Eskolako Agenda 2030 Hondarribia. 2020-2021 ikasturteko aldizkaria

Page 1

Hondarribiko Eskolako Agenda 2030

2020-2021

BASOAK

Diseinua eta maketazioa

ESKOLAKO AGENDA 21 HONDARRIBIA

LEHORREKO BIZITZA


Hondarribiko ikastetxeak (Ama Guadalupekoa ikastetxea, Egiluze ikastetxea, Talaia Eskola eta Talaia Institutua) duela 13 urte murgildu ziren Eskolako Agenda 21 programan eta ikasturte honetan zehar, EAE mailako beste hainbat eskolekin batera, Eskolako Agenda 2030era igarotzeko pausua eman dute. Beraz, ikasturte hau trantsizio-ikasturtea izan dela baieztatu dezakegu. 2020-2021 ikasturteko lehen buletin elektronikoan jakinarazi genizuen moduan, hemendik aurrera Garapen Iraunkorrerako Helburuekin uztartuko dugu ikasturte bakoitzean landuko dugun gaia. Horrela, bukatzear den ikasturte honetan zehar BASOAK izan dugu aztergai eta 2

berau lehorreko ekosistemetako bizitza izeneko 15. Garapen Iraunkorrerako Helburuarekin du harreman zuzena. Eskolako Agenda 2030, Eskolako Agenda 21 zenaren moduan, garapen iraunkorraren aldeko hezkuntza-programa bat da baina lan egiteko beste modu bat dakar berarekin eta fokua 2015 urtean Nazio Batuen Elkarteak antolatutako gailurrean onartu ziren Garapen Iraunkorreko Helburuetan jarrita dauka. Horrela, ingurumenaren alde egiteaz gain, pobrezia gutxitzea eta planetan bizi garen guztion ongizatea babestea bermatu nahi dira.


L

os centros escolares de Hondarribia (Ama Guadalupekoa ikastetxea, Egiluze ikastetxea, Talaia Eskola y Talaia Institutua) se adentraron hace 13 años en el programa Agenda 21 Escolar y a lo largo de este curso han dado el paso, junto con otros centros escolares de Euskadi, de pasar a la Agenda Escolar 2030. Por ello, éste ha sido un curso de transición. Tal y como os informamos en el primer boletín electrónico del curso 2020-2021, a partir de ahora compaginaremos el tema que trataremos en cada curso con los Objetivos de Desarrollo Sostenible.

A

los bosques, que tiene relación directa con el Objetivo de Desarrollo Sostenible nº 15 (“Vida de los ecosistemas terrestres”). La Agenda 2030 Escolar, al igual que la Agenda 21 Escolar, es un programa educativo a favor del desarrollo sostenible, pero supone otra forma de trabajar y pone su foco en los Objetivos de Desarrollo Sostenible aprobados en la Cumbre de Naciones Unidas de 2015. De este modo, además de proteger el medio ambiente, se pretende disminuir los niveles de pobreza y favorecer el bienestar de todos los habitantes del planeta.

lo largo de este curso que está a punto de finalizar hemos analizado

3


ZER EGIN R? A H E Z DUGU IKASTURTEAN I

kasturte honetan, iaz ez bezala, aukera izan dugu herriko diagnostikoa lantzeko (aurreko ikasturtean,

ordea, Covid-19 pandemia dela eta, ezinezkoa izan zen) eta gure parkeetako eta berdeguneetako biodibertsitatea aztertzeko aukera izan dugu. Era berean, ondorengo jarduerak ere burutu ditugu:

4


• Irakasleek gaiari buruzko prestakuntza jaso zuten. • Sentsibilizazio-ekintza ugari antolatu ditugu: horma-irudiak marraztea, eskulanak, ezkurrak bildu eta haziak ernatzea, “Basoko begiak” ipuina entzutea eta irakurtzea, ondoren, basoen garrantziaz hausnarketa egiteko, basoen inguruko aurkezpenak egitea, gure ikastetxeko baratzean jarduera ezberdinak antolatzea (landare eta barazki ezberdinak ereitea, etab.), eskolaren inguruan dauden baratzeetara txangoa antolatzea, hostoak jasotzea eta hosto horiekin matematikan sailkapenak lantzea nahiz erakusketa muntatzea, baso landatuaren eta baso basatiaren arteko ezberdintasuna lantzea, udazkena eta basoen gaia lotzeko jokoak egitea, Txoko Berdea apaintzea, ekosistema ezberdinak irudikatzen dituzten maketak diseinatzea, Txingudiko Zerbitzuen mankomunitateak antolatutako hondakinen tailerretan parte hartu dugu (hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko garrantziaz jabetu gara), eta abar. • Gipuzkoa osoko beste ikastetxe askorekin batera eta martxoaren 21ean ospatzen den Basoen Egunarekin bat egiteko asmoz,

5


“Basoak ernatzen” ekimenean parte hartu genuen. Horrela, martxoaren 16an (Talaia Eskolak eta Talaia Institutuak) eta martxoaren 17an (Ama Guadalupekoa ikastetxeak eta Egiluze ikastetxeak) antolatutako 2 ekitaldietan haritzak landatu genituen eta ekintza honetan lagundu ziguten Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek, Udaleko lorezainek eta Ingurugelako kideek. • Basoaren gaia aztertu ahal izateko, ikastetxearen barruko eta inguruko eremuetara irteera ezberdinak antolatu ditugu (hiriko parkeetara, berdeguneetara, eta abar): – “Ikusi-makusi” jolasaren bidez inguruko elementuak antzematea eta horiek

6

motaren arabera sailkatzea. Identifikatutako elementuei buruzko marrazkiak egitea. – Paisaia osatzen duten osagai ezberdinak antzematea eta horiek margotzea. – Etxetik eskolarako bidean ikasleek aurki ditzaketen elementu naturalen eta artifizialen inguruko gogoeta, desiratzen duten bidearen inguruko eztabaida, eta proposamenen lanketa. – Gelako leihotik begiratuz antzematen diren elementu naturalen eta artifizialen bilketa, horiek eskaintzen dizkiguten onuren eta zerbitzuen inguruko gogoeta egitea, elementu naturalen aniztasunari buruzko


azterketa gelatik kanpoko eskolako eremu batean. – Bertako zuhaitzei buruzko herbarioa lantzea. – Ikastetxearen mugen barruan eta ikastetxeko eraikinaren kanpoan dagoen aniztasun naturala behatzea, baita elementu naturalen arteko elkarrekintza ere. – Ikastetxearen karbono-aztarna kalkulatzea: 2. batxilergoko Lur eta Ingurumen-zientzietako ikasleek Talaia Institutuak isurtzen duen karbono dioxidoaren inguruko ikerketa burutu dute eta lortutako emaitzak eta gomendioak txostenetan idazteaz gain, infografien bidez laburtu dute.

• Herriko diagnostikoa osatu ondoren, zenbait ondorio landu genituen eta Eskolarteko Forora eramateko proposamenak prestatu genituen. • Maiatzaren 20an Eskolarteko Foroa antolatu genuen eta 4 ikastetxetako ikasleen ordezkarien eta irakasleen lanari esker, ikastetxeok gure gain hartutako konpromisoen zerrenda eta eskaeren lanketa egin genuen. • Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, Hondarribiko Udalaren eta ikastetxeen arteko Foroa antolatu genuen maiatzaren 25ean. Bertan, hurrengo puntuan agertzen diren ikastetxeetako konpromisoen nahiz Udalari zuzendutako eskaeren proposamena aurkeztu genuen.

7


¿Qué hemos hecho durante este curso? Hemos realizado gran variedad de actividades para trabajar el tema de los bosques: formación y sensibilización, visitas a los parques y a las zonas verdes cercanas a nuestro centro escolar para conocer de cerca las especies de plantas y de animales que albergan, plantaciones de especies autóctonas para celebrar el Día Internacional de los Bosques, elaborar el plan de acción escolar para proteger los bosques, celebrar el foro interescolar de la Agenda Escolar 2030 de Hondarribia y presentación posterior de los resultados a los representates municipales, etc.

8


9


Zein

konpromiso hartu ditugu?

10


• Mendira eta leku babestuetara joaten garenean ingurunea errespetatuko ditugu, arauz kontrako ekintzak edo ekintza arduragabeak ekidinez. • Ibilaldietan sor dezakegun zaborra gurekin batera bueltan eraman edo leku egokietan utziko dugu (horretarako jartzen diren edukiontziak edo zaborrontziak erabiliko ditugu). • Herriko ingurune berezietara joaten garenean, bertan egon daitekeen zaborra guztion

artean biltzeko egunak finkatuko ditugu. • Gure inguruko zuhaitzak hobeto ezagutzeko asmoz, mendira txango gehiago antolatuko ditugu. • Elementu natural, artifizial eta artistikoak zaindu eta errespetatuko ditugu. • Ez dugu zaborra basora eta itsasora botako. • Basoen gaiarekiko interesa azalduko dugu eta hobetzen jarraitzeko proposamenak egingo ditugu. • Ez dugu zaborra botako (etxera eraman eta bertan

11


sailkatuko dugu edo kaleko zaborrontziak ala edukiontziak erabiliko ditugu). • Landareak zaintzeaz arduratuko gara (zuhaitzak ez hautsiz, eta abar). • Hamaiketako osasungarria jateko pausoekin aurrera egingo dugu. • Konposta egingo dugu. • Eskolan birziklapenean sakonduko dugu. Horretarako, hondakinak ondo sailkatuko ditugu (ondorengo

12

birziklapen-prozesua errazteko). • Gelatik ateratzen garenean argi guztiak itzalita uzten ditugula ziurtatuko dugu. • Herriko gune berdeak zainduko ditugu. • Ikasleez gain, gainerako eragileak kontzientziatzeko jarduerak antolatuko ditugu (gurasoak, ikastetxeko langileak, eta abar). • Eskolako Agenda 2030eko bilerak egiten jarraituko dugu.


COMPROMISOS ADQUIRIDOS POR LOS CENTROS ESCOLARES: • Cuando vayamos al monte y a los lugares protegidos respetaremos el entorno, evitando actos que choquen con la normativa vigente o actuaciones negligentes. • Los residuos que podamos generar en los paseos los llevaremos de vuelta o los depositaremos en los lugares adecuados (para ello utilizaremos los contenedores o papeleras instaladas en el lugar). • Cuando vayamos a entornos especiales de los alrededores, fijaremos los días para recoger entre todas las personas participantes la basura que pueda haber en el lugar. • Con el fin de conocer mejor los árboles de nuestro entorno, organizaremos más excursiones al monte. • Cuidaremos y respetaremos los elementos naturales, artificiales y artísticos. • No dejaremos basura en el bosque ni la arrojaremos al mar. • Mostraremos interés por el tema de los bosques y haremos propuestas para seguir mejorando.

13


• No tiraremos basura al suelo (la llevaremos a casa y la clasificaremos o utilizaremos los contenedores o papeleras que hay en la calle). • Cuidaremos las plantas de nuestro entorno (no romperemos árboles, etc.). • Cuidaremos las zonas verdes de nuestro municipio. • Seguiremos trabajando la alimentación sostenible e incidiremos en la importancia del almuerzo saludable. • Vamos a profundizar en el reciclaje dentro de nuestro centro escolar. Clasificaremos bien los residuos para facilitar así su posterior el reciclaje. • Vamos a hacer compost. • Cuando salgamos de clase nos aseguraremos de que dejamos todas las luces apagadas. • Además del alumnado, organizaremos actividades de concienciación del resto de agentes (padres y madres, personal del centro, etc.). • Continuaremos con las reuniones de la Agenda 2030 Escolar.

14


udalari

zuzendutako

ESKAERAK

• Elementu artifizial gutxiago eraiki eta poliki-poliki hiri naturalizatuz joan (natura hirian barneratzeko teknikak praktikan jarri, biodibertsitatea handitzeko eta bide batez, klima-aldaketara egokitzen laguntzeko). • Ahal den guztietan, herriko lorategi eta berdeguneetan bertako zuhaitzak eta zuhaixkak landa daitezen bultzatu. • Mendian, paduretan, hondartzan, eremu berdeetan eta hiriko parkeetan dauden

elementu interesgarriei buruzko komunikazioeuskarriak jarri (Hondarribian dauden espezieei buruzko gida bat, panelak, zuhaitzen eta zuhaixken inguruko informazioa duten plakatxoak edo paneltxoak, web-cam bat, eta abar.). • Natura zaintzeko kanpainak antolatu (animalia eta landareespeziak errespetatzeko, hondakinik ez botatzeko, zarata ez eragiteko, …), natur guneetan betebeharreko arauak argi gera daitezen. 15


• Jende eta zaborraren pilaketak gertatzen diren eremuetan hondakinak gaika bereizteko zaborrontziak edo bestela edukiontziak jartzeko aukerak aztertu. Zaborrontzi edo edukiontzi gehiago jartzea beharrezkoa denean, horiek kokatuta dauden eremuarekin ahalik eta gehien bat etor daitezen bermatu (aukeratutako irtenbideak ahalik eta naturalenak izateko -hau da, ingurunearekin ahalik eta gehien integra daitezela zaindu-). • Eskolek herrian ditugun basoak hobe ezagutzeko irteerak antolatu. • Basoen gaiarekin zerikusia ez duten eskaerak: - Zakurren gorotza jasotzen ez dutenei isuna jarri. - Alde zaharrean beste haur parke bat eraikitzea. - Aire librean ikuskizunen antolaketarako toki finko bat sortzea. - Bordariko bidean bidegorria jartzea.

16


PROPUESTAS DIRIGIDAS AL AYUNTAMIENTO: •

Reducir la construcción de elementos artificiales e impulsar la progresiva naturalización urbana (puesta en práctica de técnicas de integración de la naturaleza en la ciudad para aumentar la biodiversidad y contribuir también a la adaptación al cambio climático).

Favorecer, siempre que sea posible, la plantación de árboles y arbustos autóctonos en los jardines y zonas verdes de la localidad.

Colocar soportes de comunicación sobre elementos de interés en el monte, marismas, playa, zonas verdes y parques urbanos (guía de especies existentes en Hondarribia, paneles informativos, placas o paneles pequeños con información sobre árboles y arbustos, webcam, etc.).

a animales y especies vegetales, prevención de residuos, evitar hacer ruido, etc.) para que queden claras las normas a cumplir en los espacios naturales. •

Estudiar la posibilidad de colocar contenedores o papeleras para separar selectivamente los residuos en las zonas de aglomeración de personas y basura. Siempre que sea posible, instalar más contenedores o papeleras que se adecuen lo más posible a la zona en la que se ubican (para que las soluciones elegidas sean lo más naturales posible, es decir, cuidando de que se integren con el entorno).

Organizar visitas guiadas para que los centros escolares conozcan mejor los bosques de Hondarribia.

Organizar campañas de conservación de la naturaleza (respeto

17


ETA HURRENGO IKASTURTEAN,

ZER?

Datorren ikasturtean Garapen Iraunkorrerako 15. Helburuan sakonduko dugu (“Lehorreko ekosistemetako bizitza”) eta basoen gaia alde batera utziko ez dugun arren, larreak eta zelaiak izango ditugu aztergai. Hori dela eta, ohiturari jarraituz, gai horien inguruko prestakuntza jasoko dugu, sentsibilizazio-ekintzak burutuko ditugu eta gure ikastetxeko nahiz herriko egoera zer nolakoa den aztertuko dugu. Beti bezala, ondorioetatik abiatuz, hobetu beharreko alderdiak antzemango ditugu eta honen guztiaren berri emango dizuegu!

IMO ¿Y EL PRÓX é? CURSO, QU

El curso que viene continuaremos trabajando el 15º Objetivo de Desarrollo Sostenible pero nos centraremos en la importancia de conservar los pastos y las praderas. Como siempre, informaremos a las familias de los pasos que vayamos dando.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.