(1831 – 1900) Industria gizona. Habanan bizi ondoren, bere jaioterrira itzuli zen; ihi eta zumezko altzariak egiteko fabrika jarri zuen, eta orraziak egitekoa, 200 gora langile finko izanik une batzuetan. Halaber, Goierri inguruan zumea landatzea bultzatu zuen. Lau urtez alkatea izan zen eta berrikuntza handiak sartu zituen herrian. Hauetako batzuk berak ordaindu zituen, hilerria, esate baterako. Gaur egungo Euskadi plazak haren izena eraman zuen garai batean.
Artiz auzoa - Zumarraga