Kontratazioak Euskal Herrian

Page 1

2015eko martxoa

[Kontratazioa Euskal Herrian]


Lanaldiak gora, egonkortasunaren lepotik Ekonomiaren osasuna neurtzen duten adierazleen artean, kontratazioek dute inpaktu zuzenena herritarrengan, joera positiboak enplegua dakarren aldetik. Azken hilabeteotako datuek diote Euskal Herria ari dela pixkanaka enplegua sortzen. Kualitatiboki, baina, urteotan hartutako neurriek arrasto sakona utzi dute: gaur egun sinatzen diren hamar kontratutik bederatzi aldi baterakoak dira, zerbitzuen sektoreko enpleguaren pisua hazi da batez ere industriarenaren kaltetan, eta gutxieneko duintasun ekonomikoa bermatzen ez duten kontratuak arruntak dira. Haizearen norantza aldatzen ari den honetan, Euskal Herrian enpleguaren eta gizartearen arteko loturak nolakoa izan behar duen erabaki behar da. Horren araberakoa izango baita pertsonen bizimodua eta gure etorkizuna herri gisa. Gaindegiaren estimazioen arabera, Euskal Herriak 1.247.869 landun zituen 2014an, eta horietatik 1.038.191 ari ziren soldatapeko enpleguetan. Krisialdiak parekatu egin ditu gizon eta emakume landunen kopuruak, eta proportzioak inoiz baino gertuago daude: enplegua dutenen artean %53,1 dira gizonak eta %46,9 emakumeak. Bi sexuen arteko tartea soldatapeko lanetan parekatu da gehien; kooperatibisten eta langile autonomoen artean gizonen nagusitasuna nabarmena da. Euskal herritar landunen %16,7a bere kontura ari da lanean. Hala ere, gorabehera handiak daude herrialde batetik bestera, gurean laborarien artean baitago langile autonomoen kontzentrazio handiena, eta horrenbestez, landa-eremu zabalak dituzten herrialdeetan proportzioa handiagoa da. Hori horrela, Nafarroa Behereko eta Zuberoako landunen %29,9 eta %28,6 bere kontura ari da lanean. Nafarroa Garaia dago hirugarren postuan, zifra %19,3koa baita bertan.

Bermerik gabeko kontratazioa 2008aren aurretik ere joera agerikoa zen arren, krisialdiak bidea erraztu dio bestelako enplegu

eredu bati: ezegonkorra, behin-behinekoa eta oreka ekonomikorako helduleku eskasekoa.

Gaur egun, Euskal Herriko soldatapeko langileen %21,1 ari da aldi baterako kontratuarekin, eta gobernuek azken urteotan indarrean jarritako politikek zifra horren goranzko joera hauspotzen dute. Izan ere, Hego Euskal Herriari dagokionean behintzat, egun sinatzen den hamar kontratutik bat baino gutxiago da mugagabea. Joera horrek bat egin du lan merkatuak emakume gehien hartu dituen garaiarekin, eta ondorioz, berme falta handiagoa da haien artean: gizon landunen %18ak du aldi baterako kontratua, emakumeak %24,2 diren bitartean.

Lanaldi partziala Lanaldi partzialen bitartez ere islatzen da ezegonkortasun ekonomikoa Euskal Herrian, batez ere emakumeei dagokienez. Gaur egungo landunen %17,5ak du lanaldi partziala, baina mota horretako bost kontratutik lau emakumeek sinatzen dituzte.

2


duen pertsonaren gutxieneko autonomia ekonomikoa, diru-laguntzen eta bestelako hobarien bitartez. Euskal Herrian, eta Hego Euskal Herrian batez ere, lanaldi partziala hartzen duen landunak bere diru-sarrerak kolokan jartzen dituela jakitun hartu behar izaten du erabakia.

Kontratazioaren bilakaera krisian Batez beste, soldatapeko landunen kopuruak %8,7 egin du behera Euskal Herrian 2007a eta 2014a bitartean. 2013an jo zuen behea, eta orain, motel, baina goranzko joeran dago. Gainbehera horren zama gizonek eraman dute, eta Europa osoko joera izan da hori, gainera: enplegua galdu den herrialdeetan gizonek galdu dute nagusiki, eta hazten jarraitu duen tokietan, emakumeen mesedetan izan da batez ere. Bestela esanda, emakume landunen ia herenak du lanaldi partzialeko kontratua; gizonen artean, %6k baino ez. Krisialdian zertxobait estutu da tartea, baina zama hori emakumeek daramate nabarmen. Berez, Euskal Herriak alor honetan dituen proportzioak arruntak dira Europar Batasunaren testuinguruan. Herbehereetan, Suedian, Frantzian, Alemanian‌ lanaldi partziala oso zabalduta dago oro har; emakumeen artean batez ere, haur eta nagusien zaintzaren zama haiek baitaramate oraindik ere XXI. mendean. Herrialde garatu horietan, baina, gizarte politikek bermatu egiten dute lanaldi partziala hartzen

Euskal Herriko gizon landunen kopurua %15 jaitsi da krisialdian, eta enplegua duten emakumeen kopurua, berriz, puntu bakarra. Emakumeek, beraz, hobeto eutsi diote enpleguari urteotan, neurri handi batean, gizon askoren lanaren galera industriaren gainbeheratik etorri delako. Landun guztien bilakaerari herrialdeen ikuspegitik erreparatuta, oso nabarmena da Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko aldea. Izan ere, Lapurdin eta batez ere Nafarroa Beherean soldatapeko landunen kopuruak gora egiten jarraitu du, krisiak krisi; 2007tik

3


2011ra, %5 eta %10, hurrenez hurren. Zuberoan %1 baino ez da jaitsi enplegua, eta beraz, Hego Euskal Herriari dagokio lanaren galera: 1.041.425 landun izatetik 937.975 izatera igaro da zazpi urteren buruan (ia %10eko jaitsiera batez beste). Hain zuzen, aldi baterako kontratazioen ugaritzeak erraztu du enpleguen galera; izan ere, kontratu mota honek malgutasun handiagoa ematen du bai kontratua abian jartzeko, bai eta eteteko ere. Horregatik, aldi baterako lanpostuen ia %30a galdu da Euskal Herrian 2007tik 2014ra, kontratu mugagabeen %0,7ko jaitsieraren alboan.

Kontratu mugagabeak %0,7 jaitsi dira 2007-2014 bitartean; aldi baterako kontratuak, aldiz, %30 Krisira garai bateko kontratu mugagabeen baldintzekin sartu zirenek, beraz, hobeto eutsi diote enpleguari, nahiz eta bermea ez erabatekoa izan: kontratu mugagabea zuten gizon landunen %8,5ak galdu du enplegua, batez ere 2010az geroztik Hego Euskal Herrian indarrean jarritako lan erreformen harira. Emakume landunen kontratazio mugagabea, aldiz, gizonena jaitsi den hein berean hazi da ia. Hala ere, 2011ra arteko bilakaera positiboari zor zaio igoera, gero beheranzkoa etorri baitzen. 2013arekin eten da beheranzko joera hori, baina berme eskaseko kontratazioak ari dira nagusitzen. Etorkizunak nondik joko duen erakusten du horrek: kontratu gehiago ekarriko ditu, baina aldi baterako direnak nagusiki.

Europako erreferentziak Aldi baterako kontratua zuten landunei dagokienez, Euskal Herriak krisi garaian izan duen jaitsiera oso handia izan da, Europar Batasuneko

batez bestekoarekin zein erreferentziazko zenbait herrialderekin alderatuz gero. Hala ere, joera batzuetan antzekotasun handiak daude: enpleguak behera egin duen tokietan, aldi baterako kontratua zutenengan izan du inpaktu handiena (Herbehereak dira salbuespen nagusia). Are gehiago, Alemanian soldatapeko landunak %4 ugaritu dira 2007tik eta 2014ra, eta aldi baterako kontratua zutenen kopuruak %5 egin du behera, berdinberdin (edo hain zuzen ere horregatik). Izan ere, kontratu mugagabeek pisu handia dute oraindik ere Europan, batez ere industriak tradizioa duten herrialdeetan, eta horri esker eutsi diote enpleguari landun askok garai zail hauetan. Dena dela, Herbeheretan eta beste herrialde zenbaitetan oso garatuta dago Euskal Herrian antzematen hasia den dinamika: kontratu mugagabeen proportzioa murrizten ari dira, lanpostu berriak aldi baterako kontratuekin betetzen ari baitira.

Herbehereen kasua Flexisegurtasunaren kontzeptuari lotutako dinamika da honakoa, eta horretan paradigmatikoak dira lehen aipaturiko Herbehereak. Bertan, orotara soldatapeko landunen artean %5eko jaitsiera izan da krisian, baina aldi baterako kontratazioak %8 egin du gora. Kontratu mugagabeak murriztu dituzte hemen, aldi baterakoen mesedetan. Lanaldi partzialarekin gertatzen den bezala, herrialde bakoitzeko enplegu eta gizarte politiken arabera, neurri mota horiek jasangarriak izan daitezke enplegua sortzearen mesedetan, edo gizarte kohesioa areago ahuldu dezakete.

4


Aldi baterako kontratuen eta kontratu mugagabeen bilakaera krisian Euskal Herria eta Europako erreferentziak, 2007-13 (2007=100) Iturriak: Eurostat, INE eta INSEE

5


Krisiaren inpaktua Hego Euskal Herriko eskualdeetan Ipar Euskal Herrian langabezia igotzen ari dela erakusten dute Baionako Merkataritza Ganberak bildutako 2014ko datuek, eta bereziki eraikuntzan eta ostalaritzan landun kopurua jaisten ari dela. Zifrak kezkagarriak dira, Ipar Euskal Herriko enpleguaren %78 inguru zerbitzuetatik datorrela kontuan hartuta batez ere; eta sektore honekiko menpekotasuna oso handia dela, beraz. Hala ere, 2013ra arte, krisialdiak Hego Euskal Herrian izan du nabarmen inpaktu handiena, eta zifrek begirada xehea merezi dute. Hego Euskal Herriko 2014ko kontratazio datuek 2007koak baino txikiagoak izaten jarraitzen dute, pixkanaka zifrak goranzko joera hartu badu ere. Dena dela, igoera Nafarroa Garaitik dator osorik, bertan %16,4 hazi baita kontratazio kopurua 2007tik hona.

Hazkundea Nafarroa Garaian 2013ra arteko datuek erakusten zuten industria indarra galtzen ari zela gure ekonomian. Izan ere, 2007an kontratazioen %11 bigarren sektoretik zetorren, 2013rako portzentajea %9ra jaitsi zen bitartean. Kontra, zerbitzuen proportzioa %79tik %84ra igaro zen. 2014ko datuek, ordea, industrian ia 200.000 kontratu sinatu zirela diote; 2013an baino %136 gehiago. Bizkaitik eta batez ere Nafarroa Garaitik etorri ziren kontratazio gehienak. Albiste pozgarria da itxuraz, baina oso kontuz irakurri beharrekoa. Izan ere, Nafarroa Garaian %24 igo da aldi baterako kontratazioa 2007a eta 2014a bitartean; aldi berean, kontratazio mugagabeak gehien murriztu dituen herrialdea ere bada. Kontratu berri hauetan behin-behinekotasuna eta ezegonkortasun ekonomikoa handiak direla pentsatzeko arrazoiak badaude, beraz. Finean, orain Bizkaia eta batez ere Nafarroa Garaia asko kontratatzen aritzeak adierazten du krisian enplegu ugari suntsitu dutela. Horrenbestez, bide luzea dute egiteko enplegu hori sendotu dadin.

Hiriburuak Datuak eskualdeka aztertuz gero, industriak egitura sendoa eta iraunkorra izan duen zonaldeetan, nabarmena da krisiak kalte nabariak eragin dituela kontratazio berriei dagokienez: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuak hartzen dituzten eskualdeetan %10 baino gehiago murriztu dira 2007tik 2014ra. Zer esanik ez Debagoienari dagokionez: %30 jaitsi dira kontratazioak, eta Euskal Herriko eskualdeen artean Gorbeia Inguruek baino ez dute gainditzen zifra txar hori (erdia baino gehiago gutxitu dira bertan). Dena dela, Gipuzkoa eta bereziki Debagoienaren kasuan, kontratazio berrien zifra 2007ko datuetatik urruti dagoen arren, azpimarratu behar da krisi garaian batez bestekoa baino lanpostu gutxiago suntsitu dutela. Izan ere, enpleguak egitura sendoagoak ditu bertan, eta egonkortasunari ematen zaio lehentasuna.

Eskualdeak Kontra, Nafarroa Garaiko eskualde gehienetan oso nabarmen hazi da kontratazioa krisiaren bukaerako fase honetan: Iruùerrian ia %15, Garesaldean %48’5, Sakanan ia %23‌ Ezin ahaztu nagusiki aldi baterako kontratazioaz ari garela, eta ziurrenik oso epe laburrekoa kasu askotan, zifren bat-bateko hazkundea ikusita. Horixe bera erakusten du, adibidez, Errioxa Arabarreko datuak ere, bikoiztu baino gehiago egin baita kontratazioa krisia hasi zenetik hona. Ardogintzak eta eraikuntzak eskualde honetan duen indarra kontuan hartuta, litekeena da sasoikako langile ugari egotea tartean. Arabako beste eskualde batek, besteak beste Laudio eta Amurrio hartzen dituen Kantauri Arabarrak, aipaturiko Nafarroa Garaiko eskualdeen antzeko dinamika eraman du urteotan: 2014ko kontratazioak 2007koak baino %9 gehiago izan ziren, eta erdia

6


baino gehiago industriatik etorri zen. Bigarren sektorearen inpaktua agerikoa da hemen ere, baina azken urteotan, epe laburreko kontratazioari lotua.

Industriaren pisua Industria berreskuratzea, eta industriak dakarren enplegu berria duina izatea izango da hurrengo hilabetetako erronketako bat Euskal Herrian. Izan ere, kontratazioen jaitsiera jasan duten hiriburuetako eskualde horiek berek industria kontratazio proportzio oso txikia izan dute 2014an, Arabako Lautadako %15etik Bilbo Handiko %8,9ra. Debagoienan portzentajea handiagoa izan da, Hego Euskal Herriko batez bestekoa (%18,4) baino handiagoa, baina bere garai onenetatik urrun: iaz sinatutako kontratuen %21 zen bigarren sektorekoa. Industrian tradizio handia izan duten beste zenbait

eskualdetan ere, azken urteotako gainbehera nabaria da bigarren sektorean. 2014ko kontratazioak zerbitzuetatik etorri dira Debabarrenan (kontratu berri guztien %72a), Tolosaldean (%77a), UrolaKostaldean (%73)‌ Industrian tradizio handia izan duen beste eskualde batean, Arratia Nerbioien, 2014ko kontratazioen ia %40a bigarren sektoretik etorri zen. Hala ere, kopuru txikiez ari gara, eskualde honetako kontratazioa ia herena murriztu baita 2007tik 2014ra. Nafarroa Garaian 2014ko kontratazioen laurdena baino gehiago egon da industriari lotua, eta proportzioa nabarmen handiagoa izan da zenbait eskualdetan, Garesaldean eta Sakanan, kasu. Kontratazio mota berri honek zer berme eta iraunkortasun dakarren, hori izango da adi begiratu beharreko beste auzi bat.

7


[Flexisegurtasuna] Euskal Herrian gazteek erruz pairatu dute krisiaren inpaktua. Kontratazioa oso murritza da adintarte horietan, batez ere 15 eta 24 urte artekoen artean: gazte gehienek ikastaldia luzatzen duten arren, eta beraz, lan merkatuan adin horretan sartzen direnak gutxi badira ere, 2014ko langabeziatasa %41,5koa zen. Gurean zein Europan, derrigorrez bilatu behar dira zifra horiek goitik behera aldatzeko estrategiak. Gaindegiak Lan merkatuaren egoera Euskal Herrian izeneko txosten monografikoa plazaratu zuen 2014an, eta Mari Luz de la Cal EHUko Ekonomia Aplikatua saileko irakasleak bertarako egin zuen analisian azaldu bezala, flexisegurtasuna izan zen enplegu tasa igotzeko zenbait herrialdek 90eko hamarkadan erabili zuten estrategietako bat. “Lan erregulazio leunagoen bitartez lan merkatuen malgutasuna erraztean datza, baina aldi berean eskulanarentzat onargarria den segurtasun maila bermatuz. (…) Lan mugikortasuna handiagoa da, baina lanaren eta langabeziaren arteko trantsizioak langileentzako segurtasun sare batekin egiten dira. Diru-sarrerak eta finantzatutako lan formakuntzarako programak bermatzen zaizkie”, De la Calek esan bezala.

Talde ahulenak babesteko zailtasunak Hain zuzen, 2007ko abenduan, krisiaren atarian, Europar Kontseiluak EBko flexisegurtasunaren printzipioak onartu zituen. Hiru urte geroago, Europar Batzordeak txosten bat aurkeztu zuen, printzipio horiei esker, krisi betean, Europako zenbait herrialdetako enpresek haien langile kualifikatuenei eusteko modua izan zutela azalduz. Dena dela, aldi berean, Europar Batzordeak onartu zuen flexisegurtasunak ez zuela balio izan biztanleria aktiboaren talde ahulenak (gazteak, atzerritarrak…) babesteko, eta bazegoela zer hobetu. Lau lehentasun zehazten ziren komunikazio horretan: kontratu malguak eta fidagarriak, etengabeko ikaskuntzarako estrategiak, lan merkatu politika eraginkorrak (batez ere epe luzeko langabezia deusezteko), eta gizarte segurantza sistemen eguneratzea.

Euskal Herriaren etxeko lanak Hori horrela, Europan badira etxeko lanak egin dituzten herrialdeak, eta oraingoz behintzat erdi bidean geratu direnak ere bai. De la Calek adierazi bezala, gizarte babeserako sistemak garatuen dituzten herrialdeetan izan du arrakasta flexisegurtasunak; Herbeheretan, kasu. Europa hegoaldeko herrialdeek, aldiz, ez dituzte garai oparoak baliatu gizarte babeserako sareak sendotzeko. Egoera horrek tartean harrapatu ditu euskal herritarrak: batez ere Hego Euskal Herrikoak, eta gazteak. Enplegua pixkanaka berreskuratzen hasiak garen honetan, aldi baterako kontratazioak dira jaun eta jabe, eta horien inpaktua bereziki handia da gazteengan. Hego Euskal Herrian eskumena duten instituzioek lan merkatua malgutzeko tresnak jarri dituzte martxan. Txanponaren ifrentzuan segurtasunak egon behar luke, ordea: malgutasunaren ordainetan, gazteak prekarietatera kondenatuta ez daudela bermatzeko politika aktiboak, eta hori urruti dago oraindik Euskal Herrian. “Negoziazio agendak formakuntza, enplegutasuna, lanaren antolaketa malgua eta lanaren eta bizitzaren kontziliazioa barne hartzen baditu, aukera gehiago egongo dira denontzat onuragarriak diren akordioak adosteko”, dio De la Calek. Horra hor Euskal Herriaren erronketako bat.

8


Lotura interesgarriak     

Gaindegiaren txostena: lan merkatuaren egoera Euskal Herrian. Gaindegia ETB1eko Azpimarra saioan: emakumeen kontratazioa. Datuak.net: erregistraturiko kontratazioa Hego Euskal Herrian. Grafiko interaktiboa: langabezia datuak. Europar Batzordearen komunikazioa flexisegurtasunaren inguruan (gaztelaniaz).

www.gaindegia.eus

9


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.