Oiartzungo Eskolako Agenda 21
2017-2018
ikasturtea
z arata
Oiartzungo ikastetxeek 14 urte bete dituzte ikasturte honetan Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programan. Zorionak, beraz, bertan parte hartzen duzuen ikasle, irakasle, guraso eta ikastetxeetako gainerako langile guztiei!!! Elizalde Herri-eskolak, Elizalde Institutuak eta Haurtzaro Ikastolak, eskualdeko beste hainbat ikastetxerekin batera, ZARATA izan dute aztergai. Aldizkari honetan zehar aurten emandako pauso nagusiak deskribatu ditugu. Gustukoa izatea espero dugu!
aurkibidea 03
04
Nolakoa izan da parte-hartzea?
Zer egin dugu ikasturtean zehar?
Partaidetza-kalitatea
09
Herriko diagnosiaren
ondorioak 14
Udalarentzako eskaerak
12
Eskolako
kon promi soak 16
Eta
datorren ikasturtean,
zer? 2
Diseinua eta maketazioa: Izadi 21
KLIMAALDAKETA
NOLAKOA IZAN DA
? A E Z T AR PARTE-H
Hau izan da, Eskolarteko Foroan parte hartu zuten ikasleen ustez, Eskolako Agenda 21en parte hartu duten eragileen partaidetzaren kalitate-maila: • Ikasleen, irakasleen eta irakasle ez diren gainerako langileen partehartzea nahiko egokia izan da baina hobetu daiteke. • Oiartzungo Udalaren eta familien parte-hartze maila egokia izan da.
kasleak rakasleak skolako langileak urasoak dala
3
ZER EGIN DUGU
IKASTURTEAN ZEHAR?
Irakasleek ikasturte honetako gaiari buruzko prestakuntza jaso dute eta Udaleko ingurumeneko teknikariak emandako azalpenei esker, Oiartzungo zarataren egoera eta horri aurre egiteko herriko zarata-mapen ezaugarriak ezagutu dituzte. Ikasturtearen hasieran 2017ko ekainean Udalari aurkeztu genizkion mugikortasun iraunkorrari buruzko eskaeren erantzunak entzuteko eta horiei buruz aritzeko eskolen eta Udalaren arteko foroa antolatu genuen. Beste eskualde eta herrietako ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 nola lantzen duten ikasi ahal izan dugu (eskualdeko bileretan, Eskola Jasangarrien Sarearen bidez, apirilean Gasteizen izandako Ingurumeneko Topaketetan, etab.) Aurreko ikasturtearen amaiera aldera Oinbusa berriz ere Oiartzunen martxan jartzeko pausoei jarraipena emateko asmoz, 3 ikastetxeetako irakasleak eta Udaleko arduradun ezberdinek bilera ezberdinak egin dituzte, guraso eta ikasle bolondresak lortzeko lana burutu dute, irakasleek, ikasleek eta udal zerbitzuek etxetik eskoletara joateko
4
ibilbide seguruak prestatu dituzte eta diseinatu diren ibilbideetan zehar seinale zehatzak jarri dituzte. Era honetan, maiatzaren 21ean abiatu zen Oinbusa berriz ere Oiartzunen. Soinua eta zarataren arteko ezberdintasunak ulertzeko, soinu eta zarata mota ezberdinen inguruan jabetzeko, zarata-mailak eta horiek gaindituz gero naturan eta gizakiongan sortzen diren arazoak ulertzeko, eta abar, ekintza ugari egin ditugu; hala nola: • Bideoak ikusi eta entzutea. • Naturaren soinuak saioak antolatzea.
entzuteko
• Zarata-iturri ezberdinak entzuteko eta horien inguruan eztabaidatzeko jarduerak.
Gure ikastetxeko eta hurbileko ingurunearen zarataren egoera zein den jakiteko, neurketa ezberdinak egin ditugu, ondoren ikastetxeetako zarata-mapak osatu ditugu eta azkenik, hobetzera zuzendutako helburu eta ekintza zehatzak adostu ditugu. Horretarako, besteak beste, ondorengo baliabideak erabili ditugu: • Zarata-mailak neurtzeko sonometroak. • Ikasleek edo/eta etxekoek osatutako inkestak. • Gune ezberdinetan ikasleek zarata-iturri ezberdinekin jasotako bizipenak eta sentipenak.
5
Aurreko ikasturteetako ohiturari jarraituz, “Ibaialde” izeneko programan parte hartu dugu eta besteak beste, Oiartzun ibaiaren eta erreken zati ezberdinetan neurketak egin ditugu (uraren kalitatea nolakoa den ikusteko, ibaiertzetako landaredia ba ote dagoen ala ez aztertzeko, etab.). Aurreko ikasturteetan landutako gaien inguruko konpromisoak betetzen ari ote garen birpasatzeko pausoak eman ditugu (adibidez, atari-garaian sortutako hondakinak gaika biltzea eta patioa txukun mantentzea, ikasgelan ez gaudenean argiak itzaltzea, …) eta gai horiei lotutako bestelako jarduerak antolatu ditugu ere; hala nola: • Pasaiako Mater museoak antolatutako “Ecofish” lehiaketan parte hartzea, itsasoko hondakinen arazoaren inguruan sentsibilizatzeko. • Irteera ezberdinak herrian bertan (Labore elkartea, Arditurri, Luberri museoa, ..) eta Oiartzundik kanpo ere (mendi-irteerak, uraren zikloari lotutako irteera, etab.). • Erakusketak bisitatzea. • Bizikletaren mantenu eta erabilerari buruzko ikastaroekin jarraitzea. • Arroparen, telefono mugikorren, etab.-en bilketajarduerak. • Ikastetxeetako festetan hondakinen murrizketa eta berrerabilpena bultzatzeko neurriak hartzea.
6
Ikastetxeko egoera neurtu ondoren, Oiartzungo auzo ezberdinetako zaratari buruzko diagnostikoa landu dugu. Horretarako, kale-ikerketa hauek egin ditugu: • Auzo ezberdinetan zarataren inguruko neurketak. • Herritarrei zuzendutako inkestak. • Aisialdi-ohiturak eta zaratari buruzko ikasleei zuzendutako inkestak. Maiatzaren 22an Eskolarteko Foroa ospatu genuen Oiartzungo udaletxeko Aretoa Nagusian. Bertan, zaraten inguruan ateratako ondorioak aurkeztu genituen, Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten eragile ezberdinek izan duten inplikazio-maila baloratu genuen, ikastetxeok gure gain hartu ditugun soinu-kalitatea hobetzeko konpromisoak adostu genituen eta amaitzeko, herriko egoera hobetzera zuzendutako eskaerak prestatu genituen.
7
Herriko diagnosiaren
ondorioak Oiartzungo zarataren inguruko diagnostikoa lantzeko asmoz, martxotik aurrera kale-ikerketa ezberdinak eraman ditugu aurrera ondorengo auzoetan: Elizalde, Altzibar, Arragua, Iturriotz, Gurutze eta Ugaldetxo. Ikerketak egiteko baliabide ezberdinak erabili ditugu (herritarrei egindako galdetegien kasuan, adin-tartea kontuan izan dugu. Horrela, gure galderei gazteek, helduek eta jubilatuek erantzun diete):
• Herritarrei inkestak egitea. • Gazteei aisia-ohiturak eta musika entzuteko gailuei buruzko inkestak. • Ikasleek egindako neurketak. • Ikasleei egindako soinu eta zaratari buruzko sentipenen eta pertzepzioei buruzko ekintzak.
9
H o n a h e m en lortutako emaitza nagusiak:
“Kutsadura akustikoaren� kontzeptua gazte eta helduek ezagutzen badute ere, elkarrizketatutako jubilatuen zati handi batek ez zekien zer adierazi nahi zuen. Hala ere, herritar gehienek onartu dute zenbaitetan zaratak osasun-arazoak sor ditzakeela (gehien errepikatu diren arazoak buruko mina, haserrealdiak, atseden hartzeko eta lo egiteko arazoak, entzumen-arazoak eta estresa izan dira). Herritarren gehiengoak ia modu bateratuan aipatu duen zarata-iturri nagusia trafikoa (motordun ibilgailuek sortutakoa, alegia) izan da. Herritar askok aipatu dituzten zarata-iturriak kalean edo etxeetan egiten diren obrak, txakurren zaunkak, oihuka hitz egiteko zenbait ume eta helduk duten ohitura, izan dira. Gutxiago aipatu diren zarataren arazoiturrien artean daude tabernak, lokalak eta festak. Etxeetan, bizilagunen artean enbarazu egiten duten foku nagusiak etxeetako obrak (zulagailuaren zarata, bereziki), musika edo telebista, etxeetan antolatutako festak, etxetresnak eta umeen garrasiak aipatu dituzte. Zarataren arazoei aurre egiteko herritarrek egin dezaketena aintzat hartuz, elkarrizketatutako herritarrek ondorengoak aipatu dituzte: ohituren aldaketa (errespetua, edukazioa eta maila egokian hitz egitea), leihoak aldatzea, autoa partekatzea, ibilbide motzak oinez
10
egitea, bizikleta gehiago erabiltzea, eta etxeetako obrak egin behar direnean ezarritako ordutegiak betetzea, izan dira. Udalak martxan jar ditzakeen konponbideei dagokionez, herritarrek ondorengoak proposatu dituzte: mugikortasun iraunkorra bultzatzea (trafikoari mugak jartzea, trafikoaren desbideratzeak egitea, bidegorrisarea osatzen jarraitzea eta bizikleta-aparkaleku gehiago eraikitzea, oinezkoen ibilbideak bultzatzea, kotxea partekatzea, motordun ibilgailuen mantenuegokiaren jarraipena egitea eta kotxe elektrikoen erabilera sustatzea), zuhaitzak landatzea, arautegia errespetatzeko kontrol-lanak egitea, leihoen aldaketak diruz laguntzea. Herritar guztiek adierazi dute naturaren soinuak atsegin dituztela (txorien kantuak, eta abar.). Aisialdi-ohituren inguruan eta horrelakoek sortzen duten zarataren inguruan elkarrizketatutako gazteei dagokionez, aipatu behar da gazte askok zarata ez duela arazotzat jotzen (zaratarekin bizitzera ohitu direla esan genezake). Musika entzuteko kaskoak gazte gehienek erabiltzen dituzte, denbora luzez gainera.
11
Eskolek hartutako
kon promi soak 1
22an Maiatzaren ospatutako o Foroan Eskolartek 3 Oiartzungo
zaratari ikastetxeek ko hartu aurre egite promisoak ditugun kon ituen adostu gen
Errespetuz eta doinu egokian hitz egingo dugu, oihukatu gabe (baxuago hitz egitera ohituko gara), bai ikastetxean baita ikastetxetik kanpo ere (etxean, medikuan, dendetan, eta abar.).
2
Gelan gaudenean ikasteko eta jolasteko giro atsegina eta lasaia lortzeko ahalegina egingo dugu: • Ez gara paretetan edo lurrean kolpeka ibiliko. • Baxuago mintzatuko gara. • Gela txukundu eta jasotzeko ordua denean builaka eta kolpeka ibiltzea saihestuko dugu (mahaiak eta aulkiak altxatuz eta arrastaka eraman gabe, eta abar).
3
Hitz egiten ari dena entzungo dugu (bitartean, gu isilik egongo gara) eta hitz egiteko txandak errespetatuko ditugu, baita taldeko lana egin behar dugunean ere.
12
4
Musika doinu egokian jarriko dugu, ondoan dauden geletako ikaskideen lasaitasuna ez eragozteko.
5
Gelaz gain, ikastetxeko gainerako eremuetan lasai ibiliko gara, iskanbilarik sortu gabe; jangelan, korridoreetan, atarian, eskaileretan, sartu-irteera orduetan, psikomotrizitategelan, informatika-gelan, etab.
6
Ikastetxeko gela ezberdinetan zarata gehiegi dagoela antzemanez gero, eskua altxa eta isiltasuna eskatuko dugu.
7
“Oinbusaâ€? ekimenean partaide gehiago lortzeko lan egingo dugu (hau da, ikastetxetik eskolara oinez joateko egitasmoan parte hartuko dugu); guraso boluntario gehiago, ikasle gehiago, ‌
13
zer
propos at z e n
diogu udalari?
14
Ikasturtean zehar gure ikastetxe barruan nahiz kanpoan eta Oiartzungo auzo ezberdinetan zarataren inguruko neurketak egin eta sortzen dituen eragin motak aztertu ondoren, honakoak dira Eskolarteko Foroan adostu genituen proposamenak:
1
Kutsadura akustikoa sortzen duten herriko foku nagusiak kontrolatzea (trafikoa eta errepideak, trenbideak, fabrikak edo industriak, ostalaritza-establezimenduak, etab.): • Motordun trafikoa gutxitzeko eta arintzeko neurriekin aurrera egitea (oinezkoen eremuak zabaldu, bidegorri-sarea osatzen jarraitu, kotxe elektrikoen onurak herritarrei zabaldu eta erabilpena sustatzea –pizgarri fiskalekin, adibidez-). • Autobusak geltokian 5 minutu baino gehiago geldi egon behar direnean, ibilgailuaren motorra itzaltzeko eskakizuna egitea (bai udal garraio publikoa zein Foru Aldundiaren menpe dagoena). • Kalean egiten diren musikaemanaldiak, kontzertuak…
2
Zarata-kutsadura eragiten duten iturri nagusiek araudiak ezarritako mugak betetzen dituztela ziurtatzeko jarraipen-lanak egitea eta beharrezko baliabideak jartzea: • Kalean egiten diren obrak (ezarritako ordutegia errespetatzea, erabiltzen dituzten makinek araudia betetzen dutela ziurtatzea, …).
• Fabriken irekiera- eta itxiera-orduak. • Kaleko garbiketa-zerbitzuak (hostoak jasotzeko tresnak, etab.). • Txakurren zaunkak. • Suziriak murriztu edo debekatzea, besteak beste, animaliei kalte eragiten dietelako.
3
Kutsadura akustikoa sortzen duten fokuak udalaz gaindiko erakunde baten menpe daudenean (zenbait errepide eta trenbide, adibidez), erakunde horiekin udalak elkarlanerako bideak bilatzea.
4
Maila batetik aurrera zaratak sortzen dituen osasun-arazoen inguruan (entzumenaren galera, atseden falta, estresa, kontzentratzeko arazoak, …) sentikortzeko komunikazio-ekintzak garatzea, gainerako bizilagunen atsedena errespetatzearen aldeko arauak gogoraraziz.
5
Zarataren ikuspuntutik arazo gehien dauden tokietan zarataren aurkako irtenbide ezberdinak bilatu: gune berde eta parke gehiago sortu, zarataren kontrako hesi naturalak jarri, etxebizitzetan sentsibilizazioa landu, etab.
• Etxebizitzetan egiten diren obrak, jartzen den musikaren bolumena (lokaletan ere), etab.
15
O G N E RR U ETA H EAN, T R U T IKAS
ZER? 2018/2019 ikasturtean, lehen aldiz, KLIMA-ALDAKETA izango dugu aztergai Eskolako Agenda 21en parte hartzen dugun eskualdeko ikastetxeok.
KLIMAAALDAKETA
16
Ikastetxe bakoitzaren egoera aztertuko dugu, ohikoa den moduan, eta behin hori eginda, gure ikastetxeetako ingurumen-kalitatea hobetzeko ekintza-plan bat landuko dugu. Era berean, Oiartzungo egoera aztertzera ere irtengo gara, mundu mailako arazo honek herri mailan eragin ditzakeen arazoak zer nolakoak izan daitezkeen ikusteko eta Oiartzundik proposa ditzakegun irtenbideak martxan jarri ahal izateko. Era berean, aurreko ikasturteetan gure gain hartutako konpromisoen betetze-maila birpasatzeko aukera izango dugu, orain arte landutako gai askok zerikusia zuzena dutelako klima-aldaketarekin: hala nola, energia, mugikortasuna eta hondakinak.