Euskal Herriko gazteen ihesa

Page 1

GIZARTEA

12/11/2013 | Gaindegia | 943 304365

13.alea (2013)

Euskal Herriko gazteen ihesa 路 22.000 gaztek baino gehiagok alde egin zuten Euskal Herritik 2012an Krisia hasi zenetik etengabe igo da alde egin duten gazteen kopurua. 2012an, esaterako, Euskal Herritik alde egin zuten gazteen kopurua %12,2 igo da lehengo urtearekin alderatuta. Hegoalden fenomeno hau berria bada ere, Iparraldek ezaguna du, hamarkadak baitaramatza gazteak galtzen.

Edukia Gazteen ihesa Datu orokorrak

1

Iparralde eta Hegoalde

2

Baliabide grafikoak

3-4

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia

www.gaindegia.org www.basqueinfo.net komunikazioa@gaindegia.org

943 304 365


2

Hegoalde 2012an, Euskal Herritik alde egin zuten gazteen kopurua %12,2 igo zen aurreko urtearekin alderatuta. Azpimarratzekoa da, batik bat, 18-34 bitarteko biztanlerian ematen den galera (INEren datuen arabera), immigrazio fluxuak behera egin eta emigrazio fluxuak gora egin baitu. Egoera horrek 2010etik hona Hegoaldeko migrazio-saldoa negatiboa izatea ekarri du, Hegoaldek gaur egun bizi duen testuinguru sozioekonomiko zailari lotuta. Azken urtean (2012), 18-34 urte bitarteko 22.399 gaztek alde egin dute Hego Euskal Herritik. Gehienek (%68,9) Estatu espainoletik kanpo zuten helmuga, baina portzentaje hori txikiagoa zen 2008 urtean (%42). Hortaz, 2008-2012 epealdia aztertuta, gero eta gutxiago dira Espainiako Estatura doazen gazteak (-%6,9 jaitsi da 2011-2012 bitartean), baina, aldiz, gehiago dira bestelako herrialde batera doazenak (+%23,7 2011-2012 bitartean). Hala, 2012an gazteen migrazio-saldoa Hegoalden negatiboa izan zen, eta dagoeneko hiru urte dira zifra negatiboetan mugitzen garela. Azpimarratzekoa da Espainiako Estatutik datozen gazteak Hegoaldera iristen direnen datuari laguntzen diotela, nahiz eta gero eta gutxiago diren horiek ere (-6,9%). Herrialdeka begiratuta, Araba da gazte gehien galtzen ari den herrialdea: mila gaztetatik 56,2 alde egin zuten 2012an, eta horietatik 40 atzerriko helmuga zuten. Kontra, Gipuzkoa da galera gutxien pairatu duen herrialdea: mila gaztetatik 30,9 emigratu dute.

HAUSNARKETA Txosten honetan eskainitako datuek argazki kezkagarria uzten digute. Iparraldek sistematikoki gazteria galtzen jarraitzea, Hegoalden fenomeno hori gero eta larriagoa izatea edota merkatuaren eskaintza gazteen prestakuntza-maila baino baxuagokoa izatea, ezinbestez, hausnarketara eraman beharko gintuzkete, egoera hori saihesteko bideen bilaketara alegia. Begiratu diezaiogun bestela gazteen jarduera mailari: ikasten eta lanik egiten ez duten 18-24 bitarteko gazteak (gaztelaniaz nini deiturikoak) %15,1 dira, alegia, Europa27ko (%17), Estatu espainoleko (%23,8) edo Frantziako (%16,2) baino baxuagoa.

Iparralde Iparralden azken hamarkadan gazteriak bizi izan duen irautetasa baxuak herrialdea uztera eraman ditu gazte asko, koiuntura makroekonomikoaren egoeraz haratago. Hala ere, ez ditugu eskura krisi egoerak fenomeno honi zein neurritan eragin dion ikertzeko daturik. 1999-2010 bitartean 21-30 urte bitarteko gazteen iraute-tasa negatiboa izan da (-%3,7 2010.urtean); hau da, azken hamarkadan gehiago izan dira herrialdea utzi duten gazteak bertaratu direnak baino. Herrialdeka begiratuta, datuak kezkagarriak dira: Zuberoan 1999 urtetik 21-30 bitarteko lau gaztetatik batek alde egin du (%26,9). Gaindegiaren estimazioen arabera, ordea, joera hori aldatzen ari da azken urteotan, eta dagoeneko migrazio-saldoa Iparralden positiboa da (2006-2012 bitartean). Hala, gehiago dira heltzen direnak joaten direnak baino. Eta 26-34 bitarteko gazteak dira aldaketa horren protagonistak; zoritxarrez, ez ditugu nahikoa datu jakiteko horietatik zenbat diren prestakuntza amaitu eta lan esperientzia hartu eta gero euren herrialdera etorri direnak. Iparraldeari dagokionean, komeni da emigrazioaren fenomenoari epealdi luzeago bat oinarri hartuta begiratzea. Izan ere, Hegoaldean ez bezala, fenomeno honek ez dio koiuntura ekonomikoari erantzuten; Iparraldean fenomeno estrukturala da: egun indarrean dagoen ekonomiaren planifikazioari lotua dago, baita lurraldearen beharrei erantzungo dieten instituzio propioen gabeziari ere. Iparraldeko gazteen emigrazioa oso lotuta dago, halaber, ikasketak burutzera ezinbestean atzerrira joan beharrarekin. Egia da, ordea, kasu gehienetan ez dela ematen alde egindako ikasle horien itzulera, lurraldearen ezaugarriengatik eta lan aukera eskasengatik. Gaur egun Iparraldeko 21-35 bitarteko biztanleriaren %52,1 bakarrik jaio da Pirinio Atlantikoaren departamenduan (2010eko datuak); %38 Frantziako beste lurralde batzuetan jaioa da eta %9,9 administratiboki behintzat atzerrian jaioa da (hemen sartzen dira Hegoalden jaiotakoak ere). Edozein kasutan, Frantziatik datozen eta Iparralden bizi diren gazteen gehiengoak bertakoek baino ikasketa maila altuagoa dute (%6,4 gehiagok du unibertsitateko titulua) eta euren presentzia handiagoa da kualifikazio altuenak dituzten kategoria profesionaletan, hala nola, koadroak eta profesionalak, profesional bitartekariak eta enplegatuak. Gehiago dira baita ere ondorengo sektoreetan: merkataritza, garraioa, hainbat zerbitzu, jarduera zientifiko, teknikoak, informazioa eta komunikazioak, ostatu ematea eta zaharberritze-lanak.


3

Emigrazio fluxuak (oinarri-urtea 2008). Hegoaldeko herrialdeak, 2008/12. 200 190

188

180 170

Arabatik

160

159

Bizkaitik

150

152

Gipuzkoatik

142

Nafarroa Garaitik

140

HEGOALDETIK

130

127

120 110 100

100

2008

2009

2010

2011

2012

ATZERRIA + ESPAINIA HELMUGA DUTEN EMIGRAZIOAK Emakume nahiz gizonezkoak

18-34 urte 2008

2009

2010

2011

2012

Arabatik

2.010

2.374

2.752

3.353

3.779

Bizkaitik

5.749

6.887

7.138

7.893

9.149

Gipuzkoatik

3.274

3.761

4.011

4.030

4.173

Nafarroa Garaitik

3.718

4.085

4.633

4.687

5.298

14.751

17.107

18.534

19.963

22.399

HEGOALDETIK

2008

2009

2010

2011

2012

Arabatik

100

118

137

167

188

Bizkaitik

100

120

124

137

159

Gipuzkoatik

100

115

123

123

127

Nafarroa Garaitik

100

110

125

126

142

HEGOALDETIK

100

116

126

135

152


MIGRAZIO MUGIMENDUAK 18-34 URTE BITARTEKO BIZTANLERIAN. HEGOALDEA, 2012. EMIGRAZIOAK Gordinak

Ratioa (mila biztanleko)

IMMIGRAZIOAK Gordinak

Ratioa (mila biztanleko)

MIGRAZIO SALDOA Gordinak

Ratioa (mila biztanleko)

OROTARA Araba

3.779

56,2

2.047

30,5

-1.732

-25,8

Bizkaia

9.149

40,8

5.732

25,6

-3.417

-15,2

Gipuzkoa

4.173

30,9

3.802

28,2

-371

-2,8

Nafarroa Garaia

5.298

39,0

4.341

31,9

-957

-7,0

22.399

39,8

15.922

28,3

-6.477

-11,5

Araba

2.693

40,1

720

10,7

-1.973

-29,4

Bizkaia

6.569

29,3

2.335

10,4

-4.234

-18,9

Gipuzkoa

2.906

21,6

1.887

14,0

-1.019

-7,6

Nafarroa Garaia

3.258

24,0

1.788

13,2

-1.470

-10,8

15.426

27,4

6.730

12,0

-8.696

-15,5

Araba

1.086

16,2

1.327

19,7

241

3,6

Bizkaia

2.580

11,5

3.397

15,1

817

3,6

Gipuzkoa

1.267

9,4

1.915

14,2

648

4,8

Nafarroa Garaia

2.040

15,0

2.553

18,8

513

3,8

HEGOALDEA

6.973

12,4

9.192

16,3

2.219

3,9

HEGOALDEA ATZERRIAREKIKO HARTU-EMANA

HEGOALDEA ESPAINIAR ESTATUAREKIKO HARTU-EMANA

Iturria: INE

MIGRAZIO MUGIMENDUEN HAZKUNDEA 18-34 URTE BITARTEKO BIZTANLERIAN. HEGOALDEA, 2011/12. EMIGRAZIOAK

IMMIGRAZIOAK

OROTARA Araba

12,7

-18,8

Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Garaia

15,9 3,5 13,0

-16,8 -4,8 -11,2

HEGOALDEA

12,2

-13,0

Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Garaia

19,6 32,0 12,5 22,3

-26,6 -22,9 -12,6 -20,4

HEGOALDEA

23,7

-20,0

-1,4 -11,6 -12,5 0,9

-13,8 -12,0 4,5 -3,4

-6,9

-6,9

ATZERRIAREKIKO HARTU-EMANA

ESPAINIAR ESTATUAREKIKO HARTU-EMANA Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Garaia HEGOALDEA Iturria: INE.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.