iRRiA 38 - Ez dago ez ardi, ez txakur, ez haurrik, ahots propioa ez duenik!

Page 1

1

2014ko urria 38 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


EZ DAGO EZ ARDI, EZ TXAKUR, EZ HAURRIK, AHOTS PROPIOA EZ DUENIK!

Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Berdinak?? Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

4. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Jolas parkean Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. OSASUNA GURE ONDASUNA Errutina osasungarriak Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea Marrazkiak: Julen Tokero

12. ELEFANTE BAT HEGAN. Bidailagun Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

Guztiok gara desberdinak eta aldi berean berdinak! Pertsona guztiak berdinak diren mundu bat irudikatzea zaila da oso. Aspergarria izango litzateke, ezta? Zorionez, hori ezinezkoa da. Denak gara ezberdinak. Arraza ezberdinekoak gara, itxuraz ere ezberdinak gara, baita izaeraz ere, eta gure joerak, pentsaerak, sinesmenak eta jarrerak ere ezberdinak dira. Bakarrak, bereziak eta errepikaezinak gara ezberdinak garelako. Munduan ez dago gu bezalako beste inor. Baina ezberdintasun horiek ez dute pertsonen arteko eskubide eta aukera ezberdintasuna zilegi bihurtzen. Horri diskriminazioa esaten zaio. Izan ere, ezberdinak izan arren, guztiok dauzkagu eskubide berberak.

14. BARRITSU. Gora Nafarroa! Marrazkiak: Iosu Mitxelena

16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

18. LAGUN. Ezetz aurkitu bi ahots berdin! Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Olagarroa Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Zer gara, berdinak ala desberdinak? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

25. MARTIN BERTSO. Desberdintasunean berdin! Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

28. MARIKALANBRE. Birarazi bereizteko Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

31. LARGABISTA. Hurritza Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

34. ZENBATAK. Bai eta ez Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 38 zenbakia · 2014ko urria Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Iosu Mitxelena), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. ADEMGI elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

3


4


5


6


7


8


9


10


11


hegan Bidailagun Eguna joan, eguna etorri, euriak zarra-zarra eta goian-behean jarraitzen zuen. Alabaina, azken gertakariek, azken pasadizoek bakea ekarri zuten arkara: animaliek bakezkoak egin zituzten eta Noeren familia berriro ere adiskidetua zegoen. Animaliak arka gainaldera igotzen hasi ziren: ttipi-ttapa ibiltzeak, aire garbia arnasteak on egin behar zien inondik ere. Horrekin batera, gauez, pertsona ttikiak erdiko sotora jaisten ziren, animaliek kontatzen zituzten istorio-mixterioak entzutera… —Behin batez, hiru neba-arrebari gurasoak hil zitzaizkien —hasi zen noizbait katua—. Seme zaharrenak etxea jaso zuen ondorengotzan, alabak errota eta seme txikerrak katu bat baino ez. Anaia-arreba zaharrenak ttikiari irriz karkailaka hasi zitzaizkion, kar-kar eta kur-kur. Baina bere nagusi gaztetxoaren tristura ikusirik, katuak ez kezkatzeko esan zion, ekarriko ziola ustekaberik, ekarriko ziola sorpresarik. »Hala bada, mitxinoa bakarrik abiatu zen eta, joan, joan, beti joan, oihan batean jauregi zoragarri bat topatu zuen. Barnean iratxo bat bizi zen, eta, katuak galdegin zion: ‘Egia al da edozein animaliaren itxura har dezakezula?’. Eta iratxoak baiezkoa egin zionez, katuak lehoiaren itxura hartzeko eskatu zion. Eta horra hor iratxoa lehoi bihurtua, ai, oi, ei, lehoi bihurtua! ‘Miximarrau!’, atera zitzaion katuari, ‘Zu bai zu! Bai ahalmen handia zurea! Baina ezetz orain sagutxo bihurtu…’. Esan eta izan, lehoia sagu ñimiñoa bihurtu zen eta, istantean harengana jauzi eginik, katuak grauskada batean irentsi zuen: akabo iratxoa, akabo lehoia, akabo sagutxoa. Eta jauregiko nagusi bilakaturik, katua mutiko txikerrarengana itzuli, eta jauregia eskaini zion».

12


Animaliek uhuri egin zuten, eta intziri, eta irrintzi. Ahal zuenak txalo ere egin zuen, pertsona ttikien antzera. Jafet, ostera, dorrera igo zen. Eta, segidan, Kus eta Put elefanteak. Eta Jafet Semekin gogoratu zen, aitaren aurrean harroxko jokatu zuelako, harengan konfiantzarik izan ez zuelako. Eta gau hartan Jafetek harri, egur eta gorotz zatiak jaurti zituen zerura. Indarrez jaurti ere, eta Kus eta Put jakinluzeek pentsatu zuten horrela, beharbada, bere amorrazioa askatzen zuela, ariketa harekin arindu egiten zuela arkako itxikeria. Baina egun batez Jafetek elefante lagunei esan zien: —Ikusterik ez dugun ilargiraino iritsi nahi nuke. Edo, hodeitza zeharkatu, hodeietan zulo bat egin eta, behingoz, eguzkia ikusi! Eurite hau jasanezina zait‌ Baina, nola ez bada, euriak zarra-zarra eta goian-behean jarraitzen zuen, ai, ai eta miletan ai!, goian-behean jarraitzen zuen.

13


Azkue Fundazioak babestutako publizitate ipuina

EUSKARAREN ETXEA ETA LAGUNTXO BARRIA Gora Nafarroa!

Gipuzkoan barrena ibili ondoren, gure lagunak Nafarroako herri txiki batera iritsi dira, Igantzira!

14


AZKUE FUNDAZIOA Egoitz plaza 1, 48015 Bilbo. Tel: 94 4028081 e-posta: info@azkuefundazioa.org www.azkuefundazioa.org

15


TXOKO TXIKI KUTtUNA BERDINAK ALA EZBERDINAK BERDIN JAUNA

Berdin jaunak egun on esanez agurtu beharrean berdin esanez agurtzen du, egun guztiak ez direlako berdinak ez halaber onak. Baina berdin guztiak, aldiz, beti dira berdinak. Arrandegian, erosten ditu sardinak eta barazkien dendan tipulinak errima berdina dutelako nahiz eta ez izan berdin-berdin-berdinak.

16

EZBERDIN JAUNA

Ezberdin jauna ez da etxean bizi baizik eta kalean, ez behartsua delako, baizik eta beti leku desberdinetan lo eta jan behar duelako. Ezberdin jaunak hanka bat luzeagoa du bestea baino, eta begi bat handiagoa bestea baino; bi gorputz dirudite haren ezker eta eskuin aldeek. Ezberdin jaunak ez du inoiz harri berean estropezu egiten noski; batzuetan, egiten du estrapezu, bestetan estrepezu, hurrengoan estripezu, edo estrupezu, edo estrapozo, eta segi horrela.


BETI-DESBERDIN

Beti-desberdin eskolan debekatua dago ez dakit zer, zeren orain gauza bat da eta geroxeago beste bat, ezin da esan beti ezin da esan inoiz beti berdinak direlako baina esan daiteke orain badaezpada tonu desberdinetan orain guztiak desberdinak direlako.

BETIBERDIN

Betiberdin eskolan haur guztiak maila berean daude adin bera aitortzen diete izen bera dute denek eta inork ez daki nor den irakaslea eta nor ikaslea, nor den gurasoa eta nor seme-alaba. Inork ez daki, orobat, noiz diren eskola-egunak eta noiz oporrak eta hori larri samarra da. 17


Lagun mendira joan da Urdinekin ardiak jeztera.

–Zeinen aspergarriak ardi hauek! –esan du Lagunek. 18

–Denek dute antzeko itxura eta ahots berdintsua.


–Ni adibidez, sudur gorriak desberdintzen nau besteengandik!

–belarritakoduna, begi-zuria, ardi beltza…

–Oker zaude Lagun –dio Urdinek–, ondo begiratuz gero, desberdinak dira denak:

–Ez dago ez ardi, ez txakur, ez haurrik, ahots propioa ez duenik! 19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!

FILOSOFO TXIKIAK

MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

ZER GARA, BERDINAK ALA DESBERDINAK?

22


Gaur, Mixinak mozorro festa batera gonbidatu ditu lagunak. KAIXO, LAGUNAK! HARA! MOZORRO BERDINA DARAMAGU!

BERDINAK? BAI ZERA! OSO DESBERDINAK GARA!

ORDUAN… ZER GARA, BERDINAK ALA DESBERDINAK?

BAI! DENAK MAGOAK GARA, ETA BERDINBERDINAK!

1

JANTZI BERDINA DARAMAGU, BERAZ… BERDINAK!

EZ HORIXE! BEGIRA! NI HANDIA NAIZ.

ETA ZU, TXIKIA.

ETA NI NESKA NAIZ, ETA ZUEK, BERRIZ, MUTILAK. HORRETAN ERE DESBERDINAK GARA.

ETA BEGIRA: GURE BAI, SUDURRAK DESBERDINAK DIRA, ETA GURE BAINA DEAHOAK, ETA GURE NOK DAUZKAGU AHO BAT, BELARRIAK.

SUDUR BAT ETA BI BELARRI.

BAI!!! ETA GUZTIOK HAURRAK GARA!

HORTAZ, BERDINAK ETA DESBERDINAK GARA ALDI BEREAN?

2 3

23


BAINA NIK IRAKURTZEN DAKIT, ETA ZUEK EZ!

ONGI DA. JOLASTUKO AL GARA? ZERTAN IBILI NAHI DUZUE?

LASAI, TXIKI. ZUK ERE IKASIKO DUZU IRAKURTZEN, PERUK BEZALA.

BERAZ, DESBERDINTASUN BATZUK EZ DIRA BETIRAKO.

HARRAPAKETETAN! HARRAPAKETETAN!

ZER EGINGO DUGU ORDUAN?

5

4

! MAGOEN BADAKIIIIIT ETAN HARRAPAKET O IK IBIL GARA!

NI EZ NAIZ OSO BIZKORRA.

HARA! ARGI DAGO DESBERDINAK GARELA!

BORROKAN ! IBILIKO GARA

BAI, BADAKIGU NI ZU BAINO BIZKORRAGOA NAIZELA.

DESBERDINAK IZATEA BATA BESTEA BAINO HOBEA IZATEA BAINA AL DA? MIXINA ZU

BAINO ARINAGOA DA BABESTOKIRA IGOTZEKO!

BAI! BAI!

6 7

24

EEEEZZZ! NIK MAGOETARA JOLASTU NAHI DUT!


Basoan dabiltza gaur Marimotots, Largabista eta Martin Bertso.

DESBERDINTASUNEAN BERDIN

25


26


27


Marikalanbre BIRARAZI, BEREIZTEKO

M

arikalanbre pozez zoratzen dago: Fatima eta Gari etxean geratuko dira lotan, eta hirurak bakarrik egongo dira! Afaria ere beraiek prestatuko dute: entsalada eta saltxitxak. Etxetik atera baino lehen, azken aholkuak eman dizkie Amona Txinpartak: –Hozkailuaren goiko apalean dituzue saltxitxak, eta behekoan, berriz, entsalada egiteko behar dituzuen osagaiak: tomatea, uraza, artoa, azenarioa, gazta eta arrautza egosiak. Gero gogoratu hortzak garbitzea, eta ez oheratu beranduegi!

28


Afarirako osagaiak ateratzen hasi direnean, ordea, zalantza sortu zaio Fatimari: beheko apalean arrautza asko daude, eta ezin jakin zeintzuk dauden egosita.

–Zer egingo dugu orain? – galdetu du, kezkatuta. –Lasai –erantzun dio Marikalanbrek–. Birarazten baditugu, berehala bereiziko ditugu. –Nola? –jakin nahi izan du Garik. 29


–Arrautza egosiek gordinik daudenek baino azkarrago egiten dute bira –azaldu du Marikalanbrek–. Izan ere, trinkoagoak dira. Aldiz, gordinek likidoa dute barruan, eta horrek moteldu egiten ditu biratzean. Probatuko dugu, ea asmatzen dugun!

Eta hasi dira hirurak, arrautzei jira eta bira eragiten, egosiak eta gordinak bereizi arte. Eta ez dute hutsik egin!

30


31


32


33


34


35


munduak guztiontzat beharko b eharko luke ADEMGI Ane Pirata eta Patakon erosketak egitera joan dira. Supermerkatuan ezagutu dituzte Peru, bere ama eta aita.

36


37


38


Senitartekoen elkartea da. 1994. urtean eratu zen, nahiz eta aurretik hasiak ziren senide batzuk biltzen.

Gaixotasunaren inguruko ahalik eta informazio onena eta osatuena ematea da helburua. Gaixoaren bizi kalitatea hobetzeko eta bere autonomia ahalik gehien luzatzeko lan egiten du elkarteak.

GIPUZKOAKO ESKLEROSI ANIZKOITZA ELKARTEA Zarategi pasealekua 68, atzealdea , 20015 DONOSTIA Tel: 943245600 / info@ademgi.org

39


BIZIPOZ AREN JAIA!!

ARRASATE IRRIEN LAGUNEN BILGUN E!!! IAZ BEZALA, BIZIPOZAREN JAIAK MILAKA LAGUN BILDU DITU AURTEN ERE. Aurten, irailaren 21ean, Arrasaten elkartu ziren milaka lagun ILGEK antolatutako bizipozaren jaian, elkarte ezberdinek egiten duten lana ezagutarazteko eta elkarrekin ondo pasatzeko. Irria aldizkariaren harpidedunek, klubeko kideak diren haurrek, gurasoek, pailazoek eta klubeko pertsonaiek ederki pasa zuten ekitaldiz betetako egun ederrean. Aurtengo irrizale sariak Txatxilipurdi elkartearentzat eta Ziburuko ikastolarentzat izan ziren. Lehenari, azken hogei urte hauetan haur eta gaztetxoen artean euskara eta parte hartzea sustatzen egindako lanagatik eta, bigarrenari, jasaten ari den jazarpenari aurre eginez, Ziburun urun Euskal irakaskuntza sustatzeagatik. k.

MILA ESKER ARRASATE!

HARPIDETU ZAITEZ ETA BABESTU GURE PROIEKTUA! harpidetza@irrienlagunak.com 902820806

Gure aurreikuspen guztiak bete zituen egunak. Ehun bat boluntario aritu zen lanean, eta Arrasateko udalaren zein elkarte, ikastetxe, enpresa eta taldeen lana ezinbestekoa izan zen guztia ondo atera ahal izateko.

40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.