Hondarribiko Eskolako Agenda 21en aldizkaria 2019-2020 ikasturtea

Page 1

ELIKADURA JASANGARRIA

Irudia: gurean.net

Diseinua eta maketazioa: ESKOLAKO AGENDA 21 HONDARRIBIA

Hondarribiko Eskolako Agenda 21

2019-2020


2020

ko irailean 12 urte beteko dira Hondarribiko ikastetxeek, Hondarribiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programa herriko ikastetxeetan ezartzeko konpromisoa sinatu zutenetik. Urte hauetan guztietan zehar ingurumenarekin zerikusia duten arlo ezberdinak landu ditugu: ura, hondakinak, mugikortasuna, elikadura, kontsumo arduratsua, klima-aldaketa eta paisaia. Ikasturte honetan 2014-2015 ikasturtean aztertu genuen gaia (elikadura jasangarria) berreskuratu dugu, garai hartan ezarritako konpromisoak

E

ste año hemos tratado de nuevo el tema de la alimentación sostenible (lo trabajamos durante el curso 2014-2015 por primera vez), pero debido a la situación creada por el Covid-19, finalmente, no hemos podido organizar las visitas para

berrikusteko, ikasleak eta eskolakomunitatea osatzen duten gainerako eragileak sentsibilizatzen jarraitzeko eta azken urteetan gure ikastetxeko egoera nola aldatu den behatzeko. Aurtengo ikasturtea berezia izan da, COVID-19 birusak eragindako ez-ohiko egoera honetan urteroko jarduerak egokitu behar izan ditugulako eta, ondorioz, ezin izan dugulako herridiagnostikoa osatu, ezta eskolen arteko foroa nahiz udal-foroa antolatu ere. Dena den, jarduera ezberdinak burutu ditugu eta aldizkari honen bidez horien berri emango dizuegu! comprobar cuál es la situación del municipio y, así, poder realizar propuestas de mejora dirigidas al Ayuntamiento. No obstante, han sido muchas las actividades organizadas y en esta revista hemos realizado un resumen.

ZER EGIN ? R A H E Z N A E T DUGU IKASTUR I

kasturte honetako aurrez-aurreko eskolak lehenago amaitu diren arren, hamaika jarduera egin ditugu elikaduraren gaia lantzeko. Hori dela eta, lehenik ikastetxe guztiek garatu dituzten ekintzak zerrendatuko ditugu eta, ondoren, ikastetxe bakoitzak egindako lanketa laburbilduko dugu.

2


• Ikastola osoari EA21en inguruan egiten ditugun jardueren berri emateko Txoko berdea osatu dugu, urtero bezala. • Patruila Berdea edo ingurumenbatzordea eratu dugu. • Ikastetxe barruko egoeraren diagnosia ikuspuntu ezberdinetatik garatu dugu: hamaiketakoa eta patioko egoera, jangela, ikastetxean antolatzen diren ospakizunak, etxean ditugun elikagaien ezaugarriak eta gosariari lotutako ohiturak, elikatze-aukerak eta intolerantziak, elikadurari lotutako hondakinak eta horiek murrizteko ekimenak (elikadura-xahutzearen aurkako neurriak, konposta, etab.), elikadurari lotutako karbono-aztarna. • Irakasle koordinatzaileek Bidasoaldeko Eskolako Agenda 21en koordinaziobileretan parte hartu dute eta gaiari buruzko prestakuntza zehatza jaso dute.

AMA GUADALUPEKOA IKASTETXEA

• Elikadura jasangarriari buruzko sentsibilizazio-ekintzak aurrera eraman ditugu eta Haur-hezkuntza zein Lehen-hezkuntzako eraikineko egoera aztertu dugu (elikadurari buruzko eskolako diagnostikoa). Eskolako egoera zein den jakiteko gure hamaiketakoa osasuntsua den ala ez, erabili eta botatzen diren bilgarrietan bilduta zegoen ala berrerabili daitekeen ontzi edo bestelakoetan ekartzen ote dugun ikastetxera, etab. ikertu dugu 4. mailako ikasleen laguntzarekin. Eskola-diagnosiaren lanketan bestelako eremu edo arlo batzuk ere aztertzeko aukera izan dugu, hala nola: gure ikastetxeko menuetan erabiltzen diren elikagaien ezaugarriak (jatorria -bertakoa ala 3


urrutikoa-, ekoizpen prozesua, menuak orekatuak ote diren, soberan geratzen den janariarekin zer egiten den, etab.), ikastetxeak antolatzen dituen ospakizunetan erabiltzen diren elikagaien ezaugarriak, sortutako hondakinen kudeaketa, etab.

4

dute eta energia-trantsizioaren aldeko maketa politak prestatu dituzte.

• Hondakinei buruzko eskolako ikerketa bat burutzea: LHko 2. mailako ikasleek gela ezberdinetan sortzen diren hondakin-motak zeintzuk diren aztertu dute lehenik eta, ateratako ondorioetatik abiatuz, hondakin gutxiago sortzeko, hondakin batzuk berrerabiltzeko eta, hau ezinezkoa denean, birziklatzeko, aholkuak proposatu dituzte.

• Hamaiketakoan eta askarian hondakin gutxiago sortzeko asmoz, bilduki berrerabilgarriak erabiltzen hasi gara ikasturte honetan: Hondarribiko Udalak egindako opari honi esker, ogitartekoa eta fruta, esaterako, bertan sartu eta eskolara eramanez, ez dugu bilgarriekin zerikusia duten hondakinik sortuko (plastikoak, eta abar). Bilduki horiek baliatuz 4. mailako ikasleek hamaiketako jasangarriaren arloa landu dute eskola barruko diagnostikoa egiteko fasean.

• Energiaren eredu jasangarri baten aldeko artea: LHko 3. mailako ikasleek Energia Berriztagarrien garrantzia ikasi dutela aprobetxatuz, ikasitakoa praktikara eramateko modu dibertigarria aurrera eraman

• Lehen-hezkuntzako 4. mailako ikasleek kostaldeko geologiaformazio ezberdinekin (hondartza, itsaslabarra, uhartea, etab.) hormairudi ederrak sortu dituzte itsasoa ardatz moduan hartuz.


EGILUZE IKASTETXEA

• Aurten eskolako baratza martxan jarri dugu. Neguko landaketa, hazien ereitea eta barazkien bilketa 5 urtekoen eta Lehen-hezkuntzako 2., 4. eta 5. mailako ikasleen ardura izan da. Lehenengo bilketako barazkiak zozketatu egin genituen (baratxuriak, tipulinak, aza moreak, Bruselako azak, …) eta umeek etxera eramandakoa familian kozinatu zuten, prestatutako jaki goxoari argazkia atera zioten eta ikastetxeko buletin digitalean zintzilikatu genuen. Ekintza honekin elikadura osasungarria, elikadura jasangarria (bertakoaz elikatu, km 0, ...) bezalako kontzeptuak landu genituen. • Baratzeko udaberriko lanketa bertan behera gelditu da bizi garen egoeraren ondorioz. Hori dela eta, datorren ikasturtean, baratzeko lanketan, aurten parte hartu gabe gelditu diren ikasleek lehentasuna izango dute. • Txingudiko Zerbitzuen mankomunitateak (aurrerantzean, Txinzer) eskaintzen duen Zisare proiektuan parte hartu dugu. Lehen-hezkuntzako 6. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleek prestakuntza teorikoa jaso ondoren, konpostagailua jarri ziguten eta konposta sortzen hasi ginen. Ikasleak talde txikitan antolatu eta, Agenda 21en batzordeko irakasleen laguntzarekin, asteazkenero, konpostagailua eskolan sortutako hondakin organikoekin hornitzeaz arduratu dira. Nahasketa zein dagokion neurketak (ph eta tenperatua) ere burutu dituzte martxoaren hasierara arte eta, horiek, lan-koadernoan erregistratu dituzte.

5


• Aurreko egitasmoa aurrera eramateko, egunero, jolasgaraietan sortutako fruten hondakinak erabili ditugu. Horretarako, Frutaren Egunak izendatu genituen (astelehena eta asteazkena) eta egunero jolasgaraietan fruten hondakin biltzeko bi ontzi ateratzen genituen, ondoren konpostagailuan isurtzeko, biohondakin horiek bertan kudeatuz. Horrela, Frutaren Egunak ez ziren egunetan ere fruten hondakinak biltzeko aukera izaten genuen. • Txinzerrek ikastetxeetako jangeletako hondakin organikoak biltzeko egitasmoan izena eman genuen. Den-dena antolatuta zegoenean (jangelako langileekin koordinazioa, ordutegiak, nola egin, poltsa biodegradagarriak erosita, eta abar) eta Txinzerrek lehenengo bilketa egin behar zuen egunean, eskolak eten egin ziren. • Txinzerrek eskaintzen dituen zenbait tailer antolatzea (online ikastaroak izan ziren, maiatzean eta ekainean aurrera eraman ditugunak): “Kale-garbiketa”, konpostari eta hondakinen kudeaketari buruzko 3 tailer eta Endarako urtegiaren bisita birtuala. Horietan Lehenhezkuntzako 3. zikloko ikasleek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleek parte hartu dute.

6


TALAIA ESKOLA

• Elikadura jasangarriari buruzko komunikazio- eta sentsibilizazioekintza ugari antolatu ditugu: “Garaian garaikoa” leloa, Txoko Berdea apaintzea, asteazkena Fruta-eguna izendatzea (gutxienez egun horretan, hamaiketakoan, frutaren kontsumoa sustatzeko), ipuin kontalaria, irteera ezberdinak antolatzea (Astigarragako Sagardoetxea, Zumaiako Algorri interpretazio-zentroa eta Euskal Kostaldeko Flysch izeneko formazio geologikoa, etab.) zein jolasak (“Ipar Poloa salbatzera goaz”). • Txinzerrek antolatutako konpostari buruzko “Zisare” programan parte-hartzea: Bordari eraikinean bildutako patioko hondakin organikoak (fruta-azalak) eskolan dugun konpostagailuan kudeatzen ditugu eta, horrela, kaleko edukiontzi marroira hondakin organiko gutxiago eramaten dugu, hondakinen kudeaketa arduratsuaren printzipioekin bat etorriz (bertan sortutakoa bertan kudeatzea). Konpostarekin hasi ginenetik, astean 2,5 kilo biltzetik 10 kilo biltzera igaro ginen. Beraz,

frutaren kontsumoa igo dela baiezta dezakegu. • Hamaiketakoan eta askarian hondakin gutxiago sortzeko asmoz, bilduki berrerabilgarriak erabiltzen hasi dira ikasleak ikasturte honetan zehar: Hondarribiko Udalak oparitutako bilduki horiei esker, ogitartekoa eta fruta, adibidez, bertan sartu eta eskolara eramanez, ikasleek ez dute bilgarriekin zerikusia duten hondakinik sortzen (plastikoak, eta abar). • “Dravet” sindromea duten haurrei lagundu asmoz, bilketa solidario bati ekin genion: eskolako zenbait material (boligrafoak, errotulagailuak, zuzentzaileak, markagailuak, eta abar) jasotzen hasi ginen 2. hiruhilekoan zehar. Egitasmo horri esker lortzen den dirua gaixotasun hori duten haurren bizitza hobetzera zuzendutako ikerketa-lanak egitera, euren bizitza errazagoa egiteko moduak bilatzera, etab. zuzenduko da.

7


8


TALAIA INSTITUTUA •

Elikadura jasangarriari buruzko maskota sortzeko lehiaketa antolatzea.

Frutaren Eguna ezartzeko plangintza prestatzea (hurrengo ikasturtean abiarazteko: astean behin, ikasleen tabernan, fruta salgai jarriko da).

Atsedenaldien ondoren patioa nola geratzen den aztertzea eta egoera hori hobetzera zuzendutako sentsibilizaziorako bideoa sortzea.

Irungo Pio Baroja institutuarekin eta Txingudi Ikastolarekin elkarlanean, errezeta jasangarri eta osasungarriak sortzeko proiektua martxan jarri dugu: batxilergoko ikasleek bertako eta sasoiko elikagaiak baliatuz sortutako errezeten bilduma osatu dute (bilduma hori web gune batean eta liburu digital moduan eskuratu daiteke). Informatikako eskolak baliatu dituzte web gunea bera eta errezeten liburuxka digitala sortzeko.

Edukia prestatzeko, berriz, eskualdeko baratzeak, azokak, kontsumo-taldeak, “Km0”, etab. bezalako kontzeptuak landu genituen, supermerkatutik haratago elikagaiak eta janaria lortzeko makina bat aukera daudela ikusarazteko. Era berean, urtaro bakoitzean Euskal Herrian ekoitzi daitezkeen elikagaiak zeintzuk diren antzematen ikasi genuen. Hala, elikagai horiekin osatu dituzte ikasleek errezetak, urtaroka banatuta. Ikasleak saiatu dira errezeta arruntez gain plater originalak eta bitxiak sortzen, beste lurralde batzuetako sukaldaritzak aztertu eta hemengo elikagaietara egokituz. Tako mexikarraren ordez, esaterako, euskal takoa prestatu zuten; eta entsaladari aguakatea bota beharrean, bertako sagarra erabili zuten. •

Hondakinen gaikako sailkapena hobetzeko neurrien ezarpena: gela guztietan zaborrontzi ezberdinak ipini dira, papera, plastikoak eta errefusa

9


bereizteko. Garbitzaileak arduratu dira geletan jasotakoa institutuko sarreran dauden edukiontzietara eramateaz. •

Baratzearen proiektua abiarazi dugu ikasturte honetan eta aukera dagoenean Hondarribiko agroaldea bisitatzera joango gara. Irakasleen jangelako hondakin organikoekin konposta egitea: biohondakinak biltzeko ontzi marroiak jarri ziren eta baratzaren

arduradunak astean behin jaso zituen, konpostagailuan kudeatzeko. •

Kafe-makinako plastikozko edalontzien ordez konposta daitezkeenak ipintzea.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. Zikloko ikasleek goiz batean gosari osasuntsua antolatzea.

Zumaian kokatutako Algorri interpretazio-zentrora eta Euskal Kostaldeko Flysch-era bisita antolatzea.

¿Qué hemos hecho durante este curso?

L

os 4 centros escolares que participamos en este programa hemos desarrollado diversas actividades entorno a la alimentación sostenible y también en relación con otros temas tratados en cursos escolares anteriores: •

10

Actuaciones de comunicación y sensibilización: visitas guiadas, cuentacuentos, juegos, concursos, obras de arte, talleres, etc.

Proyectos para poner en marcha el huerto escolar y el compostaje.

Diseño de un libro de recetas sostenibles y saludables (proyecto en el que

han participado Talaia Institutua de Hondarribia y el instituto Pío Baroja y Txingudi Ikastola de Irun), que se puede consultar en la siguiente página web: gurean.net. •

Organizar los “días de la fruta”.

Acciones para promover la prevención, la reutilización y el reciclaje de los residuos.

Realizar el diagnóstico del centro escolar en relación con la alimentación y diseñar un plan de acción que recoge una serie de objetivos, acciones e indicadores de seguimiento.


Zein

konpromiso

hartu ditugu?

H

ondarribiko ikastetxeak Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programa garatzen hasi ginenetik hona ingurumen izaerako gai ezberdinak lantzeko aukera izan dugu eta horietako batzuk birritan aztertu ditugu (ura, hondakinak, kontsumo arduratsua, elikadura jasangarria eta mugikortasun jasangarria, adibidez).

Jarraian azken urteetan aztertu ditugun gaiei dagokionez ikastetxeok gure gain hartutako konpromisoen zerrenda gogora ekarriko dugu. Aipatu behar da, klima-aldaketaren gaia eta kontsumo arduratsuaren gaiak landu genituenean beste urte batzuetako arloekin ere lotura duten konpromisoak ezarri genituela.

11


2016-2017 ikasturtea: KLIMA-ALDAKETA Hauek dira Hondarribiko eskolek Klima-aldaketarekin zerikusia duten arlo ezberdinen inguruan hartu genituen konpromisoak:

ENERGIA: •

Elektrizitatearen kontsumoa gutxitzeko pausoak ematen jarraituko dugu (ahal den guztietan argi naturala aprobetxatuz, tresna elektrikoak erabiltzen ari ez garenean horiek itzaliz, gelatik irtetean argiak itzaliz, argiak eraginkorragoak direnengatik aldatuz, …).

Berokuntzari lotutako kontsumoak jaisteko pausoak ematen jarraituko dugu (berogailuak neurrian erabiliz eta tenperatura egokituz, berogailua piztuta dagoenean leihoak ez irekiz, ... eta berokuntza-sistema egokia ez bada, hori aldatzeko edo egokitzeko eskatuko dugu).

12

Ikastetxeko eraikinaren edo eraikin ezberdin itxiturak aztertuko ditugu eta poliki-poliki beharrezkoak diren hobekuntzak ezarriko ditugu.

aztertuko dugu eta horrela balitz, halako iturriak ezartzen joateko pausoak emango ditugu.

HONDAKINAK: •

Hondakinen sorrera murrizteko neurriak hartuko ditugu, bai ikastetxeetan eta baita etxean ere (hamaiketakoa eta askaria ontzi berrerabilgarrietan eramango dugu ikastetxera, irakasleek kafea, ura edo infusioak hartzeko katilu berrerabilgarriak erabiliko dituzte, ikastetxeak antolatutako txangoetan ere janari gordetzeko ontzi berrerabilgarriak bultzatzeko pausoak emango ditugu, ikastetxeak antolatutako ospakizunetan baxera berrerabilgarriak erabiliko ditugu, ikastetxeko materiala iraunkorra izan dadin pausoak emango ditugu, eta abar.).

Hondakinen eta materialen berrerabilera bultzatzen jarraituko dugu (ikasketa-liburuak eta ikastetxeko gainerako materiala partekatuz, ikastetxeko materiala zainduz, ikasturte batetik bestera berriz ere erabiltzeko aukera egon dadin, 2. eskuko azokak antolatuz, ...).

Eskolan sortutako hondakinen zatiki guztiak ongi bereizi eta birziklatzera bideratzeko pausoetan sakontzen jarraituko dugu (geletan sortutako hondakinak, sukaldean eta jangelan sortutakoak, atarietan sortutakoa, ...). Ikasleek eta irakasleek egindako lana hutsean gera ez dadin, ondoren hondakin horiek biltzen dituztenek ere sailkatu eta birziklatzera

Ikastetxean energia berriztagarriak ezartzea bideragarria ote den


bideratzen dituztela ziurtatuko dugu (horrela ez balitz, arazo hori konpontzeko pausoak emango ditugu). •

Jangelako menuak osasungarriak eta jasangarriak izateko ahalegina egingo dugu eta, ahal den heinean, herrian edo eskualdean ekoitzitako elikagaiak aukeratuko ditugu. Horretarako, ikastetxeko arduradunei konpromiso honen berri emango diegu eta hori lortzera zuzendutako pausoak zeintzuk diren erabakiko dugu.

dugu arraskatik behera botako, ahalik eta osagai naturalenekin egindako garbiketarako produktuak aukeratuko ditugu -horretarako, ikastetxeko arduradunei eskatuko diegu garbiketako langileekin edo dagokion enpresarekin gai honi buruz hitz egiteko-, eta abar.)

MUGIKORTASUNA: •

Ikastetxeko eragile ezberdinak (familiak, ikasleak, irakasleak, ..) autoa edo motoaren ordez gutxiago edo bat ere kutsatzen ez duten garraiobideak erabiltzera animatuko ditugu (etxetik eskolarako bidea oinez, patinetean edo bizikletan eginez, eskolaz kanpoko ekintzetara, erosketak egitera, eta abar. joateko garraio publikoa erabiliz, ..)

Duela zenbait urte Udala eta eskolen artean prestatutako eskolara joateko ibilbide seguruei buruzko informazioa familiei erraztuko diegu, horretarako, bide ezberdinak erabiliz (ikasturte hasierako zirkularra, ikastetxeko web gunea, etab.).

Ikasle eta irakasleek, eskolara bizikletaz edo patinetean etortzeko orduan ibilgailu horiek aparkatzeko lekuak izateko erraztasun gehienak jartzen saiatuko gara.

Ikastetxeko erosketen arduradunek produktuak erosi edo zerbitzuak kontratatzeko orduan ingurumenirizpideak aintzat hartzeko beharrezko aldaketak jarriko ditugu martxan.

URA: •

Ikastetxean ura aurreztu eta arduraz erabiltzeko neurrien ezarpenarekin aurrera egingo dugu eta kontsumoen kontrola edo jarraipena egiteko pausoak emango ditugu.

Ura eta urari lotutako ekosistemak ez kutsatzeko asmoz, arduraz jokatuko dugu (komunetik behera ez dugu hondakinik botako, sukaldean erabilitako olioa ez

13


KLIMA-ALDAKETAREKIN ZERIKUSIA DUTEN KONPROMISO OROKORRAK: • Familiei natura-baliabideak aurreztearen eta arduraz erabiltzearen berri emango diegu, mota ezberdinetako sentsibilizazio-jarduerak aurrera eramanez (gaiari buruzko zirkularrak, ikastetxeak antolatutako festetan oharrak edo aholkuak emanez, herri mailan antolatzen diren kanpainei buruzko informazioa zabaltzen lagunduz). • Klima-aldaketaren gaian sakontzen jarraituko dugu, mundu mailako arazo eta ingurumen erronka honek herri mailan ere ondorioak dituelako edo izango dituelako. Horretarako, gai honetan ezagutza handitzeko pauso ezberdinak emango ditugu eta aurretik aipatutako gaietan hobetzeko ahaleginak egingo ditugu (hondakinen sorrera eta kudeaketa, mugikortasuna, energiaren erabilera arduratsua eta energia berriztagarrien ezarpena, uraren erabilera arduratsua, eta abar.). • Biodibertsitatearen eta paisaiaren ikuspuntutik duten garrantziaz gain, Hondarribian kokatutako natura-gune eta ekosistema ezberdinek klima-aldaketaren aurrean eta bere ondorioetara egokitzeko garaian betetzen duten funtzioa oso garrantzitsua denez, herriko eta eskualdeko hezeguneak (Jaitzubiako padura, adibidez), errekak eta erriberako basoak, Jaizkibel mendia, hondartza, etab. zainduko ditugu eta gure ingurukoak gauza bera egitera animatuko ditugu.

14


2017-2018 ikasturtea: KONTSUMO ARDURATSUA

• Eskolako materiala zaindu eta modu egokian erabiliko dugu, gehiago irauteko eta beste norbaitek erabiltzeko aukera izan dezan (koadernoak, liburuak, estutxeak, …). • Osasunarentzat kutsakorrak diren materialak (adibidez, zuzenketak egiteko produktu toxikoak) saihestuko ditugu. • Papera 2 aldeetatik erabiliko dugu eta gaizki ateratako kopiak koadernoak edo marrazkiak egiteko, adibidez, berrerabiliko ditugu. • Eskolan hondakinak gutxitu, materialak berrerabili eta

sortutako hondakinen zati guztiak gaika bereizteko lanean sakonduko dugu. • Eskolako eraikin zein gela ezberdinetan energia eta ura arduraz erabiltzeko neurriak hartuko ditugu (neurriak martxan jartzea gure esku ez badago -ohituraaldaketekin zerikusia ez duten neurriak, adibidez-, dagokion arduradunari eskaera egingo diogu): argiztapena, berogailua, ura, eta abar. • Eskolan egiten diren erosketa ezberdinetan ingurumen eta gizarte arloko ikuspuntuak barneratzen joateko moduak 15


aztertuko ditugu (bulegoko materiala, jangelako elikagaiak, ekipamendu ezberdinak, etab.), eskuratu nahi den produktuaren jatorriari, ekoizpen-moduari, … jaramon eginez. • Etxetik eskolarako bidean eta ikastetxetik kanpoko ekintzen modu ez kutsakorretan mugitzeko ahalegina egingo dugu (ibilbide ertain edo luzeetan garraio publikoa erabiliko dugu edo autoa partekatzera animatuko ditugu gurasoak). • Bizimodu osasuntsu baten aldeko jarrera hartu eta hori zabalduko dugu (jarduera fisikoa

16

egitea bultzatuz -kirola egiteaz gain, eguneroko ibilbideak oinez, bizikletan, patinetean, … egiteko ohitura hartuz-, modu orekatuan elikatuz, eta abar). • Gure ingurukoak Hondarribiko Azokan elikagaiak erostera animatuko ditugu, herrian bertan sortutako produktu freskoak eta garaikoak eskuratzearen garrantzia eta horien abantailak zeintzuk diren adieraziz (familiakoei, lagunei, eta abar). • Kontsumo arduratsuari buruz ikasi duguna gure etxeetan ere jakinaraziko dugu, beharrezkoa gertatzen denean, familiakoei modu egokian aritzeko adieraziz.


2018-2019 ikasturtea: PAISAIA

1.

Gure herriko paisaiak (padura, mendia, itsasoa, landa-gunea, hiria, ...) zaintzeko, gure esku dauden neurriak aurrera eramango ditugu. Horiek baloratzen eta horietaz gozatzen saiatuko gara.

2.

Landa-paisaia ez galtzeko gure elikaduran nekazaritza ekologikoak duen garrantzia ingurukoei zabalduko diegu.

3.

Herriko lorategiak eta parkeak zaindu eta errespetatuko ditugu: landareak, zuhaitzak eta zuhaixkak, animaliak, ...

4.

Hondartzara edo mendira joaten garenean eta zakarrontzirik ez badugu aurkitzen, zakarra jasoko dugu eta ez dugu hantxe utziko.

5.

Herriko kaleetan dauden elementuak errespetatuko ditugu: bankuak, iturriak, zakarrontziak, ... grafitiak egin gabe.

6.

Kaleak garbi mantenduko ditugu: pipa-azalak ez ditugu lurrera botako, txikleak zakarrontzira botako ditugu, gure txakurren kakak jaso, ...

7.

Zabor bakoitza dagokion zakarrontzira botako dugu eta norbaitek zerbait lurrera botatzen badu, atentzioa deituko diogu.

17


Gogora ekar ditzagun 2014/2015 ikasturtean ELIKADURA JASANGARRIAren gaiari lotuta adostutako konpromisoak: • Ikasleek eta irakasleek hamaiketako osasungarria eta jasangarria egiteko pausoak emango ditugu. Horretarako, besteak beste, fruta gehiago eta litxarreria gutxiago jango dugu, eta ahalik eta bilgarri gutxien erabiliko dugu. • Jangelako menuak osasungarriak eta jasangarriak izateko ahalegina egingo dugu eta, ahal den heinean, herriko edo eskualdeko produktuak aukeratuko ditugu. • Eskolak antolatutako ospakizunetako otorduetan bertako eta garaian garaiko produktuak aukeratuko ditugu.

• Eskolak antolatutako txangoetarako ere elikagai egokiak aukeratuko ditugu eta iturriko ura kantinploran eramango dugu, plastikozko botiletan saltzen duten uraren ordez. • Ikasle, irakasle eta gurasoen artean elikadura jasangarriari buruzko ezagutza handitu eta ohitura onak zabalduko ditugu. • Ikastetxeetan, elikadurari lotuta, sortzen diren hondakin guztiak gaika sailkatuko ditugu eta hondakinen sorrera gutxitzeko pausoak emango ditugu.

Eta etxean, familia bakoitzeko errealitatea zein den kontuan hartuz, animatuko al zarete elikadura-eredu iraunkorrago baten alde egiten?

18


D

ado que, en mayo, no hemos podido organizar el foro interescolar para acordar los compromisos que todos los centros escolares de Hondarribia pondremos en marcha sobre la alimentación sostenible, aprovechamos para recordar cuáles son los compromisos adoptados hace 5 años: •

Daremos los pasos necesarios para promover los almuerzos saludables y sostenibles. Para ello, comeremos más fruta y menos golosinas, reduciremos el uso de envoltorios, etc.

Trataremos de que los menús de nuestros comedores sean saludables y sostenibles y siempre que sea posible, elegiremos alimentos de producción local o comarcal.

En las celebraciones organizadas por el centro escolar, optaremos por productos locales y de temporada.

A las excursiones organizadas por el centro escolar llevaremos alimentos adecuados y llevaremos agua de grifo en cantimploras, evitando el agua embotellada.

Profundizaremos en el tema de la alimentación sostenible, ampliando nuestros conocimientos y sensibilizando a la comunidad escolar.

Separaremos en origen todos los residuos derivados de la alimentación y daremos los pasos necesarios para reducir los residuos generados en los centros escolares.

Y en casa, ¿os animaréis a poner en práctica esos compromisos a favor de un modelo de alimentación sostenible adaptados a la realidad de cada familia?

19


ETA HURRENGO IKASTURTEAN,

? R E Z

D

atorren ikasturtean urtebeteko trantsizioa izango du proiektuak. Eskolako Agenda 21en oinarrizko eredua jarraituz, Eskolako Agenda 2030 programara hurbilduko gara, Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) erdiesteko asmoz.

hurrengo ikasturtean. Ingurumenaz gain alderdi ekosoziala ere landuko da. Hondarribiko ikastetxeen kasuan biodibertsitatea orain arte Eskolako Agenda 21en baitan landu ez dugunez, aukera paregabea izango da guretzat!

Ba al dakizue zer diren GIHak? 2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda eta baita Garapen Iraunkorrerako Helburuak ere. Helburu horiek gizakiontzat eta planetarentzat garrantzia berezia duten 5 arlo nagusitan biltzen dira: pertsonak, Planeta, oparotasuna, bakea eta lankidetza. Erakunde, entitate eta elkarte ugarik bat egin dute Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekin eta Euskadiko ikastetxeen kasuan, Eskolako Agenda 21etik Eskolako Agenda 2030era igarotzea izango da eskola komunitatean GIHak lantzeko egitasmo nagusia (hasiera batean behintzat, asmoa ikasturte bakoitzean 18 helburuetatik bat lantzea izango da). Gipuzkoa ekialdeko ikastetxeen kasuan (Bidasoaldea, Oarsoaldea eta BeterriBuruntzaldea eskualdeak, esaterako) 2020/2021 ikasturtean 15. GIHa lantzea aukeratu da: Lehorreko bizitza edo lurreko ekosistemak, hain zuzen. Gaia zabala izanik basoen azterketan zentratuko gara

Bideoa ikusi:

MO ¿Y EL PRÓXI é? CURSO, QU

E

l próximo curso será especial, ya que daremos los pasos para dejar atrás la Agenda 21 Escolar y pasar a la Agenda Escolar 2030. Pero, ¿cuál es esa nueva Agenda? El 25 de septiembre de 2015 la Asamblea General de las Naciones Unidas aprobó la Agenda 2030 y los Objetivos de Desarrollo Sostenible (se trata de 17 objetivos y, en el caso de Euskadi, se ha acordado sumar 1 más). Muchos organismos, entidades y asociaciones se han unido a la Agenda 2030, y también los centros educativos de Euskadi. Por ello, pasaremos de la Agenda 21 a la Agenda 2030. El objetivo es trabajar cada curso escolar en torno a uno de los Objetivos de Desarrollo Sostenible. Los colegios de la comarca hemos elegido el objetivo número 15 para el curso 2020/2021: “Vida de ecosistemas terrestres”. Concretamente, analizaremos el tema de los bosques.

Mira el vídeo:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.