Ekosistema (2014 2015)

Page 1

EKOSISTEMA

http://www.lapecera.eu/natura/EKOSISTEMAK 1. DEFINIZIOA EKOSISTEMA: Leku finko batean bizi diren izaki bizidunak eta bizigabeak eta haien arteko harremanak osatzen dute. Ekosistema batek, beraz, bi osagai ditu: 1.- BIOTOPOA: bizidunak bizi diren lekua da. (bizigabea) 2.- BIOZENOSIA: izaki bizidun multzoa da, animaliak eta landareak. (Bizidunak) Biotopoa aztertzen dugunean faktore ABIOTIKOAK hartuko ditugu kontutan. Adibidez: tenperatura, lurraren ezaugarriak, hezetasuna… Biozenosia aztertzen dugunean beste faktore batzuk hartuko ditugu kontutan, faktore BIOTIKOAK. Adibidez: zeinek jaten duen zein, zer motatako animaliak daude gehien… 2. EKOSISTEMA BATEKO IZAKI BIZIDUNEN ARTEKO HARREMANAK  NUTRIZIO ERLAZIOA: elikagaiak lortzeko espezie batzuk besteak akabatzen dituzte, espezieen artean jaten dira.  BABESLEKUA AURKITZEKO: animalia batzuk landare batzuetan aurkitzen dute babesa beraien bizilekuak egiteko.  ESPEZIE BEREKOEN IZAKIEN ARTEKO BORROKA: janaria lortzeko, bikotea lortzeko…  ESPEZIE DESBERDINEN ARTEKO ERLAZIOAK: o SINBIOSIA: bi espezie elkarrekin erlazionatzean biek onura lortzen dute. (+,+). Adibidez: karramarro ermitaua eta itsas karakola, karakolak babeslekua ematen dio karramarroari eta karramarroak karakola leku batetik bestera eramaten du.


o LEHIAKETA: espezieen arteko lehiak dira. Adibidez landareen artean argia, ura edota lekua lortzeko baso batetan. o KOMENTSALISMOA: (+,0) batek irabazten du eta besteak ez du kalterik izaten. Adibidez: marrazoa eta bere gainean daraman arraina. o MUTUALISMOA: (+,+). Sinbiosi mota bat da. Baina honetan espezie bat desagertzen bada, besteak ez du desagertu beharrik. Adibidez: hipopotamoari hortzak garbitzen dizkion txoria. o PARASITISMOA: (+,-). Bizidun bat , BIZKARROIA, bestearen kontura bizi da, baina bigarrenari, HOSTALARIARI, kalte egiten dio. Adibidez: guretzeko zorriak, eltxoak‌ https://www.youtube.com/watch?v=ycvIIWGWPQU 3. EKOSISTEMA BATEN EGITURA Ekosistema bakoitzak bere-bereak diren espezieak ditu. Izaki bizidunak beste batzuez elikatzen dira, eta, aldi berean, horiek beste batzuen janari izan daitezke. Horrela, elkarren arteko elika-kateak sortzen dira. Horren arabera, izaki bizidunen sailkapen hau egin daiteke: Deskripzioa Eguzkiaren energia erabiliz, materia EKOIZLEAK organikoa sortzen duten organismoak. KONTSUMITZAILEAK Landareez (lehen mailakoak) edo animaliez (bigarren mailakoak) elikatzen diren organismoak. Sarraskitzaileak ere talde honetan sartzen dira. DESKONPOSATZAILEAK Lurzoruko hondakin organikoak aprobetxatzen dituzten organismoak.

Organismoak Landare berde guztiak, hau da, fotosintesia egiteko gai direnak.

Animalia guztiak.

Lurzoruan bizi diren animalia txiki gehienak.


ELIKA-KATEAK Adibidez: 1.-

Belarra

2.-

Ura

Matxinsaltoa Belarra

Ardia

Igela

Azeria

Otsoa

FOTOSINTESIA (EKOIZLEAK)

KONTSUMITZAILEAK o o o o

Ia animalia guztiak. 1. mailako kontsumitzaileak (belarjaleak): ardia, behia… 2. mailako kontsumitzaileak (haragijaleak): putrea, lehoia… 3. mailako kontsumitzaileak (orojaleak): gizakia, txerria…


BIZITZAREN ZIKLOA 1. MAILAKO KONTSUMITZAILEAK

(Belarjaleak)

EKOIZLEAK (Landareak)

2.mailako (haragijaleak) 3. mailako (orojaleak) KONTSUMITZAILEAK

DESKONPOSATZAILEAK (Zomorroak–onddoak-bakteriak…)

BIZITZAREN ZIKLOAREN ADIBIDEA


4. BIOANIZTASUNA / BIODIBERTSITATEA DEFINIZIOA: Izaki bizidun desberdinen multzoa da. Adituek diote Lurra planetaren bioaniztasuna arriskuan dagoela. Arazo desberdinak daude gure bioaniztasuna arriskuan jartzen dutenak. Hauen artean hiru garrantzitsuenak hauek dira: o EHIZA: gehiegizko ehizaren ondorioz espezie desberdinak galtzeko arriskuan daude. Adibidez: Afrikako errinozeroen % 90a dagoeneko desagertu da. o HABITAT SUNTSITZEA: ohian tropikalak edota basoetako zuhaitzak moztean bertako animaliak etxerik gabe geratzen dira. Beraz, desagertuko dira. o KUTSADURA: airearena, lurrarena edota uraren kutsadurak bertan bizi diren espezien galera dakar. 5. HAINBAT EKOSISTEMA

Itsasaldekoak

Padura Kostaldea Itsasoa

Lehorrekoak

Basoak Larreak Ibaiak

EKOSISTEMAK

ITSASALDEKO EKOSISTEMAK - PADURA: Mareagora denean itsasoko ur gazia kostaldeko lurretan sartzen da. Horrela lurralde hau hezea egoten da beti. - KOSTALDEA: Bi motatakoak izan daitezke, aretsuak (hondartza) edo harritsuak (labarra).


- ITSASOAK: Bi alde nagusi bereizten dira: itsas hondokoa eta ur askekoa. Itsasoko animaliak eta landare espezieak hiru taldeetan sailkatzen dira. o Planktona: organismo txikiak dira eta uretan flotatzeko erraztasun handia dute. o Nektona: igeri egiteko gai diren espezieak. Guztira 30000 inguru dira. o Bentosa: itsasoko hondoetan bizi diren organismoak dira. Guztira 150 000 espezie inguru dira. LEHORREKO EKOSISTEMAK - BASOAK: Euskal Herrian bi baso mota daude: o Hosto zabaleko zuhaitzen basoak: haritzek eta pagoek osatzen dituzte. o Koniferen basoak: hosto estu eta gogorreko zuhaitzek osatzen dituzte: pinuak adibidez. - LARREAK: Belarrek eta landare belarkariek osatzen dituzte. - IBAIAK: Hiru zati nagusietan banatzen da: goi-ibilgua, erdi-ibilgua eta behe-ibilgua. Bakoitzak bere flora eta fauna berezia dauka (landareak eta animaliak).

GALDETEGIA http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/713553/ekosistemak.ht m LABURPENA http://www.scribd.com/doc/25373838/Ekosistemak BITXIKERIAK http://www.erlemundua.com/default.asp?hizkuntza=eus&kodea=7&w =

ESKEMAK http://www.scribd.com/doc/48127354/4-EKOSISTEMAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.