ZIRKULAZIO APARATUA TAFYD 1. Maila 2010/11 Ikasturtea Juan Arbulu
Zirkulazio aparatuaren osagaiak
Bihotza Odol basoak:
Arteriak Benak (zainak) Kapilarrak
Zirkulazio aparatua Ugaztunetan bi zirkulazio mota daude: ™ ™
Odol-zirkulazioa Sistema linfatikoa
Bihotza
Hiru geruza muskular:
Endokardioa Miokardioa Perikardioa
Lau barrunbe:
Bi aurikula Bi bentrikulo
Bihotzaren barrunbeak
Aurikulak
Eskuineko aurikula:
Goiko kaba bena Beheko kaba bena
Ezkerreko aurikula:
Birika benak
Bihotzaren barrunbeak
Bentrikuluak
Eskuineko bentrikulua
Aurikuletan baino musukulu garatuagoa.
Birika enborra (arteria)
Ezkerreko bentrikulua
Aorta arteria
Bihotz balbulak
Balbula aurikulobentrikularrak
Balbula bikuspidea edo mitrala (EzA-EzB) Balbula trikuspidea-3 balba (EsA-EsB)
Balbula sigmoideoak (3 balba)
Birika-enborraren balbula (EsB-BirEnb) Balbula aortikoa (EzB-Aorta)
Bihotza
Bihotz bulkadaren transmisioa Sistole estimuluak bihotzean bertan sortzen dira. Nodulu Sinusala Nodulu Aurikulobentrikularra His-en faszikulua Purkinje-ren sarea
Bihotz bulkadaren transmisioa
Odol-hodiak
Odol-hodiak „
Zirkulazio txikia eta handia.
ARTERIAK „
„
Bihotzetik urruntzen diren odol basoak dira, eta ehunetara O2 ugari duen odola daramate (birika arteria izan ezik, horiek O2 eskasa duen odola daramate). Sendoak eta malguak dira. Malgutasun hori dela eta, odola bihotzetik irten ondoren, arteriak dilatatu (basodilatazioa) eta uzkurtu (basokonstrikzioa) egiten dira. Horrek fluxu jarrai bat eragingo du, eta horrela odola azkar jarioko da ehunetara.
ARTERIAK „
Odol-presioa: odolak hodiaren paretaren kontra egiten duen indarra da. Ezkerreko bentrikulua uzkurtzen denean zirkulazio orokorreko arterietarantz botatzen du odola. Taupada bakoitzean kopuru txikia botatzen du, eta horrela sistole edo bentrikuluko uzkurdura izan bitartean presioak gora egiten du (tentsio altua) baina diastole edo bentrikuluko laxaketan behera egiten du (tentsio baxua). Hodien diametroa txikitzeak hipertentsioa dakar.
BENAK „
„
Bihotzera odola daramaten hodiak benak dira. Birika-benek izan ezik denek dute odol ezoxigenatua. Gorputz-atal aktiboen muskulu uzkurketek muskulu horretan zehar doazen benen balbulei laguntzen diete odola bihotzerantz itzultzen. Ariketa fisikoa horrexegatik da onuragarria odol zirkulaziorako.
KAPILARRAK „
„
Odola arterioletatik benuletara daramaten hodi mikroskopikoak dira. Euren funtzioa zelulak bizigaiz hornitzea eta hondakinak garbitzea da. Hodi guztietako diametroa txikitzen den neurrian, odolaren eroapen-abiadura txikitu egiten da, eta pareten lodiera ere bai. Horrela, kapilarrek endotelio deritzon geruza mehe bat baino ez dute, eta hodi horietan zehar eroapena oso motela izango da, plasmaren eta zirrituko isurkiaren artean substantziatruke eraginkor bat egotearren.
BIHOTZ-FUNTZIOAREN KONTROLA
Maiztasun normala minutuko 50-100 taupadakoa da. Ariketa fisiko, sukar edo emozioen ondorioz maiztasuna areagotu egiten da. Egoera normalean 100etik gorakoa bada Æ takikardia da. Eta 50tik beherakoa bada Æ bradikardia da.
BIHOTZ-FUNTZIOAREN KONTROLA
Bihotzak bulkaden maiztasuna kontrolatzeko sistema propioa du. Nerbio-kinada estrinsekoak ere eragin dezakete maiztasunean (NSA)
Sistema parasinpatikoa: maiztasuna txikiagotu. Sistema sinpatikoa: maiztasuna areagotu.
Adrenalinak sistema sinpatikoaren efektu berbera du.
ZIKLO KARDIAKOA „
Bihotz-taupada bakoitzean aurikuletan eta bentrikuluetan egoera batzuk errepikatzen dira. Ziklo kardiako horren barruan laxatzeko fase bat dago, diastole deritzona, eta jarraian beste bat, uzkurtzeko fasea, sistole deritzona.
ZIKLO KARDIAKOA „
Zikloko gertaera nagusiak hauek dira: „
„
„
Sistole aurikularra: aurikulak uzkurtu egiten dira, eta odola balbula aurikulo-bentikularren bidez bentrikuluetara igarotzen da. Sistole bentrikularra: balbula aurikulo-bentrikularrak itxi egiten dira, eta horren ondoren bentrikuluak uzkurtu egiten dira. Balbula semilunarrak ireki egiten dira (bentrikuluak uzkurtzearekin batera gertatzen da hori) eta odola arterietara igarotzen da. Bihotz-taupada bakoitzean ezkerreko bentrikulutik irteten den odol-bolumenari bolumen sistolikoa deritzo. Diastole bentrikularra: odola bentrikuluetatik irteten denean semilunar balbulak itxi egiten dira, aurikulo-bentrikularrak ireki, bentrikulua laxatu egiten da eta odola aurikuletatik bentrikuluetara igarotzen da, horren ondoren sistole aurikularra berriz hasteko.
SISTOLEA ETA DIASTOLEA
SISTEMA LINFATIKOA „
Sistema linfatikoa, funtsean, zirkulazio aparatuaren alde espezializatu bat da. Likido batek (linfa) eta hodi multzo batek (hodi linfatikoak) osatzen dute, baina sistema kardiobaskularrean ez bezala, ez da zirkuitu itxia.
SISTEMA LINFATIKOA
Sistema horretako bi funtzio nagusiak hauexek dira:
Barruko esparruan oreka hidrikoa mantenu. Inmunitatea: gongoil linfatikoan linfozitoak eta antigorputzak (defentsarako zelulak) sortuko dira.
SISTEMA LINFATIKOA „
Linfa: Linfa likido urtsu argia edo horiska izaten da. Bere osaketa plasmarenaren antzekoa da (proteina kopuru txikiagoa izan arren, isotonikoa baita). Kapilarretan zehar doan plasmaren likidoa zirrituko espazioetara igarotzen da, hau da, zelulen artean geratzen diren espazioetara. Likidoaren parterik handiena zelulek eta kapilarrek xurgatzen duten arren, parte bat zirrituko espazioetan geratzen da. Likido hori pilatzen den neurrian, hodi linfatikoetan drenatzeko joera du, eta hodi horiek isurkia odol benosora itzularazten dute.
SISTEMA LINFATIKOA „
Linfa kapilarrak: Ehun gehienetan eta itsuan hazten diren hodiak dira. Kapilar horiek hodi linfatikoetan drenatu egiten dute. Hodi horien egitura benen egituraren antzekoa da, baina basoek pareta meheagoak, balbula gehiago eta gongoilak dituzte. Hodiak gero eta handiagoak diren enbor biltzaileak osatzeko elkartu egiten dira, eta gongoil linfatikoetan amaitzen dira. Normalean, linfa gongoil linfatiko batean edo hainbatetan zehar pasatzen da zirkulazio-uharrean sartu aurretik (odolsistema baskularrera doaz, bena subklabietara). Substantzia kaltegarririk izanez gero, gongoiletik pasatzean bertako zelula inmunitarioek defentsa mekanismoa martxan ipiniko lukete. Beste alde batetik organo linfatikoak daude, adibidez, barea, amigdalak eta timoa.
Animazioak „ „
The virtual body Anatomia del aparato circulatorio