Irakurri INGURUNE 65-66. orrialdeak
Nola neurtzen da historia? 1. KRONOLOGIA ARDATZA: Lerro batean eta denboraren arabera antolatuta, gertaera desberdinak jartzean datza kronologia ardatza:
2. EGUTEGIAK Kultura guztiek ez dute egutegi bera erabiltzen, baina denek eguna hartzen dute oinarritzat. Adibidez, Kristauen egutegian Kristo jaio zeneko urtea da 0 urtea, baina judutarrenean, Mundua sortu zeneko urtea da 0. urtea. Musulmanen egutegian, 0 urtea da Mahoaren ihesaren urtea.
Irakurri IRAKURGAIAK 43,44 eta 45. orrialdeak
Nola izan dezakegu aspaldi gertatutakoaren berri? Irakurri INGURUNE 67 orrialdea.
Historialariek historiaren informazio-iturrietara jotzen dute aspaldi gertatutakoaren berri izateko. Historiaren informazio-iturriak lau taldetan sailkatzen dira: 1. ITURRI ARKEOLOGIKOAK: Toki desberdinetan aurki ditzakegun aztarna arkeologikoak dira: fosilak, zeramikak, txanponak, hezurrak … 2. ARTEAREN ITURRIAK: Eraikinak, eskulturak, margoak … 3. IDATZIZKO ITURRIAK: Liburuak, egunkariak, eskuizkribuak (eskuz idatzitako dokumentuak), internet … 4. AHOZKO ITURRIAK: Belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho kontatu diren gauzak: esaera zaharrak, abestiak, bertsoak, kondairak, poesiak …
Gizakiaren historia http://agrega.hezkuntza.net/visualizador1/es/pode/presentacion/visualizadorSinSecuencia/visualizar-datos.jsp HISTORIA https://www.youtube.com/watch?v=4cbQjxMNxYA&feature=youtu.be
http://agrega.hezkuntza.net/visualizador1/es/pode/presentacion/visualizadorSinSecuencia/v isualizar-datos.jsp
Mendez mende osatu den gizakion bizitza luzeari gizakiaren historia deitzen diogu. Gizakiaren historia hain luzea izanik, aro desberdinetan banatzen da. Hasteko, bi zatitan banatzen da: historiaurrea eta historia.
Historiaurrea : munduaren sorreratik idazkera asmatu bitarteko garaia (k.a.3000. urtea arte) Historia : Idazkera asmatu zenetik gaur egun arteko garaia.
IDAZKERA HISTORIAURREA
HISTORIA
1. Historiaurrea Gertaera eta kontzeptu garrantzitsu batzuk : -
Gizakiaren sorrera Suaren aurkikuntza Gurpilen erabilera Dinosauruen desagerpena
Historiaurrea sailkatzeko era ezberdinak badaude ere, guk bi aro nagusi bereiztuko ditugu: harri aroa eta metal aroa. Era berean harri aroa, hirutan banatzen da ( Paleolitoa, Mesolitoa eta Neolitoa), eta metal aroa, brontze eta burdin aroan banatzen da.
Paleolítiko edo landu gabeko harria - K.a. 10.000. urtean bukatu zen. - Nomada, ehiztari, arrantzale eta fruitu biltzaile ziren. Neolítiko edo harri landua. - K.a. 10 000. urtean hasi eta k.a. 3 000. urtean bukatu zen.
http://agrega.hezkuntza.net/visualizar/eu/es-eu_2011022133_1230115/false
1.1. HARRI AROA 1.1.1.
PALEOLITOA
Harri Aroko lehen garaia da. Oso aldi luzea da: gizakiak sortutako lehen kulturarekin hasi (K.a. 3.000.000) eta k.a.10.000. urte arte hartzen du. Denbora luze horretan gizaki mota ezberdinak sortu eta galdu egin ziren, gaur egun ezagutzen dugun "Homo sapiens" gizakira iritsi arte. Mesolito garaia arte hedatzen da. Paleolitoari harri landuaren aldia deitzen zaio. Antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitu harria, gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia. Aro luze hori errazago aztertzeko hiru azpi-arotan banatu da Paleolitoa, eta horietako bakoitza, halaber, beste hainbatetan. Aro bakoitzean bizi izan zen gizaki mota eta harria lantzeko erabiltzen zituzten teknikak errazago ikertu izan dira horrela. Gizaki hauek nomadak ziren, hau da, ez zuten bizileku zehatzik. Elikatzeko ehizatu egiten zuten, arrantzatu eta fruituak biltzen zituzten. Ehizatzen zituzten animalien arabera aldatzen zuten bizilekuz. Kobazuloetan bizi ziren talde txikitan, eta jantziak animalien larruekin egiten zituzten. Sua sortzen lortu zuten lehen aldiz, eta sua erabiltzen hasi ziren berotzeko, janaria prestatzeko, babesteko…. Arteari dagokionez, haitzuloetako pareta eta sabaietan, kolore gutxiko marrazkiak aurkitu izan dira. Aztarnategiak: Ekain, Santimamiñe, Isturitze, …) Hiru aro bereizten dira:
Behe Paleolitoa: Euskal Herrian, garai hartan, kobazuloak erabiltzen ziren babesteko. Kobazulo hauetatik gertu beharrezkoak ziren gauza guztiak egon behar ziren: janaria, ura, egurra...
Erdi Paleolitoa: Garai hartako gizakiak biltzaileak eta ehiztariak ziren, eta euren hildakoak lurperatzen zituzten lehenengoak dira. Arrasateko Lezetxikin aurkitu dira Euskal Herriko hezurrik zaharrenak. Garai honetan landarez eginiko jantziak erabiltzen zituzten, eta animalien tendoiak eta ileak aurreko garaian baino gehiago erabiltzen ziren. Horrek ehizaren gehikuntza egon zela adieraz dezake. Aztarnategi gehienak ibaien inguruan daude, urak garrantzi handia baitu. (Gizakia: Neanderthal)
Goi Paleolitikoa: Epe honetan Neanderthaleko gizakia Homo sapiensarengatik aldatu zen, gaur egungo gizakia. Euskal Herrian 15-20 pertsonako taldez osatutako leinuak bizi ziren, kobazulo txikiagoetan eta askotan lautadatan ere. Garai hau oso hotza izan zen, azkeneko glaziazioarekin bat. Itsasoa gaur baino 100-120 metro beherago zegoen. Garai honetan hilobiratzeak eta musika bezalako portaera sinbolikoak agertu ziren. Garai honetan aztarnategi ugari daude. (Gizakia: Homo Sapiens Sapiens edo Cro-magnon).
1.1.2.
MESOLITOA
Klima berotzeak eraginda, hainbat natura-aldaketa gertatu ziren Europan: barazkijale migratzaile handiak desagertu ziren besteren artean. Hortaz, giza-taldeek ingurumenarekiko jokabidea aldatu zuten: uztaia eta geziaren erabilpena ugaldu zen Europan zein Afrikan. Aurreko garaiaren aldean, harrizko ehiza-tresneriaren txikiagotzea areagotu zen. Euskal Herrian: Wurms glaziazioaren azkenaldian epeltzen hasi zuen giroa, landareak han eta hemen ugaldu ziren eta mendi gorenetan baizik ez ziren geratu izotza eta elurra. Jendea leizeetatik atera eta lur behereak, haranak eta ibarrak hasi zen betetzen. Adituen ustez Mesolitoan gauzatu zen euskal gizakia.
1.1.3.
NEOLITIKOA
Harri Aroko azken aroa da, harri landua erabiltzen hasi ziren. Abeltzantza eta nekazaritza sortzen dira. Aldi hartan errotik aldatu zen gizakiaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera pasatzen dira. Honen ondorioz gizakiak bizileku finkoak hartu zituen ( sedentarioak bihurtzen dira). Lehen herrixkak sortzen dira. Ohialez jazten hasiko dira, eta era berean gurpila, gurdia eta lehenengo txalupak asmatuko dituzte. Zeramika ontziak egin eta erabiltzen hasiko dira ere. Artean, haitzuloetako margolanetan ehizako eskemak azaltzen dira, idolo eta jainkoen harrizko irudiak egiten zituzten, eta garai honetakoak dira ere Dolmen, Menhirrak eta Cromlech bezalako monumentu megalitikoak.
Dolmen edo Trikuharria
Menhirra
Cromlech
1.2. METAL AROA Duela zazpi mila urte inguru, gizakia metalezko tresnak egiten hasi zen eta honek bizitzeko moduan aldaketa handiak eragin zituen. Erabili zuen lehenengo metalea kobrea izan zen eta bitxiak eta apaingarriak egiteko erabili zuen, batez ere. Geroago beste metale bi erabili zituen: burdina eta brontzea, kobrea eta eztainuzko aleazioa. Metale biak oso gogorrak ziren eta haiekin mota guztietako tresnak egin zitezkeen: lanerako tresnak, arma eta armadurak, ontziak, bitxiak, estatuak eta abar. Metal-Aroan herrixka asko hiri bilakatu ziren eta hauetariko batzuk ehun baita mila biztanle ere izan zituzten. Erregea, edo komunitateko burua, gudariak, artisauak eta abar agertzearekin batera, antolakuntza politikoa konplexuago bihurtu zen.
ARTEA
TRESNAK
AURKITU, ASMATU
NANZKERA
BIZITZEKO BALIABIDEAK
ANTOLAKETA
BIZILEKUA
HARRI AROA
HISTORIAURREA
METAL AROA
Ariketa: Orain arte aurrehistoriaz irakurri duzuna kontutan hartuta, bete ezazu
ondorengo taula:
2. Historia Esan bezala, historia, idazkera asmatu zenetik gaur egun arteko garaiari deitzen diogu. Historia lau aro nagusitan banatzen dugu: Antzin Aroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea.
2.1. ANTZINAROA K.a. 3000 urte aldera bai Mesopotamian eta bai Egipton, lehen testu idatziak agertu ziren, eta gertaera hori hartzen da Historiako hasierako une. Historiako lehen aroa Antzinaroa da, eta Erromatar Inperioaren erorketarekin batera amaitzen da (K.o. 476.urtean). Antzinaroan zibilizazio ugari garatu ziren, beste batzuen artean, Mesopotamian (gaurko Irak), Egipton, Nilo ibaiaren arroan, Grezian eta Erroman. K.a. III. Mendean Iberiar penintsula erromatarrek konkistatu zuten eta Hispania izendatu zuten. Antzinaroko zibilizazio horietan gure zibilizazioaren jatorria topa dezakegu, izan ere gureak jotzen ditugun hainbat gauza haietatik jaso ditugu. Lehen estatuak sortu ziren, lehen txanponak eta lehen alfabetoa.
Ariketa: Ondorengo orrialdeetan sartuz gero, zibilizazio bakoitzeko informazioa topatuko duzu. Taldeka, informazioa irakurri ondoren, datuak bildu itzazu: zibilizazioa, kokapena (irudia gehitu), urtea, gizartearen ezaugarriak, lanbideak, kultura ekarpenak eta artea.
ANTZINAROA Mesopotamia http://info.ikasgune.com/eu/antzinako-mesopotamia Egipto http://info.ikasgune.com/eu/egipto Grecia http://info.ikasgune.com/eu/antzinako-grezia-0 Erroma http://info.ikasgune.com/eu/antzinako-erroma
Ariketa: Antzinaroa irakurri ondoren, ondorengo eskema bete ezazu.
ANTZINAROA
HASI
BUKATU
2.2. ERDI AROA Erdi Aroaren hasiera ezartzeko abiapuntu gisa Mendebaldeko Erromatar Inperioaren unea aipatu ohi da, normalean 476. urtean ezartzen dena. Amaierako mugarria zehazterako garaian aldiz, data esberdinak hartzen dira erreferentzitzat. Guk Kolonek Amerika deskubritu zueneko data hartuko dugu kontutan, 1492. Urtea. Beraz, Erdi Aroa 500. urtetik 1500. urtera doa, gutxi gora behera. 1000 urte horietan zehar, antolaketa politikoan sistema berri bat abiatu zen, aurreko moldeetatik aski bestelakoa: feudalismoa. Gizartea mailakatuta zegoen, ondorengo piramedean ikus daitekeen bezala.
Pirรกmide feudala: 1.Erregea eta aita santua 2.Nobleak eta goi eliz gizonak 3.Merkatariak 4.Nekazariak 5.Esklaboak
1. Erregea eta Aita Santua: botere absolutua dute, eremuko lur guztien jabe bihurtzen dira. 2. Nobleak: Lur batzuen jabe dira. Gehienak soldaduak. Erregearekin batera agintean daude, eta herriari babesa eskaintzen diote. 3. Elizgizonak (Kleroa): Kultura euren esku dute. 4. Herritarrak: nekazari, abeltzain, merkatari eta artisauak dira. Lurrak lantzeagatik nobleei eta baita erregeari ere zergak ordaindu behar dizkiete. 5. Esklabuak: Eskubiderik gabeko pertsonak. Erdi Aro hasieran ekonomia-jarduera nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza ziren eta bukaera aldean berriz, artisautza eta merkataritzak goraldi nabarmena izan zuten. Garai honetan gremioak sortuko dira lehen aldiz, herritar langileen beharrak babesteko helburupean. Era berean hainbat berrikuntza emango dira, besteren artean: lehen hiriak sortuko dira, lehen itsas bidaiak, eta horiekin batera piraten agerpena ere garai honetan emango da.
Ariketa: Erdi Aroa irakurri ondoren, ondorengo eskema bete ezazu.
ERDI AROA
HASI
BUKATU
2.3. ARO MODERNOA Aro Modernoa, XV. mendearen bukaeran hasi (1492) eta Frantziako Iraultza (1789) arte luzatu zen garaiari deritzo. Aro Modernoaren hasieran, Europako gizarteak gizarte feudala izaten jarraitu zuen. Gizartea estamentuetan banatutakoa gizartea zen. Politikoki, absolutismoa ezarri zen, hau da, erregeak agintzen zuen eta berak zuen botere guztia (ordura arte nobleek zuten boterea, erregeen esku pasatzen da). Erregeaz gain, beste hiru klase sozial zeuden: 1. Noblezia. 2. Elizgizonak 3. Plebeioak. Aro honen bukaeran gizarte talde berri bat sortu zen: Burgesia. Hasiera Pizkundea garaiak markatzen du, zientziak, artea, literatura eta arkitektura irauliko zituenak eta Erdi Aroari amaiera emango zionak. Ikuspegi honetatik, Aro Modernoan modernotasunaren balioak (aurrerapena, komunikazioa eta arrazoia) nagusitzen dira, aurreko aroaren balioen aldean. Garai honetan inprenta asmatuko da
Ariketa: Osatu ezazu ondorengo eskema:
ARO MODERNOA
HASI
BUKATU POLITIKAN: GIZARTE ANTOLAMENDUA: 
Erregeaz gain‌ o . o . o . o .
TEKNIKA BERRIEN AURKIKUNTZA:
2.4. ARO GARAIKIDEA Aro Garaikidea Frantziako Iraultzatik (1789) gaur egun arte doan epe historikoari ematen zaion izena da. Aro Garaikidean aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu dira aurreko epeen aldean. Frantziako Iraultzak gobernarien eta gobernatuen artean bestelako erlazioak ekarri ditu, ideologia modernoak sortuz, eta Industria Iraultzak ekoizleen eta erosleen artean bestelako erlazio sozio-ekonomikoak ekarri ditu, kapitalismo modernoa (eta honen aurkariak) sortuz. Gizartean, klase nagusi Burgesia da garai honetan, hauek botere ekonomikoa izango dute. Politikoki, absolutismotik parlamentarismora pasatuko dira. Herriak bere iritzi eta bozka emateko aukera izango duelarik. Era berean alfabetizazioa zabalduko da, hau da, geroz eta jende gehiagok jakingo du irakurtzen eta idazten, eta era horretara kultura zabaldu egingo da. Industrializazioa dela eta, eta aurreko garaian asmatutako inprenta medio, publizitatea asko garatuko da; kontsumismoaren hasiera emango da. Zientzietan aurrerapen handiak emango dira: medikuntzan, gaixotasun askoren aurkako botikak sortuko dira, elektrizitatea eta magnetismoa asmatu ziren.
Ariketa: Aurrez egin dituzun eskemak kontuan izanda, egin ezazu zuk zeuk zure eskema.
2.5. LABURBILDUZ... a) AINTZIN AROA: idazkera asmatu zenetik (k.a.3 000) 476. urtera arte (Erromatar inperioaren erorketara arte). Lehenengo txanponak Lehenengo alfabetoak Lehenengo estatuak K.a. III. mendean erromatarrek penintsula konkistatu eta Hispania izendatu zuten. Antzin Aroko eraikuntzak: galtzadak, zubiak, akueduktuak, erromatarren zirkuak, anfiteatroak. b) ERDI AROA: 476 - 1453 edo 1492 Gizartean hiru klase handi zeuden: o Goian erregea eta nobleak o Gero elizakoak o Azkenean herri laua 711.urtean musulmanek penintsula konkistatzen hasi ziren. Gremioak sortu ziren. Lehenengo hiriak. Erdi aroko eraikuntzak: zubiak, harresiak, gazteluak, dorretxeak. Lehenengo merkatariak eta merkataritzarako itsas bidaiak hasiko dira. Horrekin batera piratak agertuko dira. Ondorioz, Cristobal Colonek, Indietara joateko bide berri bat egin nahian, Amerika konkistatuko du. c) ARO MODERNOA : 1453 – 1789 Erregek noblei boterea kendu eta absolutismoa hasten da (botere guztia bere gain hartzen du). Inprentari esker kultura asko zabaltzen da. Amerika eta beste zenbait toki kolonizatzen dira. Zientzian eta teknikan aurrerapen handiak izan ziren. Euskal Herrian haize-olak hedatu ziren d) GAUR EGUNGO edo GARAIKIDE AROA Absolutismoaren bukaera hasten da Kapitalismoaren sorrera, industrializazioaren ondoren. Batzuk dirua zuten eta beste asko langileak ziren. Langileen mugimenduak : sindikatuak Garraioaren bilakaera, lurrun makinatik hasita (trena, barkuak) Lehen gerra mundiala (1914-1918) Espainiako gerra (1936-1939) eta Frankoren diktadura 1975arte. Bigarren gerra mundiala (1939- 1945)
2.6.
HAINBAT DATU
476 : erromatarren inperioa desagertu zen
1453 : ekialdeko inperioa (Konstantinopla) turkoek konkistatu zuten
1492 : Kolonek Amerika deskubritu zuen
1789 : Frantziako iraultza
2.7. EUSKAL HISTORIKO
HERRIKO
ZENBAIT
DATU
Antzinan, hainbat tribu bizi ziren : karistiarrak, barduliarrak, baskoiak,... Erdi arotik aurrera, denak baskoi bezala azaltzen dira.
Erromatarrek K.a. II mendean konkistatu zuten. Aztarna ugari geratzen da, Iruñan esaterako
476 urte inguruan bisigodoek ia Euskal Herri osoa bereganatu zuten.
760. urtearen inguruan, musulmanek Euskal Herriko lautadak konkistatu zituzten. VIII. mendean Nafarroako erreinua sortu zen.
778. urtean frankoen aurkako Orreagako guda gertatu zen.
1545. urtean lehenbiziko euskarazko liburua argitaratu zen ( txepareren Linguae vasconum primitiae)
1512. urtean Gaztelak Nafarroaren konkista hasi zuen (guda horretan Loiolako Inaziok eta Xabierko Franziskok hartu zuten parte).
Erromatarrek euskaldunei buruz zeukaten erromatarraren idazki honetan azaltzen da:
iritzia,
Estrabon
historiari
Euskaldunek, batez ere, ahuntzaren okela eta ezkurrez egindako ogia jaten dute, eta ura eta garagardoaren antzeko edaria (sagardoa izan zitekeen) edaten dute; gutxitan hartzen dute ardoa. Oliorik ez dutenez, gantza erabiltzen dute janariak prestatzeko. Bazkaltzeko, jarleku luzeetan esertzen dira, adinaren eta duten mailaren arabera kokatuta. Gizonek arropa beltzak janzten dituzte. Emakumeek ile luzea daramate, eta lorez egindako apaingarriak erabiltzen dituzte. Bai gizonak, bai emakumeak abarkekin ibiltzen dira. Animalien sakrifizioak egiten dituzte, eta kriminalak haitz altuenetatik amilarazten dituzte. Baskoiek ilargia gurtzen dute eta etorkizuna igartzeko almena daukatela diote.
3. Hiztegia: Gremioak : lanbide bereko langileak. Erdi aroan oso zabalduta zeuden eta kale berean bizi ziren. Foruak : koroa eta lurraldeen arteko paktuak. Erdi aroan sortu ziren eta egun bizirik diraute. Olak : metal fabrikak, erreken urak baliatuz, XIV. mendetik aurrera zabaldu ziren. Usadio: ohitura Fosilak: antzinako bizidunen (animalia edota landare) gorputzen edo ekintzen aztarnak dira, garaiko harrietan markatuta geratu direnak. Harri sedimentarioetan egoten dira eta antzinako bizitzaren berri ematen digute. Eboluzioa: belaunaldiz belaunaldi populazio baten herentziazko aldaketa da. Hau da, denorarekin espezie batek jasaten dituen aldaketak. Uzta: Izurrite: