Corral ipeñarrieta urretxuko udaletxea

Page 1

Urretxuko Udaletxea Corral Ipeñarrieta jauregia Gipuzkoako Urola Garaia eskualdeko Urretxu udalerrian dagoen jauregia da. Udalerri honetako Alde Zaharreko Iparragirre enparantzan kokatzen da. Bertan, aurrealdean, bi armarri daude, eta esaldi bat: “ En casa del que jura, no faltara desventura”. Corral Ipeñarrieta jauregia Cristobal Ipeñarrieta Cristobal Ipeñarrietaren aginduz eraiki zuten XVII. mendean, eta 1892an udalak erosi zuen, Urretxuko udaletxea izan zedin. Goitik behera berreginda dago barrutik. Tradizioak dioenez, Velazquez margolariak jauregi honetan hartu zuen ostatu Euskal Herrira etorri zen batean. Esamesak esamesa, Elisabet Borboikoa erreginaren ohorezko dama zenean ezagutu zuen Velazquezek Antonia Ipeñarrieta anderea, eta erretratu bat egin zion. Irudi hori Pradoko Museoan, Madrilen, dago gaur egun. Kareharri arrosaz egindako etxea da, eta haitzurdin zuriz egindako bi armarri ditu fatxada nagusian. Burdinazko balkoiak daude goiko bi solairuetan Velazqezen biografia - klikatu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.