2015eko urtarrila
[Formakuntza Euskal Herrian]
Europako gazte kualifikatuenetakoak, aukera bila Euskal Herriak, bere etorkizun ekonomikoa berrasmatzeko nahitaezko estrategian, ezinbesteko elementuak ditu berrikuntza (ez soilik teknologikoa) eta eskulan kualifikatua. Formakuntzak ematen du kualifikazio hori, eta zentzu horretan, zifrei begiratuz gero, bikain kokatuta gaude: biztanleria aktiboaren %49k ditu goi mailako ikasketak; hau da, unibertsitate titulazioa edo goi mailako Lanbide Heziketa. EBko batez bestekoa baino 17 puntu handiagoa da zifra hori. Suspertze ekonomikoaren atarian gauden honetan, eta Euskal Herrian abian den enplegu sorreraren testuinguruan, beste kontu bat da ea gaur egungo eredu ekonomikoak zer eskaintzen dien ondo trebatutako profesional hauei. Horrenbestez, lanean edo lan bila dabiltzan euskal herritarren ia erdiak du goi mailako formakuntza, baina zifra are handiagoa da gazteenei erreparatzen badiegu. Izan ere, gaur egun 30 eta 34 urte artean dituzten Euskal Herriko gazteetatik, hirugarren mailako ikasketen jabe da %57,3a. Europar Batasuneko erreferentziazko lurralde guztien gainetik jartzen gaitu horrek: %52,8 dira Eskozian; %47,6 Frantziako Rhône-Alpes eskualdean; %45,1 Finlandian; %46,2 Katalunian eta %43,4 Danimarkan, adibide batzuk aipatzearren. Horiek guztiek aspaldi bete zuten Europar Batasunak hezkuntzaren alorrean bere buruari jarri dion erronka: bost urteren buruan, 30 eta 34 urte arteko europar gazteen %40ak goi mailako titulazioren bat izatea.
Formakuntza maila lurraldeka Aipaturiko datua are deigarriagoa da soilik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako adin horretako gazteei erreparatzen badiegu. Eurostaten 2013ko datuen arabera, %61,3ak egin ditu unibertsitate edo goi mailako Lanbide Heziketako ikasketak. Europar Batasuneko erregio batek eta bakarrak gainditzen du portzentaje hori: Londresko metropolian %72,3a dira. Dena dela, kontuan izan behar da
Ingalaterrako hiriburua nazioarteko lehen mailako polo ekonomiko garrantzitsua dela eta atzerritik joandako jende askok egiten duela lan bertan. Lan-errotazioa handia da eta goi mailako ikasketak dituzten gazteentzat aukera anitzak daude (ikerketa, medikuntza, finantzak…). Horrenbestez, Nafarroa Garaia eta Ipar Euskal Herria koska bat beherago daude, baina EBren helburuak beteta, edonola ere: 30-34 urteko biztanleriaren %48,4ak eta %45,9ak ditu goi mailako ikasketak horietan, hurrenez hurren. Goi mailako formakuntza duen gazteria proportzioa (30-34 urte), 2013 Iturria: EUROSTAT, INE, INSEE eta Gaindegia
57,3
EUSKAL HERRIA
52,8
Eskozia Rhône-Alpes
47,6
Katalunia
46,2
Finlandia
45,1 43,4
Danimarka
36,9
EB 28 Alemania Mecklenburg-…
33,1 24,6
Hezkuntzaren bilakaera Goi mailako formakuntzaren aldeko hautua nahiko berria da gurean. Hego Euskal Herrian, Espainiako diktadura bukatu eta hezkuntza sistema publikoa saretzen hastea izan zen abiapuntua. Ipar Euskal Herrian, lurralderako goi mailako formakuntza sistema propioa ez izatea izan da oztopoetako bat, Batera plataformak sarri aldarrikatu duenez. Helburua ez lortuta ere, bertan ere hobetu da egoera azken 15 urteotan, Euskal Kostako campusaren inguruan egin diren urratsak direla medio, adibidez. Bestalde, Lanbide Heziketa euskaraz eskaini ahal izatea da Seaskaren etorkizuneko erronketako bat.
2
Zifrei erreparatu besterik ez dago auzi honetan guztian gurean eman den jauzia ikusteko. Hego Euskal Herrian, 1977an, lan egiteko adinean zeuden 33.209 lagunek baino ez zituzten goi mailako ikasketak; 36 urte geroago, zifra bederatzi aldiz handiagoa da ia: 283.673. Hazkundea bereziki handia eta ia etengabekoa izan da 90eko hamarkadatik aurrera, eta hori bera antzematen da Ipar Euskal Herrian ere. Bertarako joan den hamarkadako datuak besterik ez daude eskuragarri, baina hazkundea agerikoa da: 2006tik 2011ra %20 igo da goi mailako oinarrizko titulazioa dutenen kopurua, eta %29 goi mailako titulazio gorena dutenena. Formakuntzaren eskaintza zabaldu ahala, eskaria ere handituz joan da, beraz.
Krisiaren testuingurua Goi mailako ikasketak izateak erraztu egiten du lan munduratzea, baina krisiaren testuinguruan, Euskal Herrian, profesional kualifikatu horiek ez dituzte ateak nahi bezain zabalik aurkitu. Hasteko, Euskal Herriko gazteen jarduera tasa txikia da, bereziki 15 eta 24 urte artean: %29,4a baino ez dago lan merkatuan. Europar Batasunean
batez bestekoa %40,9an dago, baina zifra are handiagoa da erreferentziazko zenbait herrialdetan: Eskozian %60a da ia, Danimarkan %61a, eta Alemanian %50a. Adin horretan, Euskal Herrian lan eta ikasi gabe dagoen gazteriaren proportzioa %10ekoa baino ez da, eta Europako batez bestekotik behera dago (erreferentetzat jotzen ditugun lurraldeetan are txikiagoa da, Eskozian salbu). Horrek esan nahi du gurean luzatu egiten dela ikastaldia; gazteek ikastearen aldeko hautua egiten dutela, lan egiteko adinean egonda ere. Askotariko arrazoiak egon daitezke horretarako, baina krisialdiak zerikusi zuzena du: dagoeneko goi mailako formakuntza izan baduten askok ere, titulazio bat bukatu eta beste bati ekitea erabakitzen dute, une honetan lanerako aukerak eskasak direlako.
Lan merkatua Titulazioa eskutan, ikasteari utzi eta lan munduratzearen alde egin dutenak dira zailtasun horien lekuko. Euskal Herriko lan merkatuari begiratu besterik ez dago: 2007tik 2013ra, bi puntu pasatxo baino ez da hazi goi
Goi mailako ikasketak dituzten landunen bilakaera krisialdian (100=2007) Rh么ne-Alpes
127,0 Alemania
122,0
EB-28
117,0 112,0
Katalunia
107,0 EUSKAL HERRIA
102,0 97,0 2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
Iturria: Eurostat, INE, INSEE eta Gaindegia.
3
mailako ikasketak dituzten landunen kopurua, eta joera beheranzkoa da 2011tik. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkar hartuta, horien bilakaerak bat egiten du Euskal Herriko joera orokorrarekin, batez bestekotik zertxobait beherago badabiltza ere. Nafarroa Garaian, goi mailako ikasketadunek kolpe bereziki handia izan zuten krisiaren hastapenean: kategoria horretan, landunen kopuruak bost puntu egin zuen behera 2007tik 2008ra. Dena dela, bilakaera oso gorabeheratsua izan da herrialde honetan: 2011rako, titulazio tertziarioren bat zuten eta lanean ari zirenen kopuruaren igoera Euskal Herriko batez bestekoa baino handiagoa zen. Handik aurrera izan duen beherakada handia izan da, ordea, eta 2007ko zifren pare daude orain. Ipar Euskal Herriko joera guztiz bestelakoa da: positiboa, baina bertako biztanleriaren pisu erlatibo txikia dela eta, ez du Euskal Herriko batez besteko bilakaeran nahi beste eraginik. Bertan, goi mailako tituludunek ez zuten krisiaren eraginik antzeman lehenengo urteetan: 2007tik 2010era, 31,6 puntu egin zuen gora kategoria horretako landunen kopuruak. Joera bat-batean eten zen orduan, baina hala ere, 2013ko datua Euskal Herriko batez bestekoa baino nabarmen hobea da: 2007an baino 19,4 puntu handiagoa. Euskal Herriko joera orokorrera itzuliz, egia da askoz ere negatiboagoa dela bigarren eta batez ere lehen mailako ikasketak dituzten landunen
kopuruari dagokionez, sei urtean 8 eta 26 puntu jaitsi baita lan tasa horietan, hurrenez hurren. Horrek pentsaraz dezake goi mailako ikasketadunen datuak egonkorragoak direla behintzat, baina erreferenteei begiratu besterik ez dago gure zifrak kezkagarriak direla ohartzeko.
Aukera hobeak Europan Europar Batasunean, oro har, krisiak gogor kolpatu ditu lehen mailako ikasketak besterik ez dituzten pertsonak, eta inpaktua gorabeheratsua izan da bigarren mailako ikasketadunei dagokienez (beherakada nabarmena izan dute Danimarkako landunek, bilakaera hobea Alemania eta Frantziako eskualde batzuetakoek). Gauza batean, baina, bat egiten dute EB-28ko estatu eta herrialde gehienek: krisiak krisi, goi mailako ikasketak dituzten landunen kopuruak hazten jarraitu du 2007tik aurrera ere, eta nabarmen, gainera: ia 21 puntu batez beste, Alemaniaren pare. Oro har Euskal Herriak baino langabezia tasa nabarmen handiagoa duen Katalunian ere, gurean baino bilakaera hobea izan dute goi mailako tituludunek lan merkatuan (ia 8 puntuko igoera 2007tik). Erreferentziazko beste lurraldeen artean, azpimarratzekoa da Frantziako Rh么ne-Alpes eskualdea (Lyon du hiriburu): bertan, kategoria horretako landunen igoera ia 28 puntukoa izan da aztertutako denbora tarte horretan.
4
Lanbide Heziketa Europako sailkapenaren arabera, goi mailako formakuntzak barne hartzen ditu unibertsitate ikasketak zein Lanbide Heziketako bigarren ziklokoak, maila berean. Euskal Herrian, sozialki, unibertsitatearen itzalpean geratu da Lanbide Heziketa azken bi hamarkadotan, baina gure egitura ekonomikoaren ezinbesteko pieza izaten jarraitzen du. Besteak beste, industriaren lan eskaeraren beharrizanak asebetetzeko, zenbait okupazio oso espezifikoak baitira. Gaur egun, 43.000 lagun inguru ari dira Lanbide Heziketa ikasten Euskal Herrian, erdi eta goi mailako zikloak batuta. Hego Euskal Herrian, ia 39.500 lagun zeuden matrikulatuta 2012-2013 ikasturtean, eta administrazioaren adarreko zikloek zuten ikasle gehien. Hala ere, desberdintasun handiak daude lurralde batetik bestera: herrialde guztietan administrazioak ikasle asko baditu ere, Nafarroa Garaian baino ez da nagusitzen. Araban eta Gipuzkoan fabrikazio mekanikoak ditu ikasle gehien, eta Bizkaian elektrizitatea eta elektronikak; gurean industriak duen garrantziaren erakusle. Ipar Euskal Herrian, hiru mila ikasle inguru ari dira Lanbide Heziketan, eta ia horien erdiak jo du zerbitzuen sektorera; administrazio, osasun eta merkataritzara. Atzetik datoz mekanika, elektronikaelektrizitatea eta nekazaritzaren alorrak.
Eskaintzari dagokionez, Lanbide Heziketa zentroak oso barreiatuta daude Euskal Herrian, bi hutsune nagusi nabarmentzen badira ere: Nafarroa Garaiko Pirinioak eta, neurri txikiagoan, Ipar Euskal Herriko barnealdea. Gainerakoan, hiriburuetan eskaintza anitza dago; eta industria, merkataritza eta osasun zikloak ere eskualde askotan ematen dira. Hala ere, toki batzuetan espezializazioaren alde egin dute. Esaterako, basozaintza ikasketak eskaintzen dira Gorbeia inguruetan eta Hazparnen; nekazaritza Hazparnen bertan, Maulen, Tolosaldean eta Arga Aragoiko Erriberan; arrantza eta itsasoaren bueltako zikloak Bermeon, Mutrikun eta Pasaian; sukaldaritza Baionan; eraikuntza Angelun; jarduera fisikoa Irunberrin; diseinu grafikoa Corellan‌ Lan merkatuan aldaketa sakonak gertatzen ari diren honetan, Lanbide Heziketako formakuntza iraunkorra ezinbestekoa da, baina ez edozein modutan. Funtsezkoa da heziketa zentroen eta enpresen arteko harremana estutzea, ikasleak lan espaziora ohitu daitezen eta aldi berean enpresek etorkizuneko langile horien ahalmenak bertatik bertara ezagutu ditzaten. Bestalde, praktikaldi duinen aldeko apustua egin behar da. Bai eta mugikortasun geografikoaren aldekoa ere, Bidasoaren alde batera eta bestera dauden euskal herritarrek zikloak eta praktikaldiak edonon egiteko aukera izan dezaten.
5
[Hausnarketa] Bistan denez, goi mailako Lanbide Heziketako edo unibertsitateko ikasketak dituzten gazteen portzentajea oso altua da Euskal Herrian, eta titulazio handienek dute, berez, harrera beroena lan merkatuan. Baina hala izan arren, gaur egun, formakuntza handiko gazteen laneratzea asko atzeratzen ari da gurean. Bitartean, Europako beste lurralde batzuetan, goi mailako titulaziodunen lan tasak handitzen jarraitu du, horietan ere krisialdi betean egon arren. Etxean haien laneratzea asko atzeratzen ari dela jakitun, gure gazteetako batzuek kanpora jo dute irtenbide bila, eta atzerrira joaten jarraituko dute egoerari buelta eman ezean. Lan merkatuak ez du beti sortzen enplegurik gizarteak prestatu duen gazteria horrentzat, eta horixe gertatzen ari da gaur egun Euskal Herrian. Kontraesan horrek auzi asko jartzen ditu mahai gainean. Horietan garrantzitsuenetakoa: herri gisa hezkuntza politika koherente eta eraginkorrak martxan jartzeko tresna eta ahalmenik eza. Izan ere, Euskal Herriari ez zaio egokitu edo ez diote utzi bere formakuntza sistema nola antolatu behar duen erabakitzen. Auzi hori aspalditik dago pil-pilean Ipar Euskal Herrian: Batera plataformaren aldarrikapen nagusietako bat horixe da, ez dagoela lurraldeko trebakuntza beharrak asebetetzeko tresnarik.
Industria eta jarduera ekonomikoak berritu behar dira, eta horrekin enplegu kualifikatua ere sortuko da
Hego Euskal Herrian eskumenak handiagoak dira, eta egin dira ariketak, baina esaterako orain, LOMCE legearen harira, Gasteizko eta Madrilgo administrazioen artean izandako tira-birak dira eskumen faltaren erakusle: Espainiatik idatzita datorren araudiak Lanbide Heziketara bideratu nahi ditu nota txarrak ateratzen dituzten ikasleak. Euskal Herrian tradizio eta prestigio handia du, baina, Lanbide Heziketak, industriaren adarretan batez ere. Espainia eta Frantziako gobernuen eta Euskal Herriaren interesen arteko talka agerikoa da, horrenbestez. Herri moduan egin beharreko ezinbesteko ariketa da honakoa, formakuntzak erantzun egin behar baitie lurraldean ditugun beharrei. Ez gara, baina, behar bezain indartsu sartu bide horretan. Esaterako, I+G gastua eta inbertsioa jaitsi egin dira gurean azkenaldian, eta horrek zuzeneko eragina izan du industriaren berrikuntzan eta goi formakuntzadun gazteen kontratazioan. Industria eta jarduera ekonomikoak berritu behar dira, eta horrekin enplegu kualifikatua ere sortuko da. Bestelako trebakuntza mota baten alde ere egin behar dugu lan: formakuntza eta lana uztartuko dituzten heziketa ereduak, Europako erreferentziazko lurraldeetan eta, neurri apalagoan bada ere, Euskal Herriko zenbait zentrotan (Ipar EHko CFA guneetan eta Elgoibarko Makina Erreminta Institutuan, adibidez) egiten den moduan. Ekonomia produktiboa behar du Euskal Herriak, lana sortu eta gazteen ahalegina sarituko duena.
6
Taulak LAN EGITEKO ADINEAN DAGOEN BIZTANLERIA GORDINA, FORMAKUNTZA MAILAREN ARABERA EUSKAL HERRIA, 2007-2011 URTE ARTEKO ALDAKUNTZA TASAK OROTARA (%) 2007 2008 2009 2010 2011 2011 Alfabetatu gabe -3,2 10,0 -0,2 -10,0 11,1 0,7 Ikasketarik gabe edo 1. maila -2,3 -7,6 -2,6 -0,3 -1,6 22,9 2. mailako oinarrizko titulua 0,7 4,3 -0,1 -2,6 -1,5 30,9 2. mailako titulu gorena 1,7 2,4 0,1 1,6 1,6 23,5 Goi maila oinarrizkoa 5,6 3,6 1,8 2,1 -4,0 9,6 Goi maila gorena 1,7 1,0 3,5 3,3 4,1 12,4 OROTARA 0,6 0,4 -0,1 -0,0 -0,3 100 BERE HERRIALDEAK, 2007-2011 ALFABETATU GABEAK URTE ARTEKO ALDAKUNTZA TASAK OROTARA (%) 2007 2008 2009 2010 2011 2011 Araba -60,9 49,9 18,1 5,8 -43,2 0,4 Bizkaia 40,9 -4,0 8,4 2,3 -8,0 0,8 Gipuzkoa 7,7 30,5 -7,9 -56,5 67,8 0,5 Lapurdi -0,5 -3,9 3,7 0,8 -8,9 0,8 Nafarroa Beherea -3,3 4,3 -17,4 -12,0 -6,8 0,5 Nafarroa Garaia -39,4 20,0 -20,3 7,0 82,8 0,9 Zuberoa -10,3 17,1 2,4 2,4 -11,6 0,5 IKASKETARIK GABE EDO LEHEN MAILA URTE ARTEKO ALDAKUNTZA TASAK OROTARA (%) 2007 2008 2009 2010 2011 2011 Araba 1,7 2,3 1,0 -0,8 -7,4 21,8 Bizkaia -0,9 -9,4 -0,9 -1,1 -0,5 25,3 Gipuzkoa -7,0 -13,0 -6,7 3,9 -1,4 22,0 Lapurdi -3,9 -3,6 -5,6 -6,0 -2,8 11,6 Nafarroa Beherea -0,5 -5,7 -7,7 -4,6 -5,9 13,8 Nafarroa Garaia -1,2 -2,5 -2,9 -1,8 -0,7 23,4 Zuberoa -6,8 -6,3 -7,1 -6,9 -4,1 16,5 BIGARREN MAILAKO OINARRIZKO TITULUA EDO BALIOKIDEA URTE ARTEKO ALDAKUNTZA TASAK OROTARA (%) 2007 2008 2009 2010 2011 2011 Araba 2,1 -3,6 4,9 1,5 -0,7 32,7 Bizkaia 0,0 5,2 -3,0 -2,8 -3,0 29,8 Gipuzkoa 1,3 6,5 -0,0 -3,6 0,0 30,1 Lapurdi -1,4 -1,9 -2,9 -1,2 0,0 22,6 Nafarroa Beherea -0,9 1,9 0,2 -0,4 -0,5 23,9 Nafarroa Garaia 1,3 5,7 3,3 -3,6 -1,1 35,3 Zuberoa -0,5 -1,3 -1,1 -0,9 0,9 25,7
7
BIGARREN MAILAKO TITULU GORENA EDO BALIOKIDEA URTE ARTEKO ALDAKUNTZA TASAK 2007 2008 2009 Araba -4,9 8,0 -4,1 Bizkaia 2,4 2,2 -0,4 Gipuzkoa 0,7 1,7 0,3 Lapurdi 2,9 2,0 2,2 Nafarroa Beherea 1,8 3,2 2,1 Nafarroa Garaia 6,2 0,2 3,1 Zuberoa 4,7 2,2 0,9 GOI MAILAKO OINARRIZKO TITULAZIOA URTE ARTEKO ALDAKUNTZA TASAK 2007 2008 2009 Araba 33,1 -3,0 -11,1 Bizkaia 2,4 3,4 2,4 Gipuzkoa 3,0 12,0 9,8 Lapurdi 2,0 4,6 5,1 Nafarroa Beherea 1,8 5,1 6,0 Nafarroa Garaia 4,4 -1,3 -3,4 Zuberoa 4,9 0,2 4,7 GOI MAILAKO TITULAZIO GORENA URTE ARTEKO ALDAKUNTZA TASAK 2007 2008 2009 Araba -5,7 -6,3 5,5 Bizkaia -3,3 2,4 4,2 Gipuzkoa 14,6 0,2 1,8 Lapurdi 5,8 5,3 6,0 Nafarroa Beherea 4,6 9,5 6,0 Nafarroa Garaia 0,0 0,5 2,2 Zuberoa 9,2 0,5 3,6
2011 -0,1 1,0 3,9 0,9 2,1 1,1 1,1
OROTARA (%) 2011 24,9 22,2 25,3 32,1 37,0 20,5 35,3
2010 -0,2 1,8 3,9 4,6 4,2 0,5 1,4
2011 15,7 -7,2 -11,4 2,8 3,4 -1,0 -0,7
OROTARA (%) 2011 9,7 8,7 9,5 17,2 16,0 9,1 14,0
2010 9,3 -3,1 4,8 5,2 -0,5 13,7 7,2
2011 6,2 8,3 -1,5 4,3 4,8 1,8 1,7
OROTARA (%) 2011 10,5 13,2 12,7 15,7 8,8 10,8 8,1
2010 -2,6 5,5 -2,9 1,2 1,8 3,6 1,5
Iturria: INE, INSEE eta Gaindegia.
Goi mailako formakuntza duen 30-34 urte bitarteko biztanleria (%). Euskal Herria eta Europako erreferentziak, 2013. 57,3
EUSKAL HERRIA 52,8
Eskozia 47,6
Rh么ne-Alpes
46,2
Katalunia
45,1
Finlandia
43,4
Danimarka 36,9
EB-28
33,1
Alemania 24,6
Mecklenburg-Vorpommern 0
10
20
30
40
50
60
Iturria: EUROSTAT, INE, INSEE eta Gaindegia.
8
BIZTANLERIAREN BILAKAERA, LAN EGOERA ETA HEZKUNTZA MAILAREN ARABERA EUSKAL HERRIA, 2008-2013 URTE ARTEKO ALDAKUNTZA TASAK OROTARA (%) 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2013 BIZTANLERIA AKTIBOA Lehen mailako ikasketak edo gutxiago 0,4 -3,6 -4 1,5 -5,3 -4,5 26,5 Bigarren mailako ikasketak 6 -3,8 4,1 -1,9 -0,8 -1,7 24,6 Goi mailako ikasketak -0,7 3 2,8 1,8 0,4 -0,4 49 BIZTANLERIA LANDUNA Lehen mailako ikasketak edo gutxiago -0,6 -10,7 -3,9 -0,6 -9,6 -5,8 24,4 Bigarren mailako ikasketak 5,4 -6,4 3,5 -2,9 -4,3 -4,2 24 Goi mailako ikasketak -0,3 0,2 2,5 0,6 -1,3 -1 51,6 BIZTANLERIA LANGABEA Lehen mailako ikasketak edo gutxiago 15,6 79,2 -3,8 12,7 17,2 0,7 38,9 Bigarren mailako ikasketak 19,8 24,1 9,7 7,7 28,7 13,8 27,7 Goi mailako ikasketak -6,6 69,8 6,3 18,9 21,3 5,2 33,4 EUROPAR BATASUNA (28), 2008-2013 URTE ARTEKO ALDAKUNTZA TASAK 2008 2009 2010 2011 2012 BIZTANLERIA AKTIBOA Lehen mailako ikasketak edo gutxiago Bigarren mailako ikasketak Goi mailako ikasketak BIZTANLERIA LANDUNA Lehen mailako ikasketak edo gutxiago Bigarren mailako ikasketak Goi mailako ikasketak BIZTANLERIA LANGABEA Lehen mailako ikasketak edo gutxiago Bigarren mailako ikasketak Goi mailako ikasketak
2013
OROTARA (%) 2013
-1,7 0,8 3,9
-1,8 -0,2 4,3
-2,3 0,1 2,9
-2,3 -0,2 3,7
-2 0,3 3,9
-3,7 0,2 3,1
20,2 47,5 32,2
-2,2 1,3 4,1
-5,1 -1,8 3,2
-3,8 -0,6 2,4
-2,9 0 3,5
-4,3 -0,3 3,3
-5 -0,2 2,8
18,4 48,1 33,6
4,1 -6,6 -1
28,5 27,2 35,3
8 9 13,1
1,5 -2 6,5
11,1 7,9 14,6
2,7 4,3 8,3
37,7 42,6 19,7
Iturria: EUROSTAT, INE, INSEE eta Gaindegia.
9
BIZTANLERIA LANDUNAREN BILAKAERA, HEZKUNTZA MAILAREN ARABERA (2007=100). 2007-2013 epea.
EUSKAL HERRIA 110 105 100
Lehen mailako ikasketak
95
Bigarren mailako ikasketak
90
Goi-mailako ikasketak
85
OROTARA
80 75 70
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
EB-28
Alemania
125
125
120
120
115 115
110 105
110
100 105
95 90
100
85 95
80 75
90
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2007
2008
Katalunia
2009
2010
2011
2012
2013
Rh么ne-Alpes
110
130
105
120
100 110
95 90
100
85
90
80 80
75 70
70
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
Iturria: EUROSTAT, INE, INSEE eta Gaindegia.
10
Lotura interesgarriak
Gaindegia. Txostena: Lan merkatuaren egoera Euskal Herrian. Gaindegia. Datuak.net: Biztanleria hezkuntza mailaren arabera. Eurostat. Education statistics at regional level. Noticias de Gipuzkoa: Euskadi se arriesga a sufrir una fuga de talentos. Arrosa sarea: Zebrabidea. Goi mailako formakuntza EHn (1h20etik aurrera). ETB1: Azpimarra. Lanbide Heziketa Euskal Herrian (31. minututik aurrera). Info7. Lanbide Heziketa Euskal Herrian.
11