iRRiA 28 - Zu bai polita!

Page 1

1

2013ko urria 28 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


Zu bai polita! Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Edertasuna Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS Beleak ere bere umeei eder! Testua: Mitxel Murua / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. BARRITSU. Euskararen misterioa. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

12. OSASUNA GURE ONDASUNA Emozioen ezagutza eta erabilera egokia.

Edertasuna… Ederra zer den eta edertasuna zer den bereizteko ahaleginetan aritu izan da gizakia mendetan zehar, eta nahiz eta oso kontzeptu subjektiboa izan, garbi dago gaur egungo edertasun ereduak komunikabideen bidez ezartzen dizkigutela eta oso zaila zaigula eragin horretatik aldentzea. Alabaina, gurasoek inork baino hobeto saihesten dute eragin hori, izan ere, gurasoentzat seme-alabak dira munduko ederrenak, politenak! Nork ez dio bere seme-alabari noizbait esan bera dela politen artean politena? Jarrera hau ohikoa eta arrunta da, hala ere, behin eta berriz errepikatzeak izan dezake bestelako eragina; hau da, itxuraren garrantzia gehiegi azpimarratzea. Beraz, adi: edertasunarekin ez nahastu, jolastu.

Testua: Nerea Lertxundi eta Aitana Lertxundi / Marrazkiak: Julen Tokero

14. DOZENAN HAMAIRU. Zuhaitzak landatzen zituen gizona. Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

16. ZENBATAK. Ederra benetan.

Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 28 zenbakia · 2013ko urria Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Txiliku, Oñatiko Natur Eskola, Mitxel Murua, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Nerea Lertxundi, Aitana Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Mari Morcillo, Iosu Mitxelena, Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea.

33. LARGABISTA. Makala

Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

18. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Kukua Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Polita da ala ez da polita? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

25. MARTIN BERTSO. Niniak Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

28. LAGUN. Bihotzarekin ere ikusten dugu. Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

30. MARIKALANBRE. Kirri, zu bai polita! Testua: Txiliku / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

38. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Gure Señeak Testua: Amagoia Mujika / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

3


4


5


6


7


8


9


EUSKARAREN ETXEA ETA LAGUNTXO BARRIA EUSKARAREN MISTERIOA Azkue Fundazioak babestutako publizitate ipuina

10


AZKUE FUNDAZIOA Egoitz plaza 1, 48015 Bilbo. Tel: 94 4028081 e-posta: info@azkuefundazioa.org www.azkuefundazioa.org

11


12


13


ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA

O

~ipuin europarra~

rain dela ehun urte, mende bat alegia, gizon bat mendira joan zen, Alpe mendikatea Proventzan barneratzen den ingurumarira. Joan, joan, beti joan, lur lehor eta bakarti hartan, gizon egarritua herrixka abandonatu batera iritsi zen. Baina han ere ez zuen arimarik ere ikusi eta topatu zuen iturria lehor baino lehorrago zegoen. Ai, oi, ei, lehor baino lehorrago! Noizbait ere, gizon bat agertu zitzaion. Han, urrunean. Eta gizona ez zen basamortuko irudikeria bat, artzain xume bat baizik. Eta artzainak bere txabolara eraman zuelarik, bidaiariak bere egarria berdindu ahal izan zuen, bere gosea asetu. Baina, halako batean, artzainak zorro batetik ezkur pila bat mahai gainera zabaldu, eta onetan onenak bereizten hasi zen. Eta ezkurrak bereizten jarraitu zuen harik eta ehun ale mardul eta eder lortu zituen arte. Orain dela ehun urte, ehun ezkur haiek eraman zituen artzainak mendi mortura. Orduan, bidaiariak ikusi zuen, ardiak zaintzearekin batera, artzain bakartiak beste helburu bat ere bazuela: burdinazko makila bat zeukan, eta haren bitartez lurrean zulo bat egin, ezkur alea sartu, hura lurrez estali, eta halaxe ehun haritz landatu zituen. Mende bat betetzeko hiru urte falta zirela, hau da, artzaina ezagutu, eta handik hiru urtera, bidaiaria berriro ere joan zen Proventzako mendira. Eta artzainak ordurako ehun mila ezkur lurperatuak zituen, ehun mila haritz landatuak. Eta, haritzekin batera, pagoak eta urkiak. Ehundaka. Milaka. Eta haizeak ere lagundu egin zion haziak eramaten. Berdetasuna zabaltzen. Eta artzainak halaxe jarraitu zuen Europa astindu zuten bi gerra handietan ere, bere ingurumari bakartian gatazka eta borrokaldiez apenas ezer jakin gabe.

14


1914ko gerraren ondotik 1939koa etorri zen, eta 1945ean amaitu zenean, gizon bidaiaria, gizon mendizalea irrikaz itzuli zen artzainarengana. Baina ez zuen paisaia ezagutu. Artzaina aguretua zegoen, baina zuhaitzek halako tapiz berdea osatua zuten. Eta tapiza ez zen basamortua, eta are gutxiago basamortuko irudikeria, baso berde eta eder bat baizik. Esperantza bezalakoa. Eta garai bateko herri abandonatuan hogeita zortzi pertsona bizi ziren. Haietako hiru basozainak ziren! Lorategiak zituzten, eta lurra lantzen zuten, eta basamortua oasia bilakatua zen. Eta iturri berrituari, pol-pol, ur fresko baino freskoagoa zerion. Ai, oi, ei, fresko baino freskoagoa. Esperantza bezalakoa. Zuhaitzak landatzen zituen gizona ElzÊard Bouffier zen. Gizon bidaiaria, ostera, Jean Giono idazlea. Gerran, suntsipena zer zen ikusi zuena. Artzainarekin, sormena zer den ikasi zuena. Eta hala izan ez bazen, hala izan dadila. Jean Giono-ren L´homme qui plantait des arbres liburuaren moldaketa.

15


16


17


TXOKO TXIKI KUTtUNA EDERRAREN NEURRIAK

Juxtu-juxtuak omen ederraren neurriak baina nork daki zehazki asko diren ala urriak? Elefanteak eder dirudi eta berdin inurriak.

EDERRIK BADA

Hauxe bai eder ederrik bada; biharamunez ahaztu dut jada.

18


LORERIK EDERRENA

Edertasuna ez da eder lore bat delako, baizik eta eder eraginez loratzen delako.

NIRE GORPUTZA

Ederra dut gorputza besteak ez bezalakoa, ni neu kabitzeko neurri-neurrikoa.

19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!

FILOSOFO TXIKIAK

MIXINA

PERU

XERRI

EDERRA DA EDO EZ DA EDERRA?

22

MOKOFIN


Gaur, marrazten ari da xerri… HAU NAZKA! ITSUSIA DA ZURE MARRAZKIA, XERRI

AIZU, PERU! EZ ESAN HALAKORIK. EDERRA DA HAREN MARRAZKIA!

AIZUE, ETA… NOLA JAKIN EDERRA DEN ALA EZ?

1

BA… EZ DAKIT. BEGI BISTAKOA DA POLITA DELA! ASKO GUSTATZEN ZAIT

NIRE AMA DA ETA! ETA NIRE AMA OSO-OSO POLITA DA! ETA OSO-OSO ATSEGINA ERE BADA

EZ BA, EZ DA POLITA! ARROSA EZ BAITA BATERE KOLORE POLITA! URDURI JARTZEN NAU MISTERIOTSUA DA. BATZUEK GUSTUKO DUTE, ETA BESTEEK EZ

2

BERAZ, NORBAIT MAITE BADUGU, POLITA DELA IRUDITZEN ZAIGU?

3

23


Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla! UF, BAINA AMA BAT ETA MARRAZKI BAT… EZ DA GAUZA BERA!

FILOSOFO TXIKIAK

GAINERA, XERRIK OKER HANDI BAT EGIN DU BERE MARRAZKIAN

EZ AL DA OKERRIK BEHAR POLITA IZAN DADIN?

ZUK DIOZU ORBAN BAT DELA, BAINA NIK LORE POLIT BAT IKUSTEN DUT!

A BAI… HALA DA! LORE BAT IZAN ZITEKEEN!

ESANGO GENUKE AZKARREGI IKUSIZ GERO EZ ZAIGULA IRUDITZEN EDERRA DENIK…

5 4

EZ BA! NIK USTE DUT XERRIK KAKA MOKORDO BAT EGIN DUELA BERE MARRAZKIAN!

EZ DA POLITA BURLA EGITEA! EZ DA POLITA, EDO EZ DAGO ONGI?

6

24

BAINA ORDUAN ZURI, PERU, ZER IRUDITZEN ZAIZU EDERRA?

TIBUROIAK! OSO EDERRAK IRUDITZEN ZAIZKIT. HORTZA KO! HANDI-HANDIAK DITUZTELA

7


NINIAK

25


26


27


Lagun eta Marimotots parkera joan ziren eta iturri berri bat aurkitu zuten.

–Nork jarri du iturri itsusi hau hemen? Enbarazu baino ez du egiten! –esan zuen Marimok kopetilun. 28

Biharamunean, berriz ere parketik pasatu ziren eta alai esan zuen Marimototsek: –Uau! Zein iturri ederra egarria kentzeko, eta baita aurpegia freskatzeko ere!


Baina Marimo, atzo ez al zenuen esan itsusia zela? –galdetu zion Lagunek.

Bai, umore txarrez gaudenean gauzak ilunago ikusten ditugu.

Pozik gaudenean berriz, dena da ederragoa!

Begiekin ez ezik, bihotzarekin ere ikusten baitugu. 29


Marikalanbre KIRRI, ZU BAI POLITA! K

M

arikalanbre poz-pozik joan da lagunengana. Asteburua baserrian igaro du, eta adiskide berri bat egin du: Kirri. Lagunek, ordea, muturra okertu dute Kirri saguzar bat dela jakin dutenean. –Ze nazka! –esan du Fatimak–Itsusi-itsusiak dira eta. –Niri, gainera, beldurra ematen didate. Odola xurgatzen omen dute! –gehitu du Eukenek.

30


Marikalanbrek ez die beste ezer esaten utzi: –Ba, ez –erantzun die minduta–. Polit-politak dira, eta odola xurgatzen dutela filmetako kontua baino ez da. Bat-batean, zerbait hurbildu zaie hegaka.

–Kirri, zu zara! –esan du Marikalanbrek–. Eta laztan goxoak egin dizkio sorbaldan jarri zaion saguzar txikiari.

31


Lagunak harrituta daude. Inoiz ez zuten saguzar bat hain gertutik ikusi. Eta Kirri, polita ez ezik, maitagarria ere badela iruditu zaie. –Barkatu, Marikalanbre. Ez genuen ezer esan behar zure lagunari buruz ezagutu aurretik –aitortu du Fatimak.

–Lasai. Nik ere kaiku-pare bat zinetela uste nuen, ezagutu baino lehen... –erantzun die Marikalanbrek, txantxetan–. Baina aspaldi erakutsi zenidaten lagun jatorrak zaretela. Goazen ezkutaketan jolastera. Ezetz Kirri aurkitu! 32


33


34


35


munduak m unduak guztiiontzat guztiontzat beharko b eharko luke luke GURE SENEAK Patakon eta Ane paseoan dabiltza kalean eta arreta deitzen die postu batean dagoen panpina berezi batek.

36


37


38


Gure G Gu r SeĂąeak elkartea 2010 urtean re jjarri ja arr r i zen abian Derion. Baziren he h err r ian behar bereziak zituzten herrian ha h am ma ar bat familia eta haiei begira hamar h ha asi si z iren lanean boluntarioak. hasi ziren

Gaixotasun G a arraroak dituzten h ha haurren aur au ren familientzat egunerokoa aldapa gora izaten da askotan. Aldapa hori samurtzea da elkartearen helburua.

Elkartasuna da elkartearen zutabe nagusia. Ezeren truke laguntzea da bere ideia nagusia. Eta saria, ordaindu ezin dena: haur eta familia horien irribarrea. Posta-kutxa zbk. 52 Telefonoa: 605 712 330 Webgunea: www.gureseneak.org

39


40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.