Tokiko ekimen industriala Euskal Herrian

Page 1

EKONOMIA

24/10/2013 | Gaindegia | 943304365

Tokiko ekimena enpresa industrialetan Industria ehunean egoitza Euskal Herrian duten enpresak dira nagusi 2012ko datuek erakusten digutenez, Euskal Herriko industria ehunaren gehiengoak egoitza euskal lurraldeetan dute, hain zuzen ere, %94,9. Halaxe ikus dezakegu Gaindegiak 2013ko urrian argitara emandako “Euskal Herriko enpresen demografia� txostenean ere. Euskal Herriko industria ehunak barne hartzen dituen establezimenduak matrize edo merkataritza-sozietate bati lotuak daude, eta horiek Euskal Herriko lurraldeetan edota Euskal Herritik kanpo erregistratuta egon daitezke. Informazio hau eskura badugu ere, ezinezkoa da jakitea enpresa horien kapitala euskalduna ala atzerrikoa den, edota zein proportziotan dagoen bakoitza. Lagungarri zaigu, ordea tokiko ekimen mailari buruzko zenbait zantzu eman baitiezaguke, eta, hala, eskualdekako datu interesgarriak ezagutu. Herrialdeka begiratuta, Euskal Herrian egoitza duten enpresa industrial gehienak Gipuzkoan daude (herrialde honetako guztien %98,6). Hegoaldeko beste herrialdeek jarraitzen diote: Bizkaia (%96,3), Araba (%95,9) eta Nafarroa Garaia (%93). Iparralden, aldiz, proportzioak apalagoak dira, Zuberoan (%80,9), Lapurdin (%83,1) eta Nafarroa Beherean (%85,5). Zuberoan izan ezik, herrialde guztietan Euskal Herrian egoitza duten enpresen proportzioa handiagoa da industria sektorean beste jardueretan baino. Zuberoan, berriz, azpimarratu beharra dago bere industria tradizioari eusten diola, nahiz eta zonalde industrial nagusietatik urrun egon. Zailtasun horri gehitu behar zaio, gainera, Iparraldeko plangintza ekonomikoa zerbitzu sektorera bideratuta dagoela, eta, ondorioz, zaila dela jarduera industriala indartzea; hala, ekimen gaitasuna izan dezaketen zenbait zonalde jendez husten ari dira (gaitasuna galtzen), Euskal Herritik kanpoko beste zonalde batzuen mesedetan.

Edukia Tokiko ekimena industrian Datu orokorrak

1

Lurraldeka

2

Ardatz industriala

2

Teknologia maila

2

Baliabide grafikoak

3

Euskal Herriko garapen sozioekonomikorako behategia

www.gaindegia.org www.basqueinfo.net komunikazioa@gaindegia.org

943 304 365


2

Industria-ardatza Euskal Herriko industria ehuna, batik bat, bost hiriburuen inguruan eta Europako garraio-ardatzean metatzen da. Hori dela eta, hamabi eskualdetan dago dira Euskal Herriko enpresa industrialen %70,1.

Lurraldeka Lurraldeei begiratzen badiegu, Gipuzkoako eskualdeetan dago Euskal Herrian egoitza duten enpresa industrialen presentzia handiena, batik bat, Debabarrena (%99,6), Debagoiena (%99,5) eta Urola-Kostaldea (%99,4) eskualdeetan. Baina horiek ez dira, ordea, tokiko ekimen maila altuena dutenak; izan ere, badira 100% hartzen duten eskualdeak, hala nola, Arabako Arabako Mendialdea eta Trebiñu, Nafarroa Garaiako Irunberrialdea eta Bizkaiko Lea Artibai eskualdeak. Hala eta guztiz ere, kontuan izan behar da azken hauetan kuantitatiboki jarduera industriala askoz apalagoa dela. Bizkaian ere oso garrantzitsua da Euskal Herrian egoitza duten enpresa industrialen zenbatekoa, batik bat, Durangaldea (%98,9), GernikaBermeo (%98), Arrati Nerbioi (%97,6) edo Plentzia-Mungia (%97,2) eskualdeetan. Arabari dagokionean, aipatutako bi eskualdeez gain,

Kantauri Arabarra (%96,8), Errioxa Arabarra (%96,5) eta Gorbeia Inguruak (%96,4) kontuan izan behar dira. Azkenik, Nafarroa Garaian aipagarriak dira Sakana (%99,5), Estellerriko Ekialdea (%96,2) edo Tafallaldea (%95,7). Iparraldeko eskualdeei begiratzen badiegu, matriza Euskal Herrian duten enpresa industrialen kopurua askoz ere baxuagoa da. Proportzio altuena duten eskualdeak Baigorri (93,6%), Garazi (92,9%), Arbaila (86,7%) edo Amikuze (80,9%) dira. Baxuena dutenen artean, aldiz, hamarretik zortzi Iparraldekoak dira, eta gainontzeko biak Nafarroa Garaikoak. Kontuan hartu behar da eskualde horietan gaitasun endogeno handia egon arren, lehen sektorera jotzen dutela, tradizioz halaxe izan baita zonalde hauetan (Nafarroa Behera eta Zuberoa). Baiona-Angelu-Biarritz zonaldean eta Lapurdi Beherean, aldiz, zerbitzu sektoreari zuzenduta dago.

Gipuzkoak du tokiko ekimen tasa altuena, eta, Zuberoak, berriz, baxuena Bere baitan hiriburu bat duten bost eskualdeez gain, honako hauek ere bai, Gipuzkoan Urola-Kostaldea, Debabarrena, Goierri, Tolosaldea y Debagoiena; Durangaldea Bizkaian eta Tuteraldea Nafarroa Garaian. Hamabi eskualde horietan %95,6etan da matrizea Euskal Herrian duten enpresen proportzioa, hau da, Euskal Herria bere osotasunean hartuta baino 0,7 altuagoa.

HAUSNARKETA Azaldutako datuok tokiko ekimen maila garrantzitsu bat agertzen digute, zalantzarik gabe Euskal Herriko ekonomiaren dinamizazioan ezinbesteko papera bete ahal duena. Gipuzkoarena izan daiteke horren adibide. Aitzitik, lurralde batzuek jasaten ari diren hustutzeak, lan bila ihes egiten dutenen ondorioz, industriaren pisua ahultzen du, eta are larriagoa dena, giza kapitala galtzen ari dira, ekimen berriei ekiteko ezinbestekoa dena. Euskal Herriaren etorkizuna dibertsifikatutako jarduera ekonomikoa sortzera bideratu beharra dago, lurralde nagusien guneetan (hiriburu nahiz-eskualde buruetan). Dossier honetan aurkeztu dugun argazkiak bizi dugun egoera islatzeko balio dezake.

Maila teknologikoa Euskal Herrian egoitza duten industria-enpresen maila teknologikoari dagokionez, Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundeak (gaztelaniaz OCDE) egindako klasifikazioaren arabera, teknologia maila altuena duten eskualdeak Debagoiena, Durangaldea, Debabarrena eta Goierri dira (maila altua edo erdialtua nagusi). Maila apalagoan bada ere, segidan datoz Sakana, Arabako Lautada, Bilbo Handia, Tolosaldea, Donostialdea eta Urola-Kostaldea. Teknologia maila baxua edo erdi-baxua duten eskualdeen artean, berriz, apalenak Trebiñu, Errioxa Arabarra, Baigorri, Garazi eta Erronkari-Zaraitzu dira, eta baita nekazal izaera duten beste sei ere. Eskualde horiek denak nekazal ingurutakoak dira, alegia, periferiatik urrun daudenak eta garraio sare nagusitik deskonektatuta daude. Eskualde hauek duten tokiko ekimen maila oso bestelakoa da: baxua duten eskualdeak daude (Ostibarre edo Amikuze), baina baita altua dutenak ere (Trebiñu, Irunberrialdea eta Arabako Mendialdea). Hiriburu administratiboa beren baitan duten bost eskualdeen artean, azpimarratzekoa da Donostialdearen kasua, honek baitu matrize euskalduna duten enpresen proportzio handiena. Hala eta guztiz ere, Arabako Lautadan edo Bilbo Handian teknologia maila altuagoa da. Iruñerria, aldiz, beste hiriburuetako zonaldeen teknologia mailatik eta tokiko ekimen mailatik urrun ageri da. Eta, azkenik, Baiona-Angelu-Biarritz eskualdeak oso portzentaje baxua du bai teknologia mailan bai matrize euskaldunari begira.

Entre las cinco comarcas con capital administrativa dentrobeste de su área, cabe Gai honekin loturiko argitalpenak: destacar que es Donostialdea la comarca con mayor proporción de matrices vascas, si bien en Arabako Lautada y Bilbo Handia el handien nivel tecnológico Enpresa demografiaes mayor. Iruñerria se aleja de la posiciónEuskal del resto de capitales de Hegoalde Herriako enpresa demografia tanto en porcentaje de matrices de origen vasco como en el nivel tecnológico. Por último, lejos se posiciona la comarca de Baiona-Angelu-Biarritz, la cual destaca tanto por su bajo índice de matrices vascas como por su bajo nivel tecnológico.


2


INDUSTRIA EHUNAREN AZTERKETA. EUSKAL HERRIKO ESKUALDEAK, 2012. Eskualdea

Establezimenduak Kopuru gordina

EUSKAL HERRIA

Egoitza nagusia Euskal Herrian (%)

Teknologia-maila handia eta ertainhandia (%)

%

15.035

100,0

94,9

46,9

Bilbo Handia

2.496

16,6

95,2

50,6

Iru単erria

1.722

11,5

94,8

39,3

Donostialdea

1.206

8,0

97,8

48,4

Arabako Lautada

1.038

6,9

96,1

54,0

Durangaldea

758

5,0

98,9

67,7

Tuteraldea

745

5,0

87,5

37,3

Urola-Kostaldea

517

3,4

99,4

47,4

Debabarrena

460

3,1

99,6

61,3

Baiona-Angelu-Biarritz

453

3,0

83,9

24,1

Goierri

386

2,6

98,7

60,1

Tolosaldea

385

2,6

98,2

48,6

Debagoiena

379

2,5

99,5

69,7

Errioxa Arabarra

346

2,3

96,5

11,1

Bidasoa Beherea

289

1,9

98,6

50,0

Arga-Aragoiko Erribera

248

1,6

93,5

46,3

Ebro Garaiko Erribera

246

1,6

93,1

28,3

Estellerriko Ekialdea

236

1,6

96,2

27,6

Sakana

220

1,5

99,5

55,9

Plentzia-Mungia

213

1,4

97,2

51,2

Lapurdi Itsasegia

209

1,4

91,9

29,8

Kantauri Arabarra

186

1,2

96,8

52,6

Tafallaldea

185

1,2

95,7

31,5

Arrati Nerbioi

164

1,1

97,6

55,1

Gernika-Bermeo

153

1,0

98,0

46,5

Gorbeia Inguruak

139

0,9

96,4

69,0

Lea Artibai

126

0,8

100,0

43,6

Bortziriak

112

0,7

92,9

47,8

Enkartazioak

109

0,7

94,5

37,1

Estellerriko Mendebaldea

104

0,7

86,5

34,4

Pettarra

94

0,6

79,8

38,0

Amikuze

94

0,6

80,9

18,9

Aralarko Iparraldea

78

0,5

92,3

36,7

Lapurdi Ekialdea

75

0,5

85,3

38,0

Lapurdi Garaia

71

0,5

90,1

28,0

Lapurdi Erdialdea

70

0,5

87,1

24,6

Garazi

70

0,5

92,9

15,2

Arabako Ibarrak

66

0,4

86,4

41,5

Ultzamaldea

62

0,4

93,5

44,2


Arbela

60

0,4

75,0

50,0

Lapurdi Beherea

54

0,4

64,8

48,7

Zangozerria

53

0,4

90,6

27,0

Baztanaldea

49

0,3

91,8

32,3

Baigorri

47

0,3

93,6

13,0

Garesaldea

38

0,3

94,7

22,7

Basabürüa

33

0,2

78,8

41,7

Bidasoa Garaia

32

0,2

81,3

50,0

Agoitzaldea

30

0,2

90,0

65,0

Arbaila

30

0,2

86,7

25,0

Auñamendi

26

0,2

84,6

23,1

Erronkari-Zaraitzu

21

0,1

95,2

18,8

Arabako Mendialdea

19

0,1

100,0

23,1

Ostibarre

15

0,1

80,0

20,0

Irunberrialdea

11

0,1

100,0

20,0

4

0,0

100,0

0,0

Trebiñoko Konderria Oharrak:

· Badira kokagune zehatz gabeko hiru establezimendu. · Teknologia-mailaren inguruko datu gabeko establezimenduen kopurua aintzat hartu gabe ehunekoak berkalkulatu dira (teknologiamaila guztien batura=%100). Fidagarritasun maila lurraldeka aldakorra. Izan ere, Erabilitako sailkapenak ez die industriako azpi-sektore guztiei teknologia-maila bat esleitzen. Iturria: EUSTAT, INSEE, Camerdata eta ELGE.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.