IPEÑARRIETA JAUREGIA Ipeñarrieta Jauregia Gipuzkoako Urola eskualdean dago, eta Urretxuko lursailetan kokatzen da Irimo mendiaren magalean eta Santa Barbara baselizatik oso hurbil. Bertatik Urretxu nahiz Zumarraga udalerriez gaineko ikuspegi ederrak daude. 1605. urtean Cristobal de Ipeñarrietaren Klikatu hemen aginduz jauregi hau eraiki zen eta bere ohorez jarri zioten izena. Solairu errektangularra duen etxea da, gainaldetik eskailera kajari dagokion gorputz bat ateratzen zaiolarik; horren inguruan gelak daude; gainerako jauregietako zorroztasun-eskemak errepikatzen dira jauregi honek dituen bi solairuetan. Hasiera batean Ipeñarrieta familia bizi izan zen, hala ere, gaur egun, baserri bezala erabiltzen da. Solairu nagusian, sendiaren armarriak, Karrarako marmol txurian, honako lema idatzita du latinez: "Soli deo honor et gloria". BITXIKERIA: Felipe III. erregeak Bidasoara bidaiatu zuenean, bere bi alabak ezkontzera ematera joan zenean, etxe honetan geratu zen ostatu.