JOSE VICENTE LABEAGA Jose Vicente Labeaga 1798. urtean jaio zen eta 1874. urtean hil zen. Merkatari aberatsa, merkataritza enpresa baten jabe izan zen Cadizen. Independentziako gerran borrokatu zuen, baita Lehen Gerrate Karlistan ere, eta Brigadier generala izatea iritsi zen. Bere ama, Maria Ignacia de Gurruchategui, urretxuarra zen eta Labeagak, amaren oroimenean, neskentzako eskola bat sortzeko dirua eman zuen. “Labeaga Eskolak” (Las Escuelas Labeaga) Villarreal de Urrechuan (Urretxu) sortu zituzten, eta Hijas de la Caridad mojak arduradunak izendatu zituzten. Udalak, esker ona adierazteko, Urretxuko kale bati bere abizena jarri zion. Gaur egun, oraindik Urretxuko kale batek Labeaga izena mantentzen du.
“Labeaga eskolak” (HH de la Caridad)
Jose Vicente Labeaga
Labeaga kaleko Gainzuri ikastetxea