Hondarribiko Eskolako Agenda 21en aldizkaria. Revista de la Agenda 21 Escolar de Hondarribia

Page 1

O M U S KONT A U S T A R U D R A

ESKOLAKO AGENDA 21 HONDARRIBIA

Hondarribiko Eskolako Agenda 21

2017-2018


Ikasturte hau berezia da Hondarribiko ikastetxeentzat, izan ere, 2008 urtean martxan jarri baitzen herrian Eskolako Agenda 21 izeneko programa eta ikasturte honetan zehar 10. Urteurrena ospatzeari ekin diogu. Hasierahasieratik Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikastetxeko Lehen-hezkuntza, EgiluzeHijas de la Cruz ikastetxea, Talaia Eskola eta Talaia Institutuak herri iraunkorrago bat lortzeko egitasmo honetan parte hartu dugu. Ikasturte honetan zehar, 2. aldiz, kontsumo arduratsuaren gaia landu dugu. 10 urte hauetako ibilbidean ondorengo gaiak ere lantzeko aukera izan dugu: ura, hondakinak, mugikortasun jasangarria, elikadura jasangarria eta klima-aldaketa. Durante el 2018 estamos celebrando el X. Aniversario de la Agenda 21 Escolar de Hondarribia, en el que participan alrededor de 2.000 alumnos y alumnas ademรกs del profesorado, del personal no docente de los centros escolares, de las familias del alumnado y las instituciones. En esta revista resumimos los pasos dados durante este curso escolar, en el que hemos tratado el CONSUMO RESPONSABLE.

AURKIBIDEA 03

NOLAKOA IZAN DA PARTE-HARTZEA?

04 ZER EGIN DUGU IKASTURTEAN ZEHAR? 06

HERRIKO DIAGNOSIAREN ONDORIOAK

10

ESKOLAKO KONPROMISOAK

1 2 UDALARENTZAKO ESKAERAK 1 4 ETA HURRENGO IKASTURTEAN, ZER? 2


NOLAKOA IZAN DA

PARTE-HARTZEA? MAIATZAREN 24KO ESKOLARTEKO FOROAN ESKOLA-KOMUNITATEA OSATZEN DUGUN ERAGILEEN PARTE-HARTZEA OROKORREAN NOLAKOA IZAN ZEN EZTABAIDATU GENUEN ETA ONDORIO HONETARA IRITSI GINEN:

Ikasleon parte hartzea erdibidekoa izan da, ikasle batzuen jarrera eta inplikazioa hobetu daitekeelako. Hala ere, lehengo ikasturtetik ona pixka bat hobetu dela esan dezakegu.

IKASLEAK:

Irakasleak: beraien jarrera eta parte-hartze maila hobe daitekeela iruditzen zaigu.

ESKOLAKO BESTE LANGILEAK:

Aurreko ikasturtean bezala, aurten ere gurasoen parte-hartze maila ona ez dela ondorioztatu genuen Eskolarteko Foroan. Beraz, programa honetan gehiago inplikatu beharko liratekeela uste dugu. Irakasle ez diren eskolako langileen partehartzea hobetu egin da. Udalaren parte-hartze mailak azken urteetako emaitza bera lortu du (hau da, erdipurdikoa dela uste dugu). Hori dela eta, Udalak Eskolako Agenda 21en inplikazio handiagoa izan beharko lukeela pentsatzen dugu.

IRAKASLEAK:

GURASOAK: UDALA:

Ø

O

Ø

DIAGNÓSTICO DE LA PARTICIPACIÓN En el Foro Interescolar celebrado el 24 de mayo evaluamos la calidad de la participación de los diferentes estamentos implicados en la Agenda 21 Escolar y, en general, podemos decir que la participación del alumnado y del personal no docente de los colegios es buena. Por otro lado, el grado de participación del profesorado y del Ayuntamiento es mejorable. Por último, la valoración relativa de las familias no es buena, ya que según el alumnado se implican poco en este programa educativo.

3


ZER EGIN DUGU IKASTURTEAN ZEHAR?

JARRAIAN LABURBILTZEN DUGU IKASTURTE HONETAN ESKOLA EZBERDINEK EGINDAKO LANA ETA EMAN DITUGUN PAUSO NAGUSIAK:

4

ikastetxeetako irakasleek ikasturte honetako gaiari buruzko prestakuntza jaso zuten udazkenean, Irungo irakasleekin batera. Prestakuntza-saiora gonbidatutako aditua Manu Gonzalez BaragaĂąa izan zen (Donostiako Jasangarritasunaren Beha-tokiko zuzendaria). Kontsumo arduratsuaren gaia lantzeko komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintza ezberdinak egin ditugu: irteerak, irratsaioak, tailerrak, jolasak, eskulanak, aldizkari elektronikoak, Txoko Berdea apaintzea, lehiaketak, Hondarribiko ikastetxeen arteko lehiaketa, Eskolako Agenda 21en 10. Urteurrenari buruzko kartelak jartzea, eta abar.

4

Eskola barruan, Ingurumen Batzordearen bilera ezberdinak egin ditugu, kontsumo arduratsuarekin zerikusia duen lana antolatzeko, pauso ezberdinen jarraipena egiteko eta erabakiak guztion artean adosteko.

eta abar) eta emaitzak aztertu ondoren, ikastetxe bakoitzak kontsumo arduratsuari buruzko helburu eta ekintza zehatzak finkatu ditu.

Ikastetxe bakoitza ikasturte honetako gaiaren ikuspuntutik zein egoeretan dagoen aztertzeko diagnostikoak landu ditugu (ikasleei zuzendutako inkesten bidez, ikastetxe barruko gela edo eremu ezberdinetako egoeren datuen bilketa eginez,

Aurreko ikasturtearen amaieran, ekainean hain zuzen ere, alkateari, ingurumeneko zinegotziari eta Txingudiko Zerbitzuen mankomunitateko lehendakariari egindako klima-aldaketari buruzko eskaeren erantzunak jaso eta gelan aztertu ditugu.


Hondarribiko kontsumo arduratsuari buruzko diagnostikoa lantzeko, herri mailan ondorengo jarduerak garatu ditugu otsailean, martxoan eta apirilean zehar: • Energiaren gaiari lotuta, argiteria publikoaren egoera aztertzeko kale-ikerketak egin ditugu, energiaren eraginkortasunaren ikuspuntutik eta baita genero-ikuspuntutik ere egoera zein den ikusteko eta hobetu beharko liratekeen puntuak antzemateko. • Elikadura eta erosketa-ohituren ikuspuntua erlazionatzeko asmoz, Hondarribiko asteazkenetako Azokara bisitak antolatu ditugu eta herritarrei nahiz azokako baserritarrei edo saltzaileei elkarrizketak egin dizkiegu. • Kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten arlo ezberdinen (ura, hondakinak, energia, erosketa-ohiturak, elikadura eta abar) inguruko gurasoei zuzendutako galdetegiak. • Udaleko hirigintza saileko teknikarietako bati eta ingurumeneko teknikariari kontsumo arduratsuari buruzko elkarrizketak egitea. Maiatzaren 24an Eskolarteko Foroa ospatu genuen Musika Eskolan, Eskolako Agenda 21en parte hartzen dugun eragile ezberdinen partaidetza-maila ebaluatzeko, eskoletako konpromisoen zerrenda prestatzeko, Udalari zuzendutako proposamenak adosteko eta ikastetxeen arteko lehiaketara aurkeztu diren lanen bozketa eta aukeraketa egiteko.

RESUMEN DE LOS PASOS DADOS A lo largo del curso hemos organizado diversas actividades sobre distintos aspectos que guardan relación con el consumo responsable: • Formación, información y sensibilización: concurso interescolar y exposición de los trabajos presentados (dibujos, pósteres, fotos), visitas guiadas, blog de la Agenda 21 Escolar, programas de radio, vídeos, etc. • Análisis de la situación de los centros escolares desde el punto de vista del consumo responsable (encuestas a los padres y a las madres, encuestas al alumnado, revisión de los compromisos adquiridos en cursos anteriores, etc.). • Realización del diagnóstico del municipio desde distintos puntos de vista: visita al mercado de Hondarribia y entrevistas a l@s baserritarras y a las personas que acuden a comprar a los puestos, visitas de campo para analizar el alumbrado público del municipio, entrevistas a la arquitecta técnica y a la técnica de medio ambiente del Ayuntamiento, etc. • Foro Interescolar celebrado el 24 de mayo para acordar los compromisos de los centros escolares sobre consumo responsable, valorar la participación de los distintos estamentos que participan en la A21 Escolar, y fijar el listado de solicitudes dirigidas al Ayuntamiento. • Encuentro entre los centros escolares y los responsables del Ayuntamiento, que tuvo lugar el 1 de junio en el salón de plenos.

5


I

kasturtearen bigarren eta hirugarren hiruhilekoan zehar Hondarribiko ikasleon diagnostikoa prestatzeko irteera eta kaleikerketa ezberdinak burutu ditugu. Lan hori aurrera eramateko orduan baliabide ezberdinak erabili ditugu:

Herriko diagnosiaren

ONDORIOAK

6

• Eragile ezberdinei zuzendutako inkestak (gurasoei, ikasleei, herritarrei eta Azokan postua duten azokalariei), • Udaleko arkitekto teknikoari eta ingurumeneko teknikariari elkarrizketak, • Auzo ezberdinetako argiteria publikoa aztertu dugu, bai ingurumenaren ikuspuntutik (eraginkorrak diren edo ez, iturri berriztagarriak erabiltzen ote diren, argi-kutsadura sortzen duen zonalderik ba ote den, eta abar.) baita gizarte-ikuspuntutik ere (herrian pertsonentzat arriskutsuak izan daitezkeen puntu ilunik ba ote dagoen antzemanez).


HAUEK DIRA ATERA DITUGUN ONDORIO NAGUSIAK:

HONDARRIBIKO AZOKA

A

zokalari guztiei egin genien elkarrizketa eta baita postu ezberdinetan erosketak egiten ari ziren 30 bat herritarri ere. Azokalariei dagokionez, urte osoan zehar saltzen dituzte euren produktuak Azokan eta produktu guztiak Hondarribian bertan ekoitzitakoak dira. Salmenta gehienak larunbatetako azokan eta uda garaian izaten dituzte. Beraien baserrietan ekoitzitako produktuen salmen-ten %75 baino gehiago Azokan salduz lortzen dute (gainerako salmentak denda txikietan, herriko zenbait merkataritza- eta ostalaritza-establezimendutan, eta salmenta-zuzenari esker lortzen dituzte – azken honi dagokionez, kontsumo-taldeak izan daitezke-). Azokalariek aipatutakoaren arabera, badira Azokan euren produktuak eskuratzen dituzten herriko establezimenduak (hala ere, gehiago bultzatu beharko liratekeela uste dute azokalari guztiek). Hori dela eta, herritarrei zein enpresei zuzendutako Azokari buruzko komunikazioa indartu beharko litzatekeela uste dute eta baita bestelako laguntza mota batzuk aztertu ere (adibidez, Udalak bono moduko bat ematea Azokan erosten duten establezimenduei).

Azokan erosten duten herritarren ikuspuntua aztertuz gero, bezero ia denak Hondarribikoak ziren eta gehienak asteazkenetan soilik Azokara hurbiltzen diren arren, beste batzuk larunbateko azokara ere joaten dira erosketak egitera. Azokaz gain, elikagaiak beraien auzoko edo auzotik kanpoko denda txikietan eta supermerkatuetan erosten dituzte elkarrizketatu genituen herritarrek. Postuetan eskaintzen diren produktu gehienak erosteko ohitura dute (barazkiak, ogia, gozoak, arrautzak, ‌). Gehienek Azokan dauden postuetatik 2 edo 3tan erosi ohi dute. Azokan erosteko arrazoi ezberdinak aipatu zituzten (produktuak bertakoak, ekologikoak eta kalitatezkoak direla adierazi zuten eta horretaz gain, Azokan sortzen den giroa atsegina dela. Azokara joatearena ohitura-kontua ere badela adierazi zuten zenbait bezerok). Herritarrek ere uste dute Udalak gehiago sustatu beharko lukeela Azoka (ez soilik herritarren artean. Izan ere, askotan ez dakite Hondarribiko establezimendu ezberdinetan Azokan produktuak salgai ote dauden edo produktu horiekin egindako janaria ote dagoen, ez baita horren inguruko iragarkirik ikusten).

7


ENERGIA ETA KALEKO ARGITAZPENA

H

erriko auzo eta eremu ezberdinak aztertu genituen. Lehenik Kosta kalea, San Pedro eta Sabin Arana kaleak, Zuloaga eta Santiago kaleak, Puntalea auzoa -Puntal kalea- aztertu ondoren ateratako ondorio nagusiak hauek dira: • Farolen goiko aldea estalita dago, argia soilik beherantz zuzenduz. Hau da, behar den eremua argiztatzen dute. • Normalean, Puntalean eta Arrantzale auzoan zeruko izarrak argi eta garbi ikus daitezke, gaueko paisaian inolako eraginik sortu gabe. Aldiz, Sabin Arana, San Pedro eta Kosta kalean argi gehiegi egoten denez, izarrak argi eta garbi ikustea zaila izaten da. • Aztertutako eremu guztiak behar bezala argiztatuta daude, Puntal kalean eta Arrantzale auzoko San Pedro, Zuloaga eta Santiago kaleetan izan ezik, hauetan argi gehiegi dagoela uste dugulako. • Aztertutako eremuetan linea elektriko edo elektrizitate-dorrerik ez dugu ikusi. Bestetik, Jaizkibel etorbidea, Tximista kalea, Akartegi auzoa (Katalina Erauso, Baserritar etorbidea), Domingotxonea kalea, Labreder (Atseden kalean), Kale nagusia (Alde Zaharretik Talaia Eskola eta Instituturako bidea), Zuloaga eskolan eta Zuloaga kalean, Mendelu kalean eta Bordarin (institutuaren pareko kalean), eta Urdanibian ikusitakoak horrela laburbiltzen dira: • Esfera formadun hainbat farola topa daitezke oraindik Akartegi auzoan. Hala ere, gehiengoek goiko aldea estalita dute. • Orokorrean zeruko izarrak argi eta garbi ikus daitezke, gaueko paisaian inolako eraginik sortu gabe. • Eguraldi argitsua egon arren, pizturik dauden hainbat farola topatu genituen:

8

Domingotxoenea kalean, zezen plazan, Bordari eskolaren aurrean, Saindua Jaizkibel etorbidean, Alde Zaharretik eskolarako bidean (kale Nagusian), Mendelu kalean eta Puntalean. • Ondorengo tokietan argiztapen gehiegi dagoela uste dugu: Baserritar etorbidean (Ferran Txiki etxea eta eskuin aldeko aldapa), Labrederren (Atseden kaleko eskaileretan), San Pedro kalean, Biteri eta Tximista kalean. Kontrako kasua (hau da, argiztapen gehiago beharko luketen puntuak): Alde zaharrean (Denda kalean), Zezen plazan, Akartegin (Atseden kaleko eskaileretan), Sokoan, Zuloaga kalean, Amuteko hainbat tokitan eta Puntaleko zenbait eremu. • Tximista kalean farolak segidan kokatuta daudela uste dugu eta eremu horretan argi gehiegi alferrik galtzen dela iruditzen zaigu. • Aztertutako eremuetan linea elektriko edo elektrizitate-dorrerik ez dugu ikusi. Argi-kutsadura sortzen duten farola batzuk (borobilak; hau da, esfera forma dutenak) topatu genituen ondorengo kale edo zonaldeetan: Pasaia kalean, Akartegin, Sokoan, Urdanibian, Arrantzale, San Markos Deunaren enparantzan, Harresilandan, Biteri eta Jostaldin, Alde Zaharrean.


Orokorrean, energia berriztagarriak sortzen edo erabiltzen dituzten etxebizitza eta hiri-altzari gutxi ikusi ditugu (etxebizitza pribatu batzuetan eguzki-plakak ikusi ditugu, Zuloaga eskolan eta TAOko makinak batzuek eguzki-plakatxoak dituztela ohartu gara –Alamedan, adibidez-).

UDAL LANGILEEI ELKARRIZKETA

D

BHko ikasle-talde batek Udaleko arkitekto teknikoari eta ingurumeneko teknikariari kontsumo arduratsuari buruzko elkarrizketa egin zioten, ikusteko Udalak gai ezberdinei lotutako zein hobekuntza ezarri dituen azken urteotan edo zeintzuk jarriko dituen martxan epe motzera. Hona hemen ondorio nagusiak:

ENERGIA:

U

dalak ez du urteroko plangintza zehatzik bere jabetzakoak diren eraikin ezberdinetan energia aurreztera eta eraginkortasun energetikoa handitzera zuzenduta dagoenik. Hala ere, Udalak badu energia iraunkorreko ekintza-plana baina mundu eta Europa mailako eskakizun berrietara egokitzea falta zaio.

Energia eraginkortasuneko eta iturri berriztagarrien aldeko jarduera nagusiak Satarka eskolan egindako argiteria sistemaren aldaketa, kiroldegian jarritako eguzkiplakak (igerilekuko ura berotzeko) eta azken 30 urteetan argiteria publikoan egindako hobekuntzak dira (Udalaren helburua da kale-argiteria guztia eraginkortasun handikoa bilakatzea).

EROSKETAK ETA KONTRATAZIOAK:

U

dal erosketak egiterako orduan (bulegoko materiala, argitalpenak, etab.) Udalak ingurumen aldagaia kontuan hartzen du zenbait kasutan: kontsumo baxuko ordenagailuak eta inprimagailuak erostea, udal-ibilgailuak ordezkatzea, edo berriki martxan jarri den udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren kontratua (hondakinen gaikako bilketa egitera derrigortuta daude, erabiltzen dituzten xaboiak tintarik gabekoak izan behar dira, eta abar.). 9


KLIMA-ALDAKETAREN ONDORIOETARA EGOKITZEA

H

ondartza mugitzen hasi zela ohartu ziren udal zerbitzuak eta hondartza finkatzeko dunak jarri ziren Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hala ere, Udalak ez du tokiko estrategia edo plan zehatzik klima-aldaketaren aurkako borrokari lotuta.

INGURUNE NATURALA ETA PAISAIA

A

zken urteetan Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera Jaizkibelen landare inbaditzaileak ezabatu eta kontrolatzeko eta bide batez, bertako landaredia zabaltzeko lan ugari egin ditu Udalak.

HONDAKINEN SORRERA ETA KUDEAKETA

U

dalak eta Mankomunitateak ez dute hondakinen sorrera murrizteko plan zehatzik baina etxeko konposta izango litzateke bide horretan aurrera eraman den ekimen nagusia (hala ere, badirudi azken urteotan hondakinen sorrerak gora egin duela eskualdean). Birziklapenari lotuta, duela urte batzuk hondakin organikoak gaika sailkatzeko edukiontzi marroiak izan zuen hedapena aipagarria litzateke (herritarrez gain establezimenduekin eta eskolekin ere lan egin du Mankomunitateak) baina 2017ko datuak aintzat hartuz, eskualde mailan oraindik ez gara sortutako hondakinen %50a birziklatzera iristen.

URA

E

z Udalak ezta Mankomunitateak ere ez dute uraren aurrezpenera zuzendutako planik. Hala ere, Mankomunitateak uraren zikloari lotuta antolatzen dituen bisitetan uraren kontsumo arduratsuari buruzko gomendioak azaltzen dituzte. 2010-2015 urteetan uraren kontsumoak behera egin bazuen ere, 2016an berriro hazi egin zen.

10


CONCLUSIONES DEL DIAGNÓSTICO Para elaborar el diagnóstico de Hondarribia en relación con el consumo responsable, durante los meses de marzo, abril y mayo organizamos distintas actividades dentro del municipio: • V isitas al mercado local de los miércoles (Hondarribiko Azoka) para entrevistar a las personas que están en los puestos vendiendo los productos locales y a las personas que compran dichos productos. • R ealización del diagnóstico sobre energía ligado al alumbrado público. Las visitas se realizaron en distintos barrios del municipio y se analizaron, entre otros, los siguientes aspectos: la eficiencia de las luminarias, la existencia o no de contaminación lumínica, zonas poco o demasiado iluminadas, la utilización de energías renovables y los posibles impactos en el paisaje de las líneas de electricidad. • Entrevistas a 2 técnicas del departamento de urbanismo del Ayuntamiento de Hondarribia sobre gestión municipal de los recursos naturales. Las entrevistas se celebraron en el Ayuntamiento y las preguntas estuvieron relacionadas con el uso del agua, la gestión de los residuos, la utilización de criterios ambientales en las compras y contrataciones que hace el Ayuntamiento, la lucha contra el cambio climático y las medidas de adaptación, la gestión de las zonas verdes y de los espacios naturales, etc.

11


Eskolek hartutako

KONPROMISOAK Hauek dira Hondarribiko eskolek kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten arlo ezberdinen inguruan hartutako konpromisoak, ikasleen ustez lehentasun-maila altuena duenetik aurrera hasita: • Eskolako materiala zaindu eta modu egokian erabiliko dugu, gehiago irauteko eta beste norbaitek erabiltzeko aukera izan dezan (koadernoak, liburuak, estutxeak, …). • Osasunarentzat kutsakorra diren materialak (adibidez, zuzenketak egiteko produktu toxikoak) saihestuko ditugu. • Papera 2 aldeetatik erabiliko dugu eta gaizki ateratako kopiak koadernoak edo marrazkiak egiteko, adibidez, berrerabiliko ditugu. • Eskolan hondakinak gutxitu, materialak berrerabili eta sortutako hondakinen zati guztiak gaika bereizteko lanean sakonduko dugu. • Eskolako eraikin zein gela ezberdinetan energia eta ura arduraz erabiltzeko neurriak 12

hartuko ditugu (neurriak martxan jartzea gure esku ez badago -ohitura-aldaketekin zerikusia ez duten neurriak, adibidez-, dagokion arduradunari eskaera egingo diogu): argiztapena, berogailua, ura, eta abar. • Eskolan egiten diren erosketa ezberdinetan ingurumen eta gizarte arloko ikuspuntuak barneratzen joateko moduak aztertuko ditugu (bulegoko materiala, jangelako elikagaiak, ekipamendu ezberdina, etab.), eskuratu nahi den produktuaren jatorriari, ekoizpen-moduari, … jaramon eginez. • Etxetik eskolarako bidean eta ikastetxetik kanpoko ekintzen modu ez kutsakorretan mugitzeko ahalegina egingo dugu (ibilbide ertain edo luzeetan garraio publikoa erabiliko dugu edo autoa partekatzera animatuko ditugu gurasoak).


• Bizimodu osasuntsu baten aldeko jarrera hartu eta hori zabalduko dugu (jarduera fisikoa egitea bultzatuz –kirola egiteaz gain, eguneroko ibilbideak oinez, bizikletan, patinetean... egiteko ohitura hartuz-, modu orekatuan elikatuz, eta abar.). • Gure ingurukoak Hondarribiko Azokan elikagaien erosketak egitera animatuko ditugu, herrian bertan sortutako produktu freskoak eta garaikoak eskuratzearen garrantzia eta horien abantailak zeintzuk diren adieraziz (familiakoei, lagunei, eta abar.). • Kontsumo arduratsuari buruz ikasi duguna gure etxeetan ere jakinaraziko dugu, beharrezkoa gertatzen denean familiakoei modu egokian aritzeko adieraziz.

COMPROMISOS ADQUIRIDOS Estos son los compromisos adquiridos por los centros escolares de Hondarribia en relación a los ámbitos relacionados con el consumo responsable: • Trataremos correctamente y cuidaremos el maatención en aspectos como el origen, el modo de terial escolar (cuadernos, libros, estuches, etc.), fabricación, etc. para que dure y pueda ser utilizado por distint@s • Trataremos de utilizar modos de desplazamiento alumn@s sucesivamente. no contaminantes en el camino de casa al centro • Evitaremos el uso de materiales que sean nocivos escolar, en las actividades extraescolares, etc. para la salud (ejemplo: correctores tóxicos). Cuando los itinerarios a realizar no sean cortos, utilizaremos el transporte público o animaremos a • Utilizaremos el papel por los dos lados y las hojas nuestr@s padres y madres a compartir el coche. que se hayan impreso mal las aprovecharemos para hacer cuadernos, tomar apuntes, etc. • Apostaremos por modos de vida saludables (en cuanto a la alimentación, la práctica de la acti• Reduciremos la generación de residuos, promovidad física, ..) y animaremos a las personas de veremos la reutilización y separaremos correctanuestro entorno a comportarse también de ese mente todas las fracciones de los residuos para modo. facilitar su posterior reciclaje. • Difundiremos las ventajas de comprar en el mer• Pondremos en marcha las medidas necesarias cado local Hondarribiko Azoka, explicando la impara ahorrar agua y energía y hacer una gestión portancia de adquirir productos de proximidad, responsable de dichos recursos: alumbrado, cafrescos y de temporada. lefacción, agua, etc. • Comunicaremos en nuestra familias, a nuestro • Analizaremos la forma de introducir criterios de amigos y amigas, etc. la importancia de actuar compra verde y socialmente responsable en los de forma responsable y sostenible en el día a día, productos, materiales, servicios, etc. que el cenen cuanto a uso de los recursos, la generación de tro escolar vaya a comprar o contratar, poniendo residuos, la alimentación, etc.

13


ZER

PROPOSATZEN diogu Udalari?

1) Klima-aldaketari aurre egiteko konpromiso sendoa hartzea, besteak beste, berotegi efektuko gasak gutxitzera bideratutako ondorengo neurriak aurrera eramanez:

(etxebizitzetan egiten diren berritzelanetan energiari buruzko aholkularitza emanez, prestakuntza eta sentsibilizaziojarduerak antolatuz, etab.).

• Udalaren jabetzakoak diren eraikinetan eta zerbitzuetan energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzen joatea (plangintza bat egitea, urtero zein eraikinetan ezarriko diren finkatuz).

• Udal eraikinetan eta udal zerbitzuetan ura aurreztera eta zentzuz erabiltzera zuzendutako neurriak ezarriz.

• Orain arteko bideari eutsiz, udalerri osoko argiztapen publikoa eraginkorra eta argi-kutsadura sortzen ez duena izatera iristeko neurriekin jarraitzea. • Udal eraikinetan eta zerbitzuetan energia berriztagarriak ezartzen joateko urteroko plangintza bat egitea. • Herritarrei eta Hondarribiko sektore zehatzei zuzendutako ekintzak antolatzea 14

• Hondakinen sorrera gutxitzera zuzendutako jarduerak indartuz (etxeko konposta etxebizitza gehiagotan ezartzeko lana eginez, adibidez). • Hondakinen zati birziklagarri guztiak birziklatzera bideratzeko apustua indartuz. • Mugikortasun jasangarriarekin bat datozen moduen alde eginez (oinezkoen eta bizikleta erabiltzaileen udal edo eskualdeko sarea zabaltzea, garraio publikoa indartzea, etab.).


Tras analizar las conclusiones del diagnóstico del municipio, estas son las propuestas realizadas al Ayuntamiento: 1) Adoptar un compromiso serio de lucha contra el cambio climático desde el ámbito local mediante medidas dirigidas, entre otras, a reducir las emisiones de Gases de Efecto Invernadero: • Incluir progresivamente medidas encaminadas al ahorro energético y al uso eficiente de la energía en las oficinas y en los servicios municipales. • Continuar con las medidas de ahorro y de eficiencia energética puestas en marcha en alumbrado público. • Planificar actuaciones dirigidas introducir energías renovables en oficinas, equipamientos y servicios municipales. • Organizar actuaciones dirigidas a la población y a otros sectores de Hondarribia (asesoramiento sobre rehabilitaciones de viviendas, organización de actividades de formación y sensibilización sobre energía, etc.).

• Poner en marcha medidas dirigidas al ahorro del agua y al uso responsable de este recurso. • Impulso de actuaciones ligadas a la prevención de residuos (por ejemplo, mediante el refuerzo de las campañas para extender el compostaje doméstico a mayor número de viviendas). • Refuerzo de las actuaciones dirigidas a mejorar las tasas de reciclaje de los residuos. • Apostar por modos de desplazamiento (extender la red de itinerarios a pie y en bici del municipio y de la comarca, reforzar el transporte público, etc.). 2) Desarrollar actuaciones relacionadas con la adaptación al cambio climático: • Poner en marcha medidas dirigidas a proteger eficazmente el patrimonio natural presente en Hondarribia mejorando la coordinación con las admi

2) Klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko ekintzak garatzea: • Hondarribiko ondare naturala babesteko neurri ezberdinak ezartzea, dagokion erakundeekin elkarlanean, eta neurrien jarraipena egitea. • Erakunde ezberdinekin (Foru Aldundiarekin, adibidez, hondartzako dunen kasuan, edo Eusko Jaurlaritzarekin Jaitzubiako paduretan) klima-aldaketaren egokitzapenari dagozkion jarduerak garatzea. • Hirigintza-jardueran egokitzapenneurriak ere ezartzea.

nistraciones públicas competentes. • Desarrollar actuaciones de adaptación a las consecuencias del calentamiento global en colaboración con otras instituciones (dudas de la playa, marismas de Jaitzubia, etc.). • Implementar medidas de adaptación en las actividades y operaciones de urbanismo. 3) Dar pasos para que las compras y las contrataciones que realiza el Ayuntamiento sean más sostenibles. 4) Reforzar la comunicación sobre el mercado local (Hondarribiko Azoka), incidiendo también en la calidad de los productos. 5) Organizar actividades para fomentar los productos de Hondarribiko Azoka en otros sectores (bares y restaurantes, comedores de los centros de trabajo, celebraciones de las fiestas de los barrios, fiestas y eventos organizados por el Ayuntamiento, …).

3) Udalak egindako erosketak eta kontrataziok iraunkorragoak izateko pausoak ematea. 4) Hondarribiko Azokari buruzko herritarrei zuzendutako komunikazioa indartzea, produktuaren kalitatearen inguruko ezaugarriei ere garrantzia emanez. 5) Hondarribiko Azokako produktuak gainerako sektoretan (tabernak eta jatetxeak, lantokietako jantokiak, auzoetako festak, Udalak antolatutako festak eta ekitaldiak,…) sustatzeko ekintzak antolatzea. 15


ETA HURRENGO IKASTURTEAN, 2018-2019 ikasturtean, lehen aldiz, PAISAIA izango dugu aztergai Eskolako Agenda 21en parte hartzen dugun eskualdeko ikastetxeok. Ikastetxe bakoitzaren egoera aztertuko dugu, ohikoa den moduan, eta behin hori eginda, gure ikastetxeetako ingurumen-kalitatea hobetzeko ekintza-plan bat landuko dugu. Hala ere, gaiaren ezaugarriak kontuan hartuz, interesgarriena gure herriaren paisaiaren ezaugarriak eta paisaia mota ezberdinak aztertzeko egingo ditugun irteerak izango direla iruditzen zaigu (paisaia naturalak, ez hain naturalak, eta baita Hondarribiko paisaia kulturala ere).

ZER?

¿Y E L P RÓX IMO CURSO, QUÉ? El próximo curso escolar trataremos el tema del PAISAJE. Analizaremos el entorno más próximo a cada centro escolar y diseñaremos un plan de acción. Después realizaremos visitas a puntos concretos del municipio para analizar la calidad del paisaje de Hondarribia, tanto natural como construido (paisaje cultural, etc.).

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: IZADI 21


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.