iRRiA 23 - Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

Page 1

1

2013ko martxoa 23 zenbakia - 5,75 €


2


HIL DIRA NEGARRAK, JAIO DIRA IRRIAK!

Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Ez da hilko maitasuna Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Jaio eta hil, mundua hala dabil Testua: Mitxel Murua / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. MARTIN BERTSO. Mundua bueltaka Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

13. LARGABISTA. Amona muxugorri gorria. Testua: Txiliku / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

16. FILOSOFO TXIKIAK. Zenbat irauten du heriotzak? Testua: Sophie Furlaud. / Marrazkiak: Dorothée de Monfreid

Sarritan entzuten ditugu nahigabeko heriotzen inguruko komentarioak, eta gure txikiek ere entzuten dituzte. Gorrak, itsuak eta ezinduak balira bezala jokatzen dugu, ordea, beraien aurrean. Heriotza bizitzaren zati bat da eta heziketak izugarrizko garrantzia du heriotza bizitzaren zati bezala integra dadin. Badakigu ziurtasun osoz hil egingo garela eta guk maite ditugunak ere hilko direla. Gainera, betidanik jakin dugu hori. Orduan, zergatik ezkutatzen dugu heriotza? Agian horrelako krisi latzen aurrean bitartekoak sortzeko aukera galtzen ari gara. 3 urtetik aurrera haurra joko sinbolikoa erabiltzen hasten da eta horren bitartez heriotzaren itxura ere egiten du. Joko bat gehiago bezala hartzen du, eta noski, oraindik ez daki egoera itzulezina dela. Hau da, hildakoak behin eta berriz berpiztu ditzakete joko sinbolikoan. Magia erabiltzen dute eta horrekin galerari aurre egiteko errekurtsoak sortzen dituzte. Haurtzaroan helduaroan ez bezalako komunikazio kodeak erabiltzen dira ideiak adierazteko, abstrakzio gaitasuna artean garatu gabe egoten baita. Haurren ikasketaren oinarria behaketa eta imitazioa dira, eta gure beldurrak beraiengan proiektatzen baditugu, baliabide propioak sortzeko aukera kentzen diegu.

© BAYARD PRESSE

20. POSTERRA. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

23. MARIKALANBRE. Errekan bizi-bizi Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

26. ZENBATAK. Bizi-bizi Testua: Edorta Barruetabeña Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

28. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

30. OSASUNA GURE ONDASUNA. Segurtasuna etxean Testua: Nerea Lertxundi eta Aitana Lertxundi / Marrazkiak: Julen Tokero

32. DOZENAN HAMAIRU. Haran miresgarria (Istorio hegoamerikarra) Testua: Patxi Zubizarreta (Alfonso Domingo-ren La serpiente líquida liburuko istorio baten moldaketa / Marrazkiak: Aitziber Alonso

34. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. Banaiz Bagara

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 23 zenbakia · 2013ko martxoa Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Txiliku, Mitxel Murua, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Nerea Lertxundi, Aitana Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Mari Morcillo, Iosu Mitxelena, Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

Testua: Amagoia Mujika / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

38. LAGUN. Lagun txakurrak zazpi bizitza Testua: Amets Arzallus / Marrazkiak: Eider Eibar

3


4


5


6


7


8


9


Negua bukatzear dela, Amona Margari hil zaio Mari Mototsi, eta lainoek bezala egiten du negar.

MUNDUA BUELTAKA

10


11


12


13


14


15


Elkarrekin pentsatzeko koadrila! FILOSOFO

TXIKIAK

MIXINA

PERU

XERRI

HERIOTZAK ZENBAT IRAUTEN DU? HARA, BEGIRA TXIMELETA HAU!

ETA HORKO HORI?

BEGIRA! NIRE TXIMELETA DA! LO DAGO, HOSTO BATEN GAINEAN!

IXOOO…

1

ZERGATIK EZ OTE DA MUGITZEN? UI, UI… NIRE TXIMELETATXO, ESNA ZAITEZ!

BAINA HILIK DAGO TXIMELETATXOA…

A BAI? HILIK DAGO?

2 16

MOKOFIN


BAINA… ZENBAT DENBORAN EGONGO DA HILDA ORDUAN?

NIRE TXIKI, EZ DUZU ULERTU: HILTZEN GARENEAN, BIZI IZATEARI UZTEN DIOGU.

OOO, TRISTEA DA, EZ DUT GEHIAGO IKUSIKO NIRE TXIMELETATXOA HEGAN… AHAZTUKO DUZU ZURE TXIMELETA…

BEGIRA, BESTE ASKO DAUDE, ETA OSO POLITAK DIRA!

4

3

A EZ, EZ DUT AHAZTU NAHI NIRE TXIMELETA MAITEA!

5

IDEIA BAT DAUKAT! MARRAZTU EGINGO DUGU!

atu ! Pas ialdea r or


HORIZ, URREA BEZALA!

ETA HEGO HANDIAK, OSO GOIAN EGITEN BAITZUEN HEGAN!

ETA LORE BAT, OSO GUSTUKO BAITZUEN LOREZ LORE IBILTZEA! HORRELA, EZ ZAITUT AHAZTUKO, NIRE TXIMELETATXO!

6

HILDA DAGOEN NORBAITENGAN PENTSATZEN DUGUNEAN, TRISTATU EGITEN GARA?

…POZTU EGITEN GARA?

Eta zuk, irakurle filosofo txiki horrek, zer uste duzu? 18


irria egiteko

beste bi ikuskizun

H

erriz herri poza eta alaitasuna, umorea eta kolorea zabaltzea da Irrien Lagunen asmoa. Pupu eta Lore jaio zirenean jaioberriak eta Euskal herriko beste haur guztiak hazi eta hezten laguntzeko erabaki sendoa hartu genuen. Balio hezitzaileak gogoan izanik, haurrak entretenitzea ere izan da gure asmoa, hasieratik. Hala, hainbat ikuskizun sortu ditugu: Kantu eta Dantza, Kultura plazara, Eguzkiaren bidaia eta Leihotik mundura, adibidez.

Aurten, beste bi ikuskizun prestatu ditugu, herriz herri eskaintzeko: Laguntasunaren sekretuak eta Mundutik plazara, plazatik mundura. Lehen ikuskizuneko istorioa parke batean gertatzen da. Pirritxek egin beharrak zituela eta, Tiritatxorekin utzi ditu Pupu eta Lore. Erizainak larrialdiko dei bat jaso du, eta joan egin behar izan du, bat-batean. Hala, Martinbertso, Ane pirata, Largabista eta Marikalanbreren zaintzapean geratu dira bi txikiak. Arratsaldea lasai zihoan, Purrusta anderea agertu den arte. Bigarren ikuskizunean, berriz, Euskal Herritik mundura eta mundutik Euskal Herrirako joan etorrian ibiliko dira gure pertsonaiak, pozik eta alai.

PURRUSTA ANDEREA Irrien Lagunak Klubera pertsonai berri bat iritsii zaigu, Purrusta anderea. Bere izenak adierazten n duen moduan, gure lagun berria nahiko petrala da, zerbait gustuko ez duenean, purrustaka ibiltzen den horietakoa. Emakume heldua da Purrusta, elegantea eta diruzale amorratua. Bestalde, saltzaile ona eree bada, o eta jendea konbentzitzeko gaitasun handia du.

19


20


21


PORROTXEN APLIKAZIOA, LASTER ZUEN ESKURA !

n bukaera Martxoare fono aldean tele rako eta mugikorre statzen ari ako pre tabletetar en aplikazio x t o r r o P era garen atzeko auk r u k s e t a b xume ue. izango duz ko presak, Eus o IKASPLAY en a Gipuzkoak t e n e r a z it az Jaurlar en laguntz r ia d n u ld A S eta Foru likazioak, iO ko p a o k a t u t ara gara a eragileet m e t is s id o -n r And oogle Play G a t e , u d o balioko n aurkituk e r o t S p p A eta . duzue, doan 22

Eduki aldetik, haur txikienei zuzendutako aplikazioa izango da eta, haurrek, Porrotxen eskutik koloreak lantzeko aukera izango dute. Honekin batera, Porrotxen bibotearen abestia entzuteko edota gure pailazo ezagunari kili-kiliak egiteko aukera ere izango dute. Zabaldu nahi dugun bide hau zuen gustukoa izanez gero, egon ziur berriak etorriko direla!


Marikalanbre ERREKAN BIZI-BIZI

E

txera sartu denean, Marikalanbrek tripaz gora flotatzen aurkitu du Gorritxo, bere arrain gorria. “Lo-kuluxka bat egiten egongo da”, pentsatu du Marikalanbrek, eta kax-kax jo du arrainontzian. –Esnatu, Gorritxo! Loti eder!! –egin dio oihu–. Alferrik, baina. Arrainak lehen bezala jarraitu du, ur-azalean kulunkatzen. Orduan jabetu da Marikalanbre: Gorritxo hilda dago. Pena handia hartu du, etxera iritsitakoan hantxe izaten baitzuen beti zain. Hari begira, ez zegoen aspertzerik! Lagun handia zuen, bai... Ez daki zer egin, eta adiskideengana joan da, begiak malkotan. 23


–Zergatik ez duzu errekara botatzen? Hangoa zen berez, eta seguru pozik itzuliko litzatekeela bere jaiolekura –proposatu dio Fatimak. –Nahi baduzu, lagunduko dizugu –esan dio Martinek. Hala, denak elkarrekin joan dira, lehenik Gorritxoren bila, eta jarraian errekara.

24


Zubi zaharraren ondoan bota dute Gorritxo uretara. –Ze leku polita! –esan du Marikalanbrek. Dagoeneko ez du negarrik egiten, eta irribarre txiki bat atera zaio amuarrain bat ikusi duenean, errekan gora, ur-lasterrean saltoka. Orduan hauxe esan die lagunei:

–Ez dut beste arrainik eduki nahi etxean. Hemendik aurrera, Gorritxoren falta nabaritzean, hona etorriko naiz. Begira zenbat lagun dauden hemen: igelak, sorgin-orratzak, ahateak, tximeletak, txoriak... Eta hantxe geratu da denbora luzez, lagun berriei begira. 25


26


27


BIZITZA ETA HERIOTZA

Atzo etorri nintzen gaur berriz banoa neurekin daramat nik ekintzen anoa. Biluzik jaio nintzen jantzirik hiltzeko; lurrak biluztuko nau harekin biltzeko. Zer nolakoa den ba bizitze-irauna, urtez urte badoa dirudi zirauna. Etorri nintzen eta egingo dut alde prezio berarekin joango naiz debalde. Izan ditut lagunak etsairen bat ere, hilen damuak ez du balio batere.

28


Emadazue musu bizi bitartean, epeltzen nau bizirik nagoen artean. Umorez nahi dut bizi eta umorez hil, ez nazazue, otoi tristura artean bil. Maite zaituztet haurrak maite berdin zaharrak, ez dit barrena jaten gerra beltzen harrak. Adio, laster arte, agian betiko, hemen naizen artean ez dut, ez, etsiko.

29


30


31


~istorio hegoamerikarra~ ehin batez, nekazari bati idi parea eta lurra lantzeko goldea desagertu zitzaizkion. Haien aztarnari segika, kobazulo bateraino heldu zen. Ez bat eta ez bi, hara sartzea erabaki zuen eta, ilunpeak zeharkaturik, haran zoragarri batera irten zen: fruta arbolak nonahi, jauregiak eta etxe apainak edonon, jende dotorea ha han-hemenka, eta, batez ere, gaixotasunen arrastorik ez‌ Haran hartako pertsona argi batek ongi etorria eman zion. Gero ahopeka mintzatu zitzaion: —Nik neuk hartu nizkizun idiak eta goldea, eta barkamena eskatzen dizut, baina nahi beste laranja eta arto hartu, eta eguna pasa dezakezu gurean. Nekazaria liluraturik zegoen eta onartu egin zuen proposamena. Eta eguna pozaren pozez igaro ostean, berriro kobazuloa zeharkatu, eta bere lehengo bizitokira itzuli zen. —Non egon zara horrenbeste denbora? —galdegin zion emazteak harriturik.

32


—Horrenbeste denbora izan al da ba? —erantzun zion nekazariak are harrituago—. Guztira, hiru egun baino ez dira izan. —Hiru egun izan beharrean —emazteak, keinuka—, hiru urte izan dira! Hiru urte…! Gizonak, orduan, tarra-tarra-tarra, gertatutako guztia kontatu zion emakumeari. Eta hura guztia egia izan zela frogatzeko, poltsa erakutsi zion segidan. Baina bai laranjak bai artoa urrea bihurturik topatu ez zituen ba! Denbora luzean ibili zen, gero, kobazuloko sarreraren bila haran miresgarri hartara itzuli nahian. Baina izugarri saiatu zen arren, egundo ez zuen aurkitu. Guztiz ezinezkoa gertatu zitzaion. Eta hau guztia ipuin bat bezain egia da. Alfonso Domingo-ren La serpiente líquida liburuko istorio baten moldaketa.

33


Katuek zazpi bizitza dituzte, zeinek ez lituzke zazpi bizitza nahi?

Lagun, lehenengo bizitzan Ingalaterrako erreginaren txakurra izan omen zen. 34

Lagun, bigarren bizitzan Pariseko aitatxi itsu baten laguntzailea izan zen.


Lagun hirugarren bizitzan kaleko txakur triste bat izan zen, jateko bila pasatzen zuen eguna.

Lagun bosgarren bizitzan Xalbador bertsolariaren artzain xakurra izan zen Urepeleko mendietan.

Lagun laugarren bizitzan Guggenheim museoaren zaindari erraldoia izan zen.

Lagun bere zazpigarren eta azken bizitzan ipuin kontalaria izango da. 35


munduak m unduak guztiiontzat guztiontzat beharko b eharko luke luke BANAIZ BAGARA Polikiroldegian, igerilekura sartu aurretik dutxan topatzen dira Patakon eta Tanveer. Tanveer Pakistango gaztea da, bizpahiru urte darama Azkoitian bizitzen eta dutxan kantari ari da, euskaraz.

36


37


38


Banaiz Bagara Elkartea 2009. urtean sortu zen. Euskal Herrian bizi diren etorkinei euskara ikasteko moduak eskaintzea da elkartearen erronka nagusia. Oso garbi daukate Euskal Herrian bizi diren herritar guztien eskubidea dela euskara ikastea eta bertako gizartean elkarbizitzeko aukera berdintasuna ematen duela.

Horretarako, leku, ordutegi eta ikasteko mota berriak asmatu, probatu eta eskaintzen ditu. Bide berean, urtean zehar hamaika ekimen desberdin antolatzen dituzte euskararen inguruan.

Banaiz Bagara Elkartea Errekalde 14 Urnieta 20130 banaiga@gmail.com

39


40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.