Comedias 14, 12.00h

Gasteiz

San Prudencio, 12.00h

Esna gaudenean ere amets egiten dugu, koloretako mundu alaiarekin. Amets egiten dugu, baina esna gaude. Bizirik. Kantari. Irriarekin batera eguzkia zabaltzen. Loak hartzen gaituenean ere ametsen artean zeharkatzen ditugu itsasoak, ametsetan ibiltzen gara abenturarik arraroenetan barrena, edo ametsetan biltzen edo banatzen ditugu loreak eta musuak. Gero, esnatzen garenean, une batez, kosta egiten zaigu ametsen eta errealitatearen arteko muga bereiztea. Denborarekin, ohitu egiten gara. Badakigu zer diren amesgaiztoak, eta amets ederrak... baina haurtzaroan, batzuetan, kosta egiten da ametsak ulertzea, batez ere lehen urteetan, haurrek ametsak zer diren eta amets egitea zer den ikasten duten arte. Edonor sorgintzeko moduko gai honi heldu diogu zenbaki honetan: ametsak. Haurrekin batera, ametsak zer diren irakurri eta aztertu ahal izango duzue orrialdeotan barrena. Zenbait ataletan, berriz, ohiko kontuak aurkituko dituzue eta, hilabete honetan, lehen aldiz, baita atal berria ere: ‘Landabista’, Jakoba Errekondo paisajistaren eskutik. Bertan, loreen eta zuhaitzen berezitasunak ezagutuko ditugu aurrerantzean, hauek ere, ametsek bezala, edonor sorgintzeko moduko kontuak baitituzte, guk ikusteko eta ezagutzeko zain.

Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

34. ANE PIRATA ETA PATAKON. Samarkandako altxorra Testua: Pako Aristi Marrazkiak: Iosu Mitxelena

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 14 zenbakia · 2012ko apirila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Gari Berasaluze Maketatzailea: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Pako Aristi, Amets Arzallus, Harkaitz Cano, Jakoba Errekondo, Mitxel Murua, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Mari Morcillo, Iosu Mitxelena) eta Txatxilipurdi elkartea.Babeslea:

Gipuzkoako Foru Aldundia

38. LAGUN. Txakurrak debekaturik daude

2www.elkar/aretoa

Testua: Amets Arzallus Marrazkiak: Eider Eibar

3


HAU BAI ZUHAITZ GALANTA!

Duen egur gorria oso preziatua da. oso arbola gutxi gelditzen denez munduan, enbor osoan zehar ateratzen zaizkion korapiloetatik mozten dira egur zatiak altzari garestiak egiteko…

EZ USTE, PAGO HAU TXIKIA DA OSO SEKUOIA BATEN ONDOAN!

SEKUOIA? SEKULA ENTZUN HALAKORIK... ZER DA SEKUOIA? MUNDUKO ZUHAITZ ESPEZIERIK ALTUENA DA… EHUN METROTIK GORA IZAN DITZAKE, PENTSA! HAIN DIRA HANDIAK SEKUOIAK, ENBORRAREN ERDIAN AUTOENTZAKO PASABIDEA IREKI IZAN ZAIELA INOIZ!

GUK, INDIARROK, EZ GENUEN SEKULA SEKUOIARIK MOZTEN! ARBOLA SAKRATUA DA GURETZAT… ERORITAKOTIK BAKARRIK HARTZEN GENUEN!

Sekuoia urte luzez bizitzeko gai da, gainera… bi mila edo hiru mila urtez! 4

5


ZERRIA DA JENDEA GERO! A ZER AZAL GOGORRA DAUKAN ZENBAITEK!

Ekaitza dagoenean erakarri egiten ditu tximistak… baina bera erre beharrean, txinparta beheraino garraiatzen du azalak…

6

SEKUOIAK ADINAKO AZALA! 3O ZENTIMETROKOA DAUKA HARK INTSEKTU ETA SUTEETATIK BABESTEKO!

…beheko basoa erretzen da, ez sekuoia bera… su horrek, gainera, fruitu-kozkorrak irekiko ditu eta haziak askatu suak garbitutako saila bere ondorengoak okupatuz…

SEKUOIA EZ DA SEKULA ERRETZEN, ALA?

BAI ZUHAITZ AZKARRA SEKUOIA! TXIMISTEK JAKINGO BALUTE…

TXIMISTEK, TAMALEZ, EZ DUTE HAIEK AUKERATZEN NOREN GAINERA ERORI, MARI MOTOTS…

7


Elkarrekin pentsatzeko koadrila!

Filosofo txikiak

MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

AMETSAK, EGIA OTE ?

BART GAUEAN OSO ONGI PASATU DUT: LAINOAK UKITU DITUT!

8

EZ BA, MIXINA EZ DA GEZURTIA; AMETS EGINGO ZUEN!

TIRA, TIRA! ZUK EDOZER GAUZA, MIXINA! GEZURTI BAT ZARA!

LAINOAK EZIN DIRA UKITU!

9


Filosofo txikiak

BAI, AMETSETAN LAINOAK UKITU DITUT, BENETAN, LEUNLEUNAK ZIREN…

BAINA ESNATZEN GARENEAN IKUSTEN DUGU EZ DELA EGIA!

AMETSAK EGIA OTE DIRA…

GUSTUKO DUGUNA, EGIN DEZAKEGUNA, HORIXE NAHI IZATEN DUGU AMETSETAN: HEGAN EGIN DEZAKEGU, MENDIAK ESKALATU…

BALITEKE, ORDUANTXE, AMETS EGITEN ARI GARELA ESNATZEA!

USTE DUZU BENETAN AMETSAK AUKERATU DITZAKEGULA?

BAINA BATZUETAN MUNSTROEK ERASOTZEN DIGUTE…

ETA HORI EZ DUGU NAHI!

3 1

GAUR GOIZEAN, TRISTE NENGOEN, TU EZ NUELAKO ESNA EN IT EG S ET AM . NAHI HI JARRAITU NA URA NUEN, HAIN GUST N… OE NG NE

NI, SORGINEKIN AMESGAIZTOREN BAT IZATEN DUDANEAN, POZPOZIK ESNATZEN NAIZ!

BA NIRI IZUGARRI GUSTATZEN ZAIT SORGINEKIN AMESTEA!

MAIZ, NAHI DUGUN HORREKIN AMESTEN DUGU.

BAINA EZ AL DITUGU BA GUZTIOK AMETS ETA AMESGAIZTO BERDINAK IZATEN?

NONDIK DATOZ GURE AMETS ETA AMESGAIZTOAK?

2 4

10

ETA AMESGAIZTOAK, BERRIZ, BELDURRA EMATEN DIGUTEN GAUZEKIN IZATEN DITUGU!

DENA DELA, AMETSEK ETA AMESGAIZTOEK ZERBAIT ESATEN DUTE GURI BURUZ!

atu Pas ldea! ia orr


Filosofo txikiak

ERREALITATEA BAINO HOBEA ALA

12

bi IRUDI HANDI LAGUNEN ARTEAN PENTSATZEKO ETA EZTABAIDATZEKO

OKERRAGOA OTE DA AMETSA?

13


14

15


16

17


18

19


q

espezializatu. Abizena baino askoz luzeagoa da jaso dituen sarien eta beken zerrenda.

M

unduko hainbat lekutan izan dira ikusgai bere lanak, erakusketetan: Bartzelona, Santiago, Madril, Miami, Turin, Chicago, Londres, Amberes...

H

j

amaika urte daramatza Artea Ikasbide programaren baitan eskolaz eskola, haurrekin lanean, 1998az geroztik. 10 urteko artelaguna 7izanetahaurren da, besteak beste,

Mendaro, Oiartzun, Bergara, Altza, Herrera, Lasarte edo Zestoan.

gaituena modu berezi batean irakurtzen laguntzen duena.

H

aur literaturari buruzko ‘Ipupomamua’ telebista saioan ere parte hartu zuen sasoi batean, liburuen ilustrazioei buruz solasean.

aurrak moldatu gabeko artistak direlakoan dago, H eta bakoitzari bere baitan

duena ateratzen ahalegintzen da, molderik gabe: “artea pentsatzeko modu irekia da”.

j

Artea Ikasbide programak Lehen Hezkuntzako hainbat arlo eta ikasgai artearen bidez lantzeko aukera ematen die haurrei. Programa honen baitan, Manu Muniategiandikoetxeak eta beste zenbait artistek tailerrak garatzen dituzte eskola publikoetan, museoetako hezitzaileekin eta irakasleekin elkarlanean.

20

j

rte Ederretan lizentziatu zen, eta A Pinturan eta Eskulturan

rtea pentsatzeko modu bat da A Manurentzat. Inguratzen

kj

k

r

B

ergaran jaio zen 1966an. Bi alaba ditu: Jone eta Lide. Margolaria ez ezik, euskal artista garaikide nabarmenenetakoa da.

Elkartasunaren

koloreak

Manu Muniategiandikoetxea

j b j

Artea, mundua ikusteko eta erakusteko

21


22

23


24

25


Gaur ezustekoa izan dute Pupuk eta Lorek: Tiritatxo bisitan etorri zaie. Martinber eta Lagun ere ere poz-pozik jarri dira.

Hau eguraldi petrala! Goibel jartzen nau!

Nik zirujau ospetsua izan nahi nuen, eta mediku soil bat naiz! Ametsa ez nuen bete!

Goibelaldiaren ukendua, ametsen mundua!

Amets batzuk betetzen dira, besteak ez!

AMETSETAKO LUKAINKA

-Begira –esan du Tiritatxok-, Pupu eta Lore kalera joateko irrikitan! Goazen buelta bat ematera! -Goazen! Haizeak eraman ohi ditu tristurak! -Martinberrek.

Nire ametsa goxoki bat!

26

Nik bi amets ditut: bi goxoki! Nire ametsa, horra: lukainka muturra!

27


Begira!

Ezagutzen dituzue?

Sarrerak aterako ditut!

Sartuko gara emanaldia ikustera?

Ongi etorri txiki eta handiok!

Lukainkak ametsetan baino hobe laranjak eskuetan!

Baiii!

Goazen pailazoak agurtzera!

Antzokia beteta dago, denak zuen zain! Animo!

Sorpresa!

Begira: Tiritatxo, Pupu eta Lore!

Grrr! Hau gosea!

Hau poza!

Arratsaldeon maiteok!

28

29


Marikalanbre

Hala, ohi baino gehixeago kostatu zitzaion loak hartzea. Azkenean, ordea, begiak itxi zituen, eta, orduan, dinosauro bat ikusi zuen parez pare. Ez zen batere beldurtu, ez baitzen beldurgarria, inondik inora ere. Gainera, sagar bat jaten ari zen, eta Marikalanbre oso sagarzalea da. Bestelakoan, liburuetan agertzen diren haietako batzuen antza zuen: buru txikia zuen, isats luze eta lodia, gorputz sendoa eta lau hanka: atzekoen gainean zutik zegoen, eta aurreko hankekin hozkaka jaten ari zen sagarrari eusten zion.

MARIKALANBREK DINOSAUROA EZAGUTU ZUENEKOA

G

au hartan, goiza iristeko irrikatan oheratu zen Marikalanbre. Arratsaldean, irakasleak esan zien hurrengo egunean dinosauroez eta haiek hil zituen meteoritoaz hitz egingo zutela. Marikalanbrek ezaguna zuen historia: amona Txinpartaren lagun geologo batek kontatu zien, Zumaia eta Deba arteko labarretara joan ziren batean. Are gehiago, meteorito hark arroketan utzitako arrastoa ere erakutsi zien. Zirraragarria izan zen!

30

Marikalanbrek adorea bildu, eta galdetzera ausartu zen: - Kaixo! Ni Marikalanbre naiz. Eta zu? 31


-Kaixo, kaixo! Ni Dinosauroa naiz. Ez nauzu ezagutzen? Oso ospetsua naiz, ez dago ni bezalakorik.

Marikalanbre txundituta zegoen Dinosauroaren istorioarekin. Galderak egiteko makina martxan jarri zitzaion:

-Hain juxtu, nik uste nuen, meteorito erraldoi hura erori zenetik, ez zela zure moduko inor geratzen Lurrean...

-Orduan, bazeuden animalia gehiago, ez ziren denak hil? -Ez, oraingo untxien, zakurren eta elefanteen urrutiko arbasoek bizirik iraun zuten –erantzun zion Dinosauroak–. Zure urruti-urrutiko arbasoak ere baziren!

-Bai, arrazoia duzu: meteoritoak nire senide eta inguruko guztiak hil zituen. Guztiak, ni izan ezik. Meteoritoak Lurraren aurka jo zuenean, ni arrautzaren barruan nengoen, artean jaio gabe. Eta, dirudienez, oskolak babestu ninduen. Arrautzatik irten nintzenean, han zeuden kakalardo batzuek esan zidaten zer gertatu zen, eta beste animalia batzuen laguntzarekin hazi nintzen-kontatu zion Dinosauroak. 32

-Zer, nire arbasoak? Ummmm... Eta ideia horri bueltaka, loak hartu zuen Marikalanbre. Esnatu zenean, dinosauroa ez zegoen han.

33


SAMARKANDAKO ALTXORRA

-Euskaldunak zarete? –mutikoa harrituta dago– -Bai –erantzun dio Anek–, euskal piratak! -Ni bezala orduan!

Oporretan zaude?

Ez… bai… beno, apur bat!

Piratek astebete daramate Kuban, bertakoek egindako harrera beroak liluratuta. Baina piratak ez daude ohituta denbora asko lehorrean igarotzen, eta itsasoaren deia sentitzen hasiak dira dagoeneko. Herrialde guztietan Toki onak badira Baina bihotzak dio Zoaz Euskal Herrira!

Begira! Euskaldun bat Kuban! Edo euskara ikasi duen kubatar bat!

Laster jakingo dugu! Aizu! Zatoz gurekin afaltzera!

Zein kantu ederra, neuk idatzi banu bezala!

Ni ez nauzu engainatuko: zu ihesi zabiltza!

Barkatu! Urduri nabil aspaldian!

Erotu al zara? Gure gonbidatua da! Patakon, lasai egon!

-Ihesi etorri nintzen, baina ezin dut gehiago esan. -Arrazoi duzu –aitortu dio Patakonek–, denok dauzkagu gure sekretuak. -Urteak joan dira, baina ez ditut ahaztu gure hizkuntza eta gure kantuak…

Gitarra jotzeaz aparte zer egiten duzu hemen?

Denetik apur bat. Ipuinak ere kontatzen ditut Ze ondo! Kontatu ipuin bat orduan!

Sua piztu dute itsasertzean, eta afaltzen ari dira bake ederrean. Patakon triste antzera dago. Nonbaitetik Iparragirreren kantu zahar bat entzun da gauaren erdian, eta horrek bihotza urratu dio pirata zaharrari.

34

35


Erretiratzeko gogoa daukat, kulunkaulki batean eseri eta tximiniaren ondoan egon!

Piratak hunkituta geratu dira ipuinarekin. Patakon pentsakor dago: -Beraz, altxorrik ederrena geure etxean dago! -Edo geure herrian! –zehaztu du Anek. -Edo geure baitan! –borobildu du mutikoak. -Eta zertarako ematen dugu hainbeste buelta? –egin du Patakonek gogoeta. -Auskalo! Bihar bertan itsasoratuko gara: Euskal Herrira goaz!

Aspaldi batean arotz bat bizi zen Samarkandako hirian. Txiroa, ume askoren aita, egunak lan eta lan ematen zituen. Behin amets egin zuen: Bagdadeko hirian, etxe bateko lorategian altxor bat zegoela. Ez zen etxe hartan inor bizi, eta egunsentian hara abiatu zen arotza.

Bihar arte, beraz, ondo lo egin!

Logale, lo egitea debalde!

Gauean iritsi zen Bagdadera, eta ostatu guztiak itxita aurkitu zituen. Nekeak eraginda zubi baten azpian hartu zuen loak. Guardia batek esnatu zuen, oihuka, eta eskaletzat hartuta, atxilotu eta kalabozora sartu zuen. Bidaia berri bati ekitera doaz piratak. Agian azken bidaia. Patakon jubilatzen bada ez jakin zer egingo duten besteek. Ontzia prest dute, gorputzak tinko eta bihotzak alai. Bidaia luzea izango da, arriskutsua, baina altxor bat dute amets: berriro Euskal Herria ikustea. Zatoz gurekin!

Goizaldera salda beroa eman zioten arotzari, eta giroak samurtuta arotzak ametsa kontatu zion guardiari. Honek irribarre egin zuen: -Nik ere altxor bat ikusi dut ametsetan, Samarkandako hirian, aroztegi baten azpian. Baina ez naiz inozoa, eta ez naiz hara abiatu! Arotza konturatu zen guardiak ametsetan ikusitako etxea berea zela, eta isilik geratu zen. 36

Oraingoz ezin dut, baina laster itzuliko naiz!

Eguna argitzean guardiak aske utzi zuen arotza: -Libre zara. Segi. Etxekoak zain izanen dituzu! Hala egin zuen. Gauean iritsi zen, eta emaztea lasaitu eta umeak musukatu ondoren, aroztegiko zorua altxatzen hasi zen. Han agertu zen altxorrik ederrena, etxean bertan.

Euskal Herrian besarkatuko dugu elkar!

JARRAITUKO DU...

37



40

41


42

43


IRRIA aldizkaria:

48 orrialde, eta hamaika abantaila harpidedunentzat ! IRRIA aldizkariaren harpidetza egiten duten lagunak, zuzenean, Irrien Lagunak Klubeko kide bihurtzen dira, eta harpidedun txartela iristen zaie etxera. Txartel horrekin, hainbat abantaila dituzte aurrerantzean:

- Aldizkaria zuzenean etxeko postontzira heltzen da. - Harpidetza egitea, hilero kioskoan erostea baino %20 merkeagoa da. - 5 euroko beherapena Zeraingo aterpetxean. - ’Irrikitan’ katalogoko eskaintza guztietan abantailak, batez ere sarrerak erosterakoan: 2x1. - irrienlagunak.com webguneko dendan deskontuak. - Elkar denda guztietan, deskontuak haurrentzako produktuetan. - irrienlagunak.com webguneko zozketetan parte hartzeko eta sariak irabazteko aukera. HARPIDETZA EGITEKO: * deitu 902-820 806 telefonora. * idatzi harpidetza@irrienlagunak.com helbidera, izen-abizenak eta telefonoa zehaztuz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.