Langabezia Tasa urteko 3.hiruhilekoan

Page 1

GIZARTEA

29/10/2013 | Gaindegia | 943 304365

Gero eta langabezia-tasa altuagoa Euskal Herrian Euskal Herrirako langabezia-tasa %15,9 edo %15,1 da, iturriaren arabera Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) argitaratu berri dituen Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %15,9 da. Hala, 2013 urteko hirugarren hiruhilekoan langabeziak gora egin duela baieztatzen da. INEk dioenez, 1.400 pertsona gehiago daude langabezian urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta; aldiz, EUSTATen arabera, hazkundea handiagoa izan da: 4.900 pertsona gehiago. Gaur egun Euskal Herrian langabezian dauden pertsonen kopurua 226.589 eta 228.789 bitartean dago, aipatutako iturrien arabera. INE-ren arabera, langabezia-tasak behera egin du urteko 1go hiruhilekoarekin alderatuta (%16,4); EUSTATen ustez, ordea, hiruhileko honen datua da krisia hasi zenetik izan dugun daturik txarrena. Bitartean, Europar Batasuneko langabezia-tasa %10,9 da, alegia, Euskal Herria osoan duguna baino bost puntu baxuagoa. Biztanleria Aktiboaren Inkestak eta Biztanleria Jardueraren Arabera-ko inkestak Euskal Herriko langabezia-tasa desberdina ematen dute: %15,9 INEk eta %15,1 EUSTATek. Gaur egun, EAErako langabetuen kopuruan 2.300 pertsonako aldea dute bi inkestek, eta biztanleria aktiboa zenbatzeko orduan ere desberdintasuna dago: EUSTATek 87.100 pertsona gehiago zenbatzen ditu.

OHARRA: (*) Gaindegiak EIN eta EUSTAT iturriren datuak eskaintzen ditu txosten honetan, baina INEk Biztanleria Aktiboaren Inkestan ematen dituen datuak lehenetsi ditu, Hegoalde osorako metodologia erabiltzen baitu.

12.alea (2013)

Edukia Euskal Herriko langabezia-tasa, 2013ko 3.hiruhilean Datu orokorrak

1

Lurraldeka

2

Europako testuinguruan

2

Baliabide grafikoak

3

Euskal Herriko garapen sozioekonomikorako behategia

www.gaindegia.org www.basqueinfo.net komunikazioa@gaindegia.org

943 304 365


2

Lurraldeka ARABA: %15,8

[101.234 pertsona]

lanik egiten ez duten pertsona aktiboak dira, eta ez dute langabeziaprestazioa jasotzen. Pasa den maiatzean 110.000 baino gehiago zenbatu ziren, duela hamar urtetatik ematen ez zen datua.

[%45,2]

ez dute langabeziaprestazioa jasotzen, eta Bizkaian eta Araban oraindik altuagoa da portzentajea, %48,8 eta %48,3 hurrenez hurren

[1,2 puntu] igo da iraupen luzeko langabezia-tasa lehengo urteko epealdi berarekin alderatuta (horixe da prestazioa jasotzen ez duten pertsona kopuru altuaren kausa nagusia). Euskal Herrian iraupen luzeko langabezia tasa %6,1 da (2012).

[2008. urtean]

iraupen luzeko langabezia-tasa %1,5 zen. Europar Batasunean %4,7 da.

Araban langabeziak biztanleria aktiboaren %15,8 hartzen du (%16,7 EUSTATen arabera), guztira 24.700 pertsona. Hala, 2012ko laugarren hiruhilekoan zenbatu ziren 29.000 langabetuetatik urrun dago datua, baina EUSTATek dioenaren arabera Araban gero eta egoera larriagoa bizi da: hirugarren hiruhileko honetan 11.600 langabetu gehiago daude lehengo urteko epealdi berarekin alderatuta.

GIPUZKOA: %13,6 Langabezia-tasa %13,6 dela dio INEk, eta EUSTATek %11,9. Bi iturriek baieztatzen dute hiruhileko honetan gora egin duela langabezia-tasak, baita lehengo urteko epealdi berarekin alderatzen badugu ere: 40.000 langabetu inguru gehiago. Joera negatiboa antzematen bada ere, esan beharra dago Gipuzkoan egoera ez dela Hegoaldeko beste herrialdetan bezain larria.

IPARRALDE: %11,2 Iparraldeko herrialdeek ez dute Hegoaldekoen egoera pairatzen: %11,2 da Iparraldeko langabezia-tasa. Baina herrialde hauetan bizi duten langabetu kopurua azken hamarkadan izan duten altuena da. Guztira 14.989 langabetu inguru daudela estimatzen dugu, alegia, lehengo urteko epealdi berarekin alderatuta 600 pertsona gehiago.

BIZKAIA: %17,2 %17,2 da gaur egungo langabezia-tasa (%15,9 EUSTATen arabera), beraz, 1go hiruhilekoan baino baxuagoa da. Herrialde honetarako langabetu kopurua desberdina da iturri bientzako: 89.500 (INE) eta 90.300 (EUSTAT). Lehengo urteko epealdi berarekin alderatuta, 13.000 langabetu gehiago daude EUSTATen arabera. Biztanleria aktiboaren bilakaerari erreparatzen badiogu, bi erakundeek egiten duten diagnosia oso bestelakoa da: INEk dio murrizten ari dela, baina EUSTATek kontrakoa azpimarratzen du.

NAFARROA GARAIA: %18,2 Nafarroa Garaia da langabezia-tasa altuena duen herrialdea 2012. urtea hasi zenetik (%18,2), urte hartako 3.hiruhilekoa kenduta, Bizkaiak izan baitzuen orduan tasarik altuena. Urtea hasi zenetik gaur arte, Nafarroa Garaiko langabetu kopurua Biztanleria Aktiboaren Inkestak (1976.urtean jaioa) inoiz zenbatu duen altuena da. Hala, Nafarroa Garaiak 55.500 langabetu izan ditu hirugarren hiruhilekoan, baina esan beharra dago lehen hiruhilekoan baino 2.500 gutxiago direla.

-------------------------------------Lurraldekako datuak hemen ikus ditzakezu: Asteko dosierra: 2013ko 3. hiruhileko langabezia datuak

Euskal Herria Europako testuinguruan Europako testuinguruan, Euskal Herria (%15,9) langabezia-tasa altuenen artean dago, hain zuzen ere, bosgarren postuan ondorengo herrialdeen atzetik: Grezia (%27,6), Espainia (%26), Kroazia (%16,9), Zipre (%16,7) eta Portugal (%16,6). Langabezia-tasa baxuena duten herrialdeei dagokionean, Norvegia da buru (%3,6) eta atzetik ditu Austria (%4,9), Alemania (%5,2), Islandia (%5,6) eta Luxenburgo (%5,9) (ikus mapa)


3

Langabezia-tasa, INEren arabera. Euskal Herria, 2011/2013-III.

20

Nafarroa Garaia Araba 18

Bizkaia EUSKAL HERRIA;

16

14

Gipuzkoa

12

Iparraldea

10

8 2011-I

2011-II

2011-III

2011-IV

2012-I

2012-II

2012-III

2012-IV

2013-I

2013-II

2013-III


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.