Urretxuko Urrelur Museoa estatu mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da. Bi gune ondo berezituak ditu: mineralei eskainitakoa, non konposaketaren arabera sailkatutako 1000 ale baino gehiago aurki daitezkeen eta, fosilei eskainitakoa, mundu osoko piezak dituena kronologikoki sailkatuak. Honetaz gain, arrokei eskainitako gune berezi bat ere badago. Museoa Urretxuko Kultur etxeko beheko solairuan kokatuta dago.