Antioko baseliza

Page 1

Antio, Antioko baseliza edo Antioko ermita, batzuetan Antiguako Andre Mariaren eliza izenez ezaguna, Zumarragan dagoen baseliza erromaniko-gotikoa da, barnealdeko zureria ikusgarriagatik ezaguna. Antioko baseliza Gipuzkoako hiru tenpluen ibilbideko eliza bat da. Ermita aipatzen duten lehenengo dokumentuak 1366koak dira. Ezin parekatuzko barne-edertasuna du, non harriaren eta egurraren nahasketa den aipagarriena. Harriz eta zurez egindako eraikin honek harlanduzko sei zutabe ditu, eta horiexek eusten dute zureria. Tronpeta itxurako leihoak ditu, gezi leihoak, gotikoak. Beloki mendiko hego magalean kokaturik, tenplu hau XIIXIII. mendeetako Euskal estilo erromanikoan egina dago. Antio, Zumarragako eliza nagusia izan zen 1575 arte, herrigunean Jasokundearen eliza berria eraikitzen hasi ziren arte. Bere atariagatik, leiho gotikoengatik eta absidearen kalbarioarengatik ez bada, kanpoaldetik oso itxura latz eta zakarra duela esan daiteke. Hala ere, bere barnealdean, eraikuntzaren originaltasuna eta teknika goraipatzekoak dira, izan ere, oso zur-egitura bikain eta ederra du, eta ez dakigu gehien zer miretsi: sabaiko zurarmazoia, koruaren formak edo habeetan landutako tailak, non emakume-figurak eta mota askotako oso marrazki geometriko ederrak landu diren. Egun, jauresten den Ama Birjinaren irudia ez da elizan jarri zen jatorrizkoa, hura, estilo erromanikoko zena, arrastorik utzi gabe desagertu baitzen. Elizak bi kupula eta ganga faltsuak izan zituen eta 1960ko hamarkadaren azkeneko urteetan kendu ziren, estaltzen zuten barne-multzo osoa agerian utziz.1970eko hamarkadaren erdialdean sakristia eta elizari erantsitako


etxe bat, seroretxea, bota zituzten. Elizako ipar fatxadako murrua agertu zen, oso-osorik; murru erromanikoa da, oso garrantzi arkeologiko handikoa, eta bertan dira bost itsuleiho turuta-itxurakoak. Hormetan bada turuta-itxurako beste zenbait itsu-leiho. 1384ko aipuak esaten duenez: "... bi herriek (Zumarraga eta Urretxu), bakoitza bere aldetik, bereizturik eta pribatuki gorde eta goza ditzatela beren mendiak, lurrak, elizak eta kanposantuak...". Denbora hartan, Antio edo Zumarragako Andre Maria Zumarragako parrokia zen. Urtero, uztailaren 2an ospatzen den festa egunean, Santa Isabelek bere lehengusu zen Mariari egindako Ikustaldia gogoratzen denekoan, aldare aurrean dantzatzen da hain ezaguna den Zumarragako Ezpatadantza. Eliza kanpotik

Barrutik

Istorio eta kondaira asko daude eliza honen inguruan. Hau da gehien entzuten dena: Kristauak eliza eraikitzen ari zirela jentilak harritzarrak bota zituzten Aizkorri magaletik tenplua suntsitzeko asmoz. Noski, ez zuten lortu eta kristauek, harritzarrak ikusita, haiekin bukatu zuten baseliza.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.