BASOAK Oiartzungo Eskolako Agenda 2030 2020-2021 ikasturtea

Page 1

OiartzunGO Eskolako Agenda 2030

2020-2021 IKASTURTEA

B A S O A K

Diseinua eta maketazioa

LEHORREKO BIZITZA


Oiartzungo ikastetxeak (Elizalde herri-eskola, Elizalde Institutua eta Haurtzaro Ikastola) duela 17 urte murgildu ziren Eskolako Agenda 21 programan eta ikasturte honetan zehar Eskolako Agenda 2030era egin dute salto. Beraz, aurtengoa trantsizio-ikasturtea izan dela baieztatu dezakegu. 2020-2021 ikasturteko lehen buletin elektronikoan jakinarazi genizuen moduan, hemendik aurrera Garapen Iraunkorrerako Helburuekin uztartuko dugu ikasturte bakoitzean landuko dugun gaia. Horrela, bukatzear den ikasturte honetan zehar BASOAK izan dugu aztergai eta berau lehorreko ekosistemetako bizitza izeneko 15. Garapen Iraunkorrerako Helburuarekin du harreman zuzena. Eskolako Agenda 2030, Eskolako Agenda 21 zenaren moduan, garapen iraunkorraren aldeko hezkuntza-programa bat da baina lan egiteko beste modu bat dakar berarekin eta fokua 2015 urtean Nazio Batuen Elkarteak antolatutako gailurrean onartu ziren Garapen Iraunkorreko Helburuetan jarrita dauka. Horrela, ingurumenaren alde egiteaz gain, pobrezia gutxitzea eta planetan bizi garen guztion ongizatea babestea bermatu nahi dira.

2


ZER EGIN DUGU

IKASTURTEAN ZEHAR?

PARTE-HARTZAILEAK

3


I

kasturte honetan, iaz ez bezala, aukera izan dugu herriko diagnostikoa lantzeko (aurreko ikasturtean, ordea, Covid-19 pandemia dela eta, ezinezkoa izan zen) eta gure parkeetako eta berdeguneetako biodibertsitatea aztertzeko aukera izan dugu. Horrez gainera, ondorengo jarduerak ere burutu ditugu:

4


Irakasleek ikasturte honetako gaiari buruzko prestakuntza jaso zuten udazkenean zehar.

Sentsibilizazio-ekintza ugari antolatu ditugu: horma-irudiak marraztea, eskulanak, ezkurrak bildu eta haziak ernatzea, ipuinak entzutea, basoen inguruko aurkezpenak egitea, eta abar.

Martxoaren 21ean mundu osoan Basoen Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Gipuzkoa osoko beste ikastetxe askorekin batera, “Basoak ernatzen” ekimenean parte hartu genuen martxoaren 11n (Haurtzaro Ikastolak) eta martxoaren 18an (Elizalde herri-eskolak eta Institutuak). Gurutzen egindako sagarrondoen landaketaren bidez. Ekimenari buruzko bideoa hemen ikusgai: Basoak ernatzen basozainak.

“Transpatioa” izeneko proiektua garatu dugu Elizalde eskolan: ikasleen garapen naturalari eskainitako eremua da. Material ez estrukturatuak erabiliz sormena, mugimendu motorea, jolas sinbolikoa, … garatzen laguntzen dien eremua da. Familien kezkatik sortutako proiektua da eta bertan ikaslea aske sentituz, gozatuz, berdinekin komunikatuz bizipen ezberdinak izateko eremua da. Aurkezpen bideoa hemen ikusgai: Elizalde transpatioa.

Ikastetxe barruko eta inguruko eremuetara irteera ezberdinak antolatu ditugu aurtengo gaiari dagokionez egoera nolakoa den aztertzeko (Urkabera, Txarako parkera, …). Hurrengo pauso moduan, zenbait ondorio landu ditugu eta horiei esker osatu dugu batetik, guk

5


hartuko ditugun konpromisoen zerrenda eta zuei, udal ordezkarioi, beranduago aurkeztuko dizkizuegun eskaerak.

6 6

Eskolarteko Foroa maiatzaren 11n antolatu genuen eta 3 ikastetxetako ikasleen ordezkarien parte-hartzeari esker, basoen babeserako konpromiso partekatuen eta Oiartzungo Udalari zuzendutako eskaeren lanketa egin genuen.

Maiatzaren 18an Udaleko ingurumeneko zinegotziarekin eta ingurumen teknikariarekin partaidetza-saioa izan genuen eta ikasleok ikasturte honetan egindako lana laburbiltzeaz gain,


ikastetxeok gure gain hartutako konpromisoak eta Udalari zuzendutako eskaerak aurkeztu genituen. Asmoa da udazkenean Udala eta ikastetxeen arteko beste foro bat antolatzea, egindako eskaeren erantzunak jasotzeko eta hurrengo ikasturteko plangintza aurkezteko. •

50/50 proiektuari esker aurreko ikasturteetan aurreztutako energiaren eta diruaren kalkulua egin dugu eta nahiz eta ikasturte honetan zehar ez dugun proiektua behar bezala garatzeko aukera izan, hurrengo ikasturtera begira jarraipena eman nahiko genioke.

7


8


Basoak ernatzen

9


10


HAUEK ERE EGIN DITUGU...

11


Eskolek hartutako

12

konpromisoak


Hauek dira ikastetxeok, maiatzean antolatu genuen Eskolarteko Foroan, adostu genituen konpromisoak:

1.

Gure ingurunea eta bere elementuak (landaredia, animaliak, baserriak, paisaia, ...) ezagutzen jarraitzeko ekintzak antolatzea (irteerak, erakusketak, hitzaldiak, lehiaketak, etab.).

2.

Ikastetxeko barruko zein kanpoko gune eta eremu ezberdinetan elementu naturalak barneratzen joatea (hau da, naturaren osagai gehiago -zuhaixkak, animalientzako babeslekuak, eta abar- eta zementu gutxiago).

3.

Eskolako Agenda 21etik Eskolako Agenda 2030era trantsizioa egiteko pausoekin aurrera egitea, ikasleak, familiak, irakaslek gehiago inplikatuz eta berrikuntzak barneratuz.

4.

arazoei buruz sentikortzeko ekintzak antolatzea (hondakinen arazoa, klima-aldaketa, eta abar.).

5.

Duela zenbait urte martxan jarritako 50/50 ekimenari bultzada ematea (energia aurrezteko neurriak ezartzea, energia berriztagarriak ezar daitezkeen aztertzea, ...), eta aurreko urteen landutako gaiei buruz hartutako konpromisoak berreskuratzea eta horiei buruzko jarraipena egitea.

6.

Aire librean antolatzen ditugun eta naturaren zaintzarekin zerikusia duten ikastetxe mailako ekintzak ugaritzea.

7.

Ikastetxeko curriculumean Basoaren gaia ondo txertatzeko aurrera egin.

Herriko eta mundu mailako ingurumen

13


zer

propos at z e n

diogu udalari?

14


Apirilean eta maiatzean zehar egin dugun herriko diagnostikoaren emaitzak aztertu ondoren, hona hemen Udalari zuzendutako eskaerak:

1.

Auzo ezberdinetako berdeguneetan (parkeak, adibidez) eta natur eremuetan (Aiako Harria, eta abar) zaborpilaketei aurre egiteko neurriak hartzea (auzolanean garbiketalanak antolatzea, isunen berri ematen duten kartelak jartzea, eta abar) eta herritar ugari pilatzen den guneetan gaikako zaborrontziak ba ote dauden aztertzea (Madalensoroko boteluzeko eremuan, adibidez).

2.

Bertako zuhaitzen landaketen alde egitea, bai Udalak bultzatutako proiektuetan bai lur-jabeek egiten dituzten eskaeretan ere. Hau da, basoak kudeatzeko eredu jasangarrien alde egiten jarraitzea.

3.

Herriko inguruetan berdegune gehiago eta

zuhaitz gehiago landatzea, bizi ditugun une hauetan inoiz baino naturaren behar handiagoa dugu eta. Ahal bada bertako espezieak izan daitezela bultzatzea.

4.

Bidegorrian dauden zuhaitzak identifikatzeko seinaleak berritzea, asko eta asko zaharkituta eta puskatuta baitaude. Horrekin batera, herriko parke edo beste eremuetan aurki daitezkeen zuhaitz eta zuhaixken inguruko azalpenak jasotzen dituzten karteltxoak edo panelak jartzea.

5.

Herriko familientzat baratza komunitarioak ezartzeko aukerak ematea.

6.

Ikastolan konpost makina berriro abian jartzeko konponketa lanak burutzea.

15


HURRENGO IKASTURTEAN, ETA

ZER?

Datorren ikasturtean Garapen Iraunkorrerako 15. Helburuan sakonduko dugu (“Lehorreko ekosistemetako bizitza”) eta basoen gaia alde batera utziko ez dugun arren, larreak eta zelaiak izango ditugu aztergai. Hori dela eta, ohiturari jarraituz, gai horien inguruko prestakuntza jasoko dugu, sentsibilizazio-ekintzak burutuko ditugu eta gure ikastetxeko nahiz herriko egoera zer nolakoa den aztertuko dugu. Beti bezala, ondorioetatik abiatuz, hobetu beharreko alderdiak antzemango ditugu eta honen guztiaren berri emango dizuegu!

16


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.