EKONOMIA
10/10/2013 | Gaindegia | 943304365
Kontratazioa Hegoalden 6,8 puntu igo da urtarrila-iraila bitarte; enplegu eskaintza, ordea, kualifikazio baxuko edo ertainekoa da, nahiz eta biztanleriaren portzentaje altu batek prestakuntza maila altuagoa izan.
Edukia Kontratazioa Hegoalden
Urtea hasi zenetik, 690.085 kontratu gauzatu dira Hegoalden, 2013ko irailean metaturiko datuen arabera. Pasa den urteko epealdi berarekin alderatzen badugu, aurten kontratazioak %6,8 igo dira (2012 urteko datuek balantze negatiboa utzi zuten, hain zuzen ere, -%6,7).
Datu orokorrak
1
Eskualdeen errealitatea
2
Sexuaren arabera
2
Baliabide grafiko sorta
3
Kontratazio bolumenaren datuok argi izpi bat edo beste eskaintzen diote lan merkatuaren testuinguru ilunari. Izan ere, badirudi 2013 urtea kontratazioen goranzko joerarekin itxi daitekeela, nahiz eta ez dakigun kontratazio horiek, praktikan, zer nolakoak izango diren, Madrilen erabakitzen den lan erreformaren araberakoak izango baitira. Datuei herrialdeka begiratzen badiegu, esan beharra dago kontratazioen igoera handiena Nafarroa Garaian (+23,3) eta Araban (+13,8) jazo dela; Gipuzkoan, aldiz, igoera apalagoa izan da (+1,5) eta Bizkaian atzera-egitea gertatu da (-1,9). Azken herrialde horren datuak irakurketa berezia merezi dute, izan ere, 2012an langabetu-tasarekiko kontratu gutxien gauzatu zituen herrialdea izan zen: hileko, bataz beste, 91.379 langabetu eta 360.857 kontratu zenbatu zituen, alegia, urtean 3,95 kontratu langabetu bakoitzeko. Hegoaldeko bataz bestekoa altuagoa da: 4,14 kontratukoa da langabetuko. Kontratazioaren eboluzioa, beraz, oso bestelakoa da Hegoaldeko herrialde batetik bestera. Nafarroa Garaian kontratazioaren igoera oso nabarmena bada ere, kontuan hartu behar da igoera horren atzean aldi baterako kontratazioa dagoela (+24,9), mugagabeko kontratazioak behera egin baitu (-1,1). Aitzitik, Araban (+20,6), Bizkaian (+12,5) eta Gipuzkoan (+7,6) igo egin da kontratazio mugagabea. Hori horrela, 2013an Nafarroa Garaiak du langabetuko kontratazio kopuru handiena (3,76), Hegoaldeko datu orokorra 3,29 den bitartean. Kontratazio mugagabeari begiratuta, ordea, kontratu mota horien portzentaje altuenak Gipuzkoak eta Arabak dituzte (0,23 bi kasuetan).
Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia
www.gaindegia.org www.basqueinfo.net komunikazioa@gaindegia.org
943 304 365
2
Kontratazioa sexuaren arabera
Eskulan beharra Euskal Herrian Okupazio motari begiratuta, kontratazioaren eskaintza gehiena kualifikazio baxu nahiz ertainetara bideratu da, zehazki zerbitzu sektorean, eta kualifikazio baxukoa izan da lehen sektoreak eta eraikuntzak eskaini dutena. Zentzu horretan, deigarria da hiru administrazio nagusitan eskatu den kualifikazio baxua, kontuan hartuta goi mailako tituluen proportzioa, batik bat, biztanleria gaztearen artean. Agerikoa da, beraz, populazioaren prestakuntza mailaren eta lan eskaintzaren artean ematen den desoreka (informazio gehiagorako Lan Merkatuari buruzko monografikoa ikusi).
Kontratazioari sexuaren arabera begiratzen badiogu, datuak positiboagoak dira (edo behintzat ez hain negatiboak) emakumeen kontratazioari dagokionean: 9,5 puntutan igo da emakumeen kontratazioa, eta, gizonezkoenak, aldiz, 4,1 puntu egin du gora. Errealitate hori lau herrialdetan ematen da. Iraila adibidetzat hartzen badugu, kontratazioaren %53,1 emakumeengan eman zen, eta kontratazio mugagabean oraindik altuagoa izan zen portzentaje hori, alegia, %57,9.
HAURNASKETA Datuok ikusita, bi eszenatokiren aurrean gaude: Hegoalde eta Iparralde. Jarduera ekonomikoari dagokionean eszenatokiak oso bestelakoak dira, baita jardueraren bolumenari begiratuta ere, baina ez da zaila antzekotasunen bat edo beste antzematea; esaterako, prestakuntza maila altuko biztanleria aktiboa eta, kontra, lan merkatu prekarioa eta kualifikazio baxukoa. Horrek guztiak, ezinbestez, pertsonek euren jaioterria utzi eta lan bila beste zonalde batzuetara joatea ekartzen du, eta, hala, horietan gizarte-maila zehatz baten pilaketa ematen da, beste zonalde batzuetan gaitasunen galera jasaten den bitartean.
Eskualdeen errealitatea Aurtengo abuztura arteko datuek zehaztasunez agertzen dizkigute Hegoaldeko berrogei eskualdeetan kontratazioaren inguruan gertatutakoa. Hamasei dira kontratazio gehien egin dituzten eskualdeak, hau da, pasa den urtearekin alderatuta +18 puntutik gorakoak, eta denak, Errioxa Arabarra kenduta, Nafarroan daude. Horietan gertatzen da, baita ere, aldi baterako kontratazioaren igoera nabarmenena. Hortaz, aldi baterako kontratazioak indarra hartzen du Hegoalden, kontratu guztien %93,7 suposatzen baitute. Ikusi dugun bezala, baina, ezberdintasun handiak daude eskualdetik eskualdera: 14 eskualdek %95 portzentajea gainditu egiten du, hala nola, Ebro Garaiko Erribera (%98,2), ErronkariZaraitzu (%97,7), Irunberrialdea (%97,4) edo Errioxa Arabarra (%97,2). Fenomeno hau, batik bat, Nafarroa Garaian, Bizkaian eta Arabako hegoalde nahiz hego-ekialdean ematen da. Langabetuko gauzatu diren kontratazio mugagabeei erreparatzen badiegu, zenbait eskualdetan eman den proportzioa benetan kezkagarria da. Hamabi eskualdetan, mota honetako kontratu bat soilik gauzatu da langabetu bakoitzeko. Eskualde horietatik zazpi nafarrak dira eta herrialdearen erdigunean eta iparraldean daude. Bizkaian Gernika-Bermeo, Arrati Nerbioi, Plentzia-Mungia eta Lea Artibai daude, eta Araban Trebi単uko Konderria Iparraldeko aurreikuspena Nahiz eta eskuartean Iparraldeko datu homologagarririk ez izan, 2013 urtea ixterako baiezta dezakegu aldi baterako kontratazioa igo egingo dela lehengo urtearekin alderatuta. Izan ere, Baionako Merkataritza Ganbararen arabera, 2013ko kontratazioen %52,8 aldi baterakoak izaten ari dira.
3
4
28.361 mugagabekoak
14.773 Mugagabeak bilakatuta
690.085 kontratu guztira
646.951 aldi baterakoak
5
KONTRATAZIOAREN HAZKUNDEA. HEGOALDEKO HERRIALDEAK, 2008/2013ko iraila. HEGOALDEA
2008
2009
2010
2011
2012
2013 iraila (met.)
OROTARA
-5,4
-17,6
5,7
2,2
-6,7
6,8
ALDI BATERAKOAK
-5,2
-16,3
6,6
3,1
-6,9
6,7
MUGAGABEAK
-7,3
-30,3
-4,7
-9,4
-3,6
9,0
GIZONEZKOAK
-7,5
-19,6
11,8
3,8
-9,2
4,1
EMAKUMEZKOAK
-3,3
-15,8
0,4
0,7
-4,3
9,5
ARABA
2008
2009
2010
2011
2012
2013 iraila (met.)
OROTARA
-4,2
-19,4
8,2
2,0
-4,7
13,8
ALDI BATERAKOAK
-4,1
-18,2
8,9
3,2
-4,8
13,4
MUGAGABEAK
-5,8
-31,9
-0,7
-15,1
-3,0
20,6
GIZONEZKOAK
-3,9
-21,4
13,4
5,4
-5,1
11,9
EMAKUMEZKOAK
-4,6
-17,1
2,7
-2,1
-4,2
16,2
GIPUZKOA
2008
2009
2010
2011
2012
2013 iraila (met.)
OROTARA
-2,0
-17,9
4,5
0,7
-6,9
1,5
ALDI BATERAKOAK
-2,0
-16,9
5,1
1,9
-7,5
1,0
MUGAGABEAK
-2,1
-28,3
-3,0
-13,9
2,1
7,6
GIZONEZKOAK
-3,0
-19,6
8,9
1,8
-9,1
-0,4
EMAKUMEZKOAK
-1,2
-16,5
0,9
-0,2
-4,9
3,1
NAFARROA GARAIA
2008
2009
2010
2011
2012
2013 iraila (met.)
OROTARA
-5,4
-16,0
6,9
3,0
-6,1
23,3
ALDI BATERAKOAK
-5,2
-13,4
8,0
3,6
-5,7
24,9
MUGAGABEAK
-7,0
-37,0
-4,9
-4,8
-11,9
-1,1
GIZONEZKOAK
-7,3
-14,9
13,2
4,1
-11,4
14,5
EMAKUMEZKOAK
-3,6
-16,9
1,0
1,8
-0,3
32,2
BIZKAIA
2008
2009
2010
2011
2012
2013 iraila (met.)
OROTARA
-7,4
-17,8
4,9
2,6
-7,7
-1,9
ALDI BATERAKOAK
-7,1
-17,0
5,9
3,4
-8,1
-2,8
MUGAGABEAK
-10,8
-26,2
-6,9
-7,6
-1,9
12,5
GIZONEZKOAK
-11,0
-21,6
11,9
4,1
-9,4
-2,5
EMAKUMEZKOAK
-3,9
-14,3
-0,8
1,3
-6,1
-1,3
Oharrak: 2013 iraila (metatua) datuaren hazkundeak ez du aintzat hartzen Trebi単uko Konderria eta Turtzioz Villaverde udalerria. Iturria: Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
6 LAN ESKAINTZA NAGUSIA, LANBIDEEN ARABERA. EUSKAL HERRIA, 2013. IPARRALDEA, 2013. 1
Kafetegi, jatetxe eta antzerakoen zerbitzariak
2
Ostalaritza enplegatuak
3
Sukaldaritza arloan maila anitzeko laguntzaile, ikastun eta enplegatuak
4
Gizarte eta kultur arloko profesionalak (monitoreak eta zuzendariak)
5
Lokalen mantenimendurako pertsonala (ATSEM barne)
6
Sukaldariak
7
Etxeko osasun laguntzaileak; etxeko laguntzaileak
8
Kirolariak eta kiroletako monitoreak
9
Autozerbitzu enplegatuak
10
Nekazaritzako elikagaien industriako langile ez-kualifikatuak
11
Elikagai produktuen saltzaileak
12
Kutxazainak, gasolindegi langileak
13
Saltzaileak orokorrean
14
Erizaintza laguntzaileak (medikuntza-laguntza eta psikologikoa)
15
Arropa saltzaileak, luxuzko artikulu eta osagarriak, kirol, aisialdi eta kulturalak. EAE, 2013ko ekaina.
1
Zerbitzariak, orokorrean
2
Garbiketako langilea edo garbitzaileak, orokorrean
3
Manufaktura-industriako peoiak, orokorrean
4
Saltokiko saltzaileak, orokorrean
5
Biltegiko eta/edo hornidura-merkatuko karga eta deskargako mutilak
6
Hezkuntza eta astialdiko monitoreak
7
Erizaintzako laguntzaileak
8
Nekazaritzako peoiak, orokorrean
9
Etxeko enplegatuak
10
Sukaldariak, orokorrean
11
Paper eta kartoi produktuak sortzeko makina operadoreak
12
Etxe-eraikuntzako peoiak
13
Geriatriako erizaintzako laguntzaileak
14
Hezkuntza zentro eta haurtzaindegietarako haur zaintzaileak
15
Merkataritzako agenteak NAFARROA GARAIA, 2012
1
Manufaktura industriako peoiak
2
Merkataritzako agenteak
3
Etxe-eraikuntzako peoiak
4
Herri-lanetako peoiak, orokorrean
5
Sukaldariak, orokorrean
6
Igeltseroak
7
Saltokiko saltzaileak, orokorrean
8
Hezkuntza eta astialdiko monitoreak
9
Sorosleak
10
Administrazio-enplegatuak orokorrean
11
Garbiketako langilea edo garbitzaileak, orokorrean
12
Zerbitzariak, orokorrean
13
Geriatriako erizaintzako laguntzaileak
14
Pertsonen laguntzarako pertsonala
15
Hizkuntza-irakasleak, orokorrean
Iturria: Baionako Merkataritza Ganbara, LANBIDE eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua.