Jose maria iparragirre

Page 1

JOSE MARIA IPARRAGIRRE Jose Maria Iparragirre 1820ko abuztuaren 20an jaio zen Urretxun, kale nagusiko Altzola etxean eta 1881ko apirilaren 6an Itsason hil zen neumoniaz. Iparragirrek bizitza oso interesgarria eduki zuen. Hamaika urterekin, gurasoek Gasteizera bidali zuten ikastera, baina laster itzuli zen. Hamahiru urte zituela gurasoak Madrilera aldatu ziren, baina berehala, 1833. urtean Lehen Karlistaldia piztu zen, eta gurasoei ezer esan gabe osabaren etxera joan zen bizitzera. Frantzia, Italia, Suitza eta Alemanian barrena ibili ondoren, Londresen azaldu zen 1851n, abeslari bezala. Mazarredo jeneralak abesten entzun zion, eta zigorrik gabe sorterrira itzultzea proposatu. Bilbora iritsi eta Madrila joan zen. Hantxe abestu zuen lehen aldiz, 1853. urtean, CafĂŠ de San Luis kafetegian, Juan Maria Altuna piano-jotzailea lagun, bezperan konposaturiko Gernikako Arbola. Euskal Herrira itzulita, 1855ean preso sartu zuten Tolosan, bere abestiek herriarengan pizten zuten sentimendu biziagatik. Euskal Herritik erbesteratu eta Espainian zehar ibili zen. Euskal Herrira itzuli eta Angela Kerexeta neska gaztea ezagutu zuen. Argentinara alde egitea eta han berarekin ezkontzea proposatu zion Iparragirrek. Hartara, 1858ko abuztuaren 29an, Baionatik itsasontziz abiatu ziren Argentinara. Han ezkonduko ziren 1859ko otsailaren 26an, Iparragirrek 36 urte eta Angela Kerexetak 17 urte zituztela. Azkenik, hango adiskide batzuek egindako diru ekarpenei eta haren omenez antolatutako kontzertu bati esker, Euskal Herrira itzuli ahal izan zen 1877. urtean. Sorterrian berriro, eskean ibili arren, inoren laguntzarik gabe herriz herri kantatzen atera zuen bizimodua. Itsasoko baserri batean aurkitu zuen aterpe, harik eta 1881. urtean euripean lo egin ondoren neumoniaz hil zen arte. Angelarekin zortzi seme-alaba izan zituen: Benigno, Frantziska, Angela, Luzia, Juan, Felisa eta Dominga.


KANTAK

   

   

       

Agur Euskal Herria ("Gazte gaztetandikan" bezala ere ezaguna) Ameriketatik Urretxuko semeei Errukarria Ezkongaietan Gernikako arbola (Gernikako Arbolaren omenez) Glu, glu, glu! Gora Euskera Kantari euskalduna Nere amak baleki (Tolosako Justiziajauregian preso zela idatzia) Nere etorrera Nere izarra Nere maitearentzat Nere ongile maiteari Trapu zaharrak Ume eder bat Zugana Manuela Ara nun diran


Iparragirrreren omenez, Urretxuko Kanpo Santuan dagoen eskultura.

Iparragirre bizirik zegoelarik ateratako azken argazkia. Gernikako Arbola abestia entzuten duzun Iparragirreren biografia ikusi nahi baduzu ‌. Klikatu hemen

bitartean

Jose

Mari


JOSE MARI IPARRAGIRREREN ABESTI BATZUK GERNIKAKO ARBOLA Letra eta musika (klikatu hemen) Gernikako arbola da bedeinkatua, euskaldunen artean guztiz maitatua. (bis) Eman (e)ta zabal (e)zazu munduan frutua! Adoratzen zaitugu, arbola santua! (bis) Mila urte inguru da esaten dutela Jainkoak jarri zuela Gernikako arbola. (bis) Zaude, bada, zutikan, orain da denbora! Eroritzen bazera arras galdu gera! (bis) Ez zera eroriko, arbola maitea, baldin portatzen bada Bizkaiko Juntea; (bis) Laurok hartuko degu zurekin partea pakean bizi dedin euskaldun jendea. (bis) Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko jarri gaitezen danok laster belauniko (bis) Eta bihotzetikan eskatu ezkero arbola biziko da orain eta gero. (bis) (Testua eta musika: J. M. Iparragirre Konponketak: 'Oskorri')


GLU, GLU, GLU, GLU Partitura, letra eta abestia entzuteko klikatu hemen Biba Rioja, biba Naparra, arkume onaren iztarra; hemen guztiok anaiak gera, hustu dezagun pitxarra. Glu, glu, glu, glu,... Gure sabela bete behar da al bada gauza onarekin; dagon lekutik eragin bapo, aupa mutilak, gogoz ekin! Glu, glu, glu, glu,... Ardo fina ta jateko ona jartzen badute gaur ugari, gure barrenak berdindurikan jarriko dira guri, guri. Glu,glu,glu,glu,... Ez ikaratu dagon artean jan eta edan gaur gogotik, hustutzen bada ekarriko degu berriro lehengoko tokitik. Glu, glu, glu, glu,...


Umoria da gauzik onena, nahigabeak ditu ahaztutzen; uju ta aja hasi gaitean euskal doinuak kantatutzen. Glu, glu, glu, glu,...

Xeberrik abestuta

GITARRA ZARTXO BAT (edo KANTARI EUSKALDUNA) Patxi Andionek abestuta Tolosa kantari bertsioa

TRAPU ZAHARRAK Crescendo abesbataren bertsioa Patxi Andionen bertsioa

AGUR EUSKAL HERRIA (GAZTE-GAZTETATIKAN izenareki ezaguna) Abestia karaoke moduan

EZKONGAIETAN Patxi Andionek abestuta


AMERIKETATIK URRETXUKO SEMEEI Haurrentzako bertsioa

NERE AMAK BALEKI (Tolosako Justizia-jauregian preso zela idatzia) Abesbatzaren bertsioa

NERE ETORRERA EDO HARA NON DIRAN Patxi Andionek abestuta

NERE IZARRA Gontzal Mendibilek abestuta

NERE MAITEARENTZAT - UME EDER BAT Xeberriren bertsioa Karaoke moduan

ZUGANA MANUELA Orereta abesbatzak abestuta


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.