Eraikin hau (herritarrek Legazpi etxea deitu ohi diote) Gipuzkoako Urola Garaia eskualdeko Zumarraga udalerrian dagoen dorretxea da, hain zuzen ere RENFEko Zumarragako tren geltokiaren aurrean dago. Migel Lopez Legazpikoa Klikatu hemen esploratzaile eta konkistatzailearen jaiotetxea da. Zumarragako Urdaneta hiribidean kokatuta dago. Erdi aroko erlikia bat da eta harriz, adreiluz, egurrez eta zementuz egina dago. Adreiluz egindako zatia XV. mendearen amaiera aldekoa da. Gipuzkoako dorretxerik handiena da, hiru pisu baititu. Bertan Migel Lopez Legazpikoa Mexikora joan arte, bizi izan zen. Gaur egun, XX. mendearen 90eko hamarkadan egindako berriztapen lan handiaren ondoren, kultur jarduera ugari egiten da bertan, hala nola, erakusketak, hitzaldiak, bilerak, aurkezpenak... eta ezkontza zibilak. Bestalde, Secundino Esnaola Musika Eskolaren egoitza ere bada.