Lezoko Eskolako Agenda 21
2018-2019
Lezoko Unibertsitateko Udala
Klima-aldaketa
11 urte igaro dira Lezoko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 izeneko hezkuntza-programa 2007-2008 ikasturtean abiarazi genuenetik. Urte guzti hauetan zehar ingurumenarekin zerikusia duten arloak landu ditugu: ura, energia, hondakinak, biodibertsitatea, elikadura, mugikortasuna, kontsumo arduratsua eta zarata. Ikasturte honetan gai berria aztertu dugu KLIMAALDAKETA, energiaren ikuspegitik batik bat. Lezoko 3 ikastetxek parte hartu dugu ingurumenhezkuntza programa honetan: Herri-eskola, Lezoko Institutua eta LezoPasaia Lizeoa. Guztira, 800 ikasle inguru. Lanketa horretan ez gara bakarrik egon eta irakasleen, gurasoen, ikastetxeetako gainerako langileen eta udalaren laguntza izan dugu. Horregatik, guztiagatik,
Mila e s ke r gu zt i o i !
KLIMAAALDAKETA
Se cumplen 11 años desde que la Agenda 21 Escolar inicio su andadura en los centros escolares de Lezo. Durante estos años hemos tratado muchos temas: agua, energía, residuos, ruido, etc. Este año, alrededor de 800 niños y niñas hemos trabajado el tema del CAMBIO CLIMÁTICO.
¡muchas gracias a tod@s por vuestro apoyo!
2
Diseinua eta maketazioa: Izadi 21
aurkibidea 03
Nolakoa izan da parte-hartzea?
04
Zer egin dugu ikasturtean zehar?
14
Herriko diagnosiaren ondorioak
16
Eskolako konpromisoak
18
UDALARENTZAKO ESKAERAK
2 0 ETA hurrengo IKASTURTEAN, ZER?
NOLAKOA IZAN DA Maiatzaren 21ean ospatutako Eskolarteko Foroan, ikasleok, Eskolako Agenda 21en zati garen eragileon partaidetza nolakoa izan den baloratu genuen: • Ikasle eta irakasleen partehartzea egokia izan da, aurreko ikasturtean lortutako emaitza mantenduz. • Eskolako langileen, gurasoen eta udalaren partaidetza, bide zuzenean doan arren, oraindik badute zer hobetu. En el foro interescolar celebrado el 22 de mayo evaluamos la participación en la Agenda 21 Escolar: tanto la participación del alumnado como del profesorado es buena, mientras que la del personal no docente y familiares, aunque va en buen camino, es mejorable.
? A E Z T R A H PARTE Ikasleak Gurasoak Irakasleak Eskolako langileak Udala
-
3
ZER EGIN DUGU
N A E T R U T S A IK ? R A H E Z ikasturte honetan zehar gauza mordoa egin dugu klimaaldaketaren gaia lantzeko. Jarraian Lezoko eskola bakoitzak burutu dugunaren laburpentxoa duzue.
Lezo Herri eskola Oarsoaldeko beste ikastetxeekin batera 50/50 egitasmoan parte hartzen ari gara. Proiektu honetan ikastetxean kontsumitzen dugun energia nahiz ura aurreztea eta eraginkortasuna handitzea bilatzen du. Horretarako ikasleen, irakasleen eta bestelakoen ohituretan eragitea ezinbestekoa da: •
Energia Batzordea eratu genuen
• Eskolan Panel energetikoa jarri genuen. Gurasoek, ikasleek eta irakasleek kontsumoaren hobekuntzan zer egin dugun ikus dezaten. • Lortutako aurrezpen ekonomikoari esker, ikasleek erabakiko dute nolako hobekuntzak burutu ikastetxean.
4
Hondakinak, eta bereziki, ontzi arina murrizteko helburuarekin, astero-astero Patruila Berdeak ontzi horian jasotzen zena pisatu dute. Beharrezkoa da denon lana plastikoaren kopurua gutxitzeko. Eskolako Baratzean lan gogorra egin genuen udazkenean, barazkiak nola landatu eta zaindu ikasi dugu eta uzta oparoa jaso dugu. Hamaiketako osasuntsua bultzatzen jarraitzen dugu, horretarako frutaren eguna ospatzen dugu astero. Material didaktiko ezberdinez baliatuz klima-aldaketaren gaian sakondu dugu. Zergatik gertatzen den, zer nolako ondorioak dituen eta arazoa konpontzeko zer egin dezakegun ikasi dugu. Udalbatza ospatu genituen ikasturte hasieran eta amaieran. Bertan udal ingurumen-teknikariarekin eta ingurumen-zinegotziarekin elkartu ginen, adostutako eskaerak egiteko.
5
Lezo Institutua DBHko 4. mailako ikasleek Jaizkibelera irteera bat burutu dute, hango ingurua ikusi eta natura ezagutzeko. Zumaiako itsaslabarra ezagutzera joan dira. Han itsasertzeko ekosistema aztertu dute, bai osagai biotikoak (izaki bizidunak, haien arteko harremana, portaera‌) bai abiotikoak (harriak, ura, gazitasuna‌). Igeldon kokatutako eguraldiaren behatokira bisita antolatu genuen. Ikastetxeko ikasleei klima-aldaketari buruzko inkestak egin genizkien eta gehiengoek klima-aldaketa zer den eta zer eragin sortzen dituen ondo dakite. Dena den, ohiturak alda-
tu behar dituzte kontsumoa murrizteko, argia eta ur beroaren batez ere. DBHko 4. mailako ikasleak Oiartzungo Luberri Euskal Herriko Geologia Museoa bisitatu dute. Bertan fosilei eta mineralei buruz entzun, ikusi eta ikasi ahal izan dute, eta Oarsoaldeko historia geologikoari buruzko ideia bat egin ahal izan dute. Herriko diagnostikoaren baitan herriko saltokietan inkestak egin ziren. Gehiengoek neurriak hartzen dituzte elektrizitate kontsumoa jaisteko. Energiaren arloko diru-laguntzak sortzea eta gaiaren inguruko ikastaro-sortak burutzea ere eskatu dute. Ekonomia eta Ekintzaile ikasgaietako ikasleek, otsailaren 15ean, Aritz Lekuona EKONEK enpresako kide-sortzaileetako baten azalpenak entzun zituzten. Zehazki, ekonomia zirkularrean oinarritu den enpresa gazte eta saritu honen ibilbidea ezagutu zuten, sorreratik gaur egun arte; zaborretara zihoan materia organikotik baliozko produktuak ateratzea lortu dute teknologia berrien bidez.
6
Pasaia-Lezo Lizeoa
Txikiekin hondakinen inguruko lanketak egin ditugu, bereizketa nola egin eta edukiontzi bakoitzean zer bota ikusi dugu. Urtero bezala Patruila berdea osatu dugu. Plastikozko hondakinek itsasoan eta bertako bizidunetan eragindako kalteak erakusgarri jarri genituen. Hamaiketako osasuntsuan parte hartzen dugu eta astero fruta eguna ospatzen da. Itsas hondakinen erronka proiektuan parte hartzen ari dira hainbat ikasle, Ekofish egitasmoaren baitan. Itsas hondakinak gutxitzea du xede. Adibidez, LH6. Mailakoak Alabortzako kala garbitzen aritu ziren eta herritarrak sentikortzeko antzezlan bat ere prestatu dute. Txoko berdea aurten ere ikastetxean jarri dugu, eta Klima-aldaketari buruz landu ditugun informazioa ezberdinak zabaldu ditugu bertan. Eguneko klima eta garai bateko klimaren aldeko solasaldiak burutu ditugu.
7
Klima-aldaketa jolasarekin aritu ginen. 4 Talde sortu genituen, batzuk hartz polarrak, besteak itsas txakurra, bakailuak eta krillak. Talde bakoitza izotz plaka baten gainean zegoen eta zubiak eraiki behar zituen izotz zatirik handienera iristeko. Haurrek asko gozatu zuten eta baita ikasi eta konpromisoak hartu ere. Ikastetxeko familien etxeko ohiturak ezagutzeko asmoz, gabonen aurretik inkestak bidali genituen etxeetara eta bertan honako arloen inguruko galderak barneratu genituen: ura, energia, hondakinak, mugikortasuna, elikadura, erosketa-ohiturak.
8
Durante el curso escolar hemos llevado a cabo un montĂłn de actividades: salidas para conocer la opiniĂłn y costumbres de la ciudanĂa, sensibilizarnos y aprender sobre las causas y consecuencias del cambio climĂĄtico, visitas a empresas y centros, etc.
9
Herriko diagnosiaren
ondorioak Azken hiruhilekoan, herria klima-aldaketaren ikuspegitik aztertzeko, galdeketa ugari egin ditugu gure artean, etxean eta herriko saltokietan. Hona hemen ateratako ondorio nagusiak:
Klima-aldaketa zer den eta bere ondorioak nahiko ondo ezagutzen ditugu, eta, ondorioz, egunerokotasunean hori ekiditeko neurriak hartzen ditugu. Baina badugu ere zer hobetu Etxekoek eta ikasleok:
• Gehienon etxeko argindarraren jatorria ez da berriztagarria.
• Udan gehienok ez dugu aire giroturik edo haizagailurik erabiltzen.
• Gehienok faktura ez dugu ondo ulertzen.
• Bainatu ordez dutxatu egiten gara, baina iraupen luzekoak egiten ditugu.
• Tarteka etxeko argindarraren kontsumoa murrizten saiatzen gara. • Gure etxeko etxetresna gehienek energia ez dute modu efizientean erabiltzen. • Argiak eta aparatu elektrikoak behar ditugunean bakarrik erabiltzen ditugu eta behar ez ditugunean itzaltzen, baina gehienetan horien argitxo gorria itzaltzea ahazten zaigu.
10
• Askotan berogailua pizten dugu, arropa jantzi aurretik. Eta, ondoren, bero bagara, itzaltzea ere ahazten zaigu.
• Ura ia beti arduraz erabiltzen dugu eta berrerabiltzeko dauden sistemak ezagutu nahi ditugu. • Hondakinak murrizten saiatzen gara eta sortutakoak ondo sailkatzen. • Eguneroko joan-etorri motzak oinez, bizikletaz edo patinetez egiten ditugu. Lanerako bidaia, aldiz, gehienek autoz, gainera, partekatu gabe. • Auto elektrikorik ez dugu, baina horien inguruko informazioa jaso nahiko genuke.
Saltokiek:
Erosketei dagokienez:
• Gehienek oso ondo dakite klimaaldaketa zer den.
• Herrian saltoki ugari daude eta herritarrok bertan erosteko ohitura dugu. Halere, askotan Orereta edo Oiartzunera joaten gara, autoz.
• Produktu jasangarriak saltzen dituzte.
• Berogailua eta haizagailuak modu jasangarrian erabiltzen dituzte.
• Erosketak egitean produktuen bilgarri kopuruari ez diogu erreparatzen. Hala ere, bildukin gabekoak topatzea zaila egiten zaigu.
• Energia modu efizientean erabiltzen dituzten etxetresnak dituzte.
• Erabili eta bota egiten diren produktu ugari erosten dugu.
• Argiak eta aparatu elektrikoak behar ditugunean bakarrik erabiltzen dituzte eta behar ez dituztenean itzaltzen, baita horien argitxo gorria ere.
• Erosketetarako telazko poltsak eta orgak erabiltzen ditugu.
• Lokalak ez dituzte isolatuta.
• Denok hondakinak sailkatzen ditugu.
• Ura modu arduratsuan erabiltzen dute. • Hondakinak murrizten saiatzen gara eta sortutakoak ondo sailkatzen.
11
Eskolek hartutako
ko n i prom s o ak
Guk, Lezoko ikasleok, honako konpromisoak hartzen ditugu KLIMA-ALDAKETARI aurre egiteko:
1.
Hondakinak ondo bereizituko ditugu, eta egokia den edukiontzian bota. Lurrean ez dugu ezer botako
2.
Hondakinak gutxitu eta berrerabilpena bultzatuko dugu: tuperrak edo telazko zorroak erabiliko ditugu, plastikozko ur-botilak beharrean gure “kantinplora� eramanago dugu, etab.....
3.
Bai etxean baita ikastetxean ere energia arduraz erabiliko dugu, esate baterako: Argiak itzaliko ditugu behar ez dugunean, erregelatako botoi gorri itzaliko dugu, berogailuko tenperatura kontrolatuz, etabar.
12
4. 5. 6. 7. 8.
Ur ekosistemak (errekak, itsasoa...) ez kutsatzeko eta garbi mantentzeko arduraz jokatuko dugu.
Ur txorrota itxita mantenduko dugu eskuak xaboitzean edota hortzak garbitzean; eta dutxa motzak hartuko ditugu. Desplazamendu txikietan oinez ala bizikletaz joango gara. Luzeetan garraio publikoa erabiliko dugu.
Herriko berdeguneak: parkeak, zuhaitzak eta zuhaixkak, mendiak,... zainduko ditugu.
Gutxiago kontsumituk dugu, eta behar ez ditugun produktuak ez ditugu erosiko), mahaiak eta aulkiak altxatuko ditugu arrastaka eraman gabe.
Para hacer frente al Cambio climático los alumnos y alumnas de Lezo nos hemos comprometido a: separar correctamente los residuos; reducir los residuos que generan fomentando la reutilización; hacer un uso responsable de la energía; utilizar la bicicleta o el transporte público para los desplazamientos; acortar la ducha, etc.
13
zer proposatzen ri? a l a d u diogu Herriko diagnostikoa egin ondoren eta bertako emaitzak oinarritzat hartuz, hauek dira Udalari zuzentzen dizkiogun proposamenak KLIMAALDAKETAREN arazoari aurre egiteko:
1.
4.
2.
5.
Bizikletaren erabilpena bultzatzeko bidegorri sarea osatu eta hobetzea. Eta honen erabilera sustatzeko informazio kanpainak burutzea. Bizikletak uzteko aparkaleku publiko gehiago jartzea, eta bizikleta mailegua bultzatzea.
3. 14
sentikortze ekimenak antolatzea (kontsumo arduratsua, klima-aldaketa, natur guneen klima-aldaketara egokitzeko duten balioa ezagutzera ematea...).
Herritarren artean ingurumen izaerako informazioa zabaltzea eta
Udalak Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurpenak kalkulatzea eta herritarrei emaitzen berri ematea. Udal eraikin eta ekipamendu ezberdinetan energia eta ura aurrezteko neurriekin jarraitzea, eraginkortasun energetikoa bultzatzea eta energia-iturri berriztagarrien ezarpenean sakontzea (bai argiztapenean eta baita berokuntzarako ere).
6. 7. 8. 9.
Garraio publikoa merketzeko helburuarekin Aldundiarekin elkarlanean aritzea. Plastiko erabilera murrizteko kanpaina eta plastikozko poltsarik gabeko herria bihurtzea.
Anfiteatroan LED motatako argi-adimentsua jartzea.
Udalak antolatutako herri mailako ekintza ezberdinetan (festak, azokak, lehiaketak, ikuskizunak, lasterketak etab.) klima-aldaketa aintzat hartzea eta hori arintzeko neurriak bultzatzea.
¿Qué le proponemos al ayuntamiento? Tras estudiar la problemática del Cambio climático estas son las propuestas de mejora que hemos expuesto al Ayuntamiento: ampliar y mejorar la red de bidegorris, instalar aparcamientos para las bicicletas; realizar campañas e instalar paneles informativos sobre diferentes aspectos ambientales; instalar energias renovables en los edificios públicos; abaratar el transporte público; aplicar medidas ambientales en las actividades organizadas en el municipio, etc.
15
ETA HURRENGO IKASTURTEAN,
? R E Z
Arazoaren garrantziaz jabetuta, datorren ikasturtean Oarsoaldeko ikastetxeek gai berarekin jarraitzeko erabakia hartu dugu, baina oraingoan KLIMA-ALDAKETA ELIKADURAREN ikuspuntutik landuko dugu. Ea denon artean gure ohiturak aldatzeko gai garen!.
¿Y EL PRÓXIMO ? CURSO, QUE Entendiendo que el Cambio climático es un gran reto, el próximo curso seguiremos trabajando el mismo tema, aunque centrándonos en la ALIMENTACIÓN. Entre todas y todos podemos cambiar nuestras costumbres.
16